TG4 (TG Ceathair, euskaraz "TG Lau", TG hizkiak Teilifís na Gaeilge edo "Irlanderazko Telebista" hitzen laburdura dira) irlanderazko telebista kate irlandarra da, "Radio Telefís Éireann" enpresa publikoak 1996ko urriaren 31n abiatutakoa. 2007an bere bide propioa hartu du, Europako Irrati-Telebista Batasunan sartuta. Egoitza nagusia Connemara eskualdeko Baile na hAbhann udalerrian du (Galway konderria).

TG4
TG4
Jabea Radio Telefís Éireann
Emisio eremua  Irlanda
Hasiera data 1996ko urriaren 31a
Egoitza Baile na hAbhann, Connemara
Galwayko konderria
Baliagarritasuna Analogikoa eta LTD
Kate senidea(k) RTE
www.tg4.ie/

Beste hizkuntza batzuk ere programazioan lekua baduten arren, sei orduko emisioa gutxienez irlanderaz eginda dago.

Egunero, 800.000 pertsonak ikusten dute batez beste.

1999 arte TnaG (Teilifís na Gaeilge, hots, "Irlanderazko Telebista") izena zeukan.

Ikus gaineraAldatu

  • TV Breizh, Bretainiako telebista katea.
  • BBC Alba, Eskoziako gaelerazko telebista katea.
  • S4C, galeserazko telebista katea.

Kanpo estekakAldatu

(Ingelesez)(Gaeleraz)TG4-ren webgunea