Béatrice Urruspil
euskal idazlea
Béatrice Urruspil (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1975) Idazle baxenafarra da.
Béatrice Urruspil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donapaleu, 1975 (47/48 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() |
Biografia Aldatu
Ikasketak Aldatu
Goi mailako ikasketak egiteko txanda iritsi zitzaionean, maletak egin eta Arte Ederrak estudiatzera abiatu zen Bordele aldera eta denetarik landu du eremu horretan: pintura, eskultura, bideogintza... Ondoren, Baionan euskal lizentziatura bat egitera animatu zen.
Ibilbide profesional Aldatu
Lan esparruari dagokionez besteak beste, irakasle moduan aritu da. Egun, elkarte batean dihardu lanean eta arte erakusketak antolatzeko egitekoa du bere gain. Ipar Euskal Herriko gazteen artean euskaraz idaztea bultzatzen duen Gazteluma lehiaketaren irabazlea izan zen Béatrice eta urtebeteko lanaren ostean, 2010eko martxoan, Gizaki Bakartiak[1] liburua publikatu du.
Idazlanak Aldatu
- Gizaki bakartiak (Elkar, 2010, ISBN 9788497838207)
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «gizaki bakartiak. Beatrice Urruspil. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).