Lauroba
Lauroba Donostian sortutako power-pop eta rock musika taldea da. Hainbat diska atera dituzte dagoeneko eta bertako abeslaria den Iker Laurobak ere atera ditu beste bi bakarka.
Lauroba | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Donostia (Gipuzkoa) |
Musika mota | power-pop, rock |
Urteak | 2004 - 2018 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | GOR Diskak, Oihuka |
Taldekideak | |
Iker Lauroba Haritz Lauroba Iñaki Ortego Ane Bastida Andoni Garcia | |
Lehengo taldekideak | |
Iñigo Asensio, Alain Urkola, Borja Fernandez | |
Informazio gehigarria | |
Taldekideak
aldatuOraingo taldekideak (2016):
- Iker Lauroba - ahotsa, gitarra, sitarra, sintetizadoreak, organoa
- Haritz Lauroba - bateria
- Iñaki Ortego - pianoa
- Ane Bastida - baxua, koruak
- Andoni Garcia - gitarra
Ibilbidea
aldatuTaldea Iker eta Haritz Lauroba anaiek sortu zuten 2004an, aurretik zebiltzan Utikan eta Hamaika Bide taldeak utzi ondoren[1]. 2005ean eman zuten aurreneko kontzertua Intxaurrondoko Gaztetxean. Bertan emandako zuzenekoa grabatu eta hau izan zen taldearen demoa. 2006an Borja Fernandez eta Alain Urkola batu zitzaien eta Donostiako pop-rock lehiaketa irabazi zuten. Honi esker 2006an lau abestitako maxi diska kaleratu zuten. 2008an grabatu zuten lehenengo diska, Gauari gauarekin[2]. Ondoren diska berriak etorri ziren, ...egunarekin, Bidea eta IV.
Hamalau urteko ibilbidearen ondoren taldeak etenaldi bat hartzea erabaki du. 2018ko martxoan 3an eman zuten azken kontzertua Donostiako Doka kafe antzokian[3].
Diskografia
aldatu- Lauroba (2005) - maketa
- Lauroba (2007) - maxi diska, 4 kantu.
- Gauari gauarekin (2008, GOR Diskak)
- ...egunarekin (2010, GOR Diskak)
- Iglu bat basamortuan (2012, Oihuka)
- Bidea (2014, Oihuka)
- IV (2016, autoekoizpena)[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Lauroba» FanMusicFest (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
- ↑ lauroba taldearen fitxa eta diskografia. (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
- ↑ Laurobaren azken kontzertua. (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
- ↑ IV. (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).