Jose Maria Nabatz

Jose Maria Nabatz Sanz (1897ko abenduaren 4a, Iruñea - 1975, Donostia), euskal herritar ozeanografo bat izan zen[1].

Jose Maria Nabatz
Bizitza
Jaiotza Iruñea1897ko abenduaren 4a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Donostia, 1975 (77/78 urte)
Hezkuntza
Heziketa Universidad Central
Jarduerak
Jarduerak ozeanografoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k) Donostiako Aquariuma

Eskolan Normaletan irakasle ikasketak eta 1950 arte lanbide horretan jardun zuen. Natura zientziak ikasi eta Frantzia eta Belgikan ikasketak egin zituen. 1929-1934 artean Madrilgo Unibertsitatean Biologia Orokorreko irakasle izan zen, eta hurrengo urtean Vigoko Ozeanografia LAborategiko biologo kargua lortu, 1945 zuzendari izatera iritsiz, Donostiakoan ere kargu berbera izan zuelarik. 1963an Espainiar Ozeanografia Institutuko Itsas Biologia Saileko buru izendatu zuten.

Euskal Herria, Espainia nahiz munduko beste herrialdeetako kongresu eta simposiumetan partehartu izan zuen.

IdazlanakAldatu

Zientzia aldizkarietan argitaratutako idazlan eta artikulu ugarien egilea da, nabarmenenak:

  • Estudio elemental de la pesca y sus problemas (1944)
  • Datos sobre la sustitución alternativa de peces emigrantes (1946)
  • Estudio de la ría de Pasajes..., Donostia, 1946
  • La pesca de arrastre en pareja, Donostia, 1948
  • Historia de una angula que se convirtió en anguila, Donostia, 1964
  • Medios de defensa y ataque de los animales marinos (1967)

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu