The Ronettes estatubatuar nesken talde bokala izan ziren, Spanish Harlem New Yorkeko auzoan sortua. Taldea osatu zuten Veronica Bennettek (geroago Ronnie Spector izenarekin ezaguna, ahots nagusia), Estelle Bennett aurrekoaren ahizpa nagusiak eta Nedra Talley lehengusinak.

The Ronettes
Datuak
JatorriaNew York
Musika motaherri-musika eta rhythm and blues
Urteak1959
Produkzioa
Diskoetxea(k)Colpix Records (en) Itzuli
Ronnie Spector
Estelle Bennett (en) Itzuli
Nedra Talley (en) Itzuli
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
IMDB: nm2012763 Facebook: TheRonettesMusic Spotify: 7CyeXFnOrfC1N6z4naIpgo iTunes: 16326351 Last fm: The+Ronettes Musicbrainz: 393e5448-896f-43e9-b80b-4ee58e1e71a4 Songkick: 22572 Discogs: 257236 Allmusic: mn0000491220 Deezer: 2334 Edit the value on Wikidata
The Ronettes, 1966an: ezkerretik, Nedra lehengusina, Ronnie/Veronica eta Estelle ahizpak.

Ibilbidea aldatu

Nerabeak zirenetik elkarrekin abesten zuten, lehenbizi "The Darling Sisters" izenarekin aritu zirelarik. Colpix Records-ekin 1961ean sinatu zuten lehen diskoa egiteko, baina 1963ko martxoan Phil Spectorren Philles Records-era joan ziren eta "The Ronettes" izena hartu zuten[1].

Urte gutxi batzuetan arrakasta handiak lortu zituzten, hala nola " Be My Baby ", " Baby, I Love You ", eta " Walking in the Rain " daude. 1964an taldeak bere estudioko album bakarra kaleratu zuen, Presenting the Fabulous Ronettes Featuring Veronica.

Taldearen ibilbidean Phil Spectorrek eragin izugarria izan zuen. Veronica Bennettekin ezkondu zen, eta emazteak Ronnie Spector hartu zuen. Baina Phil senar abusatzaile bat zen, eta horrek taldearen desegitean eragin zuen, eta Ronnie Spector emazteak bere amaren laguntzarekin ihes egin behar izan zuen etxetik[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Spector, Ronnie. (2004). Be my baby : how I survived mascara, miniskirts, and madness, or my life as a fabulous Ronette. New American Library ISBN 0-451-41153-6. PMC 55520372. (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  2. (Ingelesez) «Ronnie Spector interview: 'The more Phil tried to destroy me, the stronger I got'» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).

Kanpo estekak aldatu