Naia del Castillo

Naia del Castillo (Bilbo, 1975) euskal herritar eskultore eta argazkilaria da[1][2][3].

Naia del Castillo
Bizitza
Izen osoaNaia del Castillo
JaiotzaBilbo, 1975 (45/46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta argazkilaria

BiografiaAldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi ondoren master bat lortu zuen Londresko Chelsea College of Art & Design-en. Bere lanak emakumea izan du gaia.

Erakusketa ugari egin ditu: Zaragozako Pablo Serrano museoan (2003), Gasteizko Artium Museoan (2004), Madrilgo PHotoEspañan edota Alemania, AEB eta Austria zeharkatu dituztenak (2002).

Bere lanak Santanderreko Arte Ederretako Museoan, Parisko Maison Européene de la Photographien, Houstongo Museum of Fine Arts, Espainiako Akademia Erroman eta beste museotan daude.

 
Naia del Castillo, "Espazio domestikoa - etxeko lanak", 2001.

ErreferentziakAldatu