Eduardo Mendoza

Kataluniar idazlea

Eduardo Mendoza Garriga (Barcelona, 1943ko urtarrilak 11 ) espainiar idazlea da.

Eduardo Mendoza

(2008)
Bizitza
JaiotzaBartzelona1943ko urtarrilaren 11 (81 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaBartzelona
New York
Familia
AitaEduardo Mendoza Arias-Carvajal
AmaCristina Garriga Alemany
Ezkontidea(k)Helena Ramos (en) Itzuli
Ana Soler (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, gidoilaria, eleberrigilea, itzultzailea, idazlea, antzerkigilea, abokatua eta interpretea
Enplegatzailea(k)Pompeu Fabra Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
IMDB: nm0579258 Edit the value on Wikidata

Bere lehen liburua Estatu Batuetan idatzi zuen, 1975 urtean NBEn itzultzaile lanetan ziarduenean; La verdad sobre el caso Savolta (jatorrizko izenburua los soldados de Cataluña zen, zensurak ordea ez zuen onartu). Nobelak XX. mendearen hasierako sindikatuen borrokak eta garai hartako Bartzelonako gizartea islatzen ditu. Franco hil hosteko urtean kritikaren saria jaso zuen.

Nobela beltza eta gotikoa nahastuz trilogia parodiko bat idatzi zuen (El misterio de la cripta embrujada, El laberinto de las aceitunas eta La aventura del tocador de señoras), eroetxe batean lotu duten izen ezezaguneko detektibe bat protagonistatzat duena. Antzerkia ere landu du. 1990an plazaratu zen Restauració gerora gaztelaniara itzuliko zuena. Urte berean El País egunkarian zatika agertu zen Sin noticias de Gurb, urte batzuk geroago gauza bera egin zuen el ultimo trayecto de Horacio Dos lanarekin.

1986an idatzi zuen La ciudad de los Prodigios, bere lanaren gailurtzat jo dena. 1888 eta 1929 arteko Bartzelonan girotua. Ondoren, bertsio zinematografikoa izan zuen, Mario Camusek moldatua eta girotua 1999 urtean. Ondoren beste lan batzuk ere moldatu ziren.[1]. Parodia eta umorea etengabeak dira haren lanetan.

Lanak aldatu

Nobela aldatu

Kontakizunak aldatu

Antzerkia aldatu

  • 1990: Restauració
  • 2008: Gloria

Saiakera aldatu

Sariak aldatu

  • 1975: Kritikaren saria. La verdad sobre el caso Savolta.
  • 1987: Ciudad de Barcelona saria. La ciudad de los prodigios.
  • 1988: Urteko liburu onenari saria, Frantziako "Lire" aldizkaria. La ciudad de los prodigios.
  • 1992: "Elle" aldizkariaren III edizioko Irakurleen saria. El año del diluvio.
  • 1998: Liburu atzerritar onenari saria (Frantzia). Una comedia ligera.
  • 2007: Fundación José Manuel Lara saria. Mauricio o las elecciones primarias.
  • 2009: Zilarrezko lumaren saria. El asombroso viaje de Pomponio Flato.
  • 2010: Premio Planeta saria. Riña de gatos. Madrid, 1936.
  • 2015: Franz Kafka Saria[2]
  • 2016: Miguel de Cervantes saria

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Egilearen lanetan oinarritutako pelikulak IMDB datu basean: http://www.imdb.com/name/nm0579258/
  2. Daniela Uherková: The Laureate of The Franz Kafka Prize 2015 is the Spanish Writer Eduardo Mendoza SPOLEČNOST FRANZE KAFKYren webean url=https://web.archive.org/web/20150603131448/http://www.franzkafka-soc.cz/clanek/the-laureate-of-the-franz-kafka-prize-2015-is-the-spanish-writer-eduardo-mendoza/ 2015eko ekainaren 2an
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo Mendoza