Ireki menu nagusia

Igor Elortza Aranoa (Durango, Bizkaia, 1975eko abuztuaren 18a) bertsolaria da.

Igor Elortza
Bertsolari Txapelketa nagusia 2013 IMG 7581 (11385106224).jpg
Bizitza
Izen osoa Igor Elortza Aranoa
Jaiotza Durango1975eko abuztuaren  18a (43 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Irakaslea(k) Jon Lopategi
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria
Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Durangon jaio zen eta kale-giroan hazi, jatorri baserritarreko langile familia batean: jostuna eta euskara irakaslea izan du ama, eta tornularia aita. Umetan ikasi zuen bertsotan: Kurutziaga ikastolan Jon Lopategirekin eta Durangoko bertso eskolan Santi Belarrekin. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin ere lehian eta plazan.

1991tik hasita, hiru hamarkadatan beste hainbeste belaunalditako bertsolariekin aritu da plazan. Bertsogintza berritu duten egitasmoetan ez ezik, bestelako adierazpide artistiko batzuetan ere jardun izan du: bertso doinu berriak, bertso-musika taldeak, bertsotramak, antzerki eta telebista gidoigintza, gazte literatura, artikulugintza, publizitatea, markagintza...

Bi mila saiotik gora egin ditu honezkero,[1] bost bider izan da Bizkaiko txapeldun, eta Euskal Herriko hiru finaletan lehiatu da. Kultur eragiletzan ere jarduten da: Bertsozale Elkarteko eta Plateruena Durangoko kafe antzokiko zuzendaritzakide izan da, eta Euskal Herri mailako zein tokiko talde eta elkarte ugarirekin elkarlanean ere hainbat ekimenetan hartu du parte. 2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzako partaide da.

Wordker moduan aurkeztu izan du bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien. Ingeniaritza Teknikoa Topografian titulua atera zuen EHUn, Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa egin zuen MUn eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra UABn.

BertsogintzaAldatu

Lehen urratsakAldatu

Lehen plaza Gernika izan zuen 1988an, 13 urterekin, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan.

Kobratutako lehen saioa Durangoko bertso-eskolakoekin egin zuen, Izurtzan, 1989ko udaberrian, 1.000 pezeta jasoz.

TxapelketakAldatu

Gazte mailanAldatu

  • Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa:
    • 1988: finalista (txikitan)
    • 1989: txapeldun (txikitan)
    • 1990: finalista. Handien mailan
    • 1991: txapeldun orde
    • 1992: finalista (handitan)
    • 1993: txapeldun (handitan).

HelduetanAldatu

  • Araba-Bizkaiko txapelketa:
    • 1990 : finalista (seigarren)
    • 1992 : finalista (laugarren)
    • 1994 : finalista (laugarren)
    • 1996 : finalista (hirugarren)
    • 1998: txapelduna.

LorpenakAldatu

Beste sorkuntza lan batzukAldatu

  • Gazteentzako nobela bat argitaratu zuen:
    • Margolana (Zubia-Santillana 1999 - Galtzagorri Saria 2001)[4]
  • Le Pétit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu taldeen arteko elkarlanean bi antzezlan:
    • Errautsak (2010 - Donostia Antzerki Saria 2011)[5]
    • Francoren bilobari gutuna (2016 - Donostia Antzerki Saria 2017)[6]
  • di-da Komunikazio Agentzian publizitate eta markagintza lanak egin ditu.[7]

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igor Elortza