Ireki menu nagusia

Gustavo Rojas Pinilla (Tunja, Boyacá, 1900eko martxoak 12 - Melgar, Tolima, 1975eko urtarrilak 17) kolonbiar militar eta politikaria izan zen. Estatu kolpe bat egin ostean, 1953-1957 bitartean Kolonbiako presidentea izan zen. XX. mendean herrialde horretako diktadore bakarra izan zen.

Gustavo Rojas Pinilla
Gral. Gustavo Rojas Pinilla.jpg
19. Kolonbiako presidentea

1953-06-13 - 1957-05-10
Bizitza
Izen osoa Gustavo Rojas Pinilla
Jaiotza Tunja1900eko martxoaren  12a
Herrialdea  Kolonbia
Heriotza Melgar Itzuli1975eko urtarrilaren  17a (74 urte)
Hobiratze lekua Central Cemetery of Bogotá Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Carolina Correa Londoño Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Trine University Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ingeniari zibila, politikaria eta ingeniaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Kolonbiako Armada Nazionala
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Alianza Nacional Popular

BiografiaAldatu

Akademia Militarrean ikasketak egin ondoren, ingeniaritzakoak egin zituen. Postako ministro zen 1949an, Estatu Nagusiko buruzagi 1950ean eta Armadako komandante nagusi 1951n.

Laureano Gómez lehendakariaren aurkako estatu-kolpearen buruzagi izan zen 1953an, eta bere burua lehendakari izendatu zuen. 1957. urtean burgesiak bultzatutako estatu-kolpe bati aurre egin behar izan zion, eta azkenik, Espainiara erbesteratu behar izan zuen.

1958. urtean itzuli zen, baina kargu guztiak galdu zituen, 1963an itzuli zitzaizkion arte. 1965ean ANAPO alderdia sortu zuen, eta Kolonbiako lehendakaritza betetzeko hauteskundeetara aurkeztu zen kristau sozialistekin bat eginik, baina ez zuen lortu garaipena.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustavo Rojas Pinilla