Ireki menu nagusia

Edward Adelbert Doisy (Hume, Illinois, 1893ko azaroaren 13a - Saint Louis, Missouri, 1986ko urriaren 23a) Estatu Batuetako biokimikaria izan zen. Washingtongo (1919) eta San Luisko (1923) unibertsitateetako biokimika-irakaslea izan zen. Sexu-hormonez arduratu zen, Estatu Batuetako Edgar Allen biokimikariarekin. K bitamina bakartu zuen 1939an. Aurkikuntza hori dela eta, Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen 1943an, Henrik Carl Peter Dam biokimikari daniarrarekin batera.

Edward Doisy
Edward A Doisy.jpg
Bizitza
Jaiotza Hume (Illinois)1893ko azaroaren  13a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Saint Louis1986ko urriaren  23a (92 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Tesi zuzendaria Otto Folin Itzuli
Jarduerak
Jarduerak biokimikaria, medikua, unibertsitateko irakaslea eta kimikaria
Enplegatzailea(k) Washington University in St. Louis Itzuli
Saint Louis University Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Zientzien Pontifize-Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Doisy