Ignacia Idoate Iragui

nafar moja, San Bizente Paulen Karitateko Alaba, Zamorako umezurtz-etxearen zuzendaria

Ignacia Idoate Iragui (Orikain, Ezkabarte, Nafarroa Garaia, 1900eko urtarrilaren 15aMadril, 1975eko azaroaren 18a) nafar moja, San Bizente Paulen Karitateko Alaba, Zamorako umezurtz-etxearen zuzendaria izan zen.[1][2]

Ignacia Idoate Iragui

Bizitza
JaiotzaOrikain1900eko urtarrilaren 15a
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaMadril1975eko azaroaren 18a (75 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmoja katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaSan Bizente Paulen Karitateko Alabak

Biografia aldatu

Zangozako San Bizente Paulen Karitateko Alaben eskolan ikasi zuen eta 1919an moja sartzea erabaki zuen, nahiz eta hasiera batean gurasoak kontra agertu ziren. Hasieratik Zamorako Nuestra Señora del Tránsito izeneko umezurtz-etxera bidali zuten, zeinak haur txiroak, eskaleak eta "kaleko emakumeak" hartzen zituen. Bertan ziren hamaika mojen esku zeuden antolaketa, karitate eta hezkuntza ekintzak; etxearen zuzendaritza eta gobernua, ordea, Zamorako Junta Provincial de Beneficencia delakoaren eskumena zen.

Zamorako umezurtz-etxearen zuzendaria aldatu

1941. urtean Zamorako umezurtz-etxearen zuzendari izendatu zuten. Gerraosteko finantziazio aukera urriak zirela eta, 1947an abarka fabrika bat sortu zuen Zamorako Aldundiaren lehendakaria zen Prudencio Rodríguez Chamorroren oneritzi eta laguntzarekin, abarketen produkzioa haur eta neska gazteen esku geratu zela. Lortutako diruarekin neska gazteentzako Casa Hogar María Inmaculada sortu zuen 1947an. Josteko hainbat tailer kudeatzeari ekin zion eta Jaime Font Andreu, gotzainaren, eta Luis Serrano de Pablo, gobernadore zibilaren babesarekin Casa Hogar San Vicente de Paúl sortu zuen 1951n, hau mutilei begira eta haiei zuzendutako tailerrekin ere, besteak beste, zapatagintza, zurgindegia eta mekanika. Bere nagusia zen Justa Domínguez de Vidaurreta Idoateren eredua zabaltzen saiatu zen.[1]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 1952an, Zamorako probintziako Urrezko Domina.
  • 1969an, Medalla Pro Eclesia et Pontífice.
  • 1970an, Gran Cruz de Beneficencia.
  • 1993an, kale bat eskaini zioten, Misericordia kalea zena (Zamora).[3]
  • 2000. urtean Antonio Pedrero eskultoreak egindako bustoa dago Las Damas de Zamora kalean (Zamora).[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Ignacia Idoate Iragui | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  2. Hernández, Publicado por Hortensia. Ignacia Idoate Iragui comprometida con la infancia y adolescencia desfavorecida. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  3. Kevan, Dilys Anne. (2022-05-12). Tribute to Sor Ignacia Idoate, Calle Damas, Zamora, Castille and Leon, Spain. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  4. (Ingelesez) Efe, Agencia. «ESTATUA A SOR IGNACIA IDOATE IRAGUI. | Photo | 8000265745» EFE Servicios (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Kanpo estekak aldatu