Mario José Molina-Pasquel Henríquez (Mexiko Hiria, 1943ko martxoaren 19a - ib., 2020ko urriaren 7a) mexikar kimikaria izan zen, estatubatuar hiritartasuna hartu zuena. Zientzia Kimikoak ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Graduazio ondorengo ikasketak, berriz, Berkeleyko Unibertsitatean egin zituen (Kalifornia). Ondoren, irakasle eta ikertzaile gisa lan egin zuen Berkeley eta Irvingo zentroetan eta Jet Propulsion Laboratoryn (Kaliforniako Teknologia Institutua). Ozono geruzari buruzko ikerketak egin zituen, batez ere. 1947an, artikulu bat idatzi zuen Sherwood Rowland estatubatuarrarekin, zeinetan ohartarazten baitzuen gas klorofluorokarbonoek kalte handia egiten diotela ozono-geruzari. 1989an, Massachusettsko Egurats, Planeta eta Lurraren Zientzietako Sailean lan egin zuen ikertzaile gisa. 1994an, Estatu Batuetako Bill Clinton presidenteak zientziari eta teknologiari buruzko aholkularitza-taldeko kide izendatu zuen. 1995ean, Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Sherwook Rowland eta Paul J. Crutzenekin batera, ozono-geruzari buruz egin zituen ikerketengatik. 1995ean, NBEk ematen duen Ingurumenerako Programako Saria irabazi zuten Molina, Rowland eta Crutzenek. Molinak, bestalde, Amerikako Kimika Elkartearen Tyler eta Essekeb sariak irabazi zituen.

Mario Molina

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMario José Molina Henríquez
JaiotzaMexiko Hiria1943ko martxoaren 19a
Herrialdea Mexiko
 Ameriketako Estatu Batuak  (1989 -
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMexiko Hiria2020ko urriaren 7a (77 urte)
Heriotza modua: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
(1960 - : Ingeniaritza kimiko
Friburgoko Unibertsitatea
(1965 -
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
(1968 - 1972) doktoretza : kimika fisiko
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaGeorge C. Pimentel (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University of California, Irvine (en) Itzuli  (1973 -  1980)
Jet Propulsion Laboratory  (1980 -  1989)
Massachusetts Institute of Technology  (1989 -  2005)
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon  (2005 -
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Pontifize-Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Mexikoko Zientzien Akademia
Colegio Nacional (en) Itzuli
National Academy of Medicine (en) Itzuli
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra

Find a Grave: 216474298 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu