Carlos Pumares

kazetari espainiarra

Carlos Pumares Pardo (Portugalete, Bizkaia, 1943ko irailaren 29a - Madril, Espainia, 2023ko urriaren 12a) euskal zinema kritikari eta kazetaria izan zen.

Carlos Pumares
Bizitza
JaiotzaPortugalete1943ko irailaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2023ko urriaren 12a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema-kritikaria, gidoilaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Antena 3 Radio  (1982 -  1992)
Radio Voz (en) Itzuli  (1992 -  1999)
Onda Cero  (1999 -  2000(e)ko hamarkada)

IMDB: nm0700542 Twitter: pumares30 Edit the value on Wikidata

Carlos Pumares Kimika-zientzietan lizentziatua zen, zazpigarren artearen erabateko jakituna eta zaletua zen. Bereziki bere irratsaiora deitzen zuten entzule batzuen aurka erakusten zuen aiurri edo jenio txarrarengatik oroitua da, bai eta John Ford edota Howard Hawks bezalako zuzendarien alde burutzen zuen defentsa irmoarengatik ere.

José María García kazetariak zuzendutako kirol irratsaioaren ondoren egunero goizeko 1:30etatik aurrera emititu ohi zen irratsaio ospetsu eta famatu baten zuzendari eta aurkezlea izan zen.

1980ko hamarkadan irratsaioa ia irrati esperimentu baten gisa «Polvo de estrellas» ("Izarren hautsa") izenaz berrizendatua izan zen, zinema, antzerkia, eta beste artez mintzatzeko gauzatu zen lehenbiziko irratsaioa izan baitzen, ordu erdiko iraupena zuelarik.

Entzulego kopuru ona lortu zuenez 3 ordutako iraupena izatera iritsi zen, beti goizeko ordu txikietan eta irrati kate berdinean.

Kanpo estekak aldatu