Sheila Rowbotham

Historialari feminista britaniarra

 

Sheila Rowbotham
Bizitza
JaiotzaLeeds1943ko otsailaren 27a (81 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaSt Hilda's College (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, unibertsitateko irakaslea, soziologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Manchesterreko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduafeminismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLangileen Alderdi Sozialista

IMDB: nm6438263 iTunes: 449595989 Edit the value on Wikidata

Sheila Rowbotham (Leeds, Erresuma Batua,1943ko otsailaren 27) historialari feminista sozialista britaniarra da. Ingalaterrako emakumeen askapen mugimenduaren hasieran aktiboki parte hartu zuen eta nazioartean feminismoaren eta gizarte mugimendu erradikalen historialari bezala ezagutzen da.[1]

Bizitza goiztiarra aldatu

Rowbotham 1943an Leeds-en jaio zen. Bere gurasoak ingeniaritza-enpresa bateko saltzailea eta bulegoko langilea ziren. Txikitatik, historiarekiko interes handia agertu zuen. Berak historia politiko tradizionalak "hotz utzi zuela" idatzi zuen, baina Olga Wilkinson irakasleari aitortu zion historia sozialean duen interesa piztu zitzaiola, historia "orainekoa zela, ez historia-liburuetakoa" zela erakutsiz.[2]

Rowbotham Oxfordeko Unibertsitateko St Hilda's Collegera joan zen eta gero Londresko Unibertsitatera. Bere lan-bizitza irakasle gisa hasi zuen goi-mailako edo helduen hezkuntzako ikastetxe eta institutu integraletan. St. Hilda's Collegera zihoala, Rowbothamek ikusi zuen ez zitzaiola interesatzen historia politikoan oinarritutako ikasketa-programa.[2] St Hilda-n ikasketak hasi zituen garaian bere burua "ez batere ezkertiarra" eta "hippie bohemio" lez deskribatu zuen. Hala ere, laster hasi zen ezkerrekoekin harremanetan jartzen, Gareth Stedmanekin adibidez, geroago historialari profesional bihurtu zena. Rowbothamek E. P. Thompson eta Dorothy Thompson ere ezagutu zituen une horretan, Kartismoan eta langile-klaseko mugimenduen historian izandako interesagatik, tutore batek haiek bisitatzea gomendatu ondoren.[3] Armagabetze Nuklearreko Kanpainan eta zenbait talde sozialistatan (besteak beste, Alderdi Laboristaren gazte-hegala) parte hartuta, Rowbotham Karl Marxen ideietan sartu zuten.[2] Politika alderdikoiaren zuzendaritzarekin desengainatuta, hainbat atxikipen-kanpainatan murgildu zen, Black Dwarf egunkari politiko erradikalean idatziz, zeinaren erredakzio batzordean ere sartu zen.[3]

Feminismoaren ikuspegiak aldatu

1960ko hamarkadan, Rowbotham Sally Alexander eta Anna Davin-ekin batera, Ruskin College-rekin lotutako History Workshop mugimenduaren sortzaile eta buruetako bat izan zen.[4] Historia Tailerren mugimenduak "historia behetik" idatzi nahi izan zuen, jende arruntaren bizipenetan arreta jarriz, historia-idazketaren tradizio marxista langile mugimenduaren tradizioarekin elkartuz. 1960ko hamarkadaren amaiera aldera, Rowbothamek emakumeen askapen mugimenduan (bigarren olatuko feminismoa izenez ere ezagutzen dena) parte hartu zuen. 1969an, Emakumearen Askapena eta Politika Berria izeneko liburuxka argitaratu zuen, teoria sozialistak emakumearen zapalkuntza, kulturari eta ekonomiari dagokienez, kontuan hartu behar zuela argudiatuz. Partehartze handia izan zuen Beyond the Fragments konferentzian, Britainia Handiko korronte sozialista demokratiko eta feminista sozialistak elkartzen saiatu baitzen. 1983tik 1986ra bitartean, Rowbotham, Greater London Council-eko (GLC), Jobs for Change egunkariaren editore izan zen. [5]

Une horretan, GLCko Plangintza Popularraren Unitatean, Hilary Wainwright-ekin batera, plangintza ekonomikoaren ikuspegi demokratikoen garapenean parte hartu zuen. Harrezkero, Rowbothamek azterlan eta artikulu ugari idatzi ditu bere teoria zabalduz. Teoria horren arabera, emakumeen zapalkuntza indar ekonomiko eta kulturalen emaitza da. Orduan, (feminismo sozialista) ikuspegi dualista, eremu publikoa eta pribatua aztertzen dituena, beharrezkotzat jotzen du askapenaren alde lan egiteko.[5]

Rowbothamek batez ere historia sozial marxistaren eragina izan zuen E. P. Thompsonek eta Dorothy Thompsonek praktikatzen zuten moduan. Azterketa marxista eta feminismoa uztartuz, Rowbotham-ek kapitalismoak sistematikoki langile klasea zapaltzea ez ezik, bereziki emakumeak zapaltzen dituela esan zuen. Bere iritziz, emakumeak bi aldiz zapalduta daude, alde batetik bizirauteko beren lana saltzera behartuta daudelako, eta bestetik euren lana senarra eta seme-alabak laguntzeko erabili behar dutelako.[2]

Rowbotham kritiko ageri da historia marxista tradizionalarekin. Bere ustez, klase-gatazka batean zentratzean, zapalkuntza sexuala alde batera uzten du. Era berean, gizarte komunistetan sexismoa existitzen ez zela dioten marxistak kritikatu ditu.[2]

Women, Resistance and Revolution (1972) eta Hidden from History (1973) liburuetan, XVII. mendetik XX. mendera arte Kuban, Aljerian, Vietnamen, Txinan, Errusian, Frantzian eta Britainia Handian emakumeen mugimendu erradikal eta iraultzaileetan izandako esperientzia aztertu zuen Rowbothamek. Bere ustez, ezarritako ordenaren barruan lan egiteak ez die inoiz emakumeei inolako aurrerapenik ekarri, eta soilik mugimendu sozialista iraultzaileen bitartez lortu dute emakumeek nolabaiteko irabazi soziala.[2]

Women, Resistance and Revolution-en egindako tesian adibidez, Errusiako emakumeek Inperioaren amaieran, Behin-behineko gobernuan eta Sobietar aroaren hasieran izan zuten papera aztertu zuen. Rowbothamek idatzi zuen emakumeek funtsezko eginkizuna izan zutela Nikolas II.a enperadorea eta harekin batera 1612tik errege izan zen Romanov dinastia kanporatzeko. Rowbothamek Vladimir Lenin eta beste hainbat buruzagi boltxebike goraipatu zituen abortua, dibortzioa eta kontrazepzioa legeztatzeagatik eta Zhenotdel (emakumeen departamentua) fundatzeagatik. Sobietar politikak kritikatu ditu, emakumeek lanaldi osoa lan egiteaz gain, etxeko lanen eta umeen hazkuntzaren zamak beraien gain hartu behar izateagatik. Rowbothamek argudiatu zuen estalinistak emakume sobietarrentzako erregresio baten hasiera ekarri zuela; izan ere, Stalinek, neurri batean, Errusiako balio tradizionaletara itzulera ekarri zuen.[2]

Women, Resistance and Revolution liburuan idatzi zuenez, emakumeei Frantziako Iraultza eta Txinako gerra zibilean parte hartzen utzi bazitzaien ere, behin Napoleon edo Mao Zedong-en agintean jarri zirenean, aurreko balio patriarkaletara atzerakada bat egon zela. Garai horretan abian zegoen Vietnamgo gerrari buruz hitz egitean, Rowbotham-ek adierazi zuen Viet Cong-en zerbitzatzen ari ziren emakume vietnamdarrak kausarekin konprometituta egotearen arrazoietako bat, estatubatuar soldaduengadik bortxaketa jasatzeko arriskua zela. Rowbotham izan zen Mendebaldean, Vietnamen gertatzen ari zenaren atentzioa erakartzen lehenetariko bat. Hego Vietnamgo landa eremua 1961ean Agente Laranja herbizidaz ihinztatu zenetik, "abortu, ume deformatuen edo hilda jaiotzeen" ehunekoa asko handitu zen. Kapitalismoa eta sexismoa/patriarkatuak lotura estua dutela dio, non biak suntsitzeko modu bakarra gizon eta emakumeen baldintzapen kulturala, haurren hazkuntza, gizartearen egitura juridikoa, sexualitatea eta lanaren izaera bera, aldatzea diren. Rowbotham-en liburuek harrera ona izan zuten eta oraindik ere harrera ona dute zirkulu feministetan.[4]

Hidden from History lanean, XVII. mendetik 1930era arte, emakume britainiarren historia aztertu zuen, ikuspegi marxista batetik. Rowbothamentzat, emakume britainiarren historia klase zapalkuntzaren, Industria Iraultzaren eta sexismoaren bidez defini zitekeen hobekien.

1973ko Women's Consciousness, Men's World liburuan, Rowbothamek Britainia Handiko egoera sozial garaikideei buruzko bere analisia aurkeztu zuen ikuspegi marxista-feminista batetik. Sexismoaren jatorria kapitalismoa baino lehenagokoa dela dio, eta ezkontzeak feudalismoaren antza handia duela. Berak dio feudalismoan morroiak beren nagusiak zerbitzatzera behartuta zeudenez, emazteak ere senarrak zerbitzatzeko kontratatuta daudela. Susan Cook historialariak Rowbotham goraipatu zuen XVII. mendetik aurrera Britainia Handian "emakumeen kontzientzia" trazatu izanagatik.[2]

1977an Jean McCrindlerekin batera idatzitako Dutiful Daughters liburuan, Rowbothamek klase ertain-beheko eta langile jatorriko hamalau emakume elkarrizketatu zituen. Rowbothamek adierazi zuen gertaera hauek ez zutela britainiar emakume guztien adierazgarri izan nahi, hala ere ahozko beste historia batzuekin konbinatuz gero, emakume arrunten esperientziaren irudia eman dezaketela.[2]

Bizitza pertsonala eta politikoa lotzeko, Rowbothamek XIX. mendearen amaieratik XX. mende hasierako sinesmen sexualak eta politikoak aztertu zituen, euren artean Edward Carpenter eta Stella Browne. Rowbothamek argudiatu zuen beraien sinesmen politikoak euren bizitza pertsonalarekin lotura estua zutela. Carpenter, homosexualen eskubideen aldeko aktibistak, sozialismoa gizateriaren berpizkunde espiritualerako bide gisa ikusi zuen. Browne feminista, jaiotza-kontrola legeztatzearen alde borrokatu zen eta emakumeentzako sexu-plazeraren garrantziaren alde egin zuen.[2]

Historialari gisa egindako lanaz gain, Rowbotham mugimendu ezkertiarretan aktiboa izan da. Hilary Wainwright eta Lynne Segal-ekin batera idatzitako Beyond the Fragments liburuan, Rowbothamek Britainia Handiko ezkerreko korronteak batu eta herri-aktibismoaren bitartez Britainia Handi sozialista baten alde lan egiteko eskatu zuen. Berak sinesmen handia du gizartea behetik gora aldatzeko lan egiten duten gizarte-mugimenduko aktibistengan. Horrez gain, historialariek, gizartearen gaitzak agerian uzten dituen liburuak idatziz, gizarte-aldaketari ekarpen handia egin diezaioketela uste du.[2]

Rowbotham 2000ko Fifty Key Thinkers on History bilduman (hiru emakumeetatik) bat bezala jarriz, Hughes-Warrington-ek Rowbotham ikertzaile gisa deskribatzen du, iturri askotatik abiatuz lan egiten duelako.[2]

Rowbotham-en The Trouble with Patriarchy-ri erreferentzia eginez, Hughes-Warrington-ek bat egiten du patriarkatuaren aurka borrokatzeko horren ideia argia izan beharrarekin eta Rowbotham-en definizioa oso-osorik aipatzen du. Sexismoaren aurkako borrokan gizonei papera ukatzen dieten feminista horiei errua aurkitzen die. Bere ustez, emakumeek eta gizonek berdin-berdin borrokatu beharko lukete kapitalismoaren eta sexismoaren aurka, horrela berrantolaketa sozial erradikala lortzeko.[6]

Azken bizitza profesionala aldatu

2004an, Rowbotham Royal Society of Arts-eko kide hautatu zuten. Genero eta Lan Historiako, Soziologiako irakaslea izan zen Manchesterko Unibertsitatean, Ingalaterran, 2008an nahi gabe erretiratu zen arte.[7]

Rowbothamek Manchesterreko Unibertsitatetik nahi gabeko erretiroak ikasleen protesta eragin zuen. "Save Sheila Rowbotham" Facebook taldea irakasle gisa jarraitzeko kanpaina egiteko sortu zen. Urte berean Edward Carpenterren lehen biografia argitaratu zuen, Edward Carpenter: A Life of Liberty and Love izenekoa eta Manchesterreko Soziologia sailean irakasten jarraitu zuen. 2008ko udazkenean, 65 urtetik aurrera bere lanpostuaren herena lanean aritzeko eskaera ukatu zioten. Hala ere, nazioartean ikasleen, akademikoen eta beste hainbaten protesten ondoren unibertsitateak Rowbotham-i ikerkuntzan lanean jarraitzea eskeini zion.[8]

Rowbothamen Edward Carpenterren 2009ko biografia James Tait Black Memorial Prize sarirako hautatu zuten.[8]

Rowbotham Britainia Handiko Liburutegiko Eccles Center-eko idazlea izan zen 2012an, non bere ikerketak Rebel Crossings amaitzea ahalbidetu zuen.[8]

Lanak aldatu

  • Women's Liberation and the New Politics (Spokesman, 1969). ISBN 0-85124-008-9
  • Women, Resistance and Revolution (Allen Lane, 1973; Verso, 2014)
  • Woman's Consciousness, Man's World (Pelican, 1973; Verso, 2015)
  • Hidden from History: 300 years of Women's Oppression and the Fight Against It (Pluto Press, 1973, 1992).
  • A New World for Women: Stella Browne, Socialist Feminist (Pluto Press, 1977). ISBN 0-904383-54-7
  • Dutiful Daughters: Women Talk About Their Lives, Jean McCrindlerekin batera (Viking Press, 1977). ISBN 0-7139-1050-X
  • Beyond the Fragments: Feminism and the Making of Socialism, Lynne Segal eta Hilary Wainwrightekin batera (Merlin Press, 1979, 2012)
  • Dreams and Dilemmas: Collected Writings (Virago Press, 1983)
  • Friends of Alice Wheeldon (Pluto Press, 1986) ISBN 0745301568
  • Friends of Alice Wheeldon – 2nd Edition, The Anti-War Activist Accused of Plotting to Kill Lloyd George (Pluto Press, 2015) ISBN 9780745335759
  • The Past Is Before Us: Feminism in Action Since the 1960s (HarperCollins, 1989). ISBN 0-04-440365-8
  • Dignity and Daily Bread: New Forms of Economic Organization Among Poor Women in the Third World and the First, Swasti Mitterrekin batera (Routledge, 1993).
  • Women in Movement: Feminism and Social Action (Routledge, 1993). ISBN 0-415-90652-0
  • Homeworkers Worldwide (Merlin Press, 1993). ISBN 0-85036-434-5
  • Women Encounter Technology: Changing Patterns of Employment in the Third World, Swasti Mitterrekin batera (Routledge, 1997). ISBN 0-415-14118-4
  • A Century of Women: The History of Women in Britain and the United States (Viking, 1997). ISBN 0-670-87420-5
  • Threads Through Time: Writings on History and Autobiography (Penguin Books, 1999). ISBN 0-14-027554-1
  • Promise of a Dream: Remembering the Sixties (Verso, 2000). ISBN 1-85984-622-X
  • Looking at Class: Film Television and the Working Class in Britain, Huw Benyonekin batera (River Oram Press, 2001). ISBN 1-85489-121-9
  • Women Resist Globalization; Mobilizing for Livelihood and Rights, Stephanie Linkoglerekin batera (Zed Books, 2001). ISBN 1-85649-877-8
  • Edward Carpenter: A Life of Liberty and Love (Verso, 2008) ISBN 978-1-84467-295-0 pk (Verso, 2009). ISBN 978-1-84467-421-3
  • Dreamers of a New Day: Women Who Invented the Twentieth Century (Verso, 2010).
  • Rebel Crossings: New Women, Free Lovers, and Radicals in Britain and America (Verso, 2016).
  • Daring to Hope: My Life in the 1970s (Verso, 2021). ISBN 9781839763892

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Sheila Rowbotham-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  2. a b c d e f g h i j k l (Ingelesez) Hughes-Warrington, Marnie. (2000). Fifty Key Thinkers on History. Routledge ISBN 978-0-415-16981-3. (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  3. a b (Ingelesez) «Sheila Rowbotham on E. P. Thompson, Feminism, and the 1960s» jacobinmag.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  4. a b (Ingelesez) «Sheila Rowbotham - Connexipedia article» www.connexions.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-19).
  5. a b (Ingelesez) «Women's special: Four well-known activists discuss social change since the first Women's Liberation Conference» the Guardian 2008-12-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  6. (Ingelesez) «Sheila Rowbotham Interview: Home Economics – The Third Estate» NOTHING IS LOST 2011-09-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  7. «Sheila Rowbotham – Akal» www.akal.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  8. a b c (Thailandieraz) hmong.wiki. «Sheila Rowbotham Vida tempranayPerspectiva sobre el feminismo» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).

Aipatutako obrak aldatu

  • Alexander, Sally, & B. Taylor, "In Defence of 'Patriarchy'", New Statesman, 1 February 1980.
  • Caine, B. English Feminism 1780–1980, Oxford: Oxford University Press, 1997. 
  • Copelman, D. "Interview with Sheila Rowbotham", in H. Abelove, B. Blackmar, P. Dimock and J. Schneer (eds), Visions of History, Manchester: Manchester University Press, 1981, pp.49–69.
  • Degler, C. N. Is there a History of Women?, London: Oxford University Press, 1975. 
  • Hughes-Warrington, Marnie, Fifty Key Thinkers on History, London: Routledge, 2000.
  • Kaye, H. J. The British Marxist Historians, Cambridge: Polity, 1984.
  • Radical History Review, 1995, Vol. 63, pp.141–65.
  • Seccombe, W. "Sheila Rowbotham on Labour and the Greater London Council", in Canadian Dimensions, 21:2, 1987, pp.32–37.
  • Swindells, J. "Hanging up on Mum or Questions of Everyday Life in the Writing of History", in Gender and History, 2:1, 1990, pp.68–78.
  • Vedder-Schultz, N. "Hearts Stave as Well As Bodies: Ulrike Prokop's Production and Context of Women's Daily Life", in New German Critique, Vol. 13, 1978, pp.5–17.
  • Winslow, Barbara; Temma Kaplan & Bryan Palmer, "Women's Revolutions: the Work of Sheila Rowbotham: a Twenty-Year Assessment", in Radical History Review, Vol. 63, 1995, pp.141–65.
  • Zissner, J. P. History and Feminism: a Glass Half Full, New York: Twayne, 1993.

Kanpo estekak aldatu