Frantziako Erresistentzia

Frantziako erresistentzia» orritik birbideratua)

Frantziako Erresistentzia (frantsesez: la Résistance) Bigarren Mundu Gerran zehar Frantziako nazien okupazioa eta Vichyko gobernuari aurka egin zioten frantziar erresistentzia mugimendu eta erakunde multzoa zen.

Lorrenako gurutzea, Frantziako Erresistentziaren ikurra.

Bitan banatuta zegoen: bata Kanpoaldeko Erresistentzia zen, hau 1940. urtetik aurrera Charles de Gaulle jenerala eta Frantziako Indar Askeen inguruan antolatu zen, eta bestea Barnealdeko Erresistentzia zen. Azken hori Erresistentzia izenez soilik ere ezaguna zen, eta apurka-apurka Frantziako alemanen okupazio garaian agertzen hasi eta Kanpoaldeko Erresistentziari atxiki zitzaion.

1942an De Gaullen Frantzia Askea eta Barnealdeko Erresistentzia elkartu eta Frantzia Borrokalaria (frantsesez, France Combattante edo Forces Françaises Combattantes) erakundea sortuko dute, azken honek aurreko Frantzia Askea erakundea ordezkatu zuelarik.

Iruditegia aldatu

Ikus, baita ere aldatu

Kanpo estekak aldatu