1984
urte
1984. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa |
Urteak | 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1984 MCMLXXXIV |
Ab urbe condita | 2737 |
Armeniar egutegia | 1433 ԹՎ ՌՆԼԳ |
Bahá'í egutegia | 140 – 141 |
Bengaliar egutegia | 1391 |
Berber egutegia | 2934 |
Egutegi budista | 2528 |
Myanmarko egutegia | 1346 |
Bizantziar egutegia | 7492 – 7493 |
Koptoen egutegia | 1700 – 1701 |
Etiopiar egutegia | 1976 – 1977 |
Hebrear egutegia | 5744 – 5745 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2040 – 2041 |
Shaka Samvat | 1906 – 1907 |
Kali Yuga | 5085 – 5086 |
Iraniar egutegia | 1362 – 1363 |
Islamiar egutegia | 1404 – 1405 |
Japoniar egutegia | Shōwa 59 (昭和59年) |
Korear egutegia | 4317 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2527 |
Unix denbora | 441763200 – 473385599 |
Holozeniar egutegia | 11984 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Urtarrilaren 31 - Sakanako hainbat udal elkartu ziren, eskualdeko udal eta kontzeju guztiak bilduko zituen Mankomunitatea osatzeko.
- Otsailaren 26a - 1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- Martxoaren 22a - Pasaiako segada: Espainiako Polizia Nazionalak Komando Autonomo Antikapitalisten 4 kide (Dionisio Aizpurua, Rafael Delas, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura) hil zituen Pasaiako badian.
- Azaroaren 20a - Herri Batasuneko kide zen Santiago Brouard erail zuten bi gizonek bere Bilboko mediku kontsultan.
- Urriaren 16a - Vologne ibaian Grégory Villemin lau urteko umearen gorpuzkia topatu zuten.
- Abenduaren 4a - ETA politiko-militarrak armak utzi zituen.
Arte eta kulturaAldatu
- Apirilaren 1a - 1984ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Jean Pier Mendiburuk bere bigarren txapela jantzi zuen.
- Maiatzaren 13a - Lehenengo Herri Urrats ospatu zen Senperen.
- Azaroa - Luis de Uranzu Kultur Taldeak Irun eta Bidasoaldeko historia, arte, ohiturak, eta abarri buruzko aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zuen.
Zientzia eta teknologiaAldatu
- Otsailaren 7a - Bruce McCandless II NASAko astronautak lotu gabeko lehen espazio-itzulia egin zuen "Manned Maneuvering Unit" erabiliz.
KirolakAldatu
- 1984ko Neguko Olinpiar Jokoak (Sarajevo, Jugoslavia; otsailaren 7a - otsailaren 19a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- 1984ko Udako Olinpiar Jokoak (Los Angeles, AEB; uztailaren 28a - abuztuaren 12a).
- 15 Euskal herritarrek hartu zuten parte 10 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Athleticek bere zortzigarren eta azken liga irabazi zuen apirilak 29an
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Fernando San Emeterio, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 2a - Nerea Alias, gipuzkoar telebista-aurkezlea.
- Urtarrilaren 4a - Sabina Urraca, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- Urtarrilaren 5a - Roberto Pampin, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 6a - Oihana Bartra, bizkaitar bertsolaria.
- Urtarrilaren 7a - Xavier Margairaz, suitzar-espainiar futbolaria.
- Urtarrilaren 8a - Miriam Cabeza, gipuzkoar aktorea.
- Urtarrilaren 8a - Kim Jong-un, Ipar Koreako Buruzagi Nagusia.
- Urtarrilaren 10a - Marta Ortega Pérez, espainiar enpresaburua.
- Urtarrilaren 10a - Inaxio Perurena, nafar harri-jasotzailea
- Urtarrilaren 11 - Anna Frolina, errusiar biatleta.
- Urtarrilaren 13a - Kepa Blanco, euskal jatorriko ekuatoreginear futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 16a - Sergio Pardilla, espainiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 18a - Makoto Hasebe, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 20a - Rene Mandri, estoniar txirrindularia.
- Urtarrilaren 23a - Dragan Mrđa, serbiar futbolaria.
- Urtarrilaren 23a - Shinobu Ono, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 23a - Arjen Robben, herbehereetar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 24a - Belén Cuesta, andaluziar aktorea.
- Urtarrilaren 25a - Xabier Eizagirre, gipuzkoar futbolaria ohia.
- Urtarrilaren 25a - Oumoul Khairy Sarr, senegaldar saskibaloi-jokalaria.
- Urtarrilaren 26a - Igor Angulo Alboniga, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 26a - Volha Kavalkova, bielorrusiar ekintzaile politikoa.
- Urtarrilaren 28a - Andre Iguodala, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- Urtarrilaren 31 - Vladimir Bistrov, errusiar futbolaria.
OtsailaAldatu
- Otsailaren 3a - Sara Carbonero, espainiar kirol-kazetaria.
- Otsailaren 3a - Natalie Mars, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala, pornogintzako izarretako bat.
- Otsailaren 5a - Rob Mayth, eurodance musika motako alemaniar DJa.
- Otsailaren 6a - Piret Järvis, estoniar abeslari, gitarra-jotzaile eta telebista aurkezlea.
- Otsailaren 6a - Xoán Mourón, espainiar txirrindularia.
- Otsailaren 9a - Pilar Carracelas, kataluniar kazetaria.
- Otsailaren 9a - Kiko Rivera, Paquirrín, espainiar hedabideetako pertsonaia mediatikoa.
- Otsailaren 12a - Deborah De Robertis, luxenburgotar performancelaria eta argazkilaria, toki publikoetan biluzik jarriz egiten dituen ekitaldiengatik ezaguna.
- Otsailaren 12a - Caterine Ibargüen, kolonbiar atleta, luzera jauzi, altuera jauzi eta jauzi hirukoitzan espezializatua.
- Otsailaren 12a - Aylar Lie, iraniar-norvegiar aktore, modelo, abeslari eta aktore-pornografiko ohia.
- Otsailaren 12a - Peter Utaka, nigeriar futbolaria.
- Otsailaren 14a - Norio Suzuki, japoniar futbolaria.
- Otsailaren 15a - Doda, poloniar musikaria, Poloniako artisten artean sari gehien irabazi duenetakoa.
- Otsailaren 16a - Amandine Sanchez, lapurtar surflaria.
- Otsailaren 18a - Carlos Kameni, kamerundar futbolaria.
- Otsailaren 23a - Goizeder Azúa, euskal jatorriko venezuelar modelo eta telebista aurkezlea.
- Otsailaren 25a - Mariana Esnoz, argentinar aktorea.
- Otsailaren 25a - Oskar Martin, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 25a - Manu del Moral, espainiar futbolari ohia.
- Otsailaren 26a - Natalia Lafourcade, mexikar egile abeslari eta musika ekoizlea.
- Otsailaren 26a - Beren Saat, turkiar aktorea.
- Otsailaren 26a - Eñaut Zubikarai, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 27a - Charlie Ternisien, baxenafar errugbilaria.
- Otsailaren 28a - Laura Asadauskaitė, lituaniar pentatleta modernoa.
- Otsailaren 28a - Karolína Kurková, txekiar top-modela.
- Otsailaren 28a - Unai Uribarri, bizkaitar txirrindularia.
- Otsailaren 29a - Óscar Albalat, bizkaitar kirolari eta udal-politikaria.
MartxoaAldatu
- Martxoaren 2a - Hiroto Mogi, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 3a - Itsaso Leunda, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 6a - Leïla Bekhti, frantziar aktorea.
- Martxoaren 7a - Morena, maltar abeslaria.
- Martxoaren 8a - Saša Vujačić, esloveniar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 9a - Julia Mancuso, estatubatuar eskiatzaile ohia.
- Martxoaren 10a - Olivia Wilde, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Martxoaren 11 - Amelia Tiganus, emakumeen salerosketatik ateratako aktibista feminista.
- Martxoaren 12a - Jaimie Alexander, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 15a - Kostas Vasileiadis, greziar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 16a - Wilfried Sanou, burkinafasoar futbolari ohia.
- Martxoaren 17a - María Folguera, espainiar idazle, eszena-zuzendari, antzerkigile eta kultur kudeatzailea.
- Martxoaren 18a - Uxue Alberdi, elgoibartar idazle eta bertsolaria.
- Martxoaren 20a - Fernando Torres, espainiar futbolaria.
- Martxoaren 21a - Sopo Gelovani, georgiar abeslaria.
- Martxoaren 23a - Merlyn Uusküla, estoniar abeslaria.
- Martxoaren 24a - Jungo Fujimoto, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 25a - Katharine McPhee, estatubatuar musikagile, abeslari, aktore eta modeloa.
- Martxoaren 27a - Naiara Arnedo, gipuzkoar antzezlea.
- Martxoaren 27a - Iñigo Lezertua, gipuzkoar gidoilaria eta arraunlaria.
- Martxoaren 29a - Aitor Zubieta, nafar pilotaria.
- Martxoaren 30a - Marcos Aguirre, argentinar futbolaria.
- Martxoaren 30a - Samantha Stosur, australiar tenis-jokalaria
ApirilaAldatu
- Apirilaren 2a - Miguel Ángel Moyà, espainiar futbolaria.
- Apirilaren 3a - Igor Etxebarrieta, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 3a - Saioa González, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 5a - Kisho Yano, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 6a - Ximun Duhour, lapurtar futbolaria.
- Apirilaren 6a - Lamont Hamilton, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 7a - Gorka Larrea, gipuzkoar futbolari ohia.
- Apirilaren 7a - Akiko Sudo, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 8a - Mikel Agirrezabalaga, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Apirilaren 8a - Patricia Elorza, arabar eskubaloi jokalaria.
- Apirilaren 17a - Aritz Egea, gipuzkoar atleta, mendi lasterketetan aditua.
- Apirilaren 17a - Cesk Freixas, kataluniar kantautorea.
- Apirilaren 18a - Amaia Arrazola, arabar ilustratzailea eta sortzailea.
- Apirilaren 18a - America Ferrera, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 20a - Bárbara Lennie, espainiar aktorea.
- Apirilaren 22a - Michelle Ryan, ingeles aktorea.
- Apirilaren 23a - Aleksandra Kosteniuk, errusiar xake jokalaria.
- Apirilaren 27a - Ion Insausti Jiménez, gipuzkoar errugbilaria.
- Apirilaren 28a - Joseba Olagarai, nafar telebista-aurkezlea.
- Apirilaren 30a - Johañe Luro, zuberoar errugbilaria.
- Apirilaren 30a - Alex Urtasun, nafar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 30a - Txemi Urtasun, nafar saskibaloi jokalaria.
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 1a - Iban Iriondo, gipuzkoar txirrindularia.
- Maiatzaren 2a - Yukari Kinga, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 3a - Sara Casasnovas, galiziar aktorea.
- Maiatzaren 3a - David De Paula, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 4a - Estibaliz Urresola Solaguren, arabar zinema-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.
- Maiatzaren 7a - Fran Moreno, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 8a - Fernando Cabero, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 10a - Oihana Maritorena, gipuzkoar aktorea.
- Maiatzaren 11 - Andrés Iniesta, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 11 - Sara Moro, espainiar gimnasta artistiko ohia.
- Maiatzaren 11 - Izaskun Osés, nafar atleta paralinpikoa.
- Maiatzaren 12a - Barbara Malda, euskal belar hockey jokalaria.
- Maiatzaren 14a - Mónica Domínguez Blanco, espainiar kazetaria, bidaietako-kazetari gisa nabarmendua (h. 2022).
- Maiatzaren 14a - Beñat Sarasola, gipuzkoar olerkaria eta literaturako kritikaria.
- Maiatzaren 14a - Sugoi Uriarte, arabar judoka.
- Maiatzaren 14a - Mark Zuckerberg, estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, Facebooken sortzaileetako bat.
- Maiatzaren 15a - Iñigo Diaz de Cerio, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 16a - Issey Nakajima-Farran, kanadar futbolaria.
- Maiatzaren 17a - Passenger, ingeles folk-rock abeslari eta konpositorea.
- Maiatzaren 18a - Vera Daves, Angolako Gobernuko Finantza ministroa.
- Maiatzaren 18a - Niki Terpstra, herbeheretar txirrindularia.
- Maiatzaren 19a - Inna Modja, maliar abeslari eta modeloa.
- Maiatzaren 20a - Dilara Kazimova, azerbaijandar abeslari eta aktorea.
- Maiatzaren 24a - Iñaki Etxezarraga, bizkaitar abeslaria.
- Maiatzaren 26a - Mikel Nieve, nafar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 31 - Sho Naruoka, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 31 - Oswaldo Vizcarrondo, venezuelar futbolaria.
EkainaAldatu
- Ekainaren 1a - Uisenma Borchu, mongolo-alemaniar zinemagilea eta aktorea.
- Ekainaren 2a - Mile Ilić, serbiar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 3a - Kyoko Yano, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 7a - Pierre Cazaux, baxenafar txirrindularia.
- Ekainaren 7a - Stefania Zambrano, italiar aktorea eta modeloa.
- Ekainaren 9a - Masoud Shojaei, irandar futbolari ohia.
- Ekainaren 9a - Wesley Sneijder, herbehereetar futbolaria.
- Ekainaren 10a - Shiva Nazar Ahari, irandar kazetaria eta giza eskubideen defendatzailea.
- Ekainaren 12a - Bruno Soriano, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 14a - Joy Esther, franko-espainiar aktore eta abeslaria.
- Ekainaren 14a - Ioseba Redondo, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 15a - Mikel Artze, nafar futbolari ohia.
- Ekainaren 15a - Héctor Font, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 16a - Diego Segura, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 18a - Sara Rancaño, kataluniar kazetari eta korrespontsala.
- Ekainaren 18a - Daniel Sesma, nafar txirrindularia.
- Ekainaren 19a - Paul Dano, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 22a - Dustin Johnson, estatubatuar golfaria.
- Ekainaren 22a - Rubén Iván Martínez, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 22a - Paul Urkijo, arabar gidoilari eta zinemagilea.
- Ekainaren 23a - Duffy, galestar abeslaria, abestigilea eta aktorea.
- Ekainaren 23a - Drago Pasalić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 24a - Javier Ambrossi, espainiar aktore, zuzendari, gidoilari eta aurkezlea.
- Ekainaren 25a - Garazi López de Armentia, arabar dantzaria eta koreografoa.
- Ekainaren 26a - Anne-Lise Caudal, lapurtar golfaria.
- Ekainaren 26a - Indila, frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
- Ekainaren 26a - Aubrey Plaza, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 26a - Francisco Javier Tarantino, bizkaitar futbolari ohia.
- Ekainaren 26a - Deron Williams, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 27a - Khloé Kardashian, estatubatuar enpresaburua, telebista aurkezlea eta modeloa.
- Ekainaren 29a - Paul Abasolo, bizkaitar futbolaria, 2010ean hiru sexu erasorengatik kondenatua eta ondoren indultatua.
- Ekainaren 29a - Karoline Amaral, brasildar modeloa.
- Ekainaren 29a - Oihana Kortazar, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- Ekainaren 29a - Carla Medina, mexikar telebista aurkezle, abeslari eta aktorea.
- Ekainaren 30a - Hodei Collazo, gipuzkoar surflaria.
- Ekainaren 30a - Ivan Koljević, montenegroar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 30a - Johnny Leoni, suitzar futbolaria.
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Iñaki Esnaola Aranzadi, gipuzkoar kazetari eta aktorea.
- Uztailaren 3a - Elisabet Benavent, komedia erromantikoko nobelen idazle espainiarra.
- Uztailaren 3a - Nicolas Roche, irlandar txirrindularia.
- Uztailaren 4a - Eneritz Zabaleta, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean zuzenbideko ikerlaria eta irakaslea.
- Uztailaren 5a - Aimar Sagastibeltza, nafar futbolaria.
- Uztailaren 5a - Marisa Ruiz Trejo, mexikar antropologoa, ikertzailea, aktibista feminista eta kazetaria.
- Uztailaren 9a - Hanna Hall, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 9a - Baže Ilijoski, mazedoniar futbolaria.
- Uztailaren 10a - Ibon Gutiérrez, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 10a - Allanah Starr, Kuban jaiotako estatubatuar emakumezko aktore pornografikoa.
- Uztailaren 12a - Maria Lopez de Egilaz, bizkaitar belar hockey jokalaria.
- Uztailaren 12a - Eladio Sánchez, espainiar txirrindularia.
- Uztailaren 15a - Ayana Tsubaki, japoniar modelo eta telebistako pertsonaia transgeneroa.
- Uztailaren 17a - Ane Irazabal, gipuzkoar kazetaria.
- Uztailaren 19a - María Lapiedra, kataluniar idazle, aktore pornografiko eta modeloa.
- Uztailaren 21a - Marta Ferri, italiar moda-diseinatzailea.
- Uztailaren 22a - Kaitinano Mwemweata, kiribatiar atleta, Olinpiar Jokoetan Kiribati inoiz ordezkatu duen lehen atleta.
- Uztailaren 26a - Elin Fflur, galestar abeslaria, telebista aurkezlea eta irrati esataria.
- Uztailaren 27a - Asier Arruti, gipuzkoar pilotari ohia.
- Uztailaren 27a - Neil Harbisson, ipar-irlandar jatorriko kataluniar artista, modu ofizialean ziborgtzat jo izan zen lehen izakia.
- Uztailaren 27a - Taylor Schilling, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 28a - John David Washington, estatubatuar futbol amerikar jokalari ohia eta aktorea.
- Uztailaren 30a - María León, espainiar aktorea.
- Uztailaren 30a - Simon Marchand, lapurtar surflaria.
- Uztailaren 31 - Marie Cherrier, frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Guillermo Lana, nafar txirrindularia.
- Abuztuaren 1a - Valery Ortiz, puertorricar abeslaria, aktorea, modeloa eta konpositorea.
- Abuztuaren 1a - Bastian Schweinsteiger, alemaniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 1a - Xanti Uterga, nafar erremontelaria eta politikaria.
- Abuztuaren 2a - Rafa Huertas, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 3a - Emily Baldoni, suediar aktorea.
- Abuztuaren 3a - Xabi Lassalle, lapurtar izotz hockeyko jokalari ohia.
- Abuztuaren 4a - Sandra Sevillano, distantzia luzeko bizkaitar korrikalaria, skyrunningean aditua.
- Abuztuaren 5a - Jordan Lotiès, frantziar futbolaria.
- Abuztuaren 7a - Yun Hyon-seok, Hego Koreako giza eskubideen aldeko ekintzaile eta poeta homosexuala (h. 2003).
- Abuztuaren 8a - Owen Jones, ezkerreko britainiar zutabegile, idazle, iritzi emaile eta aktibista politikoa.
- Abuztuaren 8a - Arrate Orueta, bizkaitar futbolari ohia eta medikua.
- Abuztuaren 9a - Gaizka Tokero, arabar futbolari ohia.
- Abuztuaren 14a - Giorgio Chiellini, italiar futbolaria.
- Abuztuaren 16a - Jon Larreategi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 19a - Javier Flaño, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 19a - Miguel Flaño, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 21a - Alizée, korsikar abeslaria.
- Abuztuaren 23a - Alexis Apraiz, bizkaitar esku huskako pilotari ohia.
- Abuztuaren 24a - Ione Gorostarzu, gipuzkoar irakaslea eta euskal idazlea.
- Abuztuaren 24a - Charlie Villanueva, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 28a - Oinatz Bengoetxea, nafar pilotaria.
- Abuztuaren 28a - Paula Fernandes, brasildar abeslaria.
- Abuztuaren 29a - Borja Gómez, kantabriar traineru-estropadetako patroia.
- Abuztuaren 31 - Marko Banić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Ludwig Göransson, suediar musikagilea, orkestra zuzendaria eta disko-ekoizlea.
- Irailaren 3a - Paz de la Huerta, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 4a - Camila Bordonaba, argentinar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 4a - Ainhoa Tirapu, nafar futbolaria.
- Irailaren 6a - Luc Abalo, frantziar eskubaloi-jokalaria.
- Irailaren 7a - Pelin Karahan, turkiar aktorea.
- Irailaren 7a - Vera Zvonareva, errusiar tenislaria.
- Irailaren 8a - Peter Whittingham, ingeles futbolaria (h. 2020).
- Irailaren 10a - Ander Gago, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 12a - Akiko Niwata, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 14a - Chory Castro, uruguaiar futbolaria.
- Irailaren 16a - Maryam Yusuf Jamal, bahraindar distantzia ertaineko korrikalaria.
- Irailaren 16a - Katie Melua, georgiar-britainiar abeslari eta musikaria.
- Irailaren 19a - Thaïs Blume, kataluniar aktorea.
- Irailaren 19a - Pilar Geijo, argentinar ur irekietako igerilaria.
- Irailaren 19a - Antanas Kavaliauskas, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- Irailaren 22a - Laura Vandervoort, kanadar aktorea.
- Irailaren 23a - Anneliese van der Pol, herbehereetar-estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 24a - Álex García Peña, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 27a - Avril Lavigne, kanadar abeslari, konposatzaile eta moda diseinatzailea.
- Irailaren 27a - Wouter Weylandt, belgikar txirrindularia (h. 2011).
- Irailaren 30a - Danica Roem, estatubatuar kazetari eta politikaria, AEBtako estatu batean hautatutako lehen emakumezko ordezkari politiko transgeneroa.
UrriaAldatu
- Urriaren 2a - Iwan B, bretainiar abeslaria.
- Urriaren 3a - Ashlee Simpson, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Urriaren 3a - Tatsuya Yazawa, japoniar futbolaria.
- Urriaren 4a - Paula Estévez, gipuzkoar ilustratzailea, komikigilea eta musikaria.
- Urriaren 4a - Lena Katina, errusiar abeslari eta musikagilea, t.A.T.u. bikoteko kidea.
- Urriaren 5a - Yutaro Abe, japoniar futbolaria.
- Urriaren 6a - Valerie Adams, zeelandaberritar pisu-jaurtitzailea.
- Urriaren 9a - Marie Kondo, japoniar antolatzaile eta idazlea.
- Urriaren 10a - Chiaki Kuriyama, japoniar aktore eta modeloa.
- Urriaren 11 - Cristina Altuna, nafar kazetari eta UPNko politikaria.
- Urriaren 16a - Amandine Gay, frantziar zine-zuzendari, aktore, idazle eta afrofeminista.
- Urriaren 18a - Freida Pinto, indiar aktore eta modeloa.
- Urriaren 18a - Lindsey Vonn, estatubatuar eskiatzaile alpino ohia.
- Urriaren 23a - Jokin Aranbarri, gipuzkoar futbolaria.
- Urriaren 25a - Katy Perry, estatubatuar pop abeslari eta abesti-idazlea.
- Urriaren 26a - Ane Pikaza, bizkaitar aktorea.
- Urriaren 27a - Ekhine Eizagirre, gipuzkoar poeta.
- Urriaren 29a - Tifanny Abreu, brasildar emakumezko boleibol jokalari transgeneroa.
- Urriaren 29a - Guillaume Toucoullet, lapurtar arkulari paralinpikoa.
- Urriaren 31 - Jon Orbegozo, gipuzkoar futbolaria.
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - May Peleg, israeldar LGBT eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2015).
- Azaroaren 1a - Natalia Tena, ingeles aktorea eta abeslaria.
- Azaroaren 2a - Berrak Tüzünataç, turkiar aktorea.
- Azaroaren 4a - Mikel Rico, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 5a - Eliud Kipchoge, keniar atleta, distantzia luzeetan aditua.
- Azaroaren 8a - Yon Goikoetxea, euskal jatorriko venezuelar abokatu eta politikaria.
- Azaroaren 9a - Delta Goodrem, australiar musikagile, abeslari, pianista eta aktorea.
- Azaroaren 11 - Borja Fernández, bizkaitar patinatzaile ohia.
- Azaroaren 14a - Vincenzo Nibali, siziliar txirrindularia.
- Azaroaren 14a - Ainhoa Pagola, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 21a - Garazi Arrizabalaga, Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria.
- Azaroaren 22a - Scarlett Johansson, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
- Azaroaren 24a - Naoya Kikuchi, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 24a - Brianna Westbrook, pertsona transgenero eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra.
- Azaroaren 25a - Gaspard Ulliel, frantziar aktore eta modeloa (h. 2022).
- Azaroaren 26a - Ana Maria Brânză, errumaniar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa.
- Azaroaren 27a - Elise Garrigue, euskal surflari eta modeloa.
- Azaroaren 27a - György Grozer, hungariar-alemaniar boleibol jokalaria.
- Azaroaren 28a - Mary Elizabeth Winstead, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 30a - Francisco Sandaza, espainiar futbolaria.
AbenduaAldatu
- Abenduaren 3a - Avraam Papadopoulos, greziar futbolaria.
- Abenduaren 4a - Mini Han, hegokorear emakumezko modelo eta moda diseinatzaile transgeneroa.
- Abenduaren 6a - Zaida Fernández, bizkaitar soziologoa.
- Abenduaren 7a - June Fernández, bilbotar kazetaria.
- Abenduaren 7a - Robert Kubica, automobilismoko poloniar pilotua.
- Abenduaren 9a - Imanol Etxabe, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 9a - Laura García Mejuto, arabar atleta, maratoietan eta triatloian aditua.
- Abenduaren 11 - Leighton Baines, ingeles futbolari ohia.
- Abenduaren 11 - Sandra Echeverría, mexikar aktorea eta abeslaria.
- Abenduaren 11 - Néstor Susaeta, gipuzkoar futbolaria.
- Abenduaren 16a - Theo James, britainiar aktorea.
- Abenduaren 19a - Fernando Lumbreras, nafar futbolaria.
- Abenduaren 20a - Sanjeeda Sheikh, Hindi telebistaren industriko aktore ezagunenetakoa.
- Abenduaren 21a - Francisco Sutil, espainiar futbolaria.
- Abenduaren 22a - Basshunter, suediar abeslari, disko-ekoizle eta DJa.
- Abenduaren 23a - Han Ye-ri, hegokorear aktorea.
- Abenduaren 24a - Elena Iturrieta, ELE, espainiar abeslari, konpositore eta piano-jotzailea.
- Abenduaren 24a - Burak Özçivit, turkiar aktorea eta modeloa.
- Abenduaren 24a - Caroline Sarran, lapurtar surflaria.
- Abenduaren 26a - Rocío Ibarra, euskal belar hockey jokalaria.
- Abenduaren 27a - Aneguria, bizkaitar rap abeslaria.
- Abenduaren 27a - Irati Goikoetxea, gipuzkoar idazlea.
- Abenduaren 27a - Sergio Sánchez Pérez, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Abenduaren 28a - Maggie Civantos, espainiar aktorea.
- Abenduaren 28a - Martin Kaymer, alemaniar golfaria.
- Abenduaren 30a - LeBron James, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Abenduaren 31 - Lucho Fernández Estébañez, espainiar aktorea eta MCa.
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Agurne Gaubeka, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria.
- Amaia Cayero, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Amaia Riouspeyrous, baxenafar abeslaria.
- Amaia Serrano Mariezkurrena, gipuzkoar unibertsitateko-irakaslea eta literatura-kritikaria.
- Andeka Jurado, bizkaitar Twitterreko-txiolari eta euskal presoen aldeko ekintzailea.
- Ander Lizarralde, gipuzkoar bertsolaria.
- Andoni Olariaga, bizkaitar filosofoa eta idazlea.
- Arkaitz Arteaga, gipuzkoar segalaria.
- Aroa Uharte, nafar itzultzailea.
- Arrate Rodríguez, gipuzkoar artista, diseinatzaile grafikoa eta marrazkilaria.
- Estibalitz Jalón, arabar ilustratzailea.
- Gala Knörr, arabar artista.
- Goizane Aizpurua, gipuzkoar poeta.
- Goize Blanco, bizkaitar aktore, umorista eta dantzaria.
- Gorka Bereziartua, gipuzkoar kazetaria.
- Ibai Atutxa, euskal hizkuntzalaria eta pentsalaria.
- Iker Iriarte, gipuzakor bertsolari, aurkezle eta gai jartzailea.
- Imanol Rayo, nafar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Iñaki Ardanaz, nafar aktorea.
- Iñaki Viñaspre, arabar bertsolaria.
- Iñigo Azpitarte, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- Ion Errea, gipuzkoar fisikaria, ikertzailea eta EHUko irakaslea.
- Iratxe Mugire, bizkaitar kantautorea.
- Jokin Eizmendi, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- Jon Elizetxe, nafar bertsolaria.
- Joseba B. Lenoir, nafar musikaria.
- Lide Arana, gipuzkoar biokimikaria.
- Miren Ibarluzea, bizkaitar bertsolari eta itzultzailea.
- Rakel Gamito, gipuzkoar ikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa.
- Sahatsa Jauregi, euskal artista eskultorea.
- Xabier Ortiz de Luzuriaga, mendi bizikletako gipuzkoar txirrindularia (h. 2004).
- Alejandro Tejería, kantabriar aktorea.
- Audrey Mbugua, kenyatar transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile transgeneroa.
- Genie Espinosa, kataluniar artista da, marrazkilaria eta ilustratzailea.
- Hadizatou Mani, Nigerko giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Marina Viazovska, ukrainiar matematikaria, esferak paketatzearen arazoan egindako lanagatik ezaguna.
- Paola Damonti, italiar ikertzailea eta ekintzaile feminista.
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Mikel Goikoetxea, Txapela, bizkaitar ETAkidea, GALek eraila (j. 1956).
- Urtarrilaren 1a - Augustin Souchy, alemaniar anarkosindialista, antimilitarista eta kazetaria (j. 1892).
- Urtarrilaren 2a - German Etxebarria, Maneras, Athleticeko bizkaitar futbolaria (j. 1896).
- Urtarrilaren 7a - Alfred Kastler, frantziar fisikaria, 1966ko Fisikako Nobel Saria (j. 1902).
- Urtarrilaren 10a - Souvanna Phouma, Laoseko Erresumako lehen ministroa (j. 1901).
- Urtarrilaren 20a - Johnny Weissmuller, estatubatuar kirolari eta aktorea, Tarzanen pertsonaia antzezteagatik ospetsua (j. 1904).
- Urtarrilaren 30a - Alejandro Goikoetxea, euskal herritar ingeniaria (j. 1895).
- Urtarrilaren 30a - Luke Kelly, irlandar eta folk musikaria, The Dubliners taldearen sortzaileetako bat (j. 1940).
- Urtarrilaren 30a - Carlos Ruiz del Castillo, gipuzkoar legelari eta politikaria (j. 1896).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 5a - Manès Sperber, frantziar filosofoa, soziologoa eta idazlea (j. 1905).
- Otsailaren 6a - Jorge Guillén, 27ko belaunaldiko espainiar olerkaria (j. 1893).
- Otsailaren 9a - Juri Andropov, Sobietar Batasuneko burua (j. 1914).
- Otsailaren 12a - Julio Cortazar, argentinar idazlea, Amerikako gaztelaniazko idazlerik famatuenetakoa (j. 1914).
- Otsailaren 15a - Ethel Merman, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1908).
- Otsailaren 21a - Fernando Remacha, nafar musikagilea (j. 1898).
- Otsailaren 21a - Emilio Rodríguez, espainiar txirrindularia (j. 1923).
- Otsailaren 21a - Mikhail Xolokhov, errusiar idazlea, 1965eko Literaturako Nobel Saria (j. 1905).
- Otsailaren 22a - Uwe Johnson, alemaniar idazlea (j. 1934).
- Otsailaren 23a - Enrique Casas, euskal politikari eta fisikaria, Komando Autonomo Antikapitalistek eraila (j. 1943).
- Otsailaren 25a - Simón Lekue, bizkaitar futbolaria (j. 1912).
- Otsailaren 27a - Amédée Artze, baxenafar pilotaria (j. 1900).
- Otsailaren 28a - Hortensio Bidaurreta, euskal txirrindularia (j. 1928).
- Otsailaren 29a - Amable Arias, euskal herritar eskultore, margolari eta grabatzailea (j. 1927).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - Félix de los Heros, bizkaitar futbolaria (j. 1910).
- Martxoaren 1a - Didier Lafitte, Iparretarrak erakunde armatuaren lapurtar kidea, frantses poliziak eraila (j. c. 1960).
- Martxoaren 5a - Tito Gobbi, italiar baritonoa (j. 1913).
- Martxoaren 5a - William Powell, estatubatuar aktorea (j. 1892).
- Martxoaren 6a - Martin Niemöller, alemaniar teologo eta ministro protestantea, nazien aurka nabarmendu zena (j. 1892).
- Martxoaren 7a - Helena Cortesina, dantzaria, kupletista,aktorea eta Espainiako lehen emakume zinema-zuzendarietako bat (j. 1903).
- Martxoaren 10a - Juan Manuel Alonso-Allende, euskal kirolaria, belaren Snipe eta Star klasetan aditua (j. 1918).
- Martxoaren 12a - Juana Mordó, arte-merkataria (j. 1899).
- Martxoaren 19a - Jean-Pierre Cherid, frantziar aktibista pied-noir eta mertzenarioa, GALeko kidea (j. 1941).
- Martxoaren 23a - Jean Prouvé, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1901).
- Martxoaren 26a - Ahmed Sékou Touré, lehendabiziko Gineako presidentea (j. 1922).
- Martxoaren 30a - Karl Rahner, alemaniar teologo katolikoa (j. 1904).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 1a - Marvin Gaye, estatubatuar musikaria, abeslari eta soul, smooth soul, quiet storm eta blaxploitation ekoizlea (j. 1939).
- Apirilaren 2a - Angela Figuera Aymerich, gaztelaniaz idatzi zuen bilbotar olerkaria (j. 1902).
- Apirilaren 4a - Oleg Antonov, sobietar hegazkin diseinatzailea, Antonov hegazkinen eraikitzaile nagusia (j. 1906).
- Apirilaren 8a - Piotr Kapitsa, errusiar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria (j. 1894).
- Apirilaren 11 - Pedro Armillas, Donostian jaiotako espainiar antropologo eta arkeologoa, kolonaurreko kulturak ikertu zituena (j. 1914).
- Apirilaren 15a - William Empson, britainiar poeta eta literatura-kritikaria (j. 1906).
- Apirilaren 16a - Byron Haskin, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1899).
- Apirilaren 17a - Mark Wayne Clark, estatubatuar jenerala (j. 1896).
- Apirilaren 21a - Manuel Mujica Láinez, argentinar idazlea (j. 1910).
- Apirilaren 22a - Ansel Adams, estatubatuar paisaien-argazkilari eta ingurugiroko ekintzailea (j. 1902).
- Apirilaren 25a - Jean Borthayre, zuberoar baritonoa (j. 1901).
- Apirilaren 26a - Count Basie, estatubatuar jazz piano-jotzaile, organo-jotzaile eta musikagilea (j. 1904).
- Apirilaren 28a - Sylvia Ashton-Warner, zeelandaberritar idazle, poeta eta hezitzailea (j. 1908).
- Apirilaren 29a - Manex Erdozaintzi-Etxart, frantziskotar fraidea, euskaltzalea eta euskal idazlea (j. 1934).
- Apirilaren 30a - Lola Rodríguez Aragón, errioxar opera abeslari sopranoa eta musika-irakaslea (j. 1910).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 4a - María Lacunza Ezcurra, Donostiako eta Iruñeko Abokatuen Elkargoan lehendabiziko emakume kolegiatua (j. 1900).
- Maiatzaren 10a - Joaquim Agostinho, portugaldar txirrindularia, portugalgo hoberenetakoa (j. 1943).
- Maiatzaren 15a - Lionel Robbins, ingeles ekonomialaria (j. 1898).
- Maiatzaren 16a - Irwin Shaw, estatubatuar eleberrigile, antzerkigile eta gidoigilea (j. 1913).
- Maiatzaren 19a - John Betjeman, ingeles olerkari, idazle eta telebistako aurkezlea (j. 1906).
- Maiatzaren 23a - Severina Luna de Orosa, filipinar medikua eta idazle hispanista (j. 1890).
- Maiatzaren 29a - Kim Sung-gan, hegokorear futbolaria (j. 1912).
EkainaAldatu
- Ekainaren 2a - Fernando Zóbel, euskal jatorriko hispano-filipinar margolari abstraktu eta enpresaburua (j. 1924).
- Ekainaren 6a - Emmi Pikler, hungariar pediatra, autorea eta mintzalaria, Pikler Institutuko haurtzaindegiaren fundatzailea (j. 1902).
- Ekainaren 11 - Enrico Berlinguer, italiar politikaria (j. 1922).
- Ekainaren 13a - Iñaki Begiristain, euskal idazlea (j. 1922).
- Ekainaren 19a - Lee Krasner, estatubatuar margolari espresionista abstraktua (j. 1908).
- Ekainaren 22a - Joseph Losey, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1909).
- Ekainaren 25a - Michel Foucault, frantziar filosofo estrukturalista (j. 1926).
- Ekainaren 28a - Claude Chevalley, frantziar matematikaria (j. 1909).
- Ekainaren 30a - Lillian Hellman, estatubatuar antzerkigile eta zinema gidoilaria (j. 1906).
UztailaAldatu
- Uztailaren 3a - Raoul Salan, frantziar jenerala (j. 1899).
- Uztailaren 7a - Brassaï, franko-hungariar argazkilari, eskultore, dominen-egile, idazle eta zinemagilea (j. 1899).
- Uztailaren 8a - Claudio Sánchez-Albornoz, espainiar historialari eta politikaria (j. 1893).
- Uztailaren 13a - Cristina Arteaga, gipuzkoar moja, poeta eta historialaria (j. 1902).
- Uztailaren 17a - Esperanza Rodríguez Cerdán, espainiar maistra errepublikanoa (j. 1892).
- Uztailaren 19a - Faina Ranevskaia, sobietar aktorea (j. 1896).
- Uztailaren 25a - Big Mama Thornton, estatubatuar blues eta rhythm and blues abeslaria (j. 1926).
- Uztailaren 26a - George Gallup, estatubatuar estatistikalaria (j. 1901).
- Uztailaren 27a - James Mason, ingeles aktorea (j. 1909).
- Uztailaren 28a - Tomas Perez Revilla, Tomason, GAL erakundeak jarritako lehergailu batek larriki zauritu ondoren.
- Uztailaren 31 - Andoni Arrizabalaga, bizkaitar ETAkide historikoa (j. 1941).
- Uztailaren 31 - Paul Le Flem, frantziar musikagilea (j. 1881).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 5a - Richard Burton, galestar aktorea (j. 1925).
- Abuztuaren 7a - Esther Phillips, estatubatuar R&B abeslaria (j. 1935).
- Abuztuaren 9a - Walter Tevis, estatubatuar eleberrigilea (j. 1928).
- Abuztuaren 13a - Tigran Petrosian, sobietar armeniar xake jokalaria (j. 1929).
- Abuztuaren 14a - John Boynton Priestley, ingeles eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1894).
- Abuztuaren 16a - Piarres Narbaitz, euskal idazle, historialari eta apaiza (j. 1910).
- Abuztuaren 17a - Manuel Mari Apalategi, apaiz eta euskal idazlea (j. 1901).
- Abuztuaren 19a - Marianne Beth, austriar abokatu eta feminista judua, zuzenbidean doktoratu zen lehen austriar emakumea (j. 1899).
- Abuztuaren 25a - Truman Capote, estatubatuar idazlea (j.1924).
- Abuztuaren 26a - Luis Egia, gipuzkoar apaiza, euskal idazlea eta itzultzailea (j. 1917).
- Abuztuaren 28a - Muhammad Naguib, Egiptoko lehenengo presidentea (j. 1901).
IrailaAldatu
- Irailaren 2a - Lorenzo Hurtado de Saratxo, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Bilboko alkatea (j. 1889).
- Irailaren 7a - Liam O'Flaherty, irlandar nobelagile eta kontalaria, Berpizkunde Irlandarraren pertsonai garrantzitsua (j. 1896).
- Irailaren 12a - Lola Anglada, kataluniar haur-literaturako idazle, komikilari eta ilustratzailea (j. 1892).
- Irailaren 12a - Odon Apraiz, gasteiztar hizkuntzalaria eta Euskaltzaindiaren sortzailea (j. 1896).
- Irailaren 14a - Richard Brautigan, estatubatuar idazlea (j. 1935).
- Irailaren 14a - Janet Gaynor, estatubatuar aktore eta margolaria (j. 1906).
- Irailaren 16a - Louis Réard, frantziar automobilgintzako ingeniaria eta jantzi diseinatzailea (j. 1897).
- Irailaren 24a - Pierre Emmanuel, frantziar poeta (j. 1916).
- Irailaren 25a - Walter Pidgeon, kanadar-estatubatuar aktorea (j. 1897).
- Irailaren 30a - Pakito Arriaran, gipuzkoar ETAkidea eta FMLNren aldeko gerrillaria (j. 1955).
UrriaAldatu
- Urriaren 6a - George Gaylord Simpson, estatubatuar paleontologoa, Eboluzioaren Teoria Sintetikoaren egileetako bat (j. 1902).
- Urriaren 11 - Manuel Alonso, euskal tenislaria, 1977an Hall of Famen sartua (j. 1895).
- Urriaren 13a - Alice Neel, estatubatuar artista bisuala (j. 1900).
- Urriaren 14a - Martin Ryle, britainiar astronomoa, 1974ko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- Urriaren 19a - Henri Michaux, belgikar olerkari, idazle eta margolaria (j. 1899).
- Urriaren 19a - Jerzy Popiełuszko, poloniar apaiz katoliko, sindikalista eta beatoa, eraila (j. 1947).
- Urriaren 20a - Carl Ferdinand Cori, txekiar jatorriko biokimikari estatubatuarra, 1947ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1896).
- Urriaren 20a - Paul Dirac, britainiar fisikaria, 1933ko Fisikako Nobel Saria (j. 1902).
- Urriaren 21a - François Truffaut, frantziar zinema zuzendaria, Nouvelle Vague korrontearen fundatzaileetakoa (j. 1932).
- Urriaren 22a - Benigno Baskaran, gipuzkoar politikaria (j. 1908).
- Urriaren 31 - Eduardo De Filippo, italiar antzerkigile, aktore, zuzendari eta gidoigilea (j. 1900).
- Urriaren 31 - Indira Gandhi, Indiako Lehen Ministroa (j. 1917).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - Rafael Virasoro, argentinar filosofoa (j. 1906).
- Azaroaren 2a - Velma Barfield, estatubatuar serieko hiltzailea, Injekzio hilgarriz exekutatutako lehen emakumea (j. 1932).
- Azaroaren 8a - Ciriaco Errasti, euskal herritar futbolaria (j. 1904).
- Azaroaren 10a - Carmelo Goienetxea, euskal herritar futbolaria (j. 1898).
- Azaroaren 10a - Xavier Herbert, australiar idazlea (j. 1901).
- Azaroaren 12a - Chester Himes, estatubatuar idazlea (j. 1909).
- Azaroaren 19a - Martin Markuleta, Amarako ogizaltzailea, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1907).
- Azaroaren 20a - Santiago Brouard, medikua, politikaria eta euskararen aldeko militantea, GALek eraila (j. 1919).
- Azaroaren 20a - Jack Pithey, Rhodesiako presidentea (j. 1903).
- Azaroaren 26a - Henry Habberley Price, galestar filosofoa (j. 1899).
- Azaroaren 30a - Jiro Miyake, japoniar futbolaria.
AbenduaAldatu
- Abenduaren 5a - Viktor Borisovitx Shklovsky, errusiar idazle eta literatura-kritikaria, errusiar formalismoaren aitzindari nagusietako bat (j. 1893).
- Abenduaren 13a - Vicente Aleixandre, espainiar olerkaria, 1977ko Literaturako Nobel Saria (j. 1898).
- Abenduaren 14a - Alberto Fernández Blanco, El Galleta, espainiar txirrindularia (j. 1955).
- Abenduaren 23a - Joan Lindsay, australiar idazlea (j. 1896).
- Abenduaren 24a - Peter Lawford, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Abenduaren 25a - Enrique Zudaire Iriarte, nafar margolaria (j. 1914).
- Abenduaren 27a - Andrés Solar, asturierazko idazlea eta asturiar ezker nazionalistako militantea, Surdimientuko egile onenetakotzat joa (j. 1955).
- Abenduaren 28a - Sam Peckinpah, estatubatuar zinema zuzendari eta zinema, antzerki eta telebistako gidoigilea (j. 1911).
- Abenduaren 31 - José Larrañaga, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1927).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Azaroa - Motoo Tatsuhara, japoniar futbolaria (j. 1913).
- Adela Bazo, nafar margolaria (j. 1905).
- Daniel Garbizu Salaberria, euskal poeta eta bertso jartzailea (j. 1896).
- Dominique Laporte, frantziar idazle psikoanalista (j. 1949).
- Henri Lapeyre, lapurtar historialaria eta hispanista, Espainiako historia modernoan aditua (j. 1910).
- Jesus Mari Unanue, Goenatxo I.a, gipuzkoar harri-jasotzailea (j. 1954).
- Jose Antonio Ormaolea, bizkaitar margolaria (j. 1912).
- Martin Lipuzkoa, nafar abesbatza-zuzendaria eta musikako irakaslea (j. 1901).
- Miguel Martinez de Lezea, gipuzkoar txistularia (j. 1893).
- Jimena Fernández de la Vega, galiziar mediku, genetista eta irakaslea (j. 1895).
- José Echevarría, galiziar politikari eta abokatua eta Bizkaiko gobernadore zibila (j. c. 1902).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Carlo Rubbia, Simon van der Meer
- Kimika: Robert Bruce Merrifield
- Literatura: Jaroslav Seifert
- Medikuntza: Niels Kaj Jerne, Georges J. F. Köhler, Cesar Milstein
- Ekonomia: Richard Stone
- Bakea: Desmond Tutu