1975
urte
1975. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa |
Urteak | 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1975 MCMLXXV |
Ab urbe condita | 2728 |
Armeniar egutegia | 1424 ԹՎ ՌՆԻԴ |
Bahá'í egutegia | 131 – 132 |
Bengaliar egutegia | 1382 |
Berber egutegia | 2925 |
Egutegi budista | 2519 |
Myanmarko egutegia | 1337 |
Bizantziar egutegia | 7483 – 7484 |
Koptoen egutegia | 1691 – 1692 |
Etiopiar egutegia | 1967 – 1968 |
Hebrear egutegia | 5735 – 5736 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2031 – 2032 |
Shaka Samvat | 1897 – 1898 |
Kali Yuga | 5076 – 5077 |
Iraniar egutegia | 1353 – 1354 |
Islamiar egutegia | 1394 – 1395 |
Japoniar egutegia | Shōwa 50 (昭和50年) |
Korear egutegia | 4308 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2518 |
Unix denbora | 157766400 – 189302399 |
Holozeniar egutegia | 11975 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Urtarrilaren 18a - Guardia Zibilak Emilio Pérez Pérez herritarra hil zuen tiroz Lezaman, errepide-kontrol batean.
- Urtarrilaren 20a - Guardia Zibilak Manuel Pérez Elexpe PTEko militantea hil zuen eskuorriak banatzen ari zenean.
- Urtarrilaren 24a - Guardia Zibilak Mikel Gardoki Azpiroz etakidea hil zuen Astigarragan.
- Urtarrilaren 24a - Guardia Zibilak Bonifacio Martínez herritarra hil zuen Bilbon.
- Martxoaren 29a - ETAk Jose Diaz Linares poliziako azpi-inspektorea hil zuen Donostian.
- Apirilaren 22a - ETAk Jose Ramon Moran Gonzalez poliziako inspektorea hil zuen Getxon.
- Apirilaren 30a - Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Fronteak eta Vietnamgo Errepublika Demokratikoko Indar Armatuek Saigon hiriburua bereganatu zuten
- Maiatzaren 6a - ETAk Andres Segovia Peralta goardia zibila hil zuen Gernikan.
- Maiatzaren 7a - ETAk Fernando Llorente Roig poliziako inspektorea hil zuen Bilbon.
- Maiatzaren 13a - Guardia zibilek Iñaki Garai, Blanca Salegi eta Jesus Mari Markiegi hil zituzten Gernikan.
- Maiatzaren 13a - ETAk Domingo Sanchez Muñoz goardia zibilaren tenientea hil zuen Gernikan.
- Maiatzaren 23 - Guardia Zibilek Koldo Arriola hil zuten Ondarroan.
- Ekainaren 5a - ETAk Mariano Roman Madroñal goardia zibila hil zuen Donostian.
- Ekainaren 6a - ETAk Ovidio Diaz López polizia armatuko kidea hil zuen Bartzelonan.
- Ekainaren 16 - Guardia zibilek Alfredo San Sebastian hil zuten Mungian.
- Uztailaren 5a - Cabo Verde Portugaldik independizatu zen.
- Uztailaren 5a - ETAk Carlos Arguimberri Elorriaga autobus gidaria hil zuen Deban.
- Uztailaren 30a - Poliziak Josu Mujika Aiestaran ETAko kidea hil zuen Madrilen.
- Uztailaren 31 - ETAk Francisco Exposito Camio taxi gidaria hil zuen Usurbilen.
- Abuztuaren 8a - ETAk Demetrio Lesmes Martin hilil zuen Hernanin.
- Abuztuaren 31 - Poliziak Jesus Mari Garcia Ripalda hil zuen Donostian.
- Irailaren 16a - Papua Ginea Berria Erresuma Batutik independizatu zen.
- Irailaren 18a - Poliziak Montxo Martinez Antia ETAko kidea hil zuen Madrilen.
- Irailaren 27a - Francisco Francok azken bost heriotz zigorrak aplikatu zituen, nazioarteko protesten artean: etakide ziren Juan Paredes "Txiki" eta Anjel Otaegi eta FRAPekoak ziren Xosé Humberto Baena Alonso, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz fusilatu zituen.
- Urriaren 5a - ETAk jarritako bonba batek hiru goardia zibil hil zituen Oñatin.
- Urriaren 12a - ETAk German Agirre Irazuegi taxi gidaria hil zuen Araban.
- Urriaren 15a - Legazpin (Gipuzkoa) ikurrinaren aldeko lehen ekintzak egin zituzten.
- Urriaren 18a - ETAk Manuel López Treviño goardia zibila hil zuen Zarautzen.
- Azaroaren 4a - Laoseko Errepublika sortu zuten.
- Azaroaren 14a - Espainiak Mendebaldeko Sahara Maroko eta Mauritaniaren eskuetan utzi zuen.
- Azaroaren 22a - Joan Karlos Borboikoa errege izendatu zuten, Joan Karlos I.a izenpean.
- Azaroaren 24a - Antonio Etxebarria Albisu Oiartzungo alkatea hil zuten, iturri batzuen arabera ETAk, nahiz eta gertaera ez zen argitu.
Arte eta kulturaAldatu
- Otsailaren 24a - Led Zeppelin musika taldeak "Physical Graffiti" albuma argitaratu zuen.
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
- Apirilaren 3a - Bobby Fischerrek Anatoli Karpovekin xakera jokatzeari uko egi zion, azken honek munduko txapelketa erdietsiz.
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Eiichirō Oda, japoniar mangaka.
- Urtarrilaren 2a - Rónán Mac Con Iomaire, irlandar idazle eta TG4 telebista kateko aurkezlea.
- Urtarrilaren 3a - Danica McKellar, estatubatuar aktore, matematikari, idazle eta hezkuntzaren aldeko aktibista.
- Urtarrilaren 5a - Elisabete Alberdi, bizkaitar matematikaria, irakaslea eta ikertzailea.
- Urtarrilaren 5a - Bradley Cooper, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 5a - Émerson Carvalho da Silva, brasildar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 5a - Izaskun Lesaka, Jarrai eta Segi erakundeetako nafar ekintzailea eta ETAkidea.
- Urtarrilaren 7a - Estitxu Arozena, nafar bertsolaria.
- Urtarrilaren 7a - Beto, brasildar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 9a - David Bernabeu, espainiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 10a - Mònica López, meteorologoa eta telebistako aurkezlea.
- Urtarrilaren 10a - Marina Hands, frantziar aktorea.
- Urtarrilaren 11 - Matteo Renzi, Italiako lehen ministroa.
- Urtarrilaren 12a - Carlota Pereda, espainiar film-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria.
- Urtarrilaren 12a - Yolanda Vicente, gipuzkoar politikaria.
- Urtarrilaren 13a - Unai Apeztegia, nafar pilotaria.
- Urtarrilaren 14a - Rodolfo Sancho, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 15a - Igor Calzada, euskal-britaniar soziologoa.
- Urtarrilaren 15a - Mary Pierce, kanadar-frantziar-estatubatuar tenislari ohia.
- Urtarrilaren 15a - Aitor Urresti, euskal herritar politikaria.
- Urtarrilaren 15a - Sophie Wilmès, Belgikako lehen ministroa.
- Urtarrilaren 16a - Ayako Fuchigami, japoniar politikaria, Japoniako prefektura bateko asanblakide hautatutako lehen pertsona transgeneroa.
- Urtarrilaren 16a - Nozomi Yamago, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 18a - Hiroshi Kamiya, japoniar ahots bikoiztaile, aktore eta J-pop abeslaria.
- Urtarrilaren 18a - Joachim Lafosse, belgikar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Urtarrilaren 18a - María del Mar Rodriguez Carnero, La Mari, Chambao taldeko abeslaria.
- Urtarrilaren 22a - Isabel Etxeberria Ramirez, gipuzkoar itzultzailea eta irakaslea.
- Urtarrilaren 23a - José Manuel Mateo, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 24a - Erdoitza Goikoetxea, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- Urtarrilaren 25a - Aitor Aldeondo, nafar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 25a - Raimundo Blanco, Rai, burgostar pilotari ohia.
- Urtarrilaren 26a - Ruth Díaz, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 28a - Pablo Zalba, euskal herritar politikari eta ekonomialaria.
- Urtarrilaren 29a - Xabier Gantzarain, euskal idazlea.
- Urtarrilaren 29a - Xabier Jauregi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 29a - Olga Novo, galiziar poeta saiakeragilea.
- Urtarrilaren 29a - Elena Urkizu, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
- Urtarrilaren 31 - Preity Zinta, Indiako zinemako aktorea.
OtsailaAldatu
- Otsailaren 2a - Celine Beigbeder, lapurtar tenislaria.
- Otsailaren 4a - Natalie Imbruglia, australiar abeslari eta aktorea.
- Otsailaren 5a - Giovanni van Bronckhorst, herbeheretar futbolari ohia.
- Otsailaren 7a - Rémi Gaillard, frantziar umorista.
- Otsailaren 7a - Kim Jung Gi, hegokorear manhwa komikigilea (h. 2022).
- Otsailaren 8a - Gorka García, gipuzkoar futbolari ohia.
- Otsailaren 9a - Kurt-Asle Arvesen, norvegiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 9a - Raúl, arabar pop abeslaria.
- Otsailaren 11 - Ivan Vázquez Basurko, gipuzkoar paralinpiar kirolaria, zazpiko futbolean aritzen dena.
- Otsailaren 11 - Marek Špilár, eslovakiar futbolaria (h. 2013).
- Otsailaren 12a - Iolanda Zúñiga, galizierazko idazlea.
- Otsailaren 15a - Beatriz Martinez de Antoñana, arabar aktorea.
- Otsailaren 15a - Yumi Obe, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 16a - Sean Rowe, estatubatuar kantaria.
- Otsailaren 17a - Harisu, hegokorear pop abeslari, modelo eta aktorea.
- Otsailaren 17a - Ursi Walliser, gipuzkoan bizi den suitzar skeleton lasterkari ohia eta irakaslea.
- Otsailaren 19a - Daniel Adair, kanadar bateria-jotzailea, Nickelback taldeko kidea.
- Otsailaren 21a - Iban Arantzabal, gipuzkoar filologo, blogari eta kazetaria.
- Otsailaren 21a - Eneko Knörr, teknologiaren munduko ekintzaile arabarra.
- Otsailaren 22a - Drew Barrymore, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 22a - Fele Martínez, espainiar aktorea.
- Otsailaren 23a - Natalia Verbeke, espainiar nazionalizatutako argentinar aktorea.
- Otsailaren 24a - Itziar Aranburu, gipuzkoar sortzailea.
- Otsailaren 24a - Laura Gómez-Lacueva, espainiar aktorea (h. 2023).
- Otsailaren 24a - Begoña Pedrosa, bizkaitar hizkuntzalaria, irakaslea eta ikerlaria.
- Otsailaren 25a - Mika'ela Fisher, alemaniar aktore, zinema zuzendari, idazle eta modeloa.
- Otsailaren 25a - Ander Janín, nafar aktorea.
- Otsailaren 26a - Bea Larrañaga, gipuzkoar aktorea eta klowna.
- Otsailaren 27a - Aitor González, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 27a - Iván Sánchez, arabar atleta ohia, distantzia luzeetan aditua.
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - Valentina Monetta, sanmarinoar abeslaria.
- Martxoaren 2a - Florencia de la V, argentinar aktore, komediante eta vedettea.
- Martxoaren 5a - Lucía Hoyos, espainiar modelo, telebista aurkezle aktorea.
- Martxoaren 6a - Mikel Pradera, euskal txirrindulari ohia.
- Martxoaren 6a - James Rhodes, britainiar musika klasikoko piano-jolea eta idazlea.
- Martxoaren 6a - Patrick deWitt, kanadar idazlea .
- Martxoaren 12a - Edgaras Jankauskas, lituaniar futbolari ohia.
- Martxoaren 13a - Nerea Balda, nafar idazle eta irakaslea.
- Martxoaren 14a - Izaskun Bengoa, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 15a - Eva Longoria, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 15a - Susana Soleto, arabar aktorea.
- Martxoaren 15a - Veselin Topalov, bulgariar xake jokalaria.
- Martxoaren 16a - Unai Aranzadi, bizkaitar kazetari eta zinegilea.
- Martxoaren 17a - Ixusko Ordeñana, bizkaitar unibertsitate irakasle eta legelaria.
- Martxoaren 20a - Dominique Jackson, tobagotar emakumezko modelo eta aktore transgeneroa.
- Martxoaren 21a - Xabier Aldai, gipuzkoar idazlea.
- Martxoaren 21a - Ismael Marchal, Irurzun, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 21a - Kike Sebastián, arabar atleta.
- Martxoaren 22a - Laure Calamy, frantziar aktorea.
- Martxoaren 22a - Anne Dudek, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 22a - Maider López Sáenz, gipuzkoar artista eta sortzailea.
- Martxoaren 23a - Francesc Arnau, kataluniar futbol-atezaina (h. 2021).
- Martxoaren 23a - José Luis Pérez Gómez, nafar kazetaria, COPE irrati-kateko albistegien zuzendaria.
- Martxoaren 24a - Lucia Lakarra, gipuzkoar ballet-dantzaria.
- Martxoaren 24a - Arturo Valls, espainiar umorista, aktore eta telebista aurkezlea.
- Martxoaren 27a - Kenny Doughty, britainiar aktorea.
- Martxoaren 27a - Fergie, estatubatuar abeslari, abestigile eta aktorea.
- Martxoaren 28a - Shanna Moakler, estatubatuar modelo eta aktorea.
- Martxoaren 29a - Claudia Zapata, txiletar akademiko feminista eta Latinoamerikako historia garaikidean espezialista.
- Martxoaren 31 - Javier Agirre Erauso, gipuzkoar zinema argazkilaria.
- Martxoaren 31 - Aritz Gorrotxategi, gipuzkoar idazlea.
- Martxoaren 31 - Antxine Olano, bizkaitar telebista-aurkezle eta kazetaria.
ApirilaAldatu
- Apirilaren 1a - Washington Stecanela Cerqueira, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 2a - Imanol De la Sota, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- Apirilaren 2a - Christian Heule, suitzar ziklo-kross txirrindularia.
- Apirilaren 2a - Pedro Pascal, txiletar-estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 2a - Oscar Téllez, espainiar futbolari ohia.
- Apirilaren 3a - Aries Spears, alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista.
- Apirilaren 5a - Caitlin Moran, britainiar idazle eta kazetaria.
- Apirilaren 5a - Javier Remírez, nafar abokatu eta PSNko politikaria.
- Apirilaren 7a - Gorka Badiola, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 7a - Karin Dreijer, suediar musikaria, The Knife bikoteko kidea.
- Apirilaren 7a - Sergio Peris-Mencheta, espainiar antzerki eta telebistako aktorea.
- Apirilaren 8a - Anouk Teeuwe, herbeheretar rock abeslari eta musikagilea.
- Apirilaren 13a - Frank Blanco, espainiar irrati-esatari eta telebista aurkezlea.
- Apirilaren 15a - Koldo Serra, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Apirilaren 20a - Atifete Jahjaga, Kosovoko presidente ohia, Errepublikako lehenengo emakumezko presidentea.
- Apirilaren 22a - Jordi Cuixart, kataluniar enpresaburua, Òmnium Cultural erakundeko lehendakaria.
- Apirilaren 22a - Pavel Horváth, txekiar futbolari ohia.
- Apirilaren 22a - Carlos Sastre, espainiar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 23a - Christian Corrêa Dionisio, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 24a - Sebastian Bieniek, alemaniar gidoilari, ekoizle, margolari, aktore eta zinema zuzendaria (h. 2022).
- Apirilaren 24a - Nora Navas, kataluniar aktorea.
- Apirilaren 25a - Roger Machado Marques, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 26a - Joey Jordison, estatubatuar musikaria eta musikagilea, Slipknot taldearen sortzaileetako bat (h. 2021).
- Apirilaren 26a - Iker Urreizti, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 28a - Barby Kelly, irlandar musikaria, The Kelly Family taldeko kidea (h. 2021).
- Apirilaren 28a - Jose Luis Marti, espainiar futbolari ohia.
- Apirilaren 29a - Lourdes García Campos, espainiar kirol kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Apirilaren 30a - Johnny Galecki, estatubatuar aktorea.
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 1a - Amaia Osaba, nafar piraguista, maratoian eta itsas-kayaken aditua.
- Maiatzaren 1a - Haritz Zunzunegi, gipuzkoar eskiatzaile ohia.
- Maiatzaren 2a - David Beckham, britainiar futbolaria.
- Maiatzaren 2a - Eva Santolaria, kataluniar aktorea.
- Maiatzaren 3a - Christina Hendricks, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 4a - Oscar Jaenada, kataluniar aktorea.
- Maiatzaren 5a - Asier Olaizola, Olaizola I.a, nafar pilotari ohia.
- Maiatzaren 6a - Olivier Alleman, lapurtar kazetaria.
- Maiatzaren 8a - Enrique Iglesias, espainiar abeslari eta aktorea, "Pop latinoaren erregea".
- Maiatzaren 8a - Eva Mejuto, galiziar idazlea eta irakaslea.
- Maiatzaren 9a - Juan Antonio Bayona, kataluniar zinema zuzendaria.
- Maiatzaren 9a - Chris Diamantopoulos, kanadar aktorea.
- Maiatzaren 9a - Rubén Sánchez Mohedas, bizkaitar saskibaloi arbitroa.
- Maiatzaren 12a - Yoshie Kasajima, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 12a - Jonah Lomu, zeelandaberriar errugbilaria, kirol horretan izan den lehenbiziko izar handia (h. 2015).
- Maiatzaren 12a - Yolanda Martín, gipuzkoar boccia jokalaria.
- Maiatzaren 14a - Martxelo Sotes, nafar telebista-aurkezle, imitatzaile eta gidoilaria eta irakaslea.
- Maiatzaren 18a - Jack Johnson, folk rock estiloko egile abeslaria.
- Maiatzaren 18a - Marta Mendia, nafar atleta, altuera jauzilari eta hirukoizlaria.
- Maiatzaren 19a - David Acaz, nafar futbolari ohia.
- Maiatzaren 20a - Asier Serrano, gipuzkoar idazlea eta kantagilea.
- Maiatzaren 20a - Maria Clara Spinelli, brasildar aktorea.
- Maiatzaren 22a - Viktoria Abramtxenko, errusiar politikaria eta ekonomialaria.
- Maiatzaren 22a - Inés Bortagaray, uruguaitar idazle eta gidoilaria.
- Maiatzaren 24a - Will Sasso, kanadar aktorea.
- Maiatzaren 25a - Keiko Fujimori, perutar administratzaile eta politikaria, Peruko lehen dama ohia.
- Maiatzaren 25a - Ruth Goñi, nafar eskuineko-politikaria.
- Maiatzaren 25a - Aïssa Maïga, frantziar aktorea.
- Maiatzaren 26a - Lauryn Hill, estatubatuar rapero eta abeslaria.
- Maiatzaren 27a - Jamie Oliver, ingeles sukaldaria.
- Maiatzaren 27a - Patricia Ortúzar, argentinar geografo polarra.
- Maiatzaren 27a - Galder Perez, bizkaitar aktore eta antzerkigilea.
- Maiatzaren 27a - Feryal Özel, turkiar astrofisikaria.
- Maiatzaren 29a - Maria Avizanda, nafar kazetaria eta telebista-aurkezlea.
- Maiatzaren 29a - Melanie Brown, ingeles abeslaria, aktorea eta idazlea, Spice Girls musika-boskoteko kideetako bat.
- Maiatzaren 29a - David Burtka, estatubatuar aktore eta sukaldaria.
- Maiatzaren 29a - Denis Itxaso, PSE-EEko donostiar politikaria.
- Maiatzaren 30a - Marissa Mayer, Yahoo! enpresako lehendakaria eta zuzendari nagusia.
- Maiatzaren 31 - Óscar de Paula, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 31 - Miyuki Izumi, japoniar futbolari ohia.
EkainaAldatu
- Ekainaren 1a - Nikol Pashinyan, Armeniako lehen ministroa.
- Ekainaren 2a - Bertol Arrieta, euskal idazle, zinemagile, gidoigile eta informatikaria.
- Ekainaren 4a - Angelina Jolie, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 6a - Ainara Badiola, bizkaitar biologo, paleontologo eta EHUko irakaslea.
- Ekainaren 7a - Allen Iverson, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Ekainaren 7a - Miren León, nafar judoka ohia.
- Ekainaren 7a - Inés Rivero, argentinar modeloa.
- Ekainaren 8a - Michael Buckley, estatubatuar ahots-aktorea eta gidoigilea.
- Ekainaren 10a - Susana Malón, espainiar fisikari, astronomo eta dibulgatzaile zientifikoa, argi kutsaduran aditua.
- Ekainaren 12a - Txus Jaio, bizkaitar rally pilotua.
- Ekainaren 12a - Unai Osa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 13a - Rakel Mateo, bizkaitar triatleta paralinpikoa.
- Ekainaren 14a - Gorka Vázquez, bizkaitar zinema zuzendari eta diseinatzaile grafikoa.
- Ekainaren 17a - Shoji Jo, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 18a - Jamel Debbouze, frantziar aktorea.
- Ekainaren 18a - Camille Kouchner, frantziar akademikoa, zuzenbide pribatuko irakaslea.
- Ekainaren 19a - Meritxell Serret, kataluniar politologo eta politikaria.
- Ekainaren 19a - Oksana Txusovitina, SESB, Uzbekistan eta Alemaniaren izenean lehiatu den gimnasta olinpikoa eta munduko txapelduna.
- Ekainaren 22a - Aitor Beltrán, gipuzkoar aktorea.
- Ekainaren 22a - Andreas Klöden, alemaniar txirrindularia.
- Ekainaren 23a - KT Tunstall, eskoziar pop, rock eta folk kantautore eta musikaria.
- Ekainaren 23a - Shuhei Terada, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 25a - Chenoa, Argentinan jaiotako espainiar abeslaria.
- Ekainaren 25a - Vladimir Kramnik, errusiar xake jokalaria.
- Ekainaren 27a - Asier Etxeandia, bizkaitar aktore eta abeslaria.
- Ekainaren 27a - Tobey Maguire, estatubatuar zinema eta telebistako aktore eta ekoizlea.
- Ekainaren 29a - María José Rienda, espainiar eskiatzaile alpino ohia eta politikaria.
UztailaAldatu
- Uztailaren 5a - Hernán Crespo, argentinar futbolari ohia.
- Uztailaren 6a - 50 Cent, estatubatuar hip hop abeslari eta aktorea.
- Uztailaren 7a - Nina Hoss, alemaniar aktorea.
- Uztailaren 8a - Kutxi Romero, euskal abeslari, musikagile eta poeta.
- Uztailaren 9a - Gaizka Garitano, euskal herritar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Uztailaren 9a - Damián Szifron, argentinar telebista eta zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Uztailaren 10a - Stefán Karl Stefánsson, islandiar aktore eta abeslaria (h. 2018).
- Uztailaren 11 - Naomi McClure-Griffiths, estatubatuar astrofisikaria eta erradioastronomoa.
- Uztailaren 12a - Eider Gardiazabal, bizkaitar politikaria.
- Uztailaren 15a - Virginia Berasategi, euskal triatleta.
- Uztailaren 15a - Aitor Kintana, arabar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 17a - Elena Anaya, espainiar aktorea.
- Uztailaren 17a - Cécile de France, belgikar aktorea.
- Uztailaren 18a - M.I.A., ingeles rapeatzaile, abeslari, musika-ekoizle eta ekintzailea.
- Uztailaren 25a - Yuji Hironaga, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 26a - Liz Truss, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- Uztailaren 26a - Leire Ucha, bizkaitar aktorea.
- Uztailaren 28a - Leonor Watling, espainiar aktore eta abeslaria.
- Uztailaren 30a - Unai Agirre, gipuzkoar bertsolaria.
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Ane Dahl Torp, norvegiar aktorea.
- Abuztuaren 2a - Íngrid Rubio, kataluniar antzezlea.
- Abuztuaren 2a - Naoki Sakai, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 3a - Miquel Buch, kataluniar politikaria.
- Abuztuaren 3a - Iñaki Malumbres, nafar eskubaloi jokalari ohia.
- Abuztuaren 3a - María Begoña Redal, nafar kirolari ohia.
- Abuztuaren 4a - Harkaitz Cano, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- Abuztuaren 4a - Lucho Fernández Sixto, galiziar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 7a - Kamil Ausbuher, txekiar ziklokros txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 7a - Cristina López, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- Abuztuaren 7a - Rosa Martínez Rodríguez, espainiar aktibista ekologista eta politikaria.
- Abuztuaren 7a - Charlize Theron, hegoafrikar aktorea.
- Abuztuaren 8a - Raquel Meroño, espainiar aktore, telebista aurkezle eta modeloa.
- Abuztuaren 8a - Makoto Tanaka, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 10a - İlhan Mansız, turkiar futbolari ohi eta patinatzailea.
- Abuztuaren 12a - Casey Affleck, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 14a - Raúl Otxoa, arabar futbolari ohia.
- Abuztuaren 15a - Yoshikatsu Kawaguchi, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 15a - Ainara Lasa Perez, gipuzkoar artista eta kultur eragilea.
- Abuztuaren 16a - Taika Waititi, zeelandaberritar zinema eta telebista zuzendaria, aktorea eta umorista.
- Abuztuaren 18a - Mireia Elkoroiribe, bizkaitar politikari eta enpresaburua.
- Abuztuaren 18a - Igor Elortza, bizkaitar bertsolaria.
- Abuztuaren 18a - Alaitz Guridi Agirrezabala, gipuzkoar musikaria.
- Abuztuaren 18a - Aitor Lopez Rekarte, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 19a - Francisco Fernández Torrejón, txiletar futbolari ohia.
- Abuztuaren 22a - Bihotz Gorospe, bizkaitar irakaslea, abeslaria eta musikagilea.
- Abuztuaren 22a - Xantal Llavina, kataluniar kazetaria.
- Abuztuaren 23a - José Félix Guerrero, bizkaitar futbolari ohia.
- Abuztuaren 29a - Juan Diego Botto, argentinar-espainiar aktorea.
- Abuztuaren 31 - Sara Ramírez, mexikar-estatubatuar aktore eta abeslaria.
IrailaAldatu
- Irailaren 3a - Xavier Ipharragerre, lapurtar futbolari ohia.
- Irailaren 3a - Redfoo, estatubatuar DJa, abeslaria eta rapperra.
- Irailaren 5a - Oier Guillan, gipuzkoar idazlea.
- Irailaren 6a - Patxi Puñal, nafar futbolaria.
- Irailaren 7a - Suguru Ito, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 8a - Mikel Santiago, eleberri beltzen bizkaitar idazlea.
- Irailaren 9a - Irati Iciar Madinabeitia, gipuzkoar historialaria.
- Irailaren 10a - Alberto Martínez, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Irailaren 10a - Nobuhisa Yamada, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 15a - Aranzazu González, gipuzkoar igerilari paralinpiko ohia.
- Irailaren 16a - Cristina Ónega, espainiar kazetaria.
- Irailaren 16a - Jon Tecedor, euskal haltera (h. 2008).
- Irailaren 17a - Álvaro Fuentes, gipuzkoar baxu-jotzailea, La Oreja de Van Gogh taldekoa.
- Irailaren 17a - Saša Stefanović, serbiar saskibaloi jokalaria.
- Irailaren 18a - Akihiro Endo, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 20a - Asia Argento, italiar aktore, zuzendari, DJ eta abeslaria.
- Irailaren 21a - Gorka Villar, bizkaitar enpresaburu eta abokatua, kirol zuzenbidean aditua.
- Irailaren 22a - Javier López Vallejo, nafar futbolari ohia.
- Irailaren 23a - Norbert Ferré, frantziar mago, ilusionista, zuzendari artistiko eta talentu-agentea.
- Irailaren 24a - Sergio Muñiz, bizkaitar aktore, abeslari eta modeloa.
- Irailaren 25a - Mikel Arriola, mexikar abokatu, funtzionario, politikari eta zesta puntako pilotari ohia.
- Irailaren 25a - Peio Lizarazu, lapurtar surflaria.
- Irailaren 28a - Arantza Ibarra, bizkaitar publizista, ipuin irakurle eta idazle, musikagile, zinema gidoigile eta zuzendaria.
- Irailaren 29a - Ben Berden, belgikar ziklo-kross txirrindularia.
- Irailaren 29a - Galder Izagirre, gipuzkoar musikari eta argazkilaria.
- Irailaren 30a - Marion Cotillard, frantziar aktorea.
UrriaAldatu
- Urriaren 1a - Bimba Bosé, espainiar modelo, moda diseinatzaile, aktore, DJ eta abeslaria (h. 2017).
- Urriaren 1a - Txulpan Khamatova, errusiar aktorea.
- Urriaren 2a - Rie Yamaki, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 3a - India Arie, estatubatuar neo-soul abeslaria.
- Urriaren 4a - Sandra Barneda, kataluniar telebista aurkezlea eta idazlea.
- Urriaren 4a - Cristiano Lucarelli, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 5a - Maria Solana, nafar kazetaria eta politikaria.
- Urriaren 5a - Kate Winslet, britainiar aktorea.
- Urriaren 6a - Leire Corrales, EAJko bizkaitar politikaria.
- Urriaren 6a - Inés Sainz, bizkaitar modelo ohia eta harreman publikoen arduraduna.
- Urriaren 6a - Pato Machete, mexikar raperoa, Control Machete taldeko abeslari ohia eta ondoren bakarlaria.
- Urriaren 7a - Ryuzo Morioka, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 8a - Maria Teixidor i Jufresa, kataluniar enpresaburu eta abokatua.
- Urriaren 8a - Aiora Zulaika, Pirritx, euskal pailazoa.
- Urriaren 9a - Albert Serra, kataluniar zine zuzendari eta ekoizlea.
- Urriaren 11 - Patxi Vila, nafar txirrindularia.
- Urriaren 12a - Iker Lauroba, gipuzkoar abeslaria, Lauroba musika taldearen sortzailea.
- Urriaren 13a - Álvaro Pérez Florentino, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urriaren 14a - Floyd Landis, estatubatuar txirrindulari ohia.
- Urriaren 16a - Mar Saura, kataluniar modelo, aktore eta telebista aurkezlea.
- Urriaren 18a - Bruno Duhamel, frantziar komikilaria.
- Urriaren 19a - César Sanmartín, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Urriaren 23a - Koji Kumagai, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 23a - Manuela Velasco, espainiar aktore eta telebistako aurkezlea.
- Urriaren 24a - Jorge Pérez Sáenz, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 27a - Xabier Erkizia, nafar irrati-esataria eta telebista aurkezlea.
- Urriaren 27a - Aron Ralston, estatubatuar mendizalea.
- Urriaren 30a - Gari Berasaluze, euskal idazlea.
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - Roberto Dueñas, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Azaroaren 2a - Julen Bereikua, bizkaitar zestapuntalaria.
- Azaroaren 2a - Estitxu Fernandez, nafar kazetaria.
- Azaroaren 3a - Alexander De Croo, Belgikako lehen ministroa.
- Azaroaren 8a - Ángel Corella, espainiar ballet dantzari eta koreografoa.
- Azaroaren 10a - Fernando González Molina, nafar telebista eta zinema zuzendaria.
- Azaroaren 13a - Txiki Lombraña, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 14a - Luizão, brasildar futbolari ohia.
- Azaroaren 18a - Felipe Guréndez, arabar futbolari ohia.
- Azaroaren 18a - Raquel Sánchez Jiménez, kataluniar abokatua eta politikaria.
- Azaroaren 18a - Jason Williams, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Azaroaren 19a - Ezequiel Mosquera, espainiar txirrindularia.
- Azaroaren 21a - Ruben Oarbeaskoa, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 21a - Kensaku Omori, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 25a - Garbiñe Elizegi, estatubatuar-nafar erizaina, politikaria eta feminista.
- Azaroaren 25a - Lander Garro, gipuzkoar idazle eta argazkilaria.
- Azaroaren 25a - Kazumi Kishi, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 25a - Paul Mealor, galestar musikagilea.
- Azaroaren 25a - Aitor Mendiluze, gipuzkoar bertsolaria.
- Azaroaren 27a - Edita Pučinskaitė, lituaniar txirrindularia.
- Azaroaren 28a - José Antonio Garrido, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 28a - Olivier Martikorena, lapurtar urpeko ehiztaria.
- Azaroaren 28a - Takashi Shimoda, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 29a - Fallon Fox, estatubatuar emakumezko askotariko borroka-arteetako (MMA) borrokalari transgeneroa.
AbenduaAldatu
- Abenduaren 1a - Rubén Zamora, nafar aktorea.
- Abenduaren 2a - Elma Saiz, PSNko nafar politikaria.
- Abenduaren 4a - Sito Alonso, espainiar saskibaloi entrenatzailea.
- Abenduaren 5a - Ronnie O'Sullivan, snooker jokalari ingelesa.
- Abenduaren 5a - Alberto Unamuntzaga, gipuzkoar politikaria, Eusko Alkartasunaren kidea.
- Abenduaren 11 - Gerben de Knegt, herbeheretar ziklo-kross txirrindularia.
- Abenduaren 12a - Mayim Bialik, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 13a - Igor Paskual, gipuzkoar jatorriko asturiar gitarra-jotzailea.
- Abenduaren 15a - Cosmin Contra, errumaniar futbolaria.
- Abenduaren 17a - Milla Jovovich, ukrainar aktore, modelo, moda-diseinatzaile eta musikaria.
- Abenduaren 18a - Sia, australiar abeslaria.
- Abenduaren 18a - Esther Vivas, kataluniar kazetaria, soziologoa, gizarte ekintzailea eta politikaria.
- Abenduaren 19a - Brandon Sanderson, estatubatuar fantasia eta zientzia-fikziozko eleberrigilea.
- Abenduaren 20a - Ignacio Escolar, espainiar kazetaria.
- Abenduaren 21a - Charles Michel, Belgikako lehen ministro ohia eta Europako Kontseiluko lehendakaria.
- Abenduaren 22a - Hiromi Ikeda, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 22a - Dimitri Khokhlov, errusiar futbolaria.
- Abenduaren 22a - Mikel Reparaz, nafar kazetaria.
- Abenduaren 22a - Mariko Tamaki, kanadar artista eta idazlea.
- Abenduaren 24a - Maria Zakharova, errusiar politikaria.
- Abenduaren 26a - Marcelo Rios, txiletar tenislaria.
- Abenduaren 27a - Izaskun Aranburu, gipuzkoar piraguista ohia, ur lasaietako kayakean aritua.
- Abenduaren 29a - Shinji Otsuka, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 29a - Teresa Perales, espainiar igerilari, politikari ohia, idazlea eta irakaslea.
- Abenduaren 30a - Tiger Woods, estatubatuar golfaria, historiako onenenetarikoa.
- Abenduaren 31 - Sendoa Agirre, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 31 - Diana Sacayán, transgeneroen aldeko argentinar ekintzailea (h. 2015).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Afrika Bibang, ekuatoreginear jatorriko bizkaitar abeslaria.
- Agurtzane Elustondo, gipuzkoar trikitilaria.
- Ainara Barrena, bizkaitar artista.
- Aizpea Oihaneder, gipuzkoar sukaldari eta telebista aurkezlea.
- Alaitz Olaizola, gipuzkoar idazlea.
- Amaia Telletxea, nafar bertsolaria.
- Amorante, gipuzkoar musikaria.
- Anabel Arraiza, nafar aktorea.
- Asier Larraza Gorrotxategi, gipuzkoar argazkilaria.
- Asier Osinalde, gipuzkoar idazle eta irakaslea.
- Béatrice Urruspil, baxenafar idazlea.
- Borja Barrueta, bizkaitar musikaria, jazz bateria jolea.
- Cordelia Fine, kanadar-britainiar filosofoa, psikologoa eta idazlea.
- David Pla, nafar ETAkidea.
- Eneko Bidegain, lapurtar idazle eta kazetaria.
- Eñaut Elorrieta, bizkaitar sortzaile eta abeslaria.
- Félix Viscarret, nafar zinema zuzendaria eta gidoigilea.
- Fertxu Izquierdo, nafar idazlea.
- Iban Gurrutxaga, gipuzkoar gitarra-jotzailea eta musikagilea.
- Iñaki Soto, Gara egunkariko zuzendaria.
- Iñigo Olaetxea, nafar bertsolaria.
- Ixone Arregi, bizkaitar margolaria.
- Ivan Jiménez, bizkaitar abokatu eta enpresaria.
- Jon Abril, nafar kazetaria, bertsolaria, politikaria, idazlea eta dokumentalgilea.
- Jon Gerediaga, bizkaitar poeta eta antzerkigilea.
- Joxe Juan Zubieta, Etxabe, nafar bertsolaria.
- Jurgi Kintana, bizkaitar EHUko irakaslea eta UEUko kidea, historian doktorea,
- Lara Odriozola, gipuzkoar idazlea.
- Leire Apellaniz, bizkaitar zinema ekoizlea.
- Leire Ezpeleta, gipuzkoar eskiatzailea eta mendi lasterkaria.
- Luiso Berdejo, gipuzkoar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Maite Itoiz, nafar abeslari eta multiinstrumentalista.
- Manex Fuchs, baxenafar aktorea.
- María Abásolo Jáuregui, argentinar artista.
- Mery Cuesta, bizkaitar arte-kritikari eta komikilaria.
- Mikel Aiestaran, gipuzkoar freelance kazetaria.
- Naia del Castillo, bizkaitar eskultore eta argazkilaria.
- Rakel San Sebastian, Adinberri elkarteko zuzendaria.
- Rebeca Esnaola, nafar hezkuntza orientatzaile eta politikaria.
- Ruben Santxez, arabar bertsolaria.
- Sergio Ruiz Gonzalez de Txabarri, Serge, gipuzkoar musikagile eta abeslaria.
- Txema Mendizabal, bizkaitar musikari eta abeslaria.
- Urko Atxotegi, lapurtar bertsolaria eta enpresaria.
- Urtzi Urkizu, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- Conny Beyreuther, alemaniar-euskal herritar argazkilaria eta editore grafikoa.
- Ainara Munt, kataluniar itzultzailea.
- Anahí Berneri, argentinar zinema-zuzendari eta -ekoizlea.
- Ann Rose Nu Tawng, birmaniar moja eta erizaina.
- Anna Gabriel, kataluniar politikaria, 2018tik herbestan dagoena.
- Benny Wenda, Mendebaldeko Papuako buruzagi tribala.
- Christelle Maurin, frantziar idazlea.
- Erika Aifan, guatemalar abokatu eta epailea.
- Filipa César, portugaldar artista, zinemagilea eta fikziozko dokumentaletan interesa duen zinema zuzendaria.
- Isaki Lacuesta, kataluniar zinema-zuzendaria.
- Jesús Vidal, espainiar aktorea.
- Laura Latorre, espainiar gizarte-hezitzailea eta hezkuntza emozionalean espezialista.
- María Reimóndez, galiziar idazle eta feminista.
- Marta Rojals, katalan idazle, artikulugile eta arkitektoa.
- Mathias Damour, frantziar ekologista eta pedagogoa, Vikidiaren sortzailea.
- Mussie Zerai, eritrear aktibista eta apaiza, 2010eko hamarkadako migrazio krisian egindako lanagatik ezaguna.
- Nina Poon, estatubatuar argazkilari, modelo, aktore, makillatzaile eta ilustratzaile transexuala.
- Sergio Gutiérrez, espainiar musikaria.
- Wafa Idris, Palestinar gatazkako lehen emakumezko bonba-jartzaile suizida (h. 2002).
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Kiusaku Ogino, japoniar ginekologoa (j. 1882).
- Urtarrilaren 4a - Carlo Levi, XX. mendeko idazle eta margolari italiarrik garrantzitsuenetako bat (j. 1902).
- Urtarrilaren 9a - Pierre Fresnay, frantziar antzezlea (j. 1897).
- Urtarrilaren 14a - Javier Arana, euskal kirolaria (j. 1905).
- Urtarrilaren 15a - Shojiro Sugimura, japoniar futbolaria (j. 1905).
- Urtarrilaren 17a - Gustavo Rojas Pinilla, Kolonbiako presidente eta diktadorea (j. 1900).
- Urtarrilaren 19a - Thomas Hart Benton, estatubatuar margolaria (j. 1889).
- Urtarrilaren 26a - Lyubov Orlova, sovietar zinemako lehen izar handia, antzerki aktorea eta abeslaria (j. 1902).
- Urtarrilaren 28a - Antonín Novotný, Txekiako presidentea (j. 1904).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 1a - Francisco Sagarzazu, gipuzkoar politikaria (j. 1888).
- Otsailaren 2a - Werner Weber, alemaniar matematikaria (j. 1906).
- Otsailaren 3a - Umm Kulthum, Ekialdeko Izarra, egiptoar abeslaria, egiptoar nazionalismoaren eta panarabismoaren ikurra (j. 1898).
- Otsailaren 8a - Robert Robinson, ingeles kimikaria, 1947ko Kimikako Nobel Saria (j. 1886).
- Otsailaren 11 - Richard Ratsimandrava, Madagaskargo presidentea (j. 1931).
- Otsailaren 11 - Hideo Shinojima, japoniar futbolaria (j. 1910).
- Otsailaren 13a - Jenny Hempel, daniar botanikoa, landareen fisiologian aitzindaria (j. 1882).
- Otsailaren 14a - Julian Huxley, britainiar biologo, eugenesialaria eta internazionalista (j. 1887).
- Otsailaren 14a - P. G. Wodehouse, ingeles idazlea (j. 1881).
- Otsailaren 19a - Luigi Dallapiccola, italiar musikagilea, dodekafonismoaren aitzindaria Italian (j. 1904).
- Otsailaren 19a - Inazio Larrañaga, gipuzkoar idazlea (j. 1892).
- Otsailaren 24a - Nikolai Bulganin, sobietar politikaria, SESBeko lehen ministroa (j. 1895).
- Otsailaren 24a - Antonio Rueda Sánchez-Malo, nafar fiskal eta politikaria, Nafarroako gobernadore zibila (j. 1911).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 2a - Milagros Leal, espainiar aktorea (j. 1902).
- Martxoaren 2a - Madeleine Vionnet, frantziar moda diseinatzailea, modaren historian eraginkorrenetakoa (j. 1876).
- Martxoaren 7a - Mikhail Mikhailovitx Bajtin, errusiar literatura-kritikaria (j. 1895).
- Martxoaren 8a - Joseph Bech, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1887).
- Martxoaren 8a - George Stevens, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1904).
- Martxoaren 9a - Joseph Guillemot, distantzia luzeko frantziar atleta (j. 1899).
- Martxoaren 13a - Ivo Andritx, serbokroazieraz idatzi zuen idazlea, 1961eko Literaturako Nobel Saria (j. 1892).
- Martxoaren 14a - Susan Hayward, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- Martxoaren 15a - Aristoteles Onassis, XX. mendeko greziar ontzigintzako enpresaburu ospetsuena eta bere garaiko gizon aberatsena (j. 1906).
- Martxoaren 23a - Felix Izagirre, Izagirre I, bizkaitar esku-huskako eta palazko pilotaria (j. 1903).
- Martxoaren 25a - Faisal Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1906).
- Martxoaren 29a - Eugenio Zendoia, gipuzkoar arkitektoa (j. 1894).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 5a - Chiang Kai-shek, Txinako gobernuburua (j. 1887).
- Apirilaren 5a - Victor Marijnen, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1917).
- Apirilaren 8a - Joseph Laniel, Frantziako lehen ministroa (j. 1889).
- Apirilaren 10a - Walker Evans, estatubatuar argazkilaria (j. 1903).
- Apirilaren 12a - Joséphine Baker, estatubatuar-frantziar dantzari eta abeslaria (j. 1906).
- Apirilaren 13a - François Tombalbaye, lehendabiziko Txadeko presidentea, estatu kolpean eraila (j. 1918).
- Apirilaren 14a - Fredric March, estatubatuar aktorea (j. 1897).
- Apirilaren 17a - Sarvepalli Radhakrishnan, Indiako bigarren presidentea (j. 1888).
- Apirilaren 25a - Jacques Duclos, frantziar politikaria (j. 1896).
- Apirilaren 26a - Diego Perez de Arriluzea, Frai Diego Dulantzikoa, arabar historialari, irakasle eta fraide agustindarra (j. 1888).
- Apirilaren 29a - Agustí Duran, kataluniar historialari, artxibista eta arkeologoa (j. 1887).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 6a - József Mindszenty, hungariar kardinala (j. 1892).
- Maiatzaren 7a - Hilkka Rantaseppä-Helenius, finlandiar astronomoa (j. 1925).
- Maiatzaren 8a - Avery Brundage, estatubatuar enpresaburu eta atleta, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko 5. zuzendaria (j. 1887).
- Maiatzaren 10a - Roque Dalton, salvadortar kazetari, idazle eta iraultzailea, eraila (j. 1935).
- Maiatzaren 12a - Emma Vyssotsky, estatubatuar astronomoa (j. 1894).
- Maiatzaren 13a - Marguerite Perey, frantziar fisikaria, frantzioaren aurkitzailea eta Frantziako Zientzien Akademiako kide aukeratutako lehen emakumea (j. 1909).
- Maiatzaren 14a - Jesus Maria Markiegi, gipuzkoar ETAkidea, Guardia Zibilak tirokatua (j. 1955).
- Maiatzaren 18a - Kasimir Fajans, poloniar kimikari eta fisikaria (j. 1887).
- Maiatzaren 18a - Aníbal Troilo, pichuco, argentinar bandoneon-jotzaile, musikagile eta tango-orkestra zuzendaria (j. 1914).
- Maiatzaren 19a - Anna Estelle Glancy, estatubatuar astronomoa eta lente profesionalen diseinatzailea (j. 1883).
- Maiatzaren 20a - Manuel Fal Conde, espainiar abokatu, politikari karlista eta idazlea (j. 1894).
- Maiatzaren 20a - Barbara Hepworth, ingeles eskultorea (j. 1903).
- Maiatzaren 28a - Lung Chien, txinatar jatorriko hongkongdar zinema zuzendaria (j. 1916).
- Maiatzaren 31 - Marcelino Agirrezabala, Txirri I.a, bizkaitar futbolaria (j. 1902).
EkainaAldatu
- Ekainaren 3a - Eisaku Satō, Japoniako lehen ministroa eta 1974ko Bakearen Nobel Saria (j. 1901).
- Ekainaren 5a - Gabriel Aresti, bilbotar idazlea eta poeta, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat (j. 1933).
- Ekainaren 5a - Miguel Matxinandiarena, nafar zinema ekoizlea, Argentinan lan egin zuena (j. 1899).
- Ekainaren 6a - Hugo Dyson, Inklings taldeko partaidea eta Ingelesaren ikertzailea (j. 1896).
- Ekainaren 13a - Arturo Tabera, espainiar kardinala, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (j. 1903).
- Ekainaren 16a - Henri Behotegi, lapurtar errugbilaria (j. 1898).
- Ekainaren 22a - Per Wahlöö, suediar eleberrigile eta kazetaria (j. 1926).
- Ekainaren 24a - Elizabeth Lee Hazen, estatubatuar fisiologo eta mikrobiologoa (j. 1885).
- Ekainaren 26a - José María Escrivá, espainiar apaiza, Opus Deiaren eta Nafarroako Unibertsitatearen fundatzailea (j. 1902).
- Ekainaren 28a - Ofelia Rodríguez Acosta, kubatar idazle, kazetari, feminista eta ekintzailea (j. 1902).
- Ekainaren 29a - Hans Furler, alemaniar politikaria, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (j. 1904).
- Ekainaren 29a - Dionisio Ridruejo, espainiar politikari frankista eta idazlea (j. 1912).
UztailaAldatu
- Uztailaren 5a - Otto Skorzeny, austriar Waffen-SSko kidea (j. 1907).
- Uztailaren 8a - Leonor Acevedo Suárez, argentinar itzultzailea (j. 1876).
- Uztailaren 10a - Achille Van Acker, Belgikako lehen ministroa (j. 1898).
- Uztailaren 17a - Johañe Pitrau, nekazarien buruzagia, kristau militante ezkertiarra eta sindikalista zuberoarra (j. 1929).
- Uztailaren 30ean desagertua - Jimmy Hoffa, estatubatuar sindikalista (j. 1913).
- Uztailaren 31 - Francisco Expósito, euskal txirrindularia (j. 1920/1921).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 8a - Joaquín Arrarats, nafar kazetari eta historialaria (j. 1898).
- Abuztuaren 9a - Dmitri Xostakovitx, sobietar konpositorea (j. 1906).
- Abuztuaren 11 - Rachel Katznelson, Errusian jaiotako israeldar emakume idazlea, hezitzailea eta ekintzailea (j. 1885).
- Abuztuaren 15a - Sheikh Mujibur Rahman, lehendabiziko Bangladeshko presidentea (j. 1920).
- Abuztuaren 20a - Isidro Ansorena, euskal txistularia (j. 1892).
- Abuztuaren 27a - Haile Selassie, Etiopiako azken Enperadorea eta Rastafari mugimenduaren sortzailea (j. 1892).
- Abuztuaren 29a - Éamon de Valera, Irlandako presidentea (j. 1882).
- Abuztuaren 31 - Jesus Mari Garcia Ripalda, gipuzkoar militante komunista, Espainiako poliziak tiroz hila (j. 1952).
IrailaAldatu
- Irailaren 10a - George Paget Thomson, ingeles fisikaria, 1937ko Fisikako Nobel Saria (j. 1892).
- Irailaren 10a - Hans Swarowski, austriar orkestra zuzendari eta zuzendaritza irakaslea (j. 1899).
- Irailaren 11 - Pedro Antequera Azpiri, espainiar margolaria, marrazkilaria eta artista grafikoa (j. 1892).
- Irailaren 20a - Saint-John Perse, frantziar olerkari eta diplomatikoa, 1960ko Literaturako Nobel saria (j. 1887).
- Irailaren 27an, frankismoko azken exekuzioetan fusilatuak:
- Xosé Humberto Baena, Frente Revolucionario Antifascista y Patriota talde armatuko kidea (j. 1950).
- Ramón García Sanz, Frente Revolucionario Antifascista y Patriota talde armatuko kidea (j. 1948).
- Angel Otaegi, burgostar ETAkidea (j. 1942).
- Jon Paredes, Txiki, extremadurar-gipuzkoar ETAkidea, (j. 1954).
- José Luis Sánchez Bravo, Frente Revolucionario Antifascista y Patriota talde armatuko kidea (j. 1954).
- Irailaren 27a - Maurice Feltin, frantziar kardinala (j. 1883).
UrriaAldatu
- Urriaren 3a - Guy Mollet, Frantziako lehen ministroa (j. 1905).
- Urriaren 11 - Luis Llaguno, bizkaitar politikaria (j. 1878).
- Urriaren 14a - Manuel López, Travieso, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1900).
- Urriaren 22a - Arnold J. Toynbee, ingeles historialaria (j. 1889).
- Urriaren 27a - Ángela Ruiz Robles, leondar irakasle eta asmatzailea, liburu elektronikoaren lehen patentearen jabea (j. 1895).
- Urriaren 27a - Rex Stout, estatubatuar eleberri beltz egilea (j. 1886).
- Urriaren 28a - Georges Carpentier, frantziar boxeolaria (j. 1894).
- Urriaren 28a - Santos Gandia, gipuzkoar biolontxelo-jotzailea (j. 1899).
- Urriaren 30a - Gustav Hertz, alemaniar fisikaria, 1925eko Fisikako Nobel Saria (j. 1887).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 2a - Pier Paolo Pasolini, italiar zinema-zuzendaria, olerkaria, idazlea eta intelektuala (j. 1922).
- Azaroaren 5a - Richard Sharpe Shaver, zientzia-fikzioko estatubatuar idazlea (j. 1907).
- Azaroaren 5a - Edward Lawrie Tatum, estatubatuar biologoa, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1909).
- Azaroaren 10a - Manuel Aznar, espainiar kazetari, politikari eta diplomatikoa (j. 1894).
- Azaroaren 13a - Olga Bergholz, sobietar poeta, Leningradeko setioan irratian egindako lanagatik ezaguna (j. 1910).
- Azaroaren 14a - Harvey Sacks, estatubatuar soziologoa, etnometodologiaren ordezkari nabarietakoa (j. 1935).
- Azaroaren 16a - Agustín Gómez Pagola, gipuzkoar politikaria eta futbolaria (j. 1922).
- Azaroaren 18a - Ignacia Idoate Iragui, nafar moja, Zamorako umezurtz-etxearen zuzendaria (j. 1900).
- Azaroaren 19a - Priscilla Fairfield Bok, estatubatuar astronomoa (j. 1896).
- Azaroaren 20a - Francisco Franco, espainiar diktadore militarra (j. 1892).
- Azaroaren 21a - Gunnar Gunnarsson, gehienbat danieraz idatzi zuen islandiar idazlea (j. 1889).
- Azaroaren 28a - Erico Verissimo, brasildar eleberrigilea eta literatura-historialari eta kritikaria (j. 1905).
- Azaroaren 29a - Graham Hill, ingeles auto pilotua, Hiruko Koroa irabazi duen pilotu bakarra (j. 1929).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 4a - Hannah Arendt, judu jatorriko politika ikertzaile alemaniarra (j. 1906).
- Abenduaren 7a - Thornton Wilder, estatubatuar antzezlan eta eleberri idazlea (j. 1897).
- Abenduaren 9a - Francisco Basterretxea, euskal herritar politikari eta abokatua (j. 1886).
- Abenduaren 9a - William Augustus Wellman, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1896).
- Abenduaren 15a - Shigeyoshi Inoue, japoniar almirantea (j. 1889).
- Abenduaren 16a - Luigi Platé, auto gidari italiarra (j. 1894).
- Abenduaren 24a - Bernard Herrmann, estatubatuar zinema soinu-banda konpositorea (j. 1911).
- Abenduaren 25a - Jose Ramon Zubillaga, gipuzkoar idazlea (j. 1891).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Martxoa - Maria Paz Jiménez Escudero, gipuzkoar margolaria (j. 1909).
- Eduardo Olasagasti, bizkaitar arkitektoa (j. 1909).
- Jesus Agirregabiria, donostiar tenorra (j. 1892).
- Jose Maria Nabatz, euskal herritar ozeanografoa (j. 1897).
- Martin Oianburu Artze, nafar enpresaburua (j. 1881).
- Pierre Eiheramendi, zuberotar idazlea, apaiza eta euskaltzain urgazlea (j. 1891).
- Serafin Arantzeta, bizkaitar trikitilaria (j. 1899).
- Benjamin Jekhowski, frantziar-errusiar-poloniar astronomoa (j. 1881).
- Paul Arrighi, korsikar idazle eta historialaria (j. 1895).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Aage Niels Bohr, Ben Roy Mottelson, Leo James Rainwater
- Kimika: John Warcup Cornforth, Vladimir Prelog
- Literatura: Eugenio Montale
- Medikuntza: David Baltimore, Renato Dulbecco, Howard Martin Temin
- Ekonomia: Leonid Kantorovich, Tjalling Koopmans
- Bakea: Andrei Dimitrievitx Sakharov