Nikola Tesla

Serbio-amerikar asmatzailea

Nikola Teslaserbieraz: Никола Тесла— (Smiljan, Kroazia, orduan Austria-Hungaria, 1856ko uztailaren 10a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1943ko urtarrilaren 7a) serbiar-amerikar [1]asmatzailea, ingeniari elektrikoa, ingeniari mekanikoa, fisikaria eta futurista izan zen. Argindar komertzialaren sorreraren sustatzaile nagusietako bat.[2]

Nikola Tesla

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakНикола Тесла
JaiotzaSmiljan (en) Itzuli1856ko uztailaren 10a
Herrialdea Austriar Inperioa  (1856ko uztailaren 10a -  1867)
 Hungariako Erresuma  (1867 -  1918ko urriaren 31)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1891ko uztailaren 30a -  1943ko urtarrilaren 7a)
BizilekuaSmiljan (en) Itzuli
Karlovac
Graz
Praga
Budapest
Paris
New York
Colorado Springs
Talde etnikoaSerbs of Croatia (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaSerbokroaziera
HeriotzaNew York1943ko urtarrilaren 7a (86 urte)
Hobiratze lekuaNikola Tesla Museum, Belgrade, Serbia (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaMilutin Tesla
AmaĐuka Mandic
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolinoa
Karlovac Gymnasium (en) Itzuli
(1870 - 1873)
Technische Universität Graz
(1875 - 1878ko abendua)
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
alemana
txekiera
hungariera
latina
italiera
Kroaziera
serbiera
Irakaslea(k)Martin Sekulić
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, ingeniari elektrikoa, fisikaria, Argiketaria, ingeniari mekanikoa eta futurist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Tesla Electric Light & Manufacturing (en) Itzuli  (1886 -
Westinghouse Electric  (1888 -
Jasotako sariak
InfluentziakErnst Mach
KidetzaIngeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaSerbiako Eliza Ortodoxoa

IMDB: nm2410046 Musicbrainz: 7a69c37a-18ba-40dc-b808-da6c516346b3 Find a Grave: 1623 Edit the value on Wikidata

Austriar Inperioan jaio eta hazi zen. Teslak 1870eko hamarkadan ikasi zuen lehen aldiz ingeniaritza eta fisika, baina titulurik jaso gabe. Ondoren, 1880ko hamarkadaren hasieran esperientzia praktikoa lortu zuen telefonian lanean, eta Pariseko "Continental Edison" enpresa berrian energia elektrikoarena. 1884an Estatu Batuetara emigratu zuen, bertako nazionalitatea lortuz. Denbora labur batez New Yorkeko "Edison Machine Works" enpresan lan egin zuen, bere kabuz aritu aurretik. Zituen ideiak finantzatzeko eta merkaturatzeko bazkideen laguntza izan zuenean, Teslak laborategiak eta enpresak sortu zituen New Yorken, gailu elektriko eta mekaniko sorta bat garatzeko. Bere Korronte Alternoen (KA) indukzio motorra eta erlazionatutako KA polifasearen patenteekin, Westinghouse Electric-ek 1888an baimendutakoak, diru kopuru handia irabazi zuen eta enpresa horrek azkenean merkaturatu zuen sistema polifasikoaren oinarri bihurtu ziren.[3]

Teslak patentatu eta merkaturatu zitzakeen asmakizunak garatu nahi zuen, hala nola osziladore/sorgailu mekanikoekin, deskarga elektrikoko hodiekin, eta X izpien irudi goiztiarrekin, hainbat esperimentu egin zituen. Haririk gabe kontrolatutako txalupa ere egin zuen, inoiz erakutsi zen lehenengotako bat. Tesla ezaguna egin zen asmatzaile gisa, eta zuen laborategian bere lorpenak erakutsi zizkien ospetsuei eta mezenas aberatsei. Era berean, hitzaldi publikoetan erakutsi zuen ikuskizunengatik ere nabarmendu zen. 1890eko hamarkadan zehar, Teslak haririk gabeko argiztapenerako eta mundu osoko haririk gabeko energia elektrikoaren banaketarako ideiak jarraituz New Yorken eta Colorado Springs-en egin zituen tentsio eta maiztasun handiko esperimentuak. 1893an, bere gailuekin haririk gabeko komunikazioa izateko aukerari buruzko adierazpenak egin zituen. Tesla saiatu zen ideia horiek erabilera praktikoan jartzen bere Wardenclyffe Tower proiektuan, kontinenteen arteko haririk gabeko komunikazioa eta potentzia-igorlea sortuz, baina finantzaketarik gabe geratu zen hura amaitu baino lehen.[4]

Wardenclyfferen ondoren, Teslak 1910eko eta 1920ko hamarkadetan hainbat asmakizun garatu zituen arrakasta maila ezberdinekin. New Yorkeko hotel batzuetan bizi izan zen, baina diru gehiena laborategian gastatzen zuenez, sarri hoteletako fakturak ordaindu gabe geratzen ziren. New Yorken hil zen 1943ko urtarrilean. Teslaren lana iluntasun erlatiboan geratu zen hil ondoren, baina1960an, "Pisu eta Neurrien Konferentzia Orokorrak" fluxu magnetikoaren dentsitatearen neurketaren (SI) nazioarteko unitateen sistema "tesla" izendatu zuen bere omenez. 1990eko hamarkadatik aurrera Tesla-ren inguruko interesa berpiztu egin zen.[5]

Biografia

aldatu
 
Nikola Teslaren memoriala, haren jaioterrian (Smiljan, Kroazia).
 
Nikola Tesla, 23 urte zituela.

Nikola Tesla Smiljan herrian jaio zen, Austria-Hungariako Inperioan, Gospić herritik gertu, gaur egungo Kroazian, 1856ko uztailaren 10ean. Guraso serbiarrak izan zituen; aita Milutin Tesla, eliza ortodoxoko apaiza zen, agian Tara ibaiaren arroko klan serbiarren batetik etorria edo Herzegovinako jauntxoa zen Pavle Orlović10ren tarterikoa. Ama, berriz, Đuka Mandić zen, Lika eta Banijan bizi zen familia batekoa, baina Kosovotik etorria. Emakumeak etxerako tresna ugari egin zituen bere kabuz eta, irakurtzen ikasi ez bazuen ere, serbiar poema asko zekizkien buruz.[6]

Nikola bost senideetatik laugarrena izan zen. Anaia zaharrago bat izan zuen, Dane, zaldi istripuz hil zitzaiona Nikolak 9 urte zituenean, eta 3 arreba: Milka, Angelina eta Marica.[6]

1862an, Nikolaren familia Gospićera lekualdatu zen eta Tesla Karlovaceko Gymnasium Karlovac eskolara joan zen. Lau urtetako ikasketak hirutan bukatuko zituen. Geroago Teslak idatzi zuen bere fisikako irakaslearen elektrizitatearen erakustaldietan interesatu zela. Teslak adierazi zuen "fenomeno misteriotsu" horren erakustaldi haiek "indar zoragarri honi buruz gehiago jakin nahi" zuela. Tesla kalkulu integralak buruz egiteko gai zen, eta irakasleak txantxetan zebilela uste zuen.[7]

1875ean, Grazeko unibertsitatera joan zen ingeniaritza elektrikoa ikastera. Hantxe hasi zen korronte alternoaren erabilerak ikertzen. Teslak bederatzi azterketa gainditu zituen (ia eskatutako halako bi), eta fakultate teknikoko dekanoak aitari egindako gorespen-gutun bat jaso zuen, honela zioena: "Zure semea lehen mailako izarra da. Grazen, Teslak Jakob Pöschl irakasleak elektrizitateari buruz emandako hitzaldi zehatzekiko lilura nabarmendu zuen, eta azaldu zuen nola egin zituen irakasleak erakusten zuen motor elektriko baten diseinua hobetzeko iradokizunak.[8]

1878ko abenduan, Graz utzi eta familiarekin harremanik gabe geratu zen. Ito zen zurrumurrua era zabaldu zen lagunen artean. Mariborrera joan zen, gaurko Eslovenian, eta hantxe izan zuen bere lehen lana, ingeniari baten laguntzaile. Urtebete aritu ondoren, nerbiotatik gaixotu zen eta, aitaren aholkuei jarraituz, 1880ko udan, Pragako Carolina unibertsitatera joan zen. Bertan Ernst Machen eragina jaso zuen, baina urtebetera aita hil zitzaion bezain pronto, unibertsitate hau ere utzi egingo zuen.[9][10]

Asko irakurtzen zuen eta liburu osoak ikasten zituen buruz. Bere autobiografian esan zuenez, txikitatik izan zituen haluzinazioak eta burutik ezin kendurik zeukan hitz bat edo ideiaren baten inguruan izan ohi ziren. Beste batzuetan, buruketaren baten emaitza etortzen zitzaion horrela.[11]

Budapest Telephone Exchangen lanean

aldatu

1880an, Budapestera joan zen lanera, eta Tivadar Puskásen aginduetara egongo zen telegrafo bezala. Han ezagutu zuen Nebojša Petrović Austrian bizi zen asmatzaile serbiar gaztea. Ez ziren denbora asko elkarrekin egon, baina energia jarraia lortzeko turbina bikiak erabiltzen zituen proiektu batean elkarlanean aritu ziren. 1881ean Budapesten zentral telefonikoa irekitzerako, Tesla konpainiako elektrikoen buruzagi zen, jada, eta, geroago, herrialde hartako lehen sistema telefonikoaren ingeniari izango zen. Telefono errepikagailu edo anplifikadorea ere garatu zuen, zenbaiten ustez, lehen bozgorailua.[11]

Parisko Edisonen lanean

aldatu

1882an, Tesla Parisera joan zen Thomas A, Edisonen konpainiatako bat zen Continental Edison Companyn ingeniari izateko. Tesla orduko industria berri bat zenean lanean hasi zen, hiri osoan barneko argi goritasuna instalatzen eskala handiko elektrizitate-zerbitzuetan. Konpainiak hainbat azpisail zituen eta Teslak Société Electrique Edison-en lan egiten zuen, Parisko Ivry-sur-Seine auzoko dibisioan argiztapen sistema jartzeaz arduratzen zena. Bertan esperientzia praktiko handia lortu zuen ingeniaritza elektrikoan. Zuzendaritzak ingeniaritzan eta fisikan zituen ezagutza aurreratuak aintzat hartu zituen eta laster dinamoak eta motorrak sortzeko bertsio hobetuak diseinatu eta eraiki zituen. Frantzian eta Alemanian eraikitzen ari ziren Edison-eko beste utilitate batzuetan ingeniaritza-arazoak konpontzeko ere bidali zuten.[12] Bere hitzei jarraituz, urte horretan bertan asmatu zuen indukzio motorea, eta eremu magnetiko birakaria erabiltzen zituzten gailuak hasi zan garatzen, zeintzuen patenteak jaso baitzituen 1888an. Handik gutxira, ordea, amets gaizto batek esnatu zuen Tesla, ama hil zitzaiola jakinaraziz. Asmatzailea gaixotu egin zen erabat eta Gospićen eta, amaren jaioterritik gertu, Gračac inguruko Tomingaj etxean 3 bat astez egon behar izan zuen sendatu zen arte.[12]

1884an, Continental Edison Companyko zuzendari Charles Batchelor, Parisko instalazioa gainbegiratzen ari zena, Estatu Batuetara itzuli zuten Edison Machine Works, New York hirian kokatutako fabrikazio dibisioa kudeatzeko, eta Tesla Estatu Batuetara ere ekartzeko eskatu zuen. Beraz, 1884ko ekainean, Tesla AEBetara iritsi zen, New Yorkera. Charles Batchelorren gomendio gutun bat zeraman gainean Thomas Edisonentzako. Horrela zioen Batchelorrek:[13]

« Bi gizon handi ezagutzen ditut. Bat zu zara. Bestea, gazte hau. »

Edison Machine Worksen lan egiteko kontratua egin zion Teslari. Ingeniari elektriko xumea zen hasieran, baina berehala hasi zen nabarmentzen konpainian zeuden arazo larrienak konpontzen zituelako. Edisonen konpainiaren korronte zuzena erabiltzen zituzten sorgailuak goitik behera aldatzeko enkargua eskaini zioten. Teslaren hitzetan, 50.000 dolar eskaini zioten garai hartan lan horren ordainetan, baina 1885ean, Teslak bere sariaz galdetu zuenean, Edisonek zera esan omen zion:[14]

« Tesla, gaizki ulertu duzu gure estatubatuar umorea! »

Oso bestelakoa izan zen emaitza, astean 18 dolar besterik ez baitzuen kobratzen eta, neurri horretan, 53 urte beharko zituen espero zuen dirua lortzeko. Astean 25 dolarrera arteko soldata igoera eskatu zuen, baina ukatu egin zioten eta Teslak alde egin zuen lan hartatik.[14]

Tesla argi elektrikoa eta fabrikazioa

aldatu

Edison konpainia utzi eta gutxira, Tesla arku-argiztapen sistema bat patentatzeko lanean ari zen, ziurrenik berak Edisonen garatutakoa. 1885eko martxoan, Lemuel W. Serrell patenteen abokatuarekin bildu zen, Edisonek erabilitako abokatu berarekin, patenteak aurkezteko laguntza lortzeko. Serrellek Tesla bi enpresabururi aurkeztu zien, Robert Lane eta Benjamin Vail, eta hauek Teslaren izenean arku argien fabrikazio eta utilitateen enpresa bat finantzatzea onartu zuten, “Tesla argi elektrikoa eta fabrikazio enpresa” (Tesla Electric Light and Manufacturing Company.) Teslak urte osoan lan egin zuen DC sorgailu elektriko hobetu baten patentea lortu asmoz, AEBetan Teslari emandako lehen patentea, eta Rahway-n, New Jersey-n, sistema eraiki eta instalatu zuen. Teslaren sistema berriak prentsa teknikoaren arreta jaso zuen, bere ezaugarri aurreratuak azalduz.[15]

Baina inbertitzaileek interes gutxi erakutsi zuten Teslaren korronte alternoko motor mota berrirako eta transmisio elektrikorako ekipo berrietarako ideietan. 1886an enpresa martxan jarri ondoren, negozioaren fabrikazioa oso lehiakorra zela erabaki zuten, elektrizitate-zerbitzu bat besterik ez egitea erabakiz. Konpainia berri bat sortu zuten, Teslaren enpresa baztertuta eta asmatzailea dirurik gabe utziz. Bestalde, Teslak berak sortutako patenteen kontrola ere galdu egin zuen, bere jabetza enpresaren izenean utzi zuelako akzioen truke. Konponketa elektrikoko hainbat lanetan eta lubaki zulatzaile gisa lan egin behar izan zuen, egunean 2 dolarren truke. Geroago bizitzan, Teslak 1886ko garai hura gogortasunari lotutakoa izan zela kontatu zuen, honakoa idatziz "Zientziaren, mekanikaren eta literaturaren hainbat adarretako goi-heziketaren burla bat iruditu zitzaidan."[16]

 
AEBetako 381.968 patentearen marrazkia, Tesla-ren korronte alternoko indukzio-motorrearen printzipioa erakusten duena

KA eta indukzio-motorra

aldatu

1886 amaieran, Teslak Alfred S. Brown, Western Unioneko superintendentea eta Charles Fletcher Peck New Yorkeko abokatua ezagutu zituen. Bi gizonek eskarmentua zuten enpresak sortzen, eta asmakizunak zein patenteak sustatuz irabazi ekonomikoak lortzeko.Teslak ekipamendu elektrikoetarako zituen ideia berrietan oinarrituta, motor termo-magnetiko baten ideia barne, asmatzailea ekonomikoki babestea eta bere patenteak kudeatzea adostu zuten. Elkarrekin “Tesla Enpresa Elektrikoa” (Tesla Electric Company) sortu zuten 1887ko apirilean, lortutako patenteen irabaziak 1⁄3 Teslarentzat, 1⁄3 Peck eta Brownentzat eta 1⁄3 garapena finantzatzera bideratuko ziren akordioarekin. Manhattango Liberty Street 89an Teslarentzat laborategi bat sortu zuten, eta motor elektriko, sorgailu eta bestelako gailu mota berriak hobetzen eta garatzen aritu zen.[17]

1887an, Teslak korronte alternoarekin (KA) zebilen indukzio-motor bat garatu zuen, Europan eta Estatu Batuetan azkar hedatzen ari zen energia-sistema formatua, distantzia luzeko eta goi-tentsioko transmisioan zituen abantailak zirela eta. Motorrak korronte polifasikoa erabiltzen zuen, eta horrek eremu magnetikoa sortzen zuen motorra biratzeko (Teslak printzipioa 1882an asmatu zuela esan zuen). Motor elektriko berritzaile hau, 1888ko maiatzean patentatutakoa, auto-abiarazle soila zen, kommutadorerik behar ez zuena, eta horrela txinparta eta eskuila mekanikoak etengabe mantentzearen eta ordezkatzearen kostu handia saihesten zen.[18]

1888an aurkeztu zuen American Institute of Electrical Engineers erakundean. Urte hartan bertan, Tesla harila garatu zuen eta George Westinghousekin hasi zen lanean Westinghouse Electric & Manufacturing Company'sek Pittsburghen zituen laborategietan. Westinghousek arreta jarri zuen distantzia luzeetan korronte alternoa transimitu zezaketen sistema polifasikoen ideietan.[19]

Urte horretan, Teslak Pittsburghen lan egin zuen, hiriko tranbiak elikatzeko korronte alternoko sistema bat sortzen lagunduz. Aldi etsigarria iruditu zitzaion Westinghouseko beste ingeniari batzuekin gatazkak zirela eta, KA potentzia nola inplementatu ahal izateko. Teslak proposatutako 60 zikloko KA sistema bat ezarri zuten (Teslaren motorraren lan-maiztasunarekin bat etortzeko), baina laster aurkitu zuten ez zuela tranbiarako balioko, Teslaren indukzio-motorrak abiadura konstantean bakarrik ibil zitekeelako. Horren ordez, DC trakzio-motor bat erabili zuten.[20]

Merkatuaren nahastea

aldatu
 
Teslaren AC dinamo-makina elektrikoa (KAC sorgailu elektrikoa) 1888ko AEBetako 390.721 patente batean

Teslak bere indukzio-motorraren erakustaldia eta Westinghouse-k patentearen ondorengo lizentzia ematea, biak 1888an, konpainia elektrikoen arteko lehia izugarriaren garaian gertatu ziren. Hiru enpresa handiak, Westinghouse, Edison eta Thomson-Houston Electric Company, kapital intentsiboko negozio batean hazten saiatzen ari ziren, ekonomikoki elkarri murrizten zioten bitartean. "Korronteen gerra" propaganda kanpaina bat ere egon zen, Edison Electric-ek bere korronte zuzeneko sistema Westinghouse korronte alternoko sistema baino hobea eta seguruagoa zela zioena, eta Thomson-Houstonek Edisonen alde egiten zuen batzuetan. Merkatu honetan lehiatzeak esan nahi zuen Westinghousek ez zuela dirurik edo ingeniaritza baliabiderik izango Teslaren motorra eta erlazionatutako sistema polifasikoa berehala garatzeko.[21]

Teslaren kontratua sinatu eta bi urtera, Westinghouse Electric arazoak izan zituen. Eta sei urte beranduago Westinghousek Teslaren patentea erosi zuen 216.000 dolar ordainduta, General Electric-ekin (Edison eta Thomson-Houston-en 1892ko bat-egitetik sortutako enpresa) patenteak partekatzeko akordioaren baitan.[22]

New Yorkeko laborategiak

aldatu

Teslak bere KA patenteen lizentziarekin lortutako diruak aberats bihurtu zuen, eta denbora zein funtsak eman zizkion bere interesen alde lan egiteko. 1889an, Tesla Liberty Streeteko Peck eta Brownek dendatik atera zen, eta hurrengo dozena urteetan Manhattanen alokatutako lantegi-laborategi sail batean lan egin zuen. Horien artean zeuden laborategi bat 175 Grand Streeten (1889 – 1892), laugarren solairua 33 – 35 South Fifth Avenue-n (1892 – 1895), eta seigarren eta zazpigarren solairuak 46 & 48 East Houston Streeten (1895 – 1902). Teslak eta bere langile kontratatuek lantegi horietan egin zituzten lanik esanguratsuenetako batzuk.[23]

Tesla bobina

aldatu

1889ko udan, Teslak Parisko 1889ko “Erakusketa Unibertsalera” (Exposition Universelle) bidaiatu zuen, eta Heinrich Hertz-en 1886–1888ko esperimentuen berri izan zuen, erradiazio elektromagnetikoa, irrati-uhinak barne, badela frogatu zutenak.[24] Esperimentu hauek errepikatzean eta gero zabaltzean, Tesla Ruhmkorff bobina bat elikatzen saiatu zen, arku-argiztapen sistema hobetu baten baitan, garatzen ari zen abiadura handiko alternadore batekin. Baina aurkitu zuen maiztasun handiko korronteak burdinazko nukleoa gehiegi berotzen zuela, eta bobinako lehen eta bigarren mailako haizearen arteko isolamendua urtzen zuela. Arazo hau konpontzeko Teslak bere "transformadore oszilatzailea" sortu zuen, lehen eta bigarren mailako haizearen artean material isolatzaile baten ordez aire hutsunearekin, eta bobinan zein kanpoan posizio ezberdinetara eraman zitekeen burdinazko nukleo batekin. Gero Tesla bobina deiturikoa, tentsio handiko, korronte baxuko eta maiztasun handiko korronte alternoko elektrizitatea ekoizteko erabiliko zen.[25] Transformadore-zirkuitu durunditsu hau erabiliko zuen ondorengo haririk gabeko bere lan elektrikoetan.[26]

Nazionalitatea

aldatu
 
Nikola Tesla eta Tesla bobina 1900 inguruan, Coloradoko laborategian

35 urte zituela, 1891ko uztailaren 30ean,Tesla Estatu Batuetako herritar naturalizatu zen. Urte berean, bere Tesla bobina patentatu zuen.[27]

Haririk gabeko argiztapena

aldatu

1890. urtearen ondoren, Teslak akoplamendu induktibo eta kapazitiboaren bidez transmititzea esperimentatu zuen, bere Tesla bobinarekin sortutako KA tentsio altuak erabiliz. Eremu hurbileko akoplamendu induktiboa eta kapazitiboan oinarritutako haririk gabeko argi-sistema bat garatzen saiatu zen, eta erakustaldi publiko batzuk egin zituen, non Geissler hodiak eta baita bonbilla goriak ere pizten zituen eszenatoki batetik. Hamarkada gehiena argiztapen-modu berri honen aldaketetan lanean eman zuen, hainbat inbertitzaileren laguntzarekin, baina enpresa bakar batek ere ez zuen lortu bere aurkikuntzetatik produktu komertzial bat egitea.[28]

1893an St. Louis-en, Missouri-n, Philadelphia-ko Franklin Institutuan eta National Electric Light Association-en, Teslak esan zien ikusleei ziur zegoela berea bezalako sistema batek "seinale ulergarriak edo, agian, edozein distantziara haririk erabili gabe" eraman zezakeela, hura Lurrean zehar eramanez. Tesla eta Westinghousek korronte alternoz argitu zuten erakusketa. Lanpara fluoreszente eta Teslaren nodo bakarreko bonbillak ere erakutsi zituzten. Aldi berean, eremu magnetiko birakariaren printzipioak eta indukzio motorra esplikatu zituen.[29]

Tesla Amerikako Ingeniari Elektrikoen Institutuko presidenteorde izan zen 1892tik 1894ra, gaur egungo IEEEren aitzindaria (Ingeniari Elktriko eta Elektroniken Institutua).[30]

1895ean, Teslaren sorgailua deritzona garatu zuen eta airearen likidotzea ere bai. Kelvinen aurkikuntzei esker, Teslak bazekien likidotze egoeran zegoen aireak teorian behar zuena baino bero gehiago hartzen zuela. Gas egoerara itzultzean, zerbait mugitzeko erabiliko zuten. Tamalez, lana bukatzear zuenean eta patentatzeko ia prest, sute bat izan zuen laborategian eta ekipo, eredu eta asmakizunak erre zitzaizkion. Handik gutxira, Carl von Lindek hartuko zion aurrea Alemanian, aplikazio beraren patentea aurkeztu baitzuen.

 
"Tesla Polyphase System" Westinghouse-ren standean Chicagoko 1893ko Columbian Erakusketan

Sistema polifasikoa eta Columbiako Erakusketa

aldatu

Teslak ez zuen amore eman eta korronte alternoa korronte jarraia baino hobea zela frogatzeko premian zegoen, Korronteen gerran sartuz. 1893an, korronte alternoaren erakustaldi publikoa egin zuten Chicagon eta Edisonen korronte jarraiaren gainetik zegoela erakutsi zuten. Urte berean, Teslak energia elektromagnetikoa haririk gabe transmititzea lortu zuen, irrati transmisorea eraikiz[31], eta, aurkeztu zuen horren patentea. Handik 2 urtera, Guglielmo Marconik lehen irratizko transmisioa lortuko zuen eta patentea 1900eko azaroaren 10ean erregistratu zuen, baina atzera bota zioten, Teslaren kopia zela-eta. Marconi eta Teslaren arteko auzia piztu zen eta, azkenean, liburuetan irratiaren asmatzailea Marconi dela jartzen badu ere, 1943an, Teslari eman zioten arrazoia.[32]

XIX. mende bukaeran, Teslak sare elektriko erresonatzailea eta frekuentzia altuko (gaur frekuentzia baxua kontsideratuta badago ere) korronte alternoa erabiliz eroale bat nahikoa zela sistema elektrikoa elikatzeko, beste metalen beharrik gabe. Itzulerarik gabeko kable bakar baten zehar transmititzen den energia elektrikoa deitu zion honi. 1901ean horrela esan zuen Teslak:

« Orain 10 urte esan nuen korronte elektrikoa urrunera garraiatu ahal izateko, itzulerako kableren beharrik ez zegoela, edozein energia kantitate izan baitaiteke garraiatua kable bakarraren zehar. Esperimentu ugari egin nuen eta honek arrakasta eman zidan zientzia munduan. »

Hala ere, Edison jendea uxatzeko ahaleginetan zebilen eta korronte honen arriskuak adierazten zituen behin eta berriro. Horrela, Harold P. Brownek aulki elektrikoa garatu zuen. 1891ko udaberrian, Teslak erakustaldia egin zuen Columbiako Unibertsitatearen aurrean. Kable bakarra nahikoa zen eta ez zegoen itzulerako eroaleren baten beharrik.[33]

Lurrun bidezko sorgailu oszilatzailea

aldatu

Columbiako Nekazaritza Aretoko Nazioarteko Kongresu Elektrikoan egindako aurkezpenean, Teslak urte hartan patentatu zuen lurrun bidezko elektrizitate-sorgailu alternatiboa aurkeztu zuen, korronte alternoa sortzeko modu hobea zela uste zuelako. Lurruna osziladorera sartu behar zen eta ataka batzuetatik atera, armadura bati lotuta zegoen pistoi bat gora eta behera bultzatuz. Armadura magnetikoak gora eta behera bibratzen zuen abiadura handian, eremu magnetiko txandakatua sortuz. Horrek korronte elektriko alternoa eragin zuen ondoan kokatutako hari-bobinetan. Lurrun-makina/sorgailu baten zati korapilatsuak kendu zituen, baina ez zen inoiz elektrizitatea sortzeko ingeniaritza bideragarri gisa hartu.[34]

 
Teslak haririk gabeko argiztapena "indukzio elektrostatikoa"ren bidez frogatzen zuen Columbia College-n 1891ko hitzaldi batean eskuetan dituen bi Geissler hodi luzeren bidez (neoizko hodien antzekoak)

Niagarako aholkularitza

aldatu

1893an, Edward Dean Adamsek, Niagarako Ur-jauzien enpresako buru zenak, Teslaren iritzia bilatu zuen jauzietan sortutako potentzia transmititzeko sistema egokiena zein ote zen jakin nahian. Hainbat urtetan zehar, proposamen ezberdinak eta lehiaketa irekiak izan ziren nola egin behar zen erabakitzeko. AEBetako eta Europako konpainiak proposatutako sistemen artean, KA bi eta trifasikoa, tentsio handiko DK, eta aire konprimitua zeuden. Adamsek lehian zeuden sistema guztien orduko egoerari buruzko informazioa eskatu zion Teslari, eta honek aholkatu zion bi faseko sistema bat izango zela fidagarriena, eta Westinghouse sistema bat bazegoela goritasun-bonbilak pizteko bi faseko korronte alternoa erabiliz. Konpainiak Westinghouse Electric-i kontratua esleitu zion Niagara Ur-jauzien bi faseko KA sortzeko sistema eraikitzeko, Teslaren aholkuetan eta Westinghouse-k Columbian Exposition-en egindako erakustaldian oinarrituta. Horrela, lehen zentral hidroelektrikoa eraiki zen Niagarako Ur-jauzietan; eta, 1896an, elektrizitatea Bufalora (New York) transmititzea lortu zuten. Aldi berean, beste kontratu bat esleitu zitzaion General Electric enpresari, KA banaketa sistema abian jartzeko. George Westinghousen laguntza ekonomikoarekin, korronte alternoak korronte jarraia ordezkatu zuen. Tesla izango zen, handik aurrera, industria elektrikoaren sortzaile.[35]

Nikola Tesla Enpresa

aldatu

1895ean, Edward Dean Adamsek, Teslaren laborategian buelta bat eman zuenean ikusi zuenarekin harrituta, Nikola Tesla Enpresaren sorreran laguntzea onartu zuen, Teslaren aurreko hainbat patente eta asmakizunak eta baita berriak ere finantzatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko. Alfred Brownek ere izena eman zuen, Peck eta Brown-en eskutik garatutako patenteak ekarriz. Administrazio kontseilua William Birch Rankine eta Charles F. Coaney-k bete zuten. Inbertitzaile gutxi aurkitu zituzten, 1890eko hamarkadaren erdialdea ekonomikoki garai gogorra izan zelako, eta merkaturatzeko ezarri zen haririk gabeko argiaren eta osziladoreen patenteak ez ziren inoiz saldu. Enpresak Teslaren patenteak kudeatu zituen hurrengo hamarkadetan.[36]

Laborategiko sua

aldatu

1895eko martxoaren 13ko goizaldean, Teslaren laborategia zegoen South Fifth Avenue eraikinak su hartu zuen. Eraikinaren sotoan hasi zen, oso bizia, eta Teslaren 4. solairuko laborategia erre eta bigarren solairura erori zen. Suak Teslaren etengabeko proiektuak atzera botatzeaz gain, lehen ohar eta ikerketa material, maketa eta erakustaldiko piezak ere suntsitu zituen, 1893ko Munduko Kolonbiako Erakusketan erakutsitako asko barne. Teslak The New York Times egunkariari esan zion: "Min gehiegi dut hitz egiteko. Zer esan dezaket?” Sutearen ostean Tesla East Houston kaleko 46 eta 48 zenbakietara joan zen, eta bere laborategia 6. eta 7. solairuetan berreraiki zuen.[37]

 
Teslak bere eskuaren X izpia hartu zuen.

X izpien esperimentazioa

aldatu

1894an hasita, Tesla "ikusezin" motako energia erradiatzailea deitzen zuena ikertzen hasi zen, bere laborategian aurreko esperimentuetan (geroago "Roentgen izpiak" edo "X izpiak" gisa deituak) film batzuk kaltetuta nabaritu ostean. Bere lehen esperimentuak Crookes hodiekin egin zituen, katodo hotzeko deskarga elektrikoko hodi batekin. Baliteke Teslak oharkabean X izpien irudi bat harrapatu izana, Mark Twainen argazki bat egiten saiatu zenean Geissler hodi batek argiztatuta, aurretik gasa isurtzeko hodi mota zenak. Irudian ateratako gauza bakarra kameraren lentearen metalezko blokeo-torlojua izan zen.[38] 1896ko martxoan, Röntgenek X izpien eta X izpien irudien (erradiografia) aurkikuntzaren berri izan ondoren, Teslak bere esperimentu propioak egin zituen X izpien irudietan, bere diseinuko energia handiko terminal bakarreko huts-hodi bat garatuz, helburu elektrodorik ez zuena (gailu honek sortutako fenomenorako termino modernoa bremsstrahlung edo frenatze erradiazioa da). Bere ikerketetan, Teslak hainbat konfigurazio esperimental asmatu zituen X izpiak sortzeko. Teslak zioenez, bere zirkuituekin, "tresnak... aparatu arruntekin lor daitezkeen baino potentzia askoz handiagoa duten Roentgen izpiak sortzea ahalbidetuko zuen".[39]

Teslak bere zirkuituarekin eta X izpiak ekoizten zituzten gailu bakarrarekin lan egitearen arriskuez ohartarazi zuen. Fenomeno honen ikerketa goiztiarrari buruzko ohar askotan, azaleko kalteak hainbat kausari egozten zizkien. Hasierartik uste zuen azalean eragindako kaltea ez zutela Roentgen izpiek eragiten, azalarekin kontaktuan sortutako ozonoak baizik, eta neurri txikiagoan azido nitrosoak. Teslak oker uste zuen X izpiak luzetarako uhinak zirela, plasmatiko uhinetan sortutakoak bezalakoak. Plasma-uhin horiek eremu magnetikoetan gerta daitezke.[40]

1934ko uztailaren 11n, New Yorkeko Herald Tribune aldizkariak Teslari buruzko artikulu bat argitaratu zuen. Bertan, noizean behin ematen zen gertaera bat gogoratzen zuen, elektrodo bakarreko hustuketa-hodiekin esperimentatzen zuen bitartean. Partikula txiki batek katodoa hautsi, hoditik irten eta fisikoki jo zuen bera: Teslak esan zuen min zorrotz bat sentitu zuela gorputzean sartzen zen lekuan, eta berriro irteten zen lekuan. Partikula horiek bere "pistola elektrikoak" proiektatutako metal zatiekin alderatzean, Teslak esan zuen: "Indarraren sortako partikulek... partikula horiek baino askoz azkarrago bidaiatzen zuten... eta kontzentrazioetan bidaiatuko zuten".[41]

 
Tesla bere East Houston St. laborategian haririk gabeko potentzia-esperimentuetan erabilitako bobina espiral baten aurrean eserita.

Urrutiko irrati kontrola

aldatu

1898an, Teslak irrati kontrol koherente bat erabiltzen zuen ontzi bat erakutsi zuen, "telautomon" izena jarri ziona, Madison Square Gardenen egindako erakustaldi elektriko batean. Tesla bere ideia AEBetako armadari saltzen saiatu zen, irratiz kontrolatutako torpedo mota gisa, baina interes gutxi erakutsi zuten. Irratiaren urrutiko kontrola berritasun bat izan zen Lehen Mundu Gerrara arte eta ondoren, hainbat herrialdek programa militarretan erabili zutela. Teslak aukera baliatu zuen "Teleautomatika" gehiago erakusteko Chicagoko Merkataritza Klubean 1899ko maiatzeko bileran egindako hitzaldi batean.[42]

Haririk gabeko energia

aldatu

1890eko hamarkadatik 1906ra, Teslak bere denboraren eta aberastasunaren zati handi bat hainbat proiektuetan eman zuen, kable gabeko energia elektrikoaren transmisioa garatu asmoz. Haririk gabeko argiztapenean erakusten zuen energia transmititzeko bobinak erabiltzeko ideiaren hedapena zen. Mundu osoan energia asko transmititzeko modua ez ezik, aurreko hitzaldietan adierazi zuen bezala, mundu osoko komunikazioak transmititzeko modua ere bazela uste zuen.[43]

Tesla bere ideiak formulatzen ari zen garaian, ez zegoen era bideragarririk distantzia luzeetan komunikazio seinaleak haririk gabe transmititzeko, eta are gutxiago energia kopuru handiak. Teslak irrati-uhinak azkar ikasi zituen, eta Hertzek haiei buruz egindako azterlanaren zati bat okerra zela ondorioztatu zuen. Era berean, erradiazio forma berri hau oso kontuan hartua izan zen bere garaian distantzia laburreko fenomeno bat zela, milia bat baino gutxiagoan hiltzen zela zirudiena. Teslak ohartarazi zuen, nahiz eta irrati-uhinei buruzko teoriak egiazkoak izan, erabat baliogabeak zirela bere helburuetarako, zeren "argi ikusezin" forma hori, beste edozein erradiazio bezala, urrunean gutxitu eta lerro zuzenetan espaziora joango baitzen, "itxaropenik gabe galduta" geratuz.[44]

1890eko hamarkadaren erdialderako, Tesla lanean ari zen Lurretik edo atmosferatik distantzia luzeko elektrizitatea gidatzeko gai izan zitekeelako ideiarekin, eta hori probatzeko esperimentuetan hasi zen lanean, erresonantzia-transformadorea handitzeko  transmisoretzar bat instalatuz East Houston Streeteko bere laborategian. Lurraren atmosfera eroalea zen garaian ohikoa zen ideia batetik maileguan hartzeko itxurarekin, globoz osatutako sistema bat proposatu zuen, 9.100 metro baino gehiagoko altueran airean elektrodoak eskegiz, transmititzeko eta jasotzeko, non presio baxuak tentsio altuak (miloi bat volt) distantzia luzeetara bidaltzeko aukera emango ziola uste zuen.[45]

 
Colorado Springs-eko Teslaren laborategia

Colorado Springs

aldatu

Presio baxuko airearen izaera eroalea aztertzeko, Teslak estazio esperimental bat jarri zuen Colorado Springsen 1899an. Han, bere New Yorkeko laborategiko muga pitzatuetan baino bobina askoz handiagoak operatu ahal izan zituen seguru, eta akordio bat egin zuen El Paso Electric Light Company-rekin korrontea dohainik txandaka hornitzeko. Bere esperimentuak finantzatzeko, John Jacob Astor IV.a konbentzitu zuen orduko 100.000 dolar inbertitzeko (3.779.600 dolar gaurko dolarretan), Nikola Tesla Enpresako akziodun nagusi bihurtuz. Astorrek uste zuen haririk gabeko argiztapen sistema berrian inbertitzen zuela. Teslak, aldiz, Colorado Springseko esperimentuak finantzatzeko erabili zuen dirua. Iritsi zenean, kazetariei esan zien haririk gabeko telegrafia-esperimentuak egiteko asmoa zuela, Pikes Tontorretik Parisera seinaleak igorriz.[46]

Bertan, megavoltetan funtzionatzen zuen bobina handi batekin esperimentuak egin zituen, milioika volt eta gehienez 41 m. luzerako deskargaz osatutako tximista artifizialak (eta trumoiak) sortuz, eta une batean, El Pasoko sorgailua nahi gabe erre zuen, argindar etenaldia eraginez. Tximistaren zarata elektronikoaz egin zituen behaketek (oker) ondorioztatzera eraman zuten Lurreko globo osoa energia elektrikoa eroateko erabil zezakeela.[47]

Laborategian egon zen bitartean, Teslak bere hargailuaren seinale ezohikoak ikusi zituen, beste planeta bateko komunikazioak zirela pentsatuz. Horiek aipatu zion 1899ko abenduan kazetari bati eta 1900an Gurutze Gorriaren Elkarteari bidalitako gutun batean. Erreportariek istorio sentsazionalista bat bezala garatu zuten, eta Teslak Marteko seinaleak entzuten zituela ondorioztatu zuten. 1901eko otsailean "Collier's Weekly" artikuluan “Planetekin hitz egiten" (Talking With Planets) izeneko artikuluan entzundako seinaleak aipatu zituen, esanaz ez zitzaiola berehala iruditu "inteligentziaz kontrolatutako seinaleak" entzuten ari zenik, eta seinaleak Marte, Artizarra edo beste planeta batzuetatik etor zitezkeela.[48]

 
Wardenclyffe lantegia 1904an. Instalazio horretatik, Teslak energia elektrikoaren haririk gabeko transmisioa Atlantikoan zehar frogatzea espero zuen.

Wardenclyffe dorrea

aldatu

Teslak inbertitzaileak bilatu nahian saiakera bat egin zuen New Yorken, haririk gabeko transmisiorako sistema bideragarria izango zela uste zuena. 150.000 dolar (5.669.400 dolar gaur egungo dolarretan) lortu zituen J. P. Morganengandik, sortutako haririk gabeko patenteen % 51 baten truke, eta Long Island hiriko 161 kmra eraikiko zen Wardenclyffe Dorrearen instalazioa planifikatzen hasi zen.[49]

1901eko uztailean, Teslak igorle indartsuago bat eraikitzeko planak zabaldu zituen Marconiren irrati bidezko sistemari aurrea hartzeko, Teslak bere kopia bat zela uste zuena. Morganengana hurbildu zen sistema handiagoa eraikitzeko diru gehiago eskatzeko, baina Morganek uko egin zion diru gehiago hornitzeari. 1901eko abenduan, Marconik Ingalaterratik "S" letra arrakastaz transmititu zuen Ternuara, eta Tesla garaitu zuen transmisio hori lehena izateko lasterketan. Proiektua 1905ean gelditu zen, eta 1906an, finantza-arazoek eta beste gertakari batzuek Teslaren nerbio-hauste bat izan zuen. Wardenclyffe-ren jabetza hipotekatu zuen Waldorf-Astoria hotelean zituen zorrak estaltzeko, 1915ean ondasun higiezinak galdu zituen, eta 1917an Dorrea eraitsi zuen jabe berriak.[50]

 
Teslaren palarik gabeko turbina.

Palarik gabeko turbina

aldatu

Bere 50. urtebetetzean, 1906an, Teslak 200 zaldiko (150 kilowatt) 16.000 rpm-ko palarik gabeko turbina erakutsi zuen. 1910-1911 bitartean, New Yorkeko Waterside Power Station-en, bere palarik gabeko turbina-motorretako hainbat 100-5.000 hp-tan probatu ziren. Teslak hainbat konpainiarekin lan egin zuen, besteak beste, 1919tik 1922ra Milwaukeen, Allis-Chalmersentzat. Bere denbora gehiena Tesla turbina perfekzionatu nahian eman zuen Hans Dahlstrand konpainiako ingeniari buruarekin, baina ingeniaritza-zailtasunek ez zuten inoiz gailu praktiko bihurtu. Teslak zehaztasun-tresnen enpresa bati baimena eman zion ideia, eta luxuzko autoen abiadura-neurgailuen eta beste tresna batzuen erabilera aurkitu zuen.[51]

Haririk gabeko auziak

aldatu

Lehen Mundu Gerra hasi zenean, britainiarrek AEBak Alemaniarekin lotzen zituen telegrafo kable transatlantikoa moztu zuten, bi herrialdeen arteko informazio-fluxua kontrolatzeko. Gainera, Alemaniako haririk gabeko komunikazioa eteten saiatu ziren AEBetara eta AEBetatik, AEBetako Marconi konpainiak Telefunken irrati konpainia alemaniarra auzitara eramanez patenteak urratzeagatik. Telefunkenek Jonathan Zenneck eta Karl Ferdinand Braun fisikariak eraman zituen defentsarako, eta Tesla kontratatu zuen lekuko gisa bi urtez hilean 1.000 dolarren truke. Kasua gelditu egin zen eta ondoren eztabaidatu AEBak Alemaniaren aurkako gerran sartu zirenean 1917an.[52]

1915ean, Tesla Marconi konpainia salatzen saiatu zen bere haririk gabeko sintonizazio patenteak urratzeagatik. Marconi-ren hasierako irrati-patentea 1897an eman zen AEBetan, baina irrati-transmisioaren hobekuntzak biltzen zituen 1900ko patentea bidaltzea hainbat aldiz baztertu zuten, 1904an behin betiko onartu baino lehen, lehendik zeuden beste patente batzuk urratu zituelakoan, 1897ko Tesla haririk gabeko potentzia sintonizatzeko bi patente barne. Teslaren 1915eko auzia ez zen inora joan, baina erlazionatutako kasu batean, non Marconi konpainiak AEBetako gobernua auzitara eraman nahi izan zuen Lehen Mundu Gerraren patenteen urraketagatik, 1943ko AEBetako Auzitegi Gorenak Oliver Lodge, John Stone Stone eta Teslaren aurreko patenteak berreskuratu zituen. Auzitegiak adierazi zuen bere erabakiak ez zuela inolako eraginik Marconiren erreklamazioan irrati-transmisioa lortzen lehena zelako, Marconi-k patentatutako zenbait hobekuntzaren erreklamazioa zalantzan jartzen zuenez, konpainiak ezin zuen patente horien aurkako urraketarik aldarrikatu.[53]

 
Teslak Long Island-en Wardenclyffe lantegia 1904an. Instalazio horretatik, Teslak energia elektrikoaren haririk gabeko transmisioa Atlantikoan zehar frogatzea espero zuen.

Nobel Sariaren zurrumurruak

aldatu

1909an, Guglielmo Marconiri eman zioten Fisikako Nobel Saria irratiaren asmakuntzagatik. 1915ko azaroaren 6an Londresko Reuters agentziaren txosten batek zioen 1915eko Fisikako Nobel Saria Thomas Edisonek eta Nikola Teslak lortuko zutela. Hala ere, azaroaren 15ean, Stockholmeko Reuters-ek adierazi zuen urte hartako saria William Henry Bragg eta Lawrence Bragg-i "X izpien bidez kristal-egituraren analisian egindako zerbitzuengatik" emango zitzaiela.[54] Teslak edo Edisonek sariari uko egin zioten zurrumurruak zabaldu ziren garai hartan. Baina Nobel Fundazioak esan zuen: “Pertsona bati Nobel saririk eman ez dion zurrumurru oro, saria ukatzeko asmoa ezagutzera eman duelako, barregarria da”; hartzaile batek Nobel sari bati uko egin diezaioke irabazlea iragarri ondoren. Hala ere, batak bestearen distirak itzaltzen ahalegindu ziren, eta ez zeudela prest elkarrekin saria konpartitzeko esan zuten. Zenbaiten ustez, hori izan zen ez bati eta ez besteari saria ez esleitzeko arrazoia.[55]

Teslaren biografoek zioten Edison eta Tesla jatorrizko hartzaileak zirela, eta jaso ez bazuten elkarrenganako etsaitasunagatik izan zela. Bakoitzak bestearen lorpenak eta saria irabazteko eskubidea gutxitu nahi zituela; biek uko egin ziotela saria inoiz onartzeari, besteak lehenik jasotzen bazuen; biek baztertu zutela partekatzeko aukera oro; eta Edison aberats batek uko egin zion Teslak 20.000 dolar sariaren dirua lor ez zezan.[54]

Zurrumurru hauen ondorengo urteetan, Teslak eta Edisonek ez zuten Nobel saririk irabazi, nahiz eta Edisonek 38 eskaintza posibleetako bat jaso 1915ean eta Teslak 1937an 38 eskaintza posibleetako bat jaso zuen.[56]

Beste sari, patente eta ideia batzuk

aldatu

Teslak domina eta sari ugari irabazi zituen bere garaian, besteak beste:

  • San Sava Ordenako Ofizial Handia (Serbia, 1892)
  • Elliott Cresson domina (Franklin Institute, AEB, 1894)[57]
  • Danilo I.a Printzearen Ordenako Gurutze Handia (Montenegro, 1895)
  • American Philosophical Society-ko kidetza (AEB, 1896)
  • AIEE Edison Domina (Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutua, AEB, 1916)[58]
  • San Sava Ordenako Gurutze Handia (Jugoslavia, 1926)
  • Jugoslaviako Koroaren Ordenaren Gurutzea (Jugoslavia, 1931)
  • John Scott Domina (Franklin Institute eta Filadelfiako Udala, AEB, 1934)
  • Arrano Zuriaren Ordena (Jugoslavia, 1936)
  • Lehoi Zuriaren Ordenako Gurutze Handia (Txekoslovakia, 1937)
  • Parisko Unibertsitateko Domina (Paris, Frantzia, 1937)
  • Ochridako San Klemente Unibertsitateko Domina (Sofia, Bulgaria, 1939)[59]

Ideien aldetik, Tesla ozonoaren ekoizpenean oinarritutako hainbat gailu merkaturatzen saiatu zen. Besteak beste, 1900eko “Tesla Ozone Companyk” bere Tesla bobinetan oinarritutako 1896ko patentatutako gailu bat saltzen zuen, olio mota ezberdinen bidez ozonoa burbuila egiteko gel terapeutiko bat egiteko erabilia. Honen aldakuntza bat garatzen ere saiatu zen urte batzuk geroago, ospitaleetarako gela desinfektatzaile gisa.[60]

 
Teslak 1933ko urtebetetze festan deskribatu zuen pentsamendu kameraren egunkarietako irudikapena

Teslak teorizatu zuen elektrizitatea garunean aplikatzeak adimena hobetzen zuela. 1912an, "ikasle motelak argiak bihurtzeko plana egin zuen, inkontzienteki saturatuz elektrizitatez", eskola-gela bateko hormak kableatu eta eskola-gela maiztasun handian dardara duten uhin elektriko infinitesimalekin asetuz”. Horrela, Tesla jaunak zioenez, gela osoa estimulatzaileko eremu elektromagnetiko batean bihurtuko zen". William H. Maxwell New Yorkeko ikastetxeetako arduradunak onartu egin zuen.[61]

Lehen Mundu Gerraren aurretik, Teslak atzerriko inbertitzaileak bilatu zituen. Gerra hasi ondoren, Teslak Europako herrialdeetan bere patenteetatik jasotzen zuen finantzaketa galdu zuen. Electrical Experimenter aldizkariaren 1917ko abuztuko edizioan, Teslak postulatu zuen elektrizitatea erabil zitekeela itsaspekoak kokatzeko "maiztasun ikaragarriko" "izpi elektriko" baten isla erabiliz, seinalea pantaila fluoreszente batean ikusiko zela (radar modernoaren azaleko antza zuela adierazi den sistema). Tesla oker zegoen maiztasun handiko irrati-uhinak uretan sartuko zirelakoan. Baina Émile Girardeauk, 1930eko hamarkadan Frantziako lehen radar sistema garatzen lagundu zuenak, 1953an adierazi zuen Teslak maiztasun handiko seinale oso indartsua beharko zelako espekulazio orokorra zuzena zela. Girardeauk zioen: “Tesla profetizatzen edo amets egiten ari zen, ez baitzuen eskura horiek gauzatzeko modurik, baina gehitu behar da amets egiten ari bazen, behar bezala amets egiten zuela behintzat”.[62]

1928an, Teslak AEBetako 1.655.114 patentea jaso zuen, aireratze eta lurreratzeko gai zen biplano baten diseinuagatik (Vertical Take Off and Landing - VTOL), "pixkanaka igogailuen manipulazioaren bidez igotzen zen" hegaldian ohiko hegazkin bat bezala hegan egiten zuen arte. Diseinu praktiko hori Teslak 1.000 $ baino gutxiagotan salduko zuela uste zuen. Teslak bere bulego bat zuen Madison Ave 350ean, baina 1928rako jada ez zuen laborategirik edo finantzaketarik.[63]

Bizitzeko era

aldatu

Tesla New Yorkeko Waldorf Astoria hotelean bizi izan zen 1900etik aurrera eta faktura handi bat utzi zuen ordaintzeko. 1922an St. Regis hotelera joan zen bizitzera, eta ordutik aurrera beste hotel batzuetara aldatu eta ordaindu gabeko fakturak atzean utzi zitueneko eredua jarraitu zuen.[64] Tesla egunero joaten zen parkera usoei jaten ematera. Honela adierazi zuen: “Urteak daramatzat usoei jaten ematen, horietako milaka”[65]

Teslaren ordaindu gabeko fakturak, eta usoek egindako nahasteari buruzko kexek ere, 1923an St. Regis-etik kanporatu zuten. Eta baita Pennsylvania hoteletik 1930ean, eta Clinton hotela 1934an utzi behar izan zuen. New Yorker hotelera joan zen bizitzera, eta garai honetan Westinghouse Electric & Manufacturing Company hilero 125 dolar ordaintzen zion, alokairuaz gain.[66]

 
Tesla Time aldizkarian bere 75. urtebetetzean

Urtebetetzeko prentsaurrekoak

aldatu

1931n, Teslaren lagun egin zen kazetari gazte batek, Kenneth M. Swezeyk, ospakizun bat antolatu zuen asmatzailearen 75. urteurrena zela eta. Albert Einstein bezalako zientzia eta ingeniaritzako pertsonaien zorionak jaso zituen, eta Time aldizkariko azalean ere agertu zen." Azaleko izenburuak energia elektrikoa sortzeari egin zion ekarpena adierazi zuen. Festa hain ondo joan zen, non Teslak urteroko ekitaldi bat egin zuen,[67]

Heriotza

aldatu

1937ko udazkenean, 81 urte zituela, gauerdi baten Tesla New Yorker hoteletik irten zen usoei jaten emateko. Kale bat zeharkatzen ari zela, taxi batek jo eta lurrera bota zuen, larri zaurituz. Bere lesioen norainokoa ez zen inoiz jakin, uko egin ziolako medikuari kontsultatzeari, ia bizitza osoko ohitura bat, eta inoiz ez zen guztiz sendatu. 1943ko urtarrilean, 86 urte zituela, Tesla bakarrik hil zen Hotel New Yorker-en. Bere gorpua neskameak aurkitu zuen Teslaren gelara sartu zenean, bi egun lehenago bere atean jarri zuen "ez molestatu" seinaleari jaramonik egin gabe. Medikuak gorputza aztertu zuen eta heriotzaren kausa tronbosi koronarioa izan zela erabaki zuen.[68]

Bizitza pertsonala eta izaera

aldatu

Tesla bizitza osoko ezkongabea izan zen, eta behin azaldu zuen bere kastitatea oso lagungarria zela bere gaitasun zientifikoetarako. Hala ere, zahartzaroan kazetari bati esan zion batzuetan sentitzen zuela ez ezkonduz, bere ikerketa lanagatik sakrifizio handiegia egin zuela. Teslak ez zuen inoiz asmorik izan harremanak egiteko eta mantentzeko, bere lanean behar zuen estimulazio guztia aurkitzen zuelako.[69]

Tesla asoziala zen eta bere lanarekin bakartuta egoteko joera zuen. Hala ere, bizitza sozialean parte hartu zuenean, jende askok oso modu positiboan eta miresgarrian hitz egin zuen Teslari buruz. Robert Underwood Johnsonek "goxotasun, zintzotasun, apaltasun, fintasun, eskuzabaltasun eta indarra" zuela deskribatu zuen. Haren idazkariak, Dorothy Skerrit-ek honakoa idatzi zuen: "Bere irribarre jatorra eta portaeraren nobleziak beti adierazten zituen bere ariman hain errotuta zeuden jaun-ezaugarriak". Teslaren lagun Julian Hawthorne-k idatzi zuen: "Gutxitan ezagutu zen zientzialari edo ingeniari bat, poeta, filosofo, musika ederren estimatzaile, hizkuntzalari eta jateko zein edateko zalea zena".[70]

Hala ere, Tesla gogorra izan zitekeen batzuetan eta argi eta garbi adierazi zuen gehiegizko pisua duten pertsonenganako nazka. Adibidez, bere pisuagatik idazkari bat kaleratu zuenean. Era berean, arropa desegokiak kritikatzen zituen, eta behin menpeko bati etxera joan eta soinekoa aldatzeko agindu zion. Bestalde, 1931n Thomas A. Edison hil zenean, Teslak iritzi negatibo bakarra eman zion The New York Times egunkariari,[71] Edisonen bizitzari eskainitako erreportaje zabaleko Teslaren idatzi labur batean: "Edisonek pertsona bezala ez zuen zaletasunik, ez zuen inolako dibertsiorik zaintzen eta higiene-arau oinarrizkoenei muzin egin gabe bizi zen... Bere metodo zientifikoa ez zen oso eraginkorra, lan izugarria egin behar izaten zuelako zeozer lortzeko, zori itsuak esku hartzen ez bazuen, eta hasieran bere ekintzen lekuko penagarria izan nintzen, kalkuluaren ehuneko apur bat aurreztuko zuela jakinda. Baina liburuen ikaskuntzari eta ezagutza matematikoari benetako mespretxua zuen, bere asmatzailearen sen eta amerikar zentzu praktikoan erabat fidatzen zelako."[72]

Tesla barazkijale bihurtu zen bere azken urteetan, eta esne, ogi, ezti zein barazki zukuekin soilik bizi zen.[73]

Ikuspegiak eta sinesmenak

aldatu

Fisika esperimentala eta teorikoa

aldatu
 
Nikola Tesla

Tesla ez zegoen ados atomoak partikula azpiatomiko txikiagoz osatuta egotearen teoriarekin, eta esan zuen ez zegoela elektroirik karga elektrikoa sortzen zuenik. Uste zuen elektroiak existitzen baziren, hutsune esperimentalean soilik egon zitekeen materiaren edo "azpi-atomo" laugarren egoera bat zirela, eta elektrizitatearekin zerikusirik ez zutela. Bestalde uste zuen atomoak aldaezinak zirela: ezin ziren egoeraz aldatu edo inola ere zatitu. Oro har, materia energia bihurtzeari buruzko teorien aurkakoa zen, eta Einsteinen erlatibitatearen teoriarekin ere kritikoa izan zen.[74]

Gizartearen gainean

aldatu

Bere biografoek ikuspegi filosofikoko humanista izan zela uste dute. Horrek ez zuen eragotzi Tesla, bere garaiko asko bezala, eugenesiaren inposatutako hazkuntza selektiboaren bertsio baten defendatzaile bihurtzea. 1926an, Teslak emakumeen menpekotasun sozialaren gaitzak eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borrokak komentatu zituen, eta gizateriaren etorkizuna "Erle Erreginak" zuzenduko zutela adierazi zuen. Etorkizunean emakumeak sexu nagusi bihurtuko zirela uste zuen.[75]

Erlijioaz

aldatu

Tesla kristau ortodoxo bezala hazi zen. Geroago bizitzan ez zuen bere burua «zentzu ortodoxoan fededuntzat» hartzen, erlijio-fanatismoaren aurka zegoelako. Esaten zuen "Niretzat, unibertsoa inoiz sortu ez dena eta inoiz amaituko ez den makina handi bat besterik ez da" eta ""arima" edo "espiritua" deitzen duguna, gorputzaren funtzionamenduen batura baino ez da. Funtzionamendu hori amaitzen denean, "arima" edo "espiritua" ere gelditzen dira”[76]

Ondarea eta ohoreak

aldatu

1952an, Teslaren iloba politikari eragingarriaren presioaren ondorioz, ondare osoa Belgradora bidali zuten, eta 1957an errautsak ere bai. Bere Artxiboak jatorrizko 160.000 dokumentu baino gehiago ditu, eta UNESCOren Munduko Memoriaren Programan dago sartuta.[77]

Teslak 300 patente inguru lortu zituen mundu osoan bere asmakizunengatik. Patente batzuk ez dira kontuan hartzen, eta hainbat iturrik aurkitu dituzte patenteen artxiboetan ezkutuan zeuden batzuk. Gutxienez 278 patente ezagunak igorri zaizkio Teslari 26 herrialdetan. Ptente asko Estatu Batuetan, Britainia Handian eta Kanadan zeuden, baina beste patente asko mundu osoko herrialdeetan onartu ziren. Era berean, berak garatutako asmakizun asko ez ziren patenteen babesean jarri.[78]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Burgan, Michael. (2009). Nikola Tesla: Inventor, Electrical Engineer.. Mankato, Minnesota: Capstone., 9 or. ISBN 978-0-7565-4086-9...
  2. (Ingelesez) Laplante, Phillip A.. (1999). Comprehensive Dictionary of Electrical Engineering 1999. Springer, 635 or. ISBN 978-3-540-64835-2...
  3. (Ingelesez) O'Shei, Tim. (2008). Marconi and Tesla: Pioneers of Radio Communication. MyReportLinks.com Books, 106 or. ISBN 978-1-59845-076-7...
  4. (Ingelesez) Van Riper, A. Bowdoin. (2011). A Biographical Encyclopedia of Scientists and Inventors in American Film and TV since 1930.. Scarecrow Press., 150 or. ISBN 978-0-8108-8128-0...
  5. (Ingelesez) Seifer, Marc J.. (2001). Wizard: the life and times of Nikola Tesla: biography of a genius.. Citadel., 14 or. ISBN 978-0-8065-1960-9...
  6. a b (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age. Princeton University Press, 14 or. ISBN 978-1-4008-4655-9..
  7. (Ingelesez) O'Neill, John J.. (1944). Prodigal Genius: The Life of Nikola Tesla.. New York: Ives Washburn., 33 or. ISBN 0-914732-33-1...
  8. (Ingelesez) Tesla, Nikola; Marinčić, Aleksandar. (2008). From Colorado Springs to Long Island: research notes.. Belgrade: Nikola Tesla Museum. ISBN 978-86-81243-44-2...
  9. Nikola Tesla und die Technik in Graz. Technische Universität Graz 2006 ISBN 978-3-902465-39-9. PMC 77077869. (kontsulta data: 2021-02-15).
  10. «Pressemitteilung» pressearchiv.tugraz.at (kontsulta data: 2021-02-15).
  11. a b (Ingelesez) Mrkich, D.. (2003). Nikola Tesla: The European Years (1st ed.).. Ottawa: Commoner's Publishing. ISBN 0-88970-113-X...
  12. a b (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age.. Princeton University Press., 63-64 or. ISBN 978-1-4008-4655-9...
  13. (Ingelesez) "Edison & Tesla – The Edison Papers".. edison.rutgers.edu..
  14. a b (Ingelesez) Carey, Charles W.. (1989). American inventors, entrepreneurs & business visionaries.. Infobase Publishing., 337 or. ISBN 0-8160-4559-3...
  15. (Ingelesez) Jonnes, Jill. (2004). Empires of Light: Edison, Tesla, Westinghouse, and the Race to Electrify the World. Random House. Trade Paperbacks., 110-111 or. ISBN 978-0-375-75884-3...
  16. (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age. Princeton University Press, 75 or. ISBN 978-1-4008-4655-9...
  17. (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age. Princeton University Press, 76-78 or. ISBN 978-1-4008-4655-9..
  18. (Ingelesez) Jonnes, Jill. (2004). Empires of Light: Edison, Tesla, Westinghouse, and the Race to Electrify the World.. Random House Trade Paperbacks, 161 or. ISBN 978-0-375-75884-3...
  19. (Ingelesez) Froehlich, Fritz E.; Kent, Allen. (1998). The Froehlich/Kent Encyclopedia of Telecommunications: Volume 17. CRC Press, 36 or. ISBN ISBN 978-0-8247-2915-8...
  20. (Ingelesez) Munson, Richard. (2005). From Edison to Enron: The Business of Power and What It Means for the Future of Electricity.. Westport, CT: Praeger., 24-42 or. ISBN 978-0-275-98740-4...
  21. (Ingelesez) Skrabec, Quentin R.. (2007). George Westinghouse : gentle genius. New York: Algora Pub ISBN 978-0-87586-506-5...
  22. (Ingelesez) Christopher Cooper. (2015). The Truth About Tesla: The Myth of the Lone Genius in the History of Innovation,. Race Point Publishing., 109 or..
  23. (Ingelesez) "Laboratories in New York (1889–1902)".. Open Tesla Research..
  24. (Ingelesez) "Tesla coil".. Museum of Electricity and Magnetism, Center for Learning. National High Magnetic Field Laboratory website, Florida State Univ..
  25. (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age.. Princeton University Press., 124 or. ISBN 978-1-4008-4655-9..
  26. (Ingelesez) Burnett, Richie. (2008). "Operation of the Tesla Coil".. Richie's Tesla Coil Web Page. Richard Burnett private website..
  27. (Ingelesez) Carlson. (2013). "Naturalization Record of Nikola Tesla, 30 July 1891".. Naturalization Index, NYC Courts, Tesla: Inventor of the Electrical Age,, H-41 or..
  28. (Ingelesez) Christopher Cooper. (2015). The Truth About Tesla: The Myth of the Lone Genius in the History of Innovation,. Race Point Publishing,, 143–144 or..
  29. (Ingelesez) Orton, John. (2004). The Story of Semiconductors.. England: Oxford University Press, 53. or..
  30. (Ingelesez) "Laboratories in New York (1889–1902)".. Open Tesla Research.
  31. (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013-05-07). Tesla: Inventor of the Electrical Age. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-4655-9. (kontsulta data: 2021-02-15).
  32. (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age. Princeton University Press, 167 or. ISBN 978-1-4008-4655-9...
  33. (Ingelesez) Rosenberg, Chaim M. (2008). America at the Fair: Chicago's 1893 World's Columbian Exposition. Arcadia Publishing. ISBN 978-0-7385-2521-1..
  34. (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age. Princeton University Press, 181-185 or. ISBN 978-1-4008-4655-9...
  35. (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age. Princeton University Press, 167-173 or. ISBN 978-1-4008-4655-9..
  36. (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age.. Princeton University Press, 2025-206 or. ISBN 978-1-4008-4655-9...
  37. (Ingelesez) Editor. (1895). Mr. Tesla's Great Loss, All of the Electrician’s Valuable Instruments Burned, WORK OF HALF A LIFETIME GONE. New York Times.
  38. (Ingelesez) Tesla, Nikola. (2007). X-ray vision: Nikola Tesla on Roentgen rays (1st ed.). Radford, VA: Wiilder Publications ISBN 978-1-934451-92-2...
  39. (Ingelesez) Cheney, Margaret. (1981). Tesla: Man Out of Time. Simon & Schuster., 134 or. ISBN 978-0-7432-1536-7...
  40. (Ingelesez) Griffiths, David J., Jackson, John D.. Introduction to Electrodynamics,. ISBN 0-13-805326-X..
  41. (Ingelesez) Anderson, Leland. (1998). Nikola Tesla's teleforce & telegeodynamics proposals. Breckenridge, Colo.: 21st Century Books. ISBN 0-9636012-8-8...
  42. (Ingelesez) Singer, P. W.. (2009). Wired for War: The Robotics Revolution and Conflict in the Twenty-first Century.. Penguin. ISBN 978-1-4406-8597-2...
  43. (Gaztelaniaz) White, Thomas H.. (2012). "Nikola Tesla: The Guy Who DIDN'T 'Invent Radio'". earlyradiohistory.us..
  44. (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age. Princeton University Press, 209 or. ISBN 978-1-4008-4655-9...
  45. (Ingelesez) Seifer, Marc J.. (2001). Wizard: the life and times of Nikola Tesla: biography of a genius.. Citadel., 107 or. ISBN 978-0-8065-1960-9...
  46. (Ingelesez) Leland I. Anderson, 21st Century Books,. (2002). Nikola Tesla On His Work With Alternating Currents and Their Application to Wireless Telegraphy, Telephony, and Transmission of Power,. 21st Century Books, 109 or. ISBN 1-893817-01-6...
  47. (Ingelesez) SECOR, H. WINFIELD. (1917). "TESLA'S VIEWS ON ELECTRICITY AND THE WAR".. The Electrical Experimenter..
  48. (Ingelesez) Seifer, Marc. (2006). "Nikola Tesla: The Lost Wizard". ExtraOrdinary Technology (Volume 4, Issue 1).
  49. (Ingelesez) "Tesla Wardenclyffe Project Update – An Introduction to the Issues".. www.teslascience.org.
  50. (Ingelesez) Tesla, Nikola. (2017). Nikola Tesla on His Work with Alternating Currents and Their Application to Wireless Telegraphy, Telephony, and Transmission of Power: An Extended Interview.. 21st Century Books ISBN 978-1-893817-01-2..
  51. (Ingelesez) Cheney, Margaret; Uth, Robert; Glenn, Jim. (1999). Tesla, Master of Lightning.. Barnes & Noble Books., 115 or. ISBN 978-0-7607-1005-0...
  52. (Ingelesez) Seifer, Marc J.. (2001). Wizard: the life and times of Nikola Tesla: biography of a genius. Citadel, 373 or. ISBN 978-0-8065-1960-9..
  53. (Ingelesez) Sobot, Robert. (2012). Wireless Communication Electronics:Introduction to RF Circuits and Design Techniques. Springer., 4 or. ISBN 978-1-4614-1116-1...
  54. a b (Ingelesez) Cheney, Margaret. (1981). Tesla: Man Out of Time. Simon & Schuster., 245 or. ISBN 978-0-7432-1536-7...
  55. (Ingelesez) "The Nobel Prize in Physics 1915". nobelprize.org..
  56. (Ingelesez) Seifer, Marc J.. (2001). Wizard: the life and times of Nikola Tesla: biography of a genius.. Citadel., 378–380 or. ISBN 978-0-8065-1960-9...
  57. (Ingelesez) Goldman, Phyllis. (1997). Monkeyshines on Great Inventors. Greensboro, NC: EBSCO Publishing, Inc., 15 or. ISBN 978-1-888325-04-1...
  58. (Ingelesez) "IEEE Edison Medal Recipient List" (PDF). Institute of Electrical and Electronics Engineers (IEEE)..
  59. (Ingelesez) Cheney, Margaret. (2011). Tesla: Man Out of Time. Simon & Schuster, 312 or. ISBN 978-1-4516-7486-6...
  60. (Ingelesez) Carlson, W. Bernard. (2013). Tesla: Inventor of the Electrical Age. Princeton University Press, 353 or. ISBN 978-1-4008-4655-9...
  61. (Ingelesez) Gilliams, E. Leslie. (1912). "Tesla's Plan of Electrically Treating Schoolchildren".. Popular Electricity Magazine.
  62. (Ingelesez) Coe, Lewis. (2006). Wireless Radio: A History.. McFarland., 154 or. ISBN 978-0-7864-2662-1...
  63. (Ingelesez) 'Nikola Tesla's Curious Contrivance'. A.J.S. RAYL Air & Space magazine, History of Flight". airspacemag.com..
  64. (Ingelesez) O'Neill, John J.. (1944). Prodigal Genius: The Life of Nikola Tesla.. New York: Ives Washburn. ISBN 0-914732-33-1...
  65. (Ingelesez) "About Nikola Tesla".. Tesla Memorial Society of NY.
  66. (Ingelesez) Seifer, Marc J... (2001). Wizard: the life and times of Nikola Tesla: biography of a genius.. Citadel., 435 or. ISBN 978-0-8065-1960-9...
  67. (Ingelesez) "Time front cover, Vol XVIII, No. 3". 20 July 1931.. Time.
  68. (Ingelesez) Childress, David Hatcher. (1993). The Fantastic Inventions of Nikola Tesla.. Adventures Unlimited., 249 or. ISBN 978-0-932813-19-0...
  69. (Ingelesez) Cheney, Margaret. (1981). Tesla: Man Out of Time. Simon & Schuster, 33 or. ISBN 978-0-7432-1536-7..
  70. (Ingelesez) O'Neill, John J.. (1944). Prodigal Genius: The Life of Nikola Tesla. New York: Ives Washburn, 289 or. ISBN 0-914732-33-1..
  71. (Ingelesez) "Tesla says Edison was an empiricist".. New York Times, 27 or..
  72. (Ingelesez) Biographiq. (2008). . Thomas Edison: Life of an Electrifying Man. Filiquarian Publishing, LLC., 23 or. ISBN 978-1-59986-216-3...
  73. (Ingelesez) Seifer, Marc.. "Tesla's "Death Ray" Machine". bibliotecapleyades.net..
  74. (Ingelesez) "Tesla, 79, Promises to Transmit Force".. Open Tesla Research..
  75. (Ingelesez) Belohlavek, Peter; Wagner, John W. (2008). Innovation: The Lessons of Nikola Tesla.. Blue Eagle, 43 or. ISBN 978-987-651-009-7...
  76. (Ingelesez) George Sylvester Viereck. (1937). "A Machine to End War". PBS.org..
  77. (Ingelesez) "Urn with Tesla's ashes".. Tesla Museum..
  78. (Ingelesez) Šarboh, Snežana.. (2006). "Nikola Tesla's Patents" (PDF). Sixth International Symposium Nikola Tesla. Belgrade, Serbia, 6 or..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu