Patxi Ezkiaga
Patxi Ezkiaga Lasa (Legorreta, Gipuzkoa, 1943ko irailaren 12a - 2018ko ekainaren 28a) euskal idazlea eta La Salleko anaia izan zen.[1]
Patxi Ezkiaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legorreta, 1943ko irailaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2018ko ekainaren 28a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Oxfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta monjea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | San Frantzisko Saleskoaren Elkartea |
![]() ![]() |
Bizitza eta obra aldatu
Literatura ikasketak egin zituen Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Geroago, Historiako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean.
Irakasle izan da urteetan Donostiako La Salle ikastetxean, eta lan handia egina du glotodidaktikaren arloan.
Literatura sari asko irabazia da: Felipe Arrese Beitia (1984), Irun Hiria (1985, 1986 eta 1999), Lizardi (1985 eta 1987), Azkue (1987), Kritikaren Saria (1988 eta 1997), Julene Azpeitia (1990), Jon Mirande (1991 eta 1995), Agustin Zubikarai (1998 eta 1999), besteak beste.
Poesia landu du batez ere: Beldur naiz (1985); Aiodi herriko kantak (1986); Armaggedon (1986); Gernika (1987); Keiko eta beste udazkenak (1988); Komediaren Jainkoa (1993); Zauriaren salmoak (1997); Udazkenerako hamar kanta (1999).
Euskal Herriko Unibertsitateak Ezkiagaren obraren antologia bat argitaratu zuen 1994an, Haize hurbila izenburupean.
Bestalde, hiru eleberri ere idatzi ditu: Charles Moulay (1990), Bi zisneen hegada (1992) eta Zure haragi bereko (1996).
2005ean, Pedro Berrondok 1976an ekindako On Kixote Mantxakoaren euskarazko itzulpenetik antologia bat prestatu eta euskara batura ekarri zuen Ezkiagak.
Idazlanak aldatu
Narrazioa aldatu
- Uso bat gehiago (2002, Ibaizabal)
- Charles Moulay (1990, Sendoa)
Nobela aldatu
- Bigarren haurra (2002, Euskaltzaindia - BBK)
- Zure haragi bereko (1996, Erein)
- Charles Moulay (1990, Sendoa)
- Bi zisneen hegada (1992, Sendoa)
- Munduaren amaierako kalea (2003, Kutxa Fundazioa)
Poesia aldatu
- Beldur naiz (1985, BAK)
- Aiodi herriko kantak (1986, Kutxa)
- Armaggedon (1986, Eusko Jaurlaritza)
- Gernika (1986, Erein)
- Fadura (1987, Kutxa)
- Terrala (1990, Sendoa)
- Baladak (1990, Sendoa)
- Haize hurbila (1994, EHU-UPV)
- Komediaren jainkoa (1993, Euskaltzaindia - BBK)
- Udazkeneko hamar kanta (1999, Kutxa)
- Zauriaren salmoak (1997, Bermingham)
- Deabruaren eztarria (1990, Sendoa)
- Ispiluaren isladaketak - Keiko eta beste... (1988, Elkar)
- Jaunarekin supazterrean (2003, Arantzazu)
- Mahats-garaian (2004, egilea editore)
Haur eta gazte literatura aldatu
- Izeba Maripi (1996, Elkar)
- Ibaiak itsasoari... (2003, Ibaizabal)
Biografia aldatu
- Iñaki Olabeaga (2001, Eusko Jaurlaritza)
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Lizarralde, Mikel. (). «Patxi Ezkiaga idazle irakasle eta itzultzailea hil da 74 urte zituela» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
Bibliografia aldatu
- Ertzibengoa Otaegi, Joxe: Patxi Ezgiagaren "Zaurien Salmoak". - Egan, 1998-3/4, 137-144
Kanpo estekak aldatu
- «Patxi Ezkiaga», Literaturaren Zubitegia.