Félix Ibarrondo Ugarte

musikagile frantziarra

Félix Ibarrondo Ugarte (Oñati, Gipuzkoa, 1943ko ekainaren 12a) euskal herritar musikagilea da.

Félix Ibarrondo Ugarte

(2011)
Bizitza
JaiotzaOñati1943ko ekainaren 12a (81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaÉcole Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Jasotako sariak
Mugimenduamusika klasikoa

Musicbrainz: 00a7a79a-5612-46e5-878e-e2a73e5941b7 Discogs: 1095815 Allmusic: mn0001637558 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Hasierako musika-ikasketak aitarekin egin zituen, eta gero Juan Cordero Castañosekin. Parisen Deutsch, Dutilleux eta Ohanarekin harreman estuak izan zituen. Messiaenen eragina ere jaso zuen han. "Oscar Esplá", "Lili Boulanger" eta "Arpa de Plata" izeneko sariak irabazi ditu, besteak beste. Ibarrondoren musika-lanak oso landuak dira, eta tresnen erabilera guztiz aberatsa. Adierazkortasun handiko estiloa du, oso modernoa, frantses maisuen eragin garbia erakusten duena; euskal jatorria ere antzematen zaio aldi berean. Izen handia du Espainian eta, bereziki, Frantzian.

Lan nagusien artean, hauek ditu talderako eginak: Au bord d´abîmes (1974), Alucinación (1975), Dans l´emprise d'un ombre (1976), Izengabekoa (1982), Triptyque, Clameur de la nuit; orkestrarako: Vague de fond (1983); eta ganberako musika: Baña-zegaitik (1975), Clair-oscur (1975), Resonances (1974), Brisas (1980). Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hala eskaturik, orkestra horrentzat ere egin du lanik, eta disko batean argitaratu du lan hori EOSek. Hirurogeita bi konposizio ditu erregistratuak, erdiak baino gehiago 1980-1998 bitartean sortuak. Hauek dira azkenekoak: Concerto pour Violon et Orchestre (1995), Ode à Martin (1995-1996), Nireak (1996-1997), Quatuor à cordes (1997), Itzak (1997), Gacela del Amigo (1998; Francisco Guerreroren omenez) eta Ishtar (1998). Hogeitik gora disko ditu kaleratuak.

Argitaratutako lanak

aldatu
  • Diástole : pour 2 percussions. Éditions J.M. Fuzeau, 1992
  • Iris : pour piano. Editions Jobert, 1993
  • "...que cet ardent sanglot" : pour violoncelle. Editions Jobert, 2004
  • Flumina : pour flûte, piano et percussion. Editions Jobert, 1998
  • Illundik : pour choeur mixte a capella. Editions Jobert,1999
  • Concerto : pour guitare et onze instruments. Editions Jobert, 2000
  • Egatan : pour clatinette en Sib, alto, et piano. Editions Jobert, 2001
  • Trio à cordes nº 4. Editions Jobert, 2001
  • Aritz : pour 4 guitares. Gérard Billaudot Éditeur, 2006
  • Sept pièces contemporaines. Vol. 1B. Editions Henry Lemoine, 2006

Grabazioak

aldatu
  • Rèsonances (1976) : para cuatro percusionistas. In: Grupo Koan. Música de Cámara Contemporánea. RNE, 1990. Erref.: AME-002
  • Lore ta izar ; Egatan. In: Capilla Musical de los Franciscanos del Santuario de Aranzazu ( Oñate). Aranzazu. Columbia, 1965. Erref.: C-7152
  • Errodrigotxo Baltzategiko ; Orra Eliza Jasoa!. In: Capilla Musical de los Franciscanos del Santuario de Aranzazu ( Oñate). Aranzazu y su coro franciscano. Columbia, 1965. Erref.: MCE 809
  • Txoria kaiolan. In: III Festival de la canción vasca : canciones premiadas = Euskal Abestiaren III sariketa : Kanta sarituak. Cinsa, 1967. Erref.: CIN-139
  • Lore ta izar. In: Antología Coral Vasca. Vol. 1. Columbia, 1972. Erref.: CPS 9173
  • Au bord d'abism. (Int.: Orquesta de Cámara de Musikaste ;zuz. José Luís de Salbide). Musikaste (5. 1977. Errenteria).
  • Silencios ondulados (Int.: Félix Ibarrondo, pianoa). Musikaste (6. 1978. Errenteria).
  • Silencios ondulados (Int.: Jean Pierre Dupuy, pianoa) RCA, 1978. Erref.: RL-35167, RCA. Red Seal
  • Luego el silencio (Int.: Orquesta de Cámara de Musikaste ; zuz. José María Franco Gil) Musikaste (7. 1979. Errenteria).
  • Baña zergaitik (Int.: Quinteto de Viento Koan) Asociación de Compositores Sinfónicos Españoles, 1979. Erref.: 17.1538/7, Movieplay
  • Brisas (Int.: Esperanza Abad, sopranoa ; Grupo instrumental ; zuz. Ros Marbá) In: Música española contemporánea. Vol. 3. RCA, 1982. Erref.: RL-35398, RCA. Red Seal
  • Sino (1981) ; Odolez (1979) ; Zoro dantzak (1981) ; Argiruntz (1983). Int. : Choeur Contemporain de l'Université d'Aix-en-Provence ; zuz. Roland Hayrabédian ; Mireille Guigui, sopranoa ; Delphine Fourment, altoa (B aldea) -- Jacques Jarmasson, Michel Testenière, tronpetak ; Michel Di Meo, Claude Colon, tronpak ; Jean-Pol Marchand, Claude Dorel, tronboiak ; Christian de Cormis, tuba ; Georges van Gucht, Pierre Gasquet, perkusioa (A aldea). Erref.: HM 5132, Harmonia mundi
  • Sismal (Int.: Gérard Garcin, flauta). Musikaste (12. 1984. Errenteria)
  • Flumina (Int.: Gérard Garcin, flauta ; Félix Ibarrondo, pianoa ; Donato Goyeneche, perkusioa). Musikaste (12. 1984. Errenteria)
  • Brisas (Int.: Orquesta de Cámara de Musikaste ; zuz. Félix Ibarrondo). Musikaste (12. 1984. Errenteria)
  • Odolez : Koroarentzat. (Int.: Irungo Ametsa ; zuz. Fernando Etxepare). Musikaste (15. 1987. Errenteria).
  • Resonances. IV Movimiento. (Int.: Grupo Koan ; zuz. J.R. Encinar). In: Música española. S. XIII-XX. Ibermemory, 1988. Erref.: CD-001
  • Flumia (Int.: Antonio Arias, flauta ; Pedro Estevan, perkusioa ; Gerardo López Laguna, pianoa). In: Compositores vascos actuales. BBK, 1992. Erref.: LIM-BBK-001
  • Claroscuro (Int.: Patxi Divar, klarinetea ; Ana Ortega, pianoa).Musikaste (21. 1993. Errenteria)
  • Cristal y piedra (1978) : guitare (Int.: gitarra, Caroline Delume). In: Jeune musique de chambre espagnole. L'Empreinte digitale, 1994. Erref.: ED 13040
  • Clair-obscur : para clarinete y piano (Int.: Jesús Villa Rojo, klarinetea ; Gerardo López Laguna, pianoa). In: Compositores vascos actuales. Segunda Serie. BBK, 1995. Erref.: LIM-BBK-004
  • Nerezko-Aiak : Concierto para violonchelo y orquesta (1989-1990) (Int. : Jérôme Pernoo, biolontxeloa ; Euskadiko Orkestra Sinfonikoa ; zuz. Juan José Mena) Musikaste (25. 1997. Errenteria).
  • Fluxus pour flûte et piano. In: Clavell Larrinaga, Mario. Sagar adarrean. Hilargi Records, 1997. Erref.: C 001/97¡YA!
  • Cristal y piedra. In: Baranzano, Eduardo. Gitarraren artea = El arte de la guitarra. Aus_Arts_records, 1998. Erref.: aAr023
  • Irrintz. In: Euskadiko Orkesta Sinfonikoa. Orquesta Sinfónica de Euskadi (I). Àudiovisuals de Sarrià, 1999. Erref. 51685
  • Diastole. In: Per-Qu4ttro. Kuraia, 1999
  • Zuk zer dezu (Int.: Kioko Okada, sopranoa ; Lionel Pen, barítonoa ; Euken Ostolaza, tenorra ; Felipe Barandiarán, narratzailea ; Andra Mari Abesbatza, Easo Eskolania, Bilboko Orkestra Sinfonikoa ; zuz. Juan José Mena. Estrenaldi naguasia. Kursaal (2002)
  • Cristal y piedra (guitarra)(Int.: Sylvia Gutiérrez). Eresbil Eresiak. 5 zikloa (5. 2003. Errenteria)
  • Diastole : para dos percusionistas (Int.: Int. : Grupo Instrumental Jesús Guridi (Félix Divar, Olaia Montoya, perkusioa) Musikaste (32. 2004. Errenteria)
  • Clair-Obscur : para clarinete y piano (Int.: Jesús Villa-Rojo, klarinetea ; Gerardo López Laguna, pianoa) In: El clarinete actual. V, Estilos variados. LIM, 2005. Erref.: CD013
  • Flumina : para flauta, percusión y piano (Int.: LIM,. Solistas de Madrid). In: Música iberoamericana actual. LIM, 2005. Erref.: CD014
  • Prélude (Int. : Geneviève Ibanez, pianoa). In: Piano20 21. vol. 1B. Editions Henry Lemoine, 2006. Erref.: 28361 HLD, HL Prod
  • Arinka (Int.: Dúo de Acordeones Iñaki Alberdi eta Iñigo Aizpiolea) Eresbil Eresiak 5. zikloa (31. 2007. Errenteria)
  • Iruko = Trío nº2 : (biolina, biola, biolontxeloa) (Int.: Krater Ensemble) Musikaste (36. 2008. Errenteria)
  • Espira (Int. : Bilboko Orkestra Sinfonikoa ; zuz. , Iker Sánchez) Musikaste (36. 2008. Errenteria). Estrenaldi nagusia
  • Espira : para orquesta = for orchestra (Int.: Bilbao Orkestra Sinfonikoa; zuz., Juanjo Mena). In: Nueva creación sinfónica. 2 = New symphonic works. 2. Iberautor, 2008. Erref.: Sello Autor, SA 01572
  • Azul y llama (Int.: LIM). In: Con Messiaen : en el centenario de su nacimiento. BBK, 2009. Erref.: BBK, LIM-BBK 017
  • L'oeuvre pour piano. (Int.: Alfonso Gómez, pianoa) Espacio Sinkro records, 2010. Erref.: 04, Sinkro
  • Aikan (2009) : cuarteto de saxofones (Int.: Sigma Project)Musikaste (39. 2011. Errenteria). Estrenaldi nagusia
  • Azul y llama : para piano, flauta, oboe, clarinete, violín, viola y violonchelo. (Int.: LIM ; zuz.: Jesús Villa-Rojo). In: Compositores innovadores vascos. BBK, 2011. Erref.: BBK, LIM-BBK 021


Erreferentziak

aldatu