Afrika Bibang

abeslari espainiarra

Afrika Bibang (Algorta, Bizkaia, 1975) abeslaria da. Ekuatore Gineako etorkinen alaba, euskalduna da bera. A ereduan egin zituen ikasketak, baina 14 urte zituenean AEKn euskara ikasten hasi zen. Orain, euskaraz nahiz gaztelaniaz abesten du.

Afrika Bibang
Bizitza
Jaiotza Getxo, 1975 (44/45 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Musika instrumentua ahotsa

BizitzaAldatu

Gurasoak Ekuatore Gineakoak izaki, txikitatik entzun izan du musika beltza: Afrikako musika, soula, reggaea, jazza...[1]

1993an hasi zuen bere musika ibilbidea, eta hasieratik ahotsa izan da bere instrumentua. 2004 arte korista lanak egin ditu bizkaitarrak. Ke No Falte reggae taldean hasi zen, eta gero hainbat urte egin zituen Lekeitioko Etsaiak bandarekin. Fermin Muguruzak ere bere ondoan nahi izan zuen, eta Brigadistak Sound System lanetik aurrera luzaroan kolaboratu zuten. Muguruza izan zen, hain zuzen ere, Afrika bakarlana argitaratzera animatu zuena, 2004an.[1]

Atzerrian hainbat urtez ibili ondoren 2019an Euskal Herrira itzuli eta Nomada diskoa kaleratu du.

DiskografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Jon GURRUTXAGA: «Afrika Bibang, sustraiei jarraika», Argia, 1960. zenbakia, 2004-10-03. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziarekin argitaratua.
  2. «Entzun» www.badok.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.
  3. «Nomada» www.badok.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-13.

Kanpo loturakAldatu

Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.