Lepa Radić
Lepa Svetozara Radić (serbieraz: Лепа Светозара Радић; Gašnica, Jugoslaviako Erresuma, 1925eko abenduaren 19a - Bosanska Krupa, Kroaziako Estatu Independentea, 1943ko otsailaren 8a) serbiar jatorriko jugoslaviar partisanoa izan zen. 1951n hil osteko Herriaren Heroiaren Ordena esker oneko bereizgarria eman zioten ardatzeko potentzien aurkako erresistentzia mugimenduan izan zuen eginkizunagatik.
Lepa Radić | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gašnica (en) , 1925eko abenduaren 19a |
Herrialdea | Jugoslaviako Erresuma |
Heriotza | Bosanska Krupa (en) , 1943ko otsailaren 8a (17 urte) |
Hobiratze lekua | ezezaguna |
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
Hiltzailea | Hirugarren Reicha |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | partisanoa |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Jugoslaviako Askapen Nazionalerako Armada eta Destakamentu Partisanoak |
Parte hartutako gatazkak | World War II in Yugoslavia (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Jugoslaviako Komunisten Liga |
Urkatuta erail zuten Bigarren Mundu Gerran zehar Alemaniako tropen aurka tiro egiteagatik. Hil aurretik, urkamendian zegoela, bahitzaileek bizia salbatzeko aukera eman zioten baldin eta bere kamaradak eta buruzagiak nor ziren ezagutarazten bazuen. Honek bahaitzaileen eskaintza onartu ez, eta erantzun zien ez zela traidore bat eta ezagutuko zituztela bere heriotzagatik mendeku hartzera joango zirenean.