Apirilaren 10
data
Apirilaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko ehungarren eguna da, 101garrena bisurteetan. 265 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1998 - Ostiral santuko hitzarmena sinatu egin zen.
- 2006 - Romano Prodik Italiako hauteskundeak irabazi.
- 2010 -
- Shanghaiko metroa munduko metrorik luzeena bihurtu zen, 147 urtez luzeena izan zen Londresko metroa gainditu ondoren.
- Errusiako Katyn hirian Bigarren Mundu Gerra garaian Stalinek burututako Katyngo sarraskian hildako poloniarrak omentzera zihoala, Lech Kaczyński Poloniako presidentea eta beste 131 pertsona zihoazten hegazkinak istripua izan zuen. Ez zen inor bizirik irten.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1987 - The Secret of My Success (Nire Arrakastaren Sekretua) filma estreinatu zen, Herbert Rossek zuzendu eta Michael J. Fox, Helen Slater, Richard Jordan eta Margaret Whitton aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 2019 - Event Horizon Telescopek lehen zulo beltzaren irudia argitaratu zuen.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2010 -
- Biarritz Olympique errugbi taldea 2010eko Heineken kopako finalerdietara pasatu zen.
- Christopher Horner txirrindulari estatubatuarrak 2010eko Euskal Herriko Itzulia irabazi zen.
MunduaAldatu
- 2016 - Paris-Roubaix: Matthew Hayman australiar txirrindulariak irabazi zuen.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1783 - Francisco Longa, bizkatar militarra (h. 1831).
- 1844 - Jose Goikoa, gipuzkoar arkitektoa (h. 1911).
- 1864 -
- Daniel Irujo, nafar abokatu abertzalea (h. 1911).
- Vicente Larrinaga, euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzalea.
- 1874 - Jose Frantzisko Erauskin, Patxi Errota, Erauskin Errotari, gipuzkoar bertsolaria (h. 1945).
- 1888 - Élie Lambert, lapurtar arte-historialaria (h. 1961).
- 1905 - Gillermo Larrañaga, gipuzkoar idazle eta itzultzailea (h. 1978).
- 1951 - Juan Ignacio Arrieta, arabar apezpikua, Opus Deiko kidea.
- 1953 - Filipe Bidart, Iparretarrak (IK) talde armatuko sortzaile eta buruzagi ohia.
- 1955 - Pierre Hurmic, baxenafar abokatu eta politikaria, Bordeleko alkatea.
- 1957 - Carlos Purroy, nafar futbolari ohia.
- 1962 - Iñaki Salvador, gipuzkoar pianista eta musikagilea.
- 1965 - Kepa Junkera, bizkaitar musikaria, munduko trikitilaririk ospetsuenetakoa.
- 1968 - Josu Urrutia, Athleticeko futbolari ohia eta Athleticeko presidentea.
- 1973 - Patxi Gallego, gipuzkoar komikigilea.
- 1978 - Xabi Aburruzaga, bizkaitar trikitilaria.
- 1986 - Irati Goikoetxea Astaburuaga, gipuzkoar piraguista, eslalom modalitatean aditua.
- 1990 - Marta Tudanca, arabar saskibaloi jokalaria.
- 1992 -
- Jon Arzamendi, gipuzkoar futbolaria.
- Nerea Reparaz, nafar kazetaria.
- Yoel Sola, nafar futbolaria.
- 2000 - Oihane Valdezate, bizkaitar futbolaria.
MunduaAldatu
- 401 - Teodosio II.a, Ekialdeko Inperio Erromatarreko agintaria (h. 450).
- 1270 - Haakon V.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (h. 1319).
- 1512 - Jakue V.a Estuardo, Eskoziako Erresumako erregea (h. 1542).
- 1583 - Hugo Grotius, holandar legegizona eta diplomatikoa, nazioarteko legegintza modernoaren sortzailea (h. 1645).
- 1720 - Giambattista Piranesi, italiar arkitektoa eta grabatzailea (h. 1778).
- 1755 - Samuel Hahnemann, alemaniar medikua, homeopatiaren sortzailea (h. 1843).
- 1769 - Jean Lannes, frantziar mariskala (h. 1809).
- 1778 - William Hazlitt, ingeles saiakeragile eta literatura kritikaria (h. 1830).
- 1783 - Hortense de Beauharnais, Holandako erregina ezkontidea (h. 1837).
- 1789 - Leona Vicario, Mexikoko Independentzia Gerrako pertsonaia garrantzitsuenetako bat (h. 1842).
- 1794 -
- George Merryweather, ingeles medikua eta asmatzailea (h. 1870).
- Matthew Calbraith Perry, estatubatuar itsasgizona eta militarra (h. 1858).
- 1827 - Lew Wallace, estatubatuar abokatu, jeneral, gobernadore, politikari, diplomazialari eta idazlea (h. 1905).
- 1838 - Nicolás Salmerón, espainiar politikaria, irakaslea eta filosofoa (h. 1908).
- 1847 - Joseph Pulitzer, hungariar jatorriko estatubatuar kazetaria (h. 1911).
- 1857 - Lucien Lévy-Bruhl, frantziar filosofo, soziologo eta antropologoa (h. 1939).
- 1868 - George Arliss, britainiar aktorea (h. 1946).
- 1871 - Domitila de Carvalho, portugaldar medikua, irakaslea, idazlea eta politikaria, Coimbrako Unibertsitatera joan zen lehen emakumea (h. 1966).
- 1873 -
- Kyösti Kallio, Finlandiako presidentea (h. 1940).
- Frank Wild, Antartikako hainbat espedizioetan parte hartu zuen britainiar esploratzailea (h. 1939).
- 1877 - Alfred Kubin, austriar imprimatzaile, ilustratzaile eta idazlea (h. 1959).
- 1883 - Bogdan Filov, Bulgariako lehen ministroa (h. 1945).
- 1887 - Bernardo Houssay, argentinar medikua, 1947ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1971).
- 1894 - Ben Nicholson, ingeles margolaria (h. 1982).
- 1900 - Jean Duvieusart, Belgikako lehen ministroa (h. 1977).
- 1907 -
- Raymond Léopold Bruckberger, frantziar domingotarra (h. 1998).
- Germán Suárez Flamerich, Venezuelako presidentea (h. 1990).
- 1910 - Helenio Herrera, argentinar futbol-jokalari eta entrenatzailea (h. 1997).
- 1911 - José Luis Sáenz de Heredia, espainiar zinema-zuzendaria (h. 1992).
- 1912 - Yusuf Lule, 4. Ugandako presidentea (h. 1985).
- 1913 - Stefan Heym, alemanezko eta ingelesezko alemaniar idazlea (h. 2001).
- 1917 - Robert Burns Woodward, estatubatuar kimikaria, 1965eko Kimikako Nobel Saria (h. 1979).
- 1919 - Cécile Rol-Tanguy, Frantziako Erresistentziako kidea, 1944ko abuztuan Parisen liberazioan parte hartu zuena (h. 2020).
- 1924 - Kenneth Noland, estatubatuar margolaria (h. 2010).
- 1927 - Marshall Warren Nirenberg, estatubatuar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2010).
- 1929 -
- Yozo Aoki, japoniar futbolaria (h. 2014).
- Mike Hawthorn, britainiar auto gidaria (h. 1959).
- Ann Sullivan, estatubatuar animatzailea (h. 2020).
- Max von Sydow, suediar aktorea (h. 2020).
- 1930 - Dolores Huerta, estatubatuar buruzagi sindikal eta aktibista soziala.
- 1932 -
- Delphine Seyrig, frantziar antzerki eta zinema antzezlea (h. 1990).
- Omar Sharif, egiptoar aktorea (h. 2015).
- 1937 - Bella Akhmadulina, sobietar eta errusiar olerkari, idazle, itzultzaile, gidoilari eta aktorea (h. 2010).
- 1939 - Claudio Magris, italiar idazle, itzultzaile eta irakaslea.
- 1941 -
- Paul Theroux, estatubatuar bidaiaria eta eleberrigilea.
- Martin Waddell, Haur eta Gazte Literaturako ipar irlandar idazlea.
- 1947 -
- Anna Ferrer, Anantapurreko (India) britainiar kooperantea, Vicente Ferrer Fundazioaren zuzendaria.
- Bunny Wailer, jamaikar musikari, abeslari eta bateria-jotzailea, The Wailers taldeko kidea (h. 2021).
- 1950 - Víctor Alexandre, kataluniar idazle eta kazetaria.
- 1952 - Steven Seagal, estatubatuar aktore, ekoizle, zuzendari eta borroka-artista.
- 1956 - Masafumi Yokoyama, japoniar futbolari ohia.
- 1963 - Eneko de las Heras, venezuelar ilustratzaile, karikaturagile eta umorista grafikoa.
- 1967 - Marie-Antoinette Maupertuis, korsikar ekonomialaria eta politikaria, Korsikako Asanbladako presidentea.
- 1971 - Silvia Abril, kataluniar aktore eta umorista.
- 1973 -
- Guillaume Canet, frantziar aktore eta zinema zuzendaria.
- Roberto Carlos, brasildar futbolaria.
- 1974 - Goce Sedloski, mazedoniar futbolari ohia.
- 1977 -
- Sebastian Bea, estatubatuar arraunlari ohia.
- Nina Xevtxuk, transnistriar politikari ohia.
- 1978 - Katja Kettu, finlandiar eleberrigilea eta animazio-zuzendaria.
- 1979 -
- Rachel Corrie, Nazioarteko Elkartasuneko Mugimenduko estatubatuar kidea (h. 2003).
- Sophie Ellis-Bextor, ingeles abeslaria eta modeloa.
- 1980 - Charlie Hunnam, ingeles aktorea.
- 1982 - Chyler Leigh, .estatubatuar aktorea
- 1983 - Marta Pascal i Capdevila, kataluniar historialari eta politologoa.
- 1987 -
- Maya Gabeira, brasildar surflaria, olatu handiak harrapatzeagatik ezaguna.
- Shay Mitchell, kanadar aktore, modelo, enpresari eta youtuberra.
- Hayley Westenra, zeelandaberritar-irlandar sopranoa.
- 1988 - Haley Joel Osment, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea.
- 1989 -
- Rreze Abdullahu, albano-kosovoar idazlea.
- Thomas Heurtel, frantziar saskibaloi jokalaria.
- 1991 - AJ Michalka, estatubatuar aktore, abeslari, konponsitore eta musikaria.
- 1992 -
- Sadio Mané, senegaldar futbolaria.
- Daisy Ridley, britainiar aktorea.
- 1995 - Marcela Ohio, brasildar emakumezko modelo transgeneroa.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1868 - Augier Alexandre Leremboure, lapurtar politikaria (j. 1799).
- 1906 - Juan Barroeta, euskal herritar margolaria (j. 1835).
- 1945 - Anjel Lekuona Beitia, bizkaitar gudaria, Hradisko kontzentrazio-esparruan eraila (j. 1913).
- 1979 - Mikel Zarate, lezamar idazlea eta apaiza (j. 1933).
- 1981 - Ignacio Untzeta, euskal herritar politikaria, EBBko presidentea.
- 1990 - Maria Victoria Uribe Lasso, Euskal Herrian kargu instituzional baterako proposatu zen lehen emakumea, Caracasen (j. 1913).
- 1992 - Antonio Gezuraga Besangitz, bizkaitar-estatubatuar ingeniaria, AEBtako Itsas Armadan eta NASAn aritutakoa, Floridan (j. 1919).
- 2003 -
- Dionisio Blanco, bizkaitar margolaria (j. 1927).
- Chumy Chúmez, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea, Madrilen (j. 1927).
- 2020 - Enrique Múgica, PSOEko gipuzkoar politikaria, Madrilen (j. 1932).
- 2021 - Tomás Yerro, nafar poeta, filologo eta katedraduna (j. 1950).
MunduaAldatu
- 979 - Luis II.a Frantziakoa, Akitania eta Mendebaldeko Frantziako erregea (j. 846).
- 1533 - Frederiko I.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1471).
- 1548 - Gonzalo Pizarro, espainiar konkistatzailea (j. c. 965).
- 1577 - Juan de Juni, espainiar eskultorea.
- 1585 - Gregorio XIII.a, Aita santua (j. 1502).
- 1599 - Gabrielle d'Estrées, Henrike III.a Nafarroakoaren maitale eta aholkularia (j. 1573).
- 1728 - Nicodemus Tessin Gaztea, suediar arkitektoa (j. 1654).
- 1741 - Celia Fiennes, ingeles bidaiaria (j. 1662).
- 1742 - Amalia Gilemina Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea (j. 1673).
- 1807 - Ana Amalia Brunswick-Wolfenbüttelekoa, Saxonia-Weimar-Eisenachko dukesa ezkontidea, mezenas eta musikagile alemaniarra (j. 1739).
- 1813 - Joseph Louis Lagrange, frantziar matematikari eta astronomoa (j. 1736).
- 1884 - Jean Baptiste Dumas, frantziar kimikaria (j. 1800).
- 1909 - Algernon Charles Swinburne, ingeles poeta eta kritikaria (j. 1837).
- 1911 - Mikalojus Konstantinas Čiurlionis, lituaniar margolari, musikagile eta idazlea (j. 1875).
- 1912 - Gabriel Monod, frantziar historialaria (j. 1844).
- 1917 - Jean-Pierre Calloc'h, bretainierazko eta frantsesezko idazlea (j. 1888).
- 1919 - Emiliano Zapata, Mexikoko Iraultzaren buruzagi nagusietakoa (j. 1879).
- 1923 - Liam Lynch, irlandar errepublikarra (j. 1893).
- 1931 - Khalil Gibran, libanoar poeta, margolari, elaberrigile eta entsegugilea (j. 1883).
- 1932 - Mikhail Pokrovski, errusiar historialaria eta politikaria (j. 1868).
- 1934 - Cecilia Grierson, irakaslea, filantropoa eta Argentinako lehen medikua (j. 1859).
- 1938 - King Oliver, estatubatuar afroamerikar konpositore eta jazzeko orkestra-zuzendaria (j. 1881).
- 1954 - Auguste Lumiere, frantziar zinemagilea (j. 1862).
- 1955 - Pierre Teilhard de Chardin, frantziar paleontologo, filosofo eta jesulaguna (j. 1881).
- 1962 -
- Michael Curtiz, hungariar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1886).
- Stuart Sutcliffe, britainiar margolari, poeta eta The Beatles bandako hasierako baxu eta pianojolea (j. 1940).
- 1965 -
- Linda Darnell, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- La Bella Otero, galiziar dantzari, abeslari eta aktorea (j. 1868).
- 1966 - Evelyn Waugh, britainiar idazle eta kazetaria (j. 1903).
- 1975 - Walker Evans, estatubatuar argazkilaria (j. 1903).
- 1976 - Ramón Otero Pedrayo, galiziar idazle eta politikaria (j. 1888).
- 1979 - Nino Rota, italiar konpositorea (j. 1911).
- 1985 - Cora Coralina, brasildar idazlea, XX. mendean portugesez idazten zuen poetarik onenetakotzat hartua (j. 1889).
- 1991 - Paul-Albert Février, frantziar historialaria (j. 1931).
- 1992 - Peter Dennis Mitchell, ingeles kimikaria, 1978ko Kimikako Nobel Saria (j. 1920).
- 1993 - Chris Hani, hegoafrikar politikari eta ekintzailea (j. 1942).
- 1995 -
- Morarji Desai, Indiako lehen ministroa (j. 1896).
- Günter Guillaume, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren alde lan egin zuen espioia (j. 1927).
- Aleksander Konjajev, errusiar-esloveniar agronomoa, esnekien mikrobiologian aditua (j. 1909).
- 1999 -
- Mary Jane Rathbun, estatubatuar aktibista, kannabis sendagarriaren erabilera defendatzen zuena (j. 1922).
- Fatafehi Tuʻipelehake, Tongako printzea (j. 1922).
- 2000 - Rabah Bitat, Aljeriako presidentea (j. 1925).
- 2007 - Charles Philippe Leblond, kanadar biologoa (j. 1910).
- 2010, hegazkin istripuan -
- Lech Kaczyński, Poloniako presidentea (j. 1949).
- Maria Kaczyńska, Poloniako lehen dama (j. 1943).
- 2013 -
- Raymond Boudon, frantziar soziologoa, frantziako soziologo garrantzitsuenetakoa (j. 1934).
- Robert Edwards, ingeles biologoa, In vitro ernalketa arloko aitzindaria eta 2010eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- 2014 - Richard Hoggart, britainiar soziologo eta pertsonai publiko ezaguna (j. 1918).
- 2015 -
- Judith Malina, estatubatuar aktore, ekoizle eta zuzendaria (j. 1926).
- Rose Francine Rogombé, Gabongo presidentea (j. 1942).
- 2018 - Valentí Huch, kataluniar atleta, Espainiako Atletismo Federazio kide zaharrena izatearengatik ospetsua (j. 1919).
- 2019 - Gonzalo Sobejano, espainiar poeta, kritiko literarioa eta Literatura irakaslea (j. 1928).
- 2021 - Juan Cruz Tello 'Soccoo', perutar unibertsitateko-irakaslea, kitxuaren prozesamendu automatikoan lan egin zuena.
- 2022 - Philippe Boesmans, belgikar musikagilea (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Eritz/Eriz.