1942
urte
1942. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
Urteak | 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1942 MCMXLII |
Ab urbe condita | 2695 |
Armeniar egutegia | 1391 ԹՎ ՌՅՂԱ |
Bahá'í egutegia | 98 – 99 |
Bengaliar egutegia | 1349 |
Berber egutegia | 2892 |
Egutegi budista | 2486 |
Myanmarko egutegia | 1304 |
Bizantziar egutegia | 7450 – 7451 |
Koptoen egutegia | 1658 – 1659 |
Etiopiar egutegia | 1934 – 1935 |
Hebrear egutegia | 5702 – 5703 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1998 – 1999 |
Shaka Samvat | 1864 – 1865 |
Kali Yuga | 5043 – 5044 |
Iraniar egutegia | 1320 – 1321 |
Islamiar egutegia | 1360 – 1361 |
Japoniar egutegia | Shōwa 17 (昭和17年) |
Korear egutegia | 4275 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2485 |
Holozeniar egutegia | 11942 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak aldatu
- Abuztuaren 16a - Bilboko Begoñako Andre Mariaren basilikaren parean Juan José Domínguez Muñoz falangistak esku-granada bat jaurti zuen, eta hirurogeita hamar zauritu arin eragin zituen.
- Uztailaren 6a – Anne Frank eta bere familia "Gordelekuan" ezkutatu ziren, aitaren bulegoan Amsterdamen.
Arte eta kultura aldatu
- Apirilaren 21a - Black, el payaso (euskaraz: Black, pailazoa), Pablo Sorozabalen musika eta Francisco Serrano Anguitaren libretoa duen opereta estreinatu zen Bartzelonako Coliseum antzokian.
Zientzia eta teknologia aldatu
Kirolak aldatu
Jaiotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 1a - Alassane Ouattara, Boli Kostako presidentea.
- Urtarrilaren 2a - Jesús Glaria, nafar futbolaria (h. 1978).
- Urtarrilaren 2a - Manuel Gutiérrez Aragón, espainiar zinemagilea.
- Urtarrilaren 3a - Lászlo Sólyom, Hungariako presidentea (h. 2023).
- Urtarrilaren 5a - Terenci Moix, kataluniar idazlea (h. 2003).
- Urtarrilaren 5a - Maurizio Pollini, italiar piano-jotzailea.
- Urtarrilaren 6a - Benito Lertxundi, euskal abeslaria eta kantautorea.
- Urtarrilaren 6a - Rosa María Mateo, espainiar kazetari eta telebistako albistegi aurkezlea.
- Urtarrilaren 7a - Vasily Alekseyev, sobietar pisu-jasotzailea, munduko gizonik indartsuena izandakoa (h. 2011).
- Urtarrilaren 7a - Takao Nishiyama, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 8a - Stephen Hawking, britainiar fisikari eta astronomoa, bere garaiko ospetsuenetakoa (h. 2018).
- Urtarrilaren 8a - Junichiro Koizumi, Japoniako lehen ministroa.
- Urtarrilaren 8a - Yvette Mimieux, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- Urtarrilaren 9a - Lee Kun-hee, hegokorear enpresaburua (h. 2020).
- Urtarrilaren 10a - Walter Hill, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Urtarrilaren 12a - Ramiro de León Carpio, Guatemalako presidentea (h. 2002).
- Urtarrilaren 12a - Michel Mayor, suitzar astrofisikaria, 2019ko Fisikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 14a - Gerben Karstens, herbeheretar txirrindularia (h. 2022).
- Urtarrilaren 16a - Nicole Fontaine, frantses politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (h. 2018).
- Urtarrilaren 17a - Muhammad Ali (Cassius Clay), estatubatuar boxealaria eta beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2016).
- Urtarrilaren 17a - Forges, espainiar umorista grafikoa (h. 2018).
- Urtarrilaren 19a - Javier Heraud, perutar poeta (h. 1963).
- Urtarrilaren 21a - Eugène Camara, Gineako lehen ministroa (h. 2019).
- Urtarrilaren 21a - Alberto Corazón, espainiar argazkilari, margolari, eskulturagile eta diseinatzailea (h. 2021).
- Urtarrilaren 21a - Agathe Habyarimana, Ruandako lehen dama ohia.
- Urtarrilaren 22a - Fermin Eguia, argentinar margolari, marrazkilari eta akuarelista surrealista.
- Urtarrilaren 22a - Amin Gemayel, Libanoko presidentea.
- Urtarrilaren 23a - Punsalmaagiyn Ochirbat, lehendabiziko Mongoliako presidentea.
- Urtarrilaren 24a - Ana Kiro, galiziar abeslaria (h. 2010).
- Urtarrilaren 25a - Eusébio, portugaldar futbolaria (h. 2014).
- Urtarrilaren 27a - Tasuko Honjo, japoniar immunologoa, 2018ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 27a - Yolanda Lins d'Augsburg Rodrigues, brasildar eskultore, margolari eta diseinatzailea.
- Urtarrilaren 28a - Francisco Sánchez Cárdenas, panamar politikaria eta sendagilea.
- Urtarrilaren 29a - Claudine Longet, frantziar aktore eta abeslaria.
- Urtarrilaren 30a - Marty Balin, estatubatuar egile abeslari, musikari eta abeslaria, Jefferson Airplane eta Jefferson Starship taldeetako kide sortzailea (h. 2018).
Otsaila aldatu
- Otsailaren 1a - Terry Jones, galestar umorista, idazlea eta zinema zuzendaria eta Monty Python taldeko kidea (h. 2020).
- Otsailaren 1a - Julio Solaun, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- Otsailaren 3a - Javier Elzo, gipuzkoar soziologoa eta unibertsitateko irakaslea.
- Otsailaren 3a - Xole Erbiti, nafar irakasle eta euskara sustatzailea (h. 2009).
- Otsailaren 4a - Eladia Balerdi, Irura IV, gipuzkoar erraketista (h. 1997).
- Otsailaren 4a - Ovidi Montllor, valentziar kantautore eta aktorea, Nova Cançó katalanezko musika mugimenduaren partaidea (h. 1995).
- Otsailaren 9a - Manuel Castells, soziologia eta hiri eta lurralde planeamenduko irakaslea Berkeley-ko Unibertsitatean.
- Otsailaren 9a - Carole King, estatubatuar abeslari, pianista eta musikagilea.
- Otsailaren 10a - Anatolijs Gorbunovs, lehendabiziko Letoniako lehendakaria.
- Otsailaren 11 - Mike Markkula, Apple Computer sortzeko finantzazioa eman zuen enpresaria.
- Otsailaren 12a - Ehud Barak, Israelgo lehen ministro ohia.
- Otsailaren 13a - Peter Tork, estatubatuar musikari eta aktorea, The Monkees taldeko kidea (h. 2019).
- Otsailaren 14a - Michael Bloomberg, estatubatuar negozio gizona, politikaria eta filantropoa, New Yorkeko alkate ohia.
- Otsailaren 15a - Sadou Hayatou, Kamerungo lehen ministroa (h. 2019).
- Otsailaren 17a - Huey P. Newton, estatubatuar aktibista politiko eta iraultzailea, autodefentsarako pantera beltzen alderdiaren sortzaileetako bat (h. 1989).
- Otsailaren 20a - Mitch McConnell, estatubatuar politikaria.
- Otsailaren 20a - Claude Miller, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2012).
- Otsailaren 21a - Margarethe von Trotta, alemaniar aktorea, zinema zuzendaria eta gidoilaria, Alemaniako Zinema Berriaren ordezkarietako bat.
- Otsailaren 22a - Francisco Buen Lacambra, PSE-EEko gipuzkoar politikaria.
- Otsailaren 22a - Christine Keeler, ingeles modelo eta kabaret-dantzaria (h. 2017).
- Otsailaren 23a - Dioncounda Traoré, Maliko presidente ohia.
- Otsailaren 24a - Gayatri Chakravorty Spivak, indiar filosofoa, literatura-teorialaria eta kritikari feminista.
- Otsailaren 25a - Karen Grassle, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 26a - Guillermina Motta, kataluniar egile-abeslaria eta interpretea.
- Otsailaren 27a - Robert H. Grubbs, estatubatuar kimikaria, 2005eko Kimikako Nobel Saria (h. 2021).
- Otsailaren 28a - Gisela Bock, alemaniar historialaria.
- Otsailaren 28a - Brian Jones, ingeles musikari eta gitarra-jotzailea, The Rolling Stones taldearen kide sortzailea (h. 1969).
- Otsailaren 28a - Dino Zoff, italiar futbolari ohia.
Martxoa aldatu
- Martxoaren 2a - John Irving, estatubatuar idazlea.
- Martxoaren 2a - Endika Mogrobejo Ladrero, bizkaitar marrazkilaria eta argitaratzailea, Bizkaiko genealogia eta armarrietan aditua.
- Martxoaren 2a - Lou Reed, estatubatuar rock abeslaria, musikaria, konposatzailea eta argazkilaria (h. 2013).
- Martxoaren 3a - Vladimir Kovalionok, sobietar kosmonauta ohia.
- Martxoaren 5a - Felipe Gonzalez, Espainiako presidente ohia.
- Martxoaren 6a - Svetlana Gannuxkina, errusiar matematikari eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Martxoaren 8a - Jon Agirre Agiriano, arabar ETAkide eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kidea (h. 2022).
- Martxoaren 8a - Concepción Ramírez, guatemaldar ekintzailea (h. 2021).
- Martxoaren 9a - John Cale, galestar rock musikari eta konpositorea.
- Martxoaren 11 - Suzanne Cory, australiar biokimikaria, immunitate-sistemaren oinarri genetikoa eta minbizia ikertu dituena.
- Martxoaren 11 - Gregorio Monreal, nafar politikaria eta legelaria, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia.
- Martxoaren 13a - José Barrionuevo, andaluziar politikari ohia, ETAren aurkako estatu terrorismoaren arduraduna iateagatik espetxeratua.
- Martxoaren 14a - Serge Lutens, frantziar moda munduko sortzailea eta artista.
- Martxoaren 14a - José Oneto, espainiar kazetari eta idazlea (h. 2019).
- Martxoaren 16a - Carmen Iglesias, espainiar historialaria, irakaslea eta akademikoa.
- Martxoaren 21a - Françoise Dorléac, frantziar aktorea (h. 1967).
- Martxoaren 22a - Antonio Basagoiti García-Tuñón, euskal jatorriko espainiar enpresari eta bankaria.
- Martxoaren 22a - Dick Pound, kanadar igerilari ohi eta abokatua, dopinaren aurkako borrokaren bultzatzaile nagusietako bat izateagatik ezaguna.
- Martxoaren 23a - Ama Ata Aidoo, ghanar idazlea eta Afrikako emakume autoreen aldeko ekintzailea (h. 2023).
- Martxoaren 23a - Michael Haneke, austriar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Martxoaren 23a - Masha Ivashintsova, Leningradeko errusiar argazkilaria (h. 2000).
- Martxoaren 25a - Ana Blandiana, errumaniar olerkari, saiakeragile eta ekintzailea.
- Martxoaren 25a - Aretha Franklin, Soularen Erregina, estatubatuar abeslaria (h. 2018).
- Martxoaren 25a - Manuel Huertas, zamorar jatorriko gipuzkoar politikaria.
- Martxoaren 26a - Erica Jong, estatubatuar idazle eta poeta, emakumeen sexualitateari buruzko liburuengatik ezaguna.
- Martxoaren 27a - John E. Sulston, ingeles biologoa, Medikuntzako Nobel Saria (h. 2018).
- Martxoaren 27a - Michael York, ingeles aktorea.
- Martxoaren 28a - Luis Felipe Areta, gipuzkoar atleta ohi eta apaiza, kirolari moduan luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean aditua.
- Martxoaren 28a - Conrad Schumann, Berlingo harresia egiten hasi eta gero Alemaniako Errepublika Demokratikotik alde egin zuen lehen desertorea (h. 1998).
Apirila aldatu
- Apirilaren 1a - Félix Rotaeta, espainiar aktorea (h. 1994).
- Apirilaren 2a - Leon Russell, estatubatuar musikari, pianojole, gitarrajole eta kantautorea (h. 2016).
- Apirilaren 3a - Argitxu Noblia, lapurtar medikua, Ipar Euskal Herriko euskalgintzaren erreferentzia nagusietakoa.
- Apirilaren 5a - Peter Greenaway, britainiar margolari eta zinemagilea.
- Apirilaren 6a - Barry Levinson, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea eta aktorea.
- Apirilaren 6a - Anita Pallenberg, germano-italiar aktore, artista eta modeloa (h. 2017).
- Apirilaren 7a - Jose Javier Mujika, UPNko nafar zinegotzia (h. 2001).
- Apirilaren 7a - Lita Stantic, argentinar zinema-zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- Apirilaren 9a - Petar Nadoveza, kroaziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Apirilaren 12a - Carlos Reutemann, argentinar auto-pilotua (h. 2021).
- Apirilaren 12a - Jacob Zuma, Hegoafrikako presidentea.
- Apirilaren 13a - Ricardo Blázquez, espainiar artzapezpikua, Bilboko apezpiku ohia.
- Apirilaren 14a - Valeri Brumel, errusiar gorako jauzilaria (h. 2003).
- Apirilaren 15a - Eleuterio Sánchez, el Lute, frankismo garaiko lapur eta idazlea.
- Apirilaren 16a - Frank Williams, ingeles enpresaburu, lasterketetako autoen gidaria eta 1 Formulako taldearen jabea (h. 2021).
- Apirilaren 17a - Katia Krafft, frantziar bolkanologoa (h. 1991).
- Apirilaren 18a - Jochen Rindt, 1 Formulako austriar pilotua, munduko txapelketa hil ostean irabazi duen gidari bakarra (h. 1970).
- Apirilaren 20a - Casimir Oyé-Mba, Gabongo lehen ministroa (h. 2021).
- Apirilaren 20a - Arto Paasilinna, finlandiar idazlea (h. 2018).
- Apirilaren 21a - José Luis Mentxaka, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 21a - Geoffrey Palmer, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- Apirilaren 23a - Sandra Dee, estatubatuar aktorea (h. 2005).
- Apirilaren 24a - Silvia Federici, italiar-estatubatuar idazle, irakasle eta ekintzaile feminista.
- Apirilaren 24a - Ángel García de Dios, nafar langile eta politikaria.
- Apirilaren 24a - Barbra Streisand, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Apirilaren 24a - George Vella, Maltako presidentea.
- Apirilaren 27a - Valeri Poliakov, errusiar kosmonauta eta medikua, misio bakar batean espazioan iraunkortasunaren errekorra duena (h. 2022).
- Apirilaren 28a - Francisco Rico Manrique, kataluniar filologoa.
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 1a - Juan Manuel Martínez Iturri, Iturri, palazko nafar pilotaria (h. 2002).
- Maiatzaren 2a - Jacques Rogge, belgikar sendagile eta kirolaria, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko 8. lehendakaria (h. 2021).
- Maiatzaren 3a - Vera Čáslavská, txekoslovakiar gimnasta artistikoa (h. 2016).
- Maiatzaren 8a - Benoît Dauga, frantziar errugbilaria (h. 2022).
- Maiatzaren 12a - Ian Dury, ingeles abeslaria (h. 2000).
- Maiatzaren 13a - Pál Schmitt, hungariar eskrimalari, diplomazialari eta politikaria, Hungariako presidentea.
- Maiatzaren 16a - Graciela Iturbide, mexikar argazkilaria.
- Maiatzaren 18a - Nobby Stiles, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Maiatzaren 19a - Otto Jägersberg, alemaniar idazlea.
- Maiatzaren 19a - Gary Kildall, estatubatuar informatikari eta enpresaburua, CP/M sistema eragilearen sortzailea (h. 1994).
- Maiatzaren 21a - John Konrads, lituaniar-australiar igerilaria, olinpiar txapelduna (h. 2021).
- Maiatzaren 22a - Alfredo Jaime, UPNko nafar poltikaria, Iruñeko alkate ohia.
- Maiatzaren 22a - Theodore Kaczynski, Unabomber, estatubatuar filosofo eta matematikaria, bonba gutunak bidaltzeagatik ezaguna (h. 2023).
- Maiatzaren 23a - Francisco Villar Liébana, espainiar filologoa.
- Maiatzaren 24a - Hannu Mikkola, finlandiar rally gidaria (h. 2021).
- Maiatzaren 24a - Fraser Stoddart, eskoziar-estatubatuar kimikaria, 2016ko Kimikako Nobel Saria.
- Maiatzaren 25a - Alejandro Echevarría, Mediaset Españaren exekutibo nagusia.
- Maiatzaren 25a - Juan Silloniz, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 28 - Stanley Prusiner, estatubatuar biokimikaria eta neurologoa, 1997ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Maiatzaren 31 - Jesus Mari Ilundain, nafar futbolari ohia.
Ekaina aldatu
- Ekainaren 1a - Josefina Gómez Mendoza, espainiar geografo, idazle eta katedraduna.
- Ekainaren 1a - Michelle Hurst, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 1a - Xosé Manuel Martínez Oca, galiziar idazlea.
- Ekainaren 4a - José María Iñigo, bizkaitar kazetari, aktore eta telebista aurkezlea (h. 2018).
- Ekainaren 5a - Teodoro Obiang Nguema, Ekuatore Gineako diktadorea.
- Ekainaren 6a - Ulrike Ottinger, alemaniar zinema zuzendaria.
- Ekainaren 6a - Gideon Toury, israeldar itzultzaile eta teorialaria (h. 2016).
- Ekainaren 7a - Muammar al Kadafi, Libiako de factozko buruzagia (h. 2011).
- Ekainaren 8a - Jacques Dubochet, suitzar biofisikaria, 2017ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Ekainaren 8a - Josu Elorriaga, bizkaitar ekonomialari eta politikaria.
- Ekainaren 10a - Graciela Borges, argentinar aktorea.
- Ekainaren 11 - Brian Muller, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2019).
- Ekainaren 12a - Bert Sakmann, alemaniar sendagilea, 1991ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Ekainaren 15a - Enkarni Genua, euskal idazlea eta txotxongilolaria.
- Ekainaren 16a - Giacomo Agostini, motoziklismoko italiar pilotua, Motoziklismoko Munduko Txapelketan titulu gehien dituena.
- Ekainaren 17a - Mohamed ElBaradei, egiptoarra, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendaria eta 2005eko Bakearen Nobel Saria.
- Ekainaren 18a - Thabo Mbeki, Hegoafrikako presidentea.
- Ekainaren 18a - Paul McCartney, ingeles kantaria eta musikagilea eta The Beatleseko partaide ohia.
- Ekainaren 20a - Brian Wilson, estatubatuar musikari eta abeslaria, The Beach Boys taldeko sortzaileetako bat.
- Ekainaren 23a - Martin John Rees, estatubatuar astronomoa.
- Ekainaren 24a - Antoine Berman, frantziar filosofoa, hizkuntzalaria eta itzulpen ikasketen teorialari eta kritikoa (h. 1991).
- Ekainaren 24a - Eduardo Frei Ruiz-Tagle, Txileko presidente ohia.
- Ekainaren 25a - Luis Pedro Santamarina, euskal txirrindularia (h. 2017).
- Ekainaren 25a - Michel Tremblay, kanadar idazlea, eleberrigilea eta antzerkigilea, Quebeceko idazle garrantzitsuenetako bat.
- Ekainaren 26a - Gilberto Gil, brasildar abeslari eta musikagilea.
- Ekainaren 26a - Larry Taylor, estatubatuar musikaria (h. 2019).
- Ekainaren 27a - Jérôme Savary, argentinar-frantziar antzerkilaria (h. 2013).
- Ekainaren 28a - Chris Hani, hegoafrikar politikari eta ekintzailea (h. 1993).
Uztaila aldatu
- Uztailaren 1a - Geneviève Bujold, kanadar aktorea.
- Uztailaren 2a - Vicente Fox, Mexikoko presidentea.
- Uztailaren 3a - Eddy Mitchell, frantziar abeslari eta aktorea.
- Uztailaren 6a - Raymon Depardon, frantziar argazkilaria eta zinemagilea.
- Uztailaren 6a - Jesús María Viana, euskal abokatu eta politikaria (h. 1987).
- Uztailaren 7a - Michael Ogio, Papua Ginea Berriko gobernadore orokorra (h. 2017).
- Uztailaren 9a - Ricardo de Ángel, bizkaitar legelari eta abokatua.
- Uztailaren 9a - Ramon Irigoien, gaztelaniazko nafar idazlea.
- Uztailaren 10a - Ronnie James Dio, hard rock eta heavy metal estiloko estatubatuar musikaria (h. 2010).
- Uztailaren 10a - Piotr Klimuk, sobietar kosmonauta ohia eta espaziora joandako lehen bielorrusiarra.
- Uztailaren 10a - Sixto Rodriguez, estatubatuar musikagile eta konpositorea (h. 2023).
- Uztailaren 13a - Harrison Ford, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 13a - Roger McGuinn, estatubatuar musikaria, The Byrds taldeko kidea.
- Uztailaren 14a - Javier Solana, espainiar politikaria, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusi ohia.
- Uztailaren 16a - Margaret Court, australiar tenislari ohia, urte berean Grand Slameko lau txapelketak irabazten lehenengo emakumea.
- Uztailaren 17a - Juan Jose Otxoa de Eribe, arabar politikaria.
- Uztailaren 17a - Ángel Vallejo, arabar mendizalea.
- Uztailaren 18a - Asun Balzola, bizkaitar ilustratzaile, idazle eta itzultzailea (h. 2006).
- Uztailaren 18a - Giacinto Facchetti, italiar futbolaria.
- Uztailaren 22a - Peter Habeler, austriar alpinista.
- Uztailaren 24a - Chris Sarandon, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 26a - Vladimír Mečiar, Eslovakiako presidente ohia.
- Uztailaren 27a - Eva Serra, kataluniar historialari eta saiakeragilea (h. 2018).
- Uztailaren 28a - Meave Leakey, britainiar-kenyar paleoantropologoa, lehen hominidoen bilakaeran aditua.
- Uztailaren 31 - Juan Mari Arzak, donostiar sukaldaria, mundu osoan garrantzitsu eta arrakastatsua.
- Uztailaren 31 - Iñaki Barrenetxea Espiga, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen lehendakaria (h. 2020).
- Uztailaren 31 - Jaime Ignacio del Burgo, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia.
- Uztailaren 31 - Modibo Keita, Maliko lehen ministroa (h. 2021).
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 1a - Abel Enbeita, bizkaitar bertsolaria eta bertso-irakaslea.
- Abuztuaren 1a - Jerry Garcia, estatubatuar gitarra-jotzailea (h. 1995).
- Abuztuaren 1a - Giancarlo Giannini, italiar aktorea.
- Abuztuaren 2a - Isabel Allende, txiletar idazle, kazetari eta irakaslea.
- Abuztuaren 4a - Bernard Barsi, Monakoko artzapezpikua (h. 2022).
- Abuztuaren 4a - David Lange, Zeelanda Berriko 32. lehen ministroa (h. 2005).
- Abuztuaren 4a - Abelin Linazisoro, gipuzkoar idazle eta aktorea (h. 2022).
- Abuztuaren 5a - Sergio Ramírez Mercado, nikaraguar politikaria eta idazlea.
- Abuztuaren 6a - Francesc Pi de la Serra, kataluniar gitarrista eta kantautorea, Nova Cançóren ordezkari historikoetako bat.
- Abuztuaren 6a - Rikardo Ugarte, gipuzkoar eskultore, margolari eta poeta.
- Abuztuaren 7a - Sigfried Held, alemaniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 7a - B. J. Thomas, estatubatuar pop, country eta musika kristauko abeslaria (h. 2021).
- Abuztuaren 7a - Caetano Veloso, brasildar abeslaria.
- Abuztuaren 9a - Iñigo Agirre, bizkaitar geografo eta politikari jeltzalea.
- Abuztuaren 10a - Giovanni Lodetti, italiar futbolaria (h. 2023).
- Abuztuaren 12a - Koji Funamoto, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 13a - Hissène Habré, Txadeko presidentea, Human Rights Watchen arabera "Afrikako Pinochet" (h. 2021).
- Abuztuaren 15a - Margarita Ballester Figueres, kataluniar poeta, itzultzailea eta irakaslea.
- Abuztuaren 16a - Iain Douglas-Hamilton, britainiar zoologoa.
- Abuztuaren 18a - Paulo Agirrebaltzategi, gipuzkoar frantziskotar fraidea, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina.
- Abuztuaren 20a - Isaac Hayes, estatubatuar musikagile eta kantaria (h. 2008).
- Abuztuaren 20a - Bernd Kannenberg, alemaniar atleta, 50 kilometro ibilketa proban aditua (h. 2021).
- Abuztuaren 21a - Julián Balduz, frankismoaren osteko Iruñeko lehen alkatea.
- Abuztuaren 21a - Maria Kaczyńska, Poloniako lehen dama (h. 2010).
- Abuztuaren 24a - Karen Uhlenbeck, estatubatuar matematikaria.
- Abuztuaren 28a - José Eduardo dos Santos, Angolako presidentea (h. 2022).
- Abuztuaren 29a - Sterling Morrison, estatubatuar gitarra-jotzailea, The Velvet Underground taldeko kide sortzailea (h. 1995).
- Abuztuaren 30a - María Elena Duvauchelle, txiletar aktorea.
- Abuztuaren 31 - Pedro Solbes, espainiar politikaria eta legelaria (h. 2023).
- Abuztuaren 31 - Eugenio Trías, kataluniar filosofo eta idazlea (h. 2013).
Iraila aldatu
- Irailaren 1a - Jukka Kuoppamäki, finlandiako abeslari-musikagilerik emankorrenetakoa.
- Irailaren 1a - Antonio Lobo Antunes, portugaldar idazlea.
- Irailaren 4a - Fernando Garcia de Kortazar, euskal historialaria, Espainiako Aro Garaikidearen historian aditua (h. 2022).
- Irailaren 5a - Werner Herzog, alemaniar zinemagilea.
- Irailaren 8a - Douglas Trumbull, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria, efektu berezien aitzindarietako bat (h. 2022).
- Irailaren 9a - Juan Luis Panero, espainiar poeta (h. 2013).
- Irailaren 10a - Marimí Azpiazu, gipuzkoar piano eta harpa jolea.
- Irailaren 10a - Felipe Garrido, mexikar idazlea eta itzultzailea.
- Irailaren 12a - Tomás Marco Aragón, espainiar musikagilea.
- Irailaren 15a - Wen Jiabao, Txinako Herri Errepublikako lehen ministroa.
- Irailaren 15a - Emmerson Mnangagwa, Zimbabweko presidentea.
- Irailaren 17a - Manolo García Colas, espainiar bikoizketa aktorea.
- Irailaren 18a - Wolfgang Schäuble, alemaniar politikaria, Alemaniaren bateratzearen negoziatzailetako bat.
- Irailaren 19a - Marina Mayoral, galizieraz eta gaztelaniaz idazten duen idazlea.
- Irailaren 20 - Rose Francine Rogombé, Gabongo presidentea (h. 2015).
- Irailaren 21a - Juan Cruz Alli, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia.
- Irailaren 22a - Rikardo Arregi Aranburu, euskal kazetaria, saiakeragilea eta euskaltzalea (h. 1969).
- Irailaren 22a - Manex Goihenetxe, baxenafar historialari, kultur eragile eta politikaria (h. 2004).
- Irailaren 25a - Oscar Bonavena, pisu astunetako argentinar boxeolaria (h. 1976).
- Irailaren 26a - Gloria Anzaldúa, estatubatuar akademikoa, aktibista politiko chicanoa, feminista, idazlea eta poeta (h. 2004).
- Irailaren 26a - Emilio Gutiérrez Caba, espainiar aktorea.
- Irailaren 28a - Donna Leon, estatubatuar idazlea.
- Irailaren 29a - Felice Gimondi, italiar txirrindularia (h. 2019).
- Irailaren 29a - Ian McShane, ingeles aktorea.
- Irailaren 30a - Abel Muniategi, Bengetxe, bizkaitar bertsolari, politikari eta idazlea.
Urria aldatu
- Urriaren 1a - Jean-Pierre Jabouille, frantziar auto-gidaria (h. 2023).
- Urriaren 1a - Wilfried Peffgen, alemaniar txirrindularia (h. 2021).
- Urriaren 4a - Jóhanna Sigurðardóttir, Islandiako lehen ministroa eta modu ireki batean lesbiana zela esaten zuen munduko lehen estatu burua.
- Urriaren 5a - Santiago Zabala, Lexo, gipuzkoar bertsolaria (h. 2012).
- Urriaren 6a - Britt Ekland, suediar zinema, telebista eta antzerkiko aktore eta abeslaria.
- Urriaren 8a - Pepe Domingo Castaño, galiziar irrati esatari, telebista aurkezle, abeslari eta idazlea (h. 2023).
- Urriaren 8a - Mary Paz Pondal, asturiar aktorea.
- Urriaren 9a - Henri Duhau, lapurtar idazlea.
- Urriaren 9a - Jose Angel Irigarai, nafar olerkari eta idazlea.
- Urriaren 11 - Amitabh Bachchan, indiar aktorea, abeslari eta telebista aurkezlea.
- Urriaren 13a - Pamela Tiffin, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- Urriaren 14a - Maria Pilar Urriza, nafar dantzaria eta maistra.
- Urriaren 16a - Jose Martin Mendizabal, Mendizabal I.a, gipuzkoar harri-jasotzailea, bere garaiko harri-jasotzailerik handienetakoa.
- Urriaren 17a - José Antonio Urtiaga, gipuzkoar futbolaria.
- Urriaren 18a - Juan Tamariz, espainiar ilusionista, kartomagian mundu mailako hoberenetakoa.
- Urriaren 19a - Iñaki Gabilondo, gipuzkoar kazetaria, irrati esataria eta telebista aurkezlea.
- Urriaren 20a - Christiane Nüsslein-Volhard, alemaniar biokimikaria, 1995eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urriaren 21a - Christopher A. Sims, estatubatuar ekonometrista eta makroekonomista, 2011ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Urriaren 22a - Lyle Campbell, estatubatuar hizkuntzalaria, hizkuntza indiginetan berezitua.
- Urriaren 23a - Michael Crichton, estatubatuar eleberrigile, zinema gidoigile eta ekoizlea (h. 2008).
- Urriaren 23a - Vicente Verdú, espainiar kazetaria, idazlea, margolari eta poeta (h. 2018).
- Urriaren 24a - Xosé Henrique Rodríguez Peña, galiziar politikari eta arkitektoa (h. 2006).
- Urriaren 26a - Bob Hoskins, ingeles aktorea (h. 2014).
- Urriaren 26a - Milton Nascimento, brasildar abeslari eta musikagilea.
- Urriaren 27a - Janusz Korwin-Mikke, poloniar politikaria eta idazlea.
- Urriaren 31 - David Ogden Stiers, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Urriaren 31 - Patxi Uribarren, arabar karmeldar, idazle eta euskaltzaina.
Azaroa aldatu
- Azaroaren 1a - Pilar García, nafar margolaria.
- Azaroaren 1a - Marcia Wallace, estatubatuar aktore, ahots-bikoizle eta komediantea (h. 2013).
- Azaroaren 2a - Shere Hite, alemaniar sexologo eta feminista, giza-sexualitateari buruz egindako ikerketengatik ezaguna (h. 2020).
- Azaroaren 4a - Patricia Bath, estatubatuar oftalmologoa, asmatzailea, humanista eta akademikoa, kataratak laser bidez tratatzen aitzindaria (h. 2019).
- Azaroaren 6a - Kelvin Ogilvie, kanadar kimikaria, azido erribonukleikoaren (RNA) sintetizatzailea asmatzailea.
- Azaroaren 6a - Félix Vidal Costa, espainiar fisikaria eta ikertzailea.
- Azaroaren 9a - Tom Weiskopf, estatubatuar golf jokalaria (h. 2022).
- Azaroaren 10a - Robert F. Engle, estatubatuar ekonomialari eta unibertsitate-irakaslea, 2003ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Azaroaren 10a - Pello Zabaleta Kortaberria, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- Azaroaren 11 - Charles Konan Banny, Boli Kostako lehen ministroa (h. 2021).
- Azaroaren 11 - Juan Pardo, espainiar kantautore, musikagile eta abeslaria.
- Azaroaren 13a - José María Martínez Muguerza, Martínez, Real Sociedadeko futbolari ohia.
- Azaroaren 14a - Klaus Beer, alemaniar atleta, luzera jauzian espezializatua (h. 2023).
- Azaroaren 15a - Daniel Barenboim, argentinar-israeldar-palestinar-espainiar orkestra-zuzendari eta piano-jotzailea.
- Azaroaren 15a - David Crighton, galestar matematikaria (h. 2000).
- Azaroaren 17a - Kaing Guek Eav, kanbodiar torturatzailea (h. 2020).
- Azaroaren 17a - Martin Scorsese, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Azaroaren 18a - Mónica Randall, telebistako aktore eta aurkezle kataluniarra.
- Azaroaren 19a - Calvin Klein, estatubatuar moda-diseinatzailea.
- Azaroaren 19a - Sharon Olds, estatubatuar idazle eta poeta.
- Azaroaren 20a - Joe Biden, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea.
- Azaroaren 21a - Pedro Osés, nafar margolari eta ilustratzailea.
- Azaroaren 21a - Alfredo Sáenz Abad, bizkaitar enpresaburu eta bankaria.
- Azaroaren 22a - Conchita Balparda, bizkaitar abeslaria, sopranoa.
- Azaroaren 22a - Ruslan Khasbulatov, errusiar politikari eta ekonomialaria (h. 2023).
- Azaroaren 22a - Johny Schleck, luxenburgotar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 24a - Billy Connolly, eskoziar umorista, abeslari, aktore eta telebista aurkezlea.
- Azaroaren 24a - Joan Mari Torrealdai, euskal idazle, euskaltzain, kazetari eta soziologoa (h. 2020).
- Azaroaren 27a - Federico Arana, mexikar biologo, idazle, karikaturagile, musikari, musikagile eta margolaria.
- Azaroaren 27a - Manolo Blahnik, kanariar zapata-diseinatzalea.
- Azaroaren 27a - Jimi Hendrix, estatubatuar musikaria eta kantautorea, Rock musikaren historiako gitarrista elektriko handienetakoa (h. 1970).
- Azaroaren 27a - Juan Manuel Zamora, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- Azaroaren 29a - Manuel Saturnino da Costa, Ginea-Bissauko lehen ministroa (h. 2021).
Abendua aldatu
- Abenduaren 1a - John Clauser, estatubatuar fisikaria, 2022ko Fisikako Nobel Saria.
- Abenduaren 1a - Albertine Zullo, frantziar diseinatzailea eta ilustratzailea.
- Abenduaren 2a - Vicente López Carril, espainiar txirrindularia (h. 1980).
- Abenduaren 3a - Mike Gibson, irlandar errugbilari ohia, garai guztietako irlandar errugbilari onenen artean sailkatua.
- Abenduaren 3a - Pedro Rocha, uruguaiar futbolaria (h. 2013).
- Abenduaren 6a - Peter Handke, austriar idazle eta zinemagilea.
- Abenduaren 6a - Herbjørg Wassmo, norvegiar eleberrigilea.
- Abenduaren 7a - Anna Maria Bietti Sestieri, italiar arkeologoa (h. 2023).
- Abenduaren 10a - Mikel Azurmendi, euskal idazlea eta itzultzailea (h. 2021).
- Abenduaren 10a - Mari Puri Herrero, bizkaitar margolari eta grabatzailea.
- Abenduaren 10a - Aritatsu Ogi, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 11 - Luis Dimas, Nueva olako abeslari txiletarra (h. 2021).
- Abenduaren 12a - Joxe Erzibengoa Otaegi, gipuzkoar idazlea eta fraide salletarra.
- Abenduaren 12a - Jesús María Pedrosa, bizkaitar politikaria (h. 2000).
- Abenduaren 14a - Juan Diego, espainiar aktorea (h. 2022).
- Abenduaren 16a - Gabino Ereñozaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 17a - Muhammadu Buhari, Nigeriako presidentea.
- Abenduaren 17a - Juan de Dios Román, espainiar eskubaloi entrenatzailea, Espainiako Eskubaloi Errege Federazioaren lehendakaria (h. 2020).
- Abenduaren 19a - Jose Mari Etxebarria Lejarraga, bizkaitar euskalaria.
- Abenduaren 19a - Milan Milutinović, Serbiako presidentea (h. 2023).
- Abenduaren 20a - Jean-Claude Trichet, frantziar bankari eta ekonomialaria, Europako Banku Zentralaren presidente ohia.
- Abenduaren 21a - Hu Jintao, Txinako Herri Errepublikako presidente ohia.
- Abenduaren 22a - Yasuyuki Kuwahara, japoniar futbolaria (h. 2017).
- Abenduaren 25a - Enrique Morente, espainiar abeslaria, flamenkoaren berritzaile handienetako bat (h. 2010).
- Abenduaren 26a - Vinicio Cerezo, Guatemalako presidente ohia.
- Abenduaren 30a - Michael Nesmith, estatubatuar musikaria, musikagilea, antzezlea, ekoizlea, idazlea, enpresaburua eta filantropoa, The Monkees pop rock taldeko gitarrista (h. 2021).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Angel Otaegi, ETAkidea, frankismoko azken exekuzioetan fusilatua (h. 1975).
- Bego Etxebarria Bilbao, bizkaitar euskaltzalea (h. 2018).
- Begoña Gorospe, gipuzkoar zinemagilea eta feminista.
- Carlos Aurtenetxe Marculeta, gipuzkoar poeta.
- Enrique González Álvarez, bizkaitar politikaria, Euskadiko Partidu Komunistan ibilitakoa (h. 2008).
- Fernando Gonzalo, gipuzkoar musikaria.
- Jesús Leguina, bizkaitar legelaria (h. 2016).
- Jon Zabalia, bizkaitar merkataritza-peritu eta politikaria.
- Jose Maria Muñoa, Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia.
- José Ramón Elizondo, gipuzkoar sukaldaria, pintxoetan aditua.
- Juan Gorriti, nafar artzain, eskultore, zurgin eta margolaria.
- Luis Maria Bilbao Bilbao, bizkaitar unibertsitateko-irakaslea.
- Miguel Bernad, bizkaitar abokatu eta politikari ohia, Manos Limpias espainiar erakunde ultraeskuindarraren idazkari nagusi eta bozeramailea.
- Pedro Ángel García, apaiz frantziskotarra.
- Pedro Ibarra, EHUko bizkaitar irakaslea, Informazioaren Zientzietan doktorea.
- Pedro Maria Mugika, gipuzkoar historialaria eta idazlea.
- Ricardo Etxepare Zugasti, gipuzkoar irakaslea, EHUko katedraduna eta Donostiako Ingeniaritza Teknikoko Eskolako zuzendaria (h. 2021).
- Víctor Urrutia Vallejo, Forbesen arabera Arabako gizon aberatsena.
- Dorothy Counts, Harry Harding institutuan onartutako lehenetariko afroamerikarra, Afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduan mugarri bihurtu zena.
- Helio Piñón, espainiar arkitektoa.
- Outhine Bounyavong, laostar idazlea (h. 2000).
- Victoria Sendón de León, espainiar filosofo, aktibista feminista eta idazlea.
- Walter Lini, Vanuatuko lehen ministroa (h. 1999).
Heriotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 5a - Tina Modotti, italiar argazkilaria, aktibista eta borrokalari soziala Mexikon (j. 1896).
- Urtarrilaren 6a - Henri de Baillet-Latour, belgikar aristokrata, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko hirugarren presidentea (j. 1876).
- Urtarrilaren 8a - Antonio Ortiz Etxague, arabar margolari errealista (j. 1883).
- Urtarrilaren 11 - Bernardino de Melgar, avilatar aristokrata, politikaria eta bildumagilea, Arrasaten (j. 1864).
- Urtarrilaren 16a - Arturo, Connaughteko eta Strathearngo dukea, britainiar printzea, Kanadako gobernadore orokorra (j. 1850).
- Urtarrilaren 16a - Carole Lombard, Hollywoodeko itzal handiko estatubatuar aktorea (j. 1908).
- Urtarrilaren 17a - Walther von Reichenau, alemaniar militarra (j. 1884).
- Urtarrilaren 19a - Anka Butorac, kroaziar eta jugoslaviar politikari komunista, Jugoslaviar partisanoen kidea (j. 1903).
- Urtarrilaren 21a - Jesus Larrañaga Txurruka, euskal herritar politikari eta sindikalista komunista, fusilatua (j. 1901).
- Urtarrilaren 22a - Walter Sickert, ingeles margolaria (j. 1860).
- Urtarrilaren 26a - Felix Hausdorff, alemaniar matematikari judua, topologia modernoaren aitzindaria (j. 1868).
- Urtarrilaren 26a - Amelia Villa, boliviar idazlea eta Boliviako lehen emakume medikua (j. 1900).
Otsaila aldatu
- Otsailaren 2a - Ado Birk, Estoniako lehen ministroa (j. 1883).
- Otsailaren 2a - Leonetto Cappiello, jatorri italiarreko frantziar pintore, marrazkilari eta karikatura-egilea (j. 1875).
- Otsailaren 7a - Ivan Bilibin, errusiar ilustratzaile eta antzeztokien diseinatzailea (j. 1876).
- Otsailaren 8a - Fritz Todt, alemaniar jenerala eta arkitektoa (j. 1891).
- Otsailaren 9a - Lauri Kristian Relander, Finlandiako presidentea (j. 1883).
- Otsailaren 12a - Grant Wood, estatubatuar margolaria (j. 1891).
- Otsailaren 20a - Annie Vivanti, britainiar italiar idazlea (j. 1866).
- Otsailaren 22a - Stefan Zweig, austriar eleberrigile, antzerkigile, kazetari eta biografoa (j. 1881).
Martxoa aldatu
- Martxoaren 7a - Lucy Parsons, estatubatuar anarkista komunista eta langile buruzagi erradikala (j. 1853).
- Martxoaren 8a - José Raúl Capablanca, kubatar xake jokalaria (j. 1888).
- Martxoaren 9a - Mikhailo Kravtxuk, sobietar-ukrainar matematikaria (j. 1892).
- Martxoaren 12a - Robert Bosch, alemaniar ingeniaria, asmatzailea eta industria-gizona (j. 1861).
- Martxoaren 12a - William Henry Bragg, ingeles fisikaria, Nobel sariduna 1915ean (j. 1862).
- Martxoaren 15a - Alexander von Zemlinsky, austriar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1871).
- Martxoaren 17a - Nada Dimić, jugoslaviar komunista, Jugoslaviako Herriaren Heroia izendatua (j. 1923).
- Martxoaren 20a - José Díaz Ramos, espainiar politikari komunista (j. 1895).
- Martxoaren 20a - Manuel Huarte, nafar tenorra (j. 1861).
- Martxoaren 22 - María Collazo, uruguaiar hezitzaile eta kazetaria, feminista, sindikalista eta anarkista (j. 1884).
- Martxoaren 27a - Julio González, espainiar eskultore eta margolaria (j. 1876).
- Martxoaren 28a - Miguel Hernández, herriaren poeta, espainiar olerkaria (j. 1910).
Apirila aldatu
- Apirilaren 3a - Irene Polo, Argentinan erbesteratutako kataluniar kazetaria, publizista eta antzerki ordezkaria (j. 1909).
- Apirilaren 5a - Manuel de Mendívil, espainiar idazle, militar eta politikari kontserbadorea (j. 1874).
- Apirilaren 15a - Georges Desdevises du Dézert, frantziar historialari eta hispanista (j. 1854).
- Apirilaren 15a - Robert Musil, austriar idazlea (j. 1880).
- Apirilaren 17a - Jean Perrin, frantziar fisikaria (j. 1870).
- Apirilaren 23a - Olga Benario, alemaniar komunista, Bernburgeko sarraski-esparruan (j. 1908).
- Apirilaren 24a - Louis Bernacchi, belgikar-tasmaniar fisikaria eta astronomoa (j. 1876).
- Apirilaren 24a - Lucy Maud Montgomery, kanadar haur literatura egilea (j. 1874).
- Apirilaren 24a - Leonor Serrano Pablo, espainiar pedagogoa, legelaria, abokatua eta idazle feminista (j. 1890).
- Apirilaren 25a - Manuel Arantzadi, nafar politikari jeltzale eta abokatua (j. 1882).
- Apirilaren 27a - Rafael Díaz-Aguado, nafar kazetari eta politikari karlista (j. 1870).
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 16a - Bronislaw Malinowski, poloniar antropologo, etnologo eta soziologoa (j. 1884).
- Maiatzaren 20a - Hector Guimard, frantziar arkitekto eta diseinatzailea eta Art Nouveau estiloko figura nabarmena (j. 1867).
- Maiatzaren 22a - Stjepan Filipović, kroaziar partisanoa, Jugoslaviako heroi nazional izendatua (j. 1916).
- Maiatzaren 27a - Chen Duxiu, txinatar idazlea eta politikaria (j. 1879).
- Maiatzaren 29a - John Barrymore, estatubatuar aktorea (j. 1882).
- Maiatzaren 29a - Akiko Yosano, japoniar idazle, poeta, feminista pionero, bakezale eta aktibista (j. 1878).
- Maiatzaren 30a - Jessie Tarbox Beals, kanadar-estatubatuar argazkilaria, AEBetan argitaratu zuen lehen emakume erreportari grafikoa (j. 1870).
Ekaina aldatu
- Ekainaren 2a - Joxe Mari Lopetegi, gipuzkoar bertsolaria eta politikari errepublikanoa (j. 1875).
- Ekainaren 4a - Eusebio Ayala, Paraguaiko presidentea (j. 1875).
- Ekainaren 4a - Reinhard Heydrich, Alemania Naziko militarra, Holokaustoaren arkitekto nagusietako bat (j. 1904).
- Ekainaren 14a - Heinrich Vogeler, alemaniar margolari, diseinatzaile eta arkitektoa (j. 1872).
- Ekainaren 15a - Vera Figner, errusiar iraultzailea (j. 1852).
- Ekainaren 28a - Janka Kupala, bielorrusiar olerkaria eta idazlea (j. 1882).
- Ekainaren 30a - Léon Daudet, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1867).
Uztaila aldatu
- Uztailaren 20a - Germaine Dulac, frantziar zinemagilea (j. 1882).
- Uztailaren 24a - Joan Peiró, espainiar anarkista (j. 1887).
- Uztailaren 26a - Roberto Arlt, argentinar idazle, kazetari eta asmatzailea (j. 1900).
- Uztailaren 28a - Flinders Petrie, britainiar arkeologo eta egiptologoa (j. 1853).
- Uztailaren 31 - Francis Younghusband, britainiar militar, esploratzaile eta idazlea (j. 1863).
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 3a - Richard Willstätter, alemaniar kimikaria, 1915eko Kimikako Nobel Saria (j. 1872).
- Abuztuaren 7a - Michael O'Flanagan, irlandar apaiz eta irakaslea, Sinn Féineko buruzagietako bat (j. 1876).
- Abuztuaren 8a - María "La Jabalina", espainiar militante anarkista, Frankoren diktadurak fusilatutako azken emakumea (j. 1917).
- Abuztuaren 9a - Edith Stein, Gurutzeko Teresa Benedikta, judu-alemaniar filosofoa eta santua (j. 1891).
- Abuztuaren 11 - Encarnación Magaña, espainiar anarkista libertarioa (j. 1921).
- Abuztuaren 17a - Irène Némirovsky, judutar idazle ukrainarra (j. 1903).
- Abuztuaren 17a - Tsehai printzesa, Etiopiako inperioko Haile Selassie eta Menen Asfaw enperadoreen laugarren umea (j. 1919).
- Abuztuaren 22a - Mikhail Fokin, errusiar dantzari eta koreografoa (j. 1880).
- Abuztuaren 25a - Jurgi Kentekoa, Erresuma Batuko printzea (j. 1902).
- Abuztuaren 29a - Guillermo Torrijos Goyarzu, bilbotar militante sozialista (j. 1876).
Iraila aldatu
- Irailaren 3a - Rubén Ruiz Ibarruri, Dolores Ibarruri Pasionariaren semea eta Armada Gorriko gudaria (j. 1920).
- Irailaren 4a - Zsigmond Móricz, hungariar idazlea (j. 1879).
- Irailaren 9a - Erramun Olabide, hizkuntzalari gasteiztarra (j. 1869).
- Irailaren 17a - Cecilia Beaux, estatubatuar margolaria (j. 1855).
- Irailaren 20a - Kārlis Ulmanis, Letoniako presidentea (j. 1877).
- Irailaren 26a - Argentina Altobelli, italiar politikari, aktibista eta sindikalista (j. 1866).
- Irailaren 26a - Matilde Landa, Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) militante nabarmena (j. 1904).
- Irailaren 30a - Jacques-Émile Blanche, frantziar margolaria (j. 1861).
Urria aldatu
- Urriaren 1a - Ants Piip, Estoniako estatuburu eta lehen ministroa (j. 1884).
- Urriaren 5a - Dorothea Klumpke, estatubatuar astronomoa, Parisko Behatokian Neurketa Agentzia zuzendu zuena (j. 1861).
- Urriaren 6a - Lorenzo Aguirre, espainiar margolari eta polizia, fusilatua (j. 1884).
- Urriaren 12a - Manuel Zarauza, kantabriar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (j. 1917).
- Urriaren 17a - Agustin Irigarai Apat, nafar idazlea (j. 1873).
- Urriaren 18a - Mikhail Nesterov, errusiar margolari sinbolista (j. 1862).
Azaroa aldatu
- Azaroaren 3a - Carl Sternheim, alemaniar idazlea (j. 1878).
- Azaroaren 19a - Bruno Schulz, judu jatorriko poloniar idazle, artista, literatura kritikari eta arte irakaslea (j. 1892).
- Azaroaren 24a - Peadar Kearney, irlandar errepublikar nazionalista eta abesti matxinoen konposatzailea (j. 1883).
Abendua aldatu
- Abenduaren 12a - Kepa Enbeita, Urretxindorra, muxikar idazle eta bertsolaria (j. 1878).
- Abenduaren 17a - Edith Pretty, ingeles lurjabea, Sutton Hoo ontziaren ehorzketarekin lotua (j. 1883).
- Abenduaren 21a - Franz Boas, alemaniar antropologo eta etnologoa (j. 1858).
- Abenduaren 22a - Fernando Asuero, donostiar medikua, asueroterapia polemikoaren sortzailea (j. 1887).
- Abenduaren 23a - Konstantin Balmont, errusiar olerkaria (j. 1867).
- Abenduaren 24a - François Darlan, frantziar almirante eta politikaria (j. 1881).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Pilar Castillo Sánchez, galiziar pianista, piano-irakaslea eta konpositorea (j. 1895).
- Polyxeni Loizias, zipretar irakasle, idazle eta feminista (j. 1855)
Nobel saridunak: aldatu
- Fisika: Eman gabe.
- Kimika: Eman gabe.
- Literatura: Eman gabe.
- Medikuntza: Eman gabe.
- Bakea: Eman gabe.