Ólafur Ragnar Grímsson

Ólafur Ragnar Grímsson (Ísafjörður, 1943ko maiatzaren 14a) islandiar politikaria da. Islandiako 5. presidentea izan zen 1996tik 2016ra.

Ólafur Ragnar Grímsson


Islandiako presidentea

1996ko abuztuaren 1a - 2016ko uztailaren 31
Vigdís Finnbogadóttir - Guðni Jóhannesson

Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

1995eko ekainaren 26a - 1996ko irailaren 23a
Minister of Finance and Economic Affairs (Iceland) (en) Itzuli

1988ko urriaren 10a - 1991ko maiatzaren 13a
Jón Baldvin Hannibalsson (en) Itzuli - Friðrik Klemenz Sophusson (en) Itzuli

Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

1980ko apirilaren 21a - 1984ko maiatzaren 1a
Alþingiko kidea

Bizitza
JaiotzaÍsafjörður1943ko maiatzaren 14a (80 urte)
Herrialdea Islandia
Lehen hizkuntzaislandiera
Familia
Ezkontidea(k)Guðrún Katrín Þorbergsdóttir (en) Itzuli  (1974 -  1998)
Dorrit Moussaieff  (2003ko maiatzaren 14a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaManchesterreko Unibertsitatea
Islandiako Unibertsitatea
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Islandiako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuropako Kontseiluko Legebiltzarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoa Progressive Party (en) Itzuli
Union of Liberals and Leftists (en) Itzuli
People's Alliance (en) Itzuli
hautagai independente
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Ekonomia eta zientzia politikoak ikasi zituen eta filosofian doktoretza lortu zuen Manchesterreko Unibertsitatean. 1973tik zientzia politikoko irakaslea izan zen Islandiako Unibertsitatean.


Ezkerreko Herriaren Aliantza alderdiko kidea eta Alþingiko diputatua izan zen 1978 eta 1983 artean.

1996an irabazi zituen Islandiako hauteskunde presidentzialak, eta 2000, 2004, 2008 eta 2012an lortu zuen berrautatzea.