Eusko Alkartasuna

Euskal Herriko alderdi politiko abertzalea

Eusko Alkartasuna (EA), Carlos Garaikoetxeak 1986ko irailean eratutako euskal alderdi politikoa da, EAJren banaketa baten ondorioz.

Eusko Alkartasuna
Idazkari nagusiaEva Blanco de Angulo
Sorrera1986
Egoitza nagusiaDonostia
Ideologia politikoaSozialdemokrata
Abertzaletasun
independentista
Autodeterminazio eskubidea
Nazioarteko kidetzaEuropako Aliantza Librea
Eserlekuak erakundeetanEusko Legebiltzarrean
4 / 75
Nafarroako Parlamentuan
3 / 50

www.euskoalkartasuna.eus
Bere gazte erakundea Gazte Abertzaleak da
EAren VII. biltzarra (Donostia).
Artikulu hau serie honen zatia da:
Euskal
abertzaletasuna

Zarauzko (Gipuzkoa) alkartetxea.

EAk ezkertiar, sozialdemokrata, abertzale, independentista, europeista, internazionalista, bakezale eta akonfesionaltzat definitzen du bere burua.

Banaketaren ostean, izena aldatzeko unea iritsi zenean, Eusko-Abertzaleak izena hartu nahi zuten, baina norbaitek aurreratu eta izena erregistratu zuen (egun Eusko-Abertzaleak EAJ-ren legebiltzar taldeak darabilen izena da). Beste izen baten bila, Eusko Elkartasuna aukeratu zuten, baina EE Euskadiko Ezkerra alderdiarentzat erabiltzen zen, beraz Elkartasuna Alkartasuna izenaz aldatu zuten.

Historia aldatu

1986ko irailaren 30ean EA lehenbiziko aldiz aurkeztu zen hautagai (Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetara), eta 190.000 boto baino gehiago lortu zituen hiru lurralde historikoetan.

1987. urtean egin zen alderdiaren lehen kongresua, eta bertan aukeratu zen Garaikoetxea alderdiko presidente.

EAJtik aldentzeko arrazoiak honakoak izan ziren:

  • Carlos Garaikoetxea lehendakariaren eta EAJko buru zen Xabier Arzalluzen arteko liskarrak
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren konfigurazioa:
    • Legebiltzar indartsua eta probintziek botere gutxiago (EA)
    • Probintzia indartsuak (EAJ)
  • Ezkertiarrak-sozialdemokratak (EA) / Eskuindarrak-liberalak (EAJ)

Banaketa horretan hiri/herri erakunde bakoitzak EArekin edo EAJrekin jarraitzea bozkatu behar izan zuten. Ondorioz EAJren taberna politiko (batzoki) batzuk alkartetxe bihurtu ziren.

2003tik aurrera Nafarroa Bai koalizioaren parte izan zen Nafarroan, Aralar, Batzarre eta EAJrekin batera.

2007. urtearen bukaeran eginiko kongresuan beste alderdi eta eragile abertzaleekin polo subiranozalea osatzeko deia aldezten zuen ponentzia onartu zuen EAk. Horrek alderdian haustura eragin zuen eta ondorio gisa ezker abertzalearekin lan bateratua egitearen aurka zegoen sektoretik Hamaikabat alderdi berria sortu zen. 2011ko urtarrilean EAk, Alternatiba alderdiak eta ezker abertzaleak Euskal Herria ezkerretik akordioa hitzartu zuten. Ondoren, 2011ko maiatzean alderdi horiek, Aralar alderdiaren eszisio izan zen Araba Bai alderdiak eta ezker abertzaleko pertsonen multzo batek Bildu koalizioa osatu zuten. Horren aurretik EA Nafarroa Baitik irten zen.

2011ko Espainiako hauteskunde orokorretara Amaiurren baitan aurkeztu zen, ezker abertzalea, Aralar eta Alternatibarekin batera. Koalizio horrek 7 diputatu eta 3 senatari lortu zituen; horietatik diputatu bat (Rafael Larreina) eta senatari bat (Alberto Unamunzaga) dira EAko kide.

Buruzagitza aldatu

Presidentetza aldatu

Iruñan ospaturiko 1999ko V. Biltzarrean, presidente kargurako ez zela aurkeztuko adierazi zuen[1][2].

2007ko kongresuaren atarian, presidente kargurako ez zela aurkeztuko adierazi zuen[3][4]. Harrez geroztik, EAJrekiko hurbiltasuna erakutsi du, horrela 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Urkulluri sostengua eman zion[5].

2009an dimisioa aurkeztu zuen.

2009an presidente kargua ezabatu zen, ondorioz, idazkaritza nagusia zuzendaritza organo gorena izatera igaro zen.

Idazkaritza Nagusia aldatu

1999an dimisioa aurkeztu zuen. 2001an jarduera publikotik erretiratzea erabaki zuen[6]. 2009an Hamaikabat alderdiaren Eratze Biltzarrean parte hartu zuen[7].

2006an EAko kide izateari utzi zion[8].

2019an dimisioa aurkeztu zuen.

Erakundeetan aldatu

Euskal Herria aldatu

1991tik 2009ra, EAk Eusko Jaurlaritzan parte hartu du, 1992-1995 tartean izan ezik.

1995-1996bitartean Nafarroako gobernuan ibili zen PSN eta CDNrekin batera. Gobernu hark "Dieta Vasco Navarra" bultzatu nahi izan zuen, NFE eta EAEren arteko lankidetza indartuz. Proposamena ez zen inoiz indarrean sartu, 1996ko hauteskunde orokorren ondoren PPk Senatuan atzera bota zuelako.

2009ra arte 3 sail izan zituen bere kargu Eusko Jaurlaritzan: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza, Ingurumena eta Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailak.

Hegoaldea aldatu

Legebiltzarkide bat, 2009ko hauteskunde autonomikoetatik: Jesus Mari Larrazabal. Ondoren, Juanjo Agirrezabalak ordezkatu zuen.

2011ko hauteskundeetan, Bildu koalizioa osatu zuen, ezker abertzalea eta Alternatibarekin batera. Koalizio hori garaile izan zen Gipuzkoan, bigarren postua lortu zuen Bizkaian, hirugarrena Araban eta laugarrena Nafarroan. Hiriburuei dagokienez, Donostiako zerrendarik bozkatuena izan zen, halaber.

Iparraldea aldatu

80ko hamarkada amaieran EAk Iparraldeko lurralde antolakuntza sortu zuen. Modu horretan, Hego eta Ipar Euskal Herrian batera antolatutako lehen alderdia bihurtu zen, 7 zinegotzirekin.

Horrez gain, 2007ko Frantziako Parlamenturako hauteskundeetan Euskal Herria Bai koalizioan aurkeztu zen, AB eta Batasunarekin batera.

Europa aldatu

Europan Europako Aliantza Libreko kide da, hainbat herrialdetako alderdi nazionalistak, sozialdemokrata alternatiboak eta ekologistak elkartzen dituen alderdia. Mikel Irujo Europako Legebiltzareko kidea da.

Espainian ERC, Chunta Aragonesista, Andecha Astur, Conceju Nacionaliegu Cantabru eta beste hainbat alderdi politikorekin lotura handia du, eta ekintza-ildo bera jarraitzen dute, eta haiekin Europako legebiltzarrerako kandidatura bateratua aurkezten dute, Herrien Europaren Alde.

ERCrekin koalizio batean aurkeztu da hainbatetan, Europako Parlamenturako.

2005. urtean Espainian egindako Europako konstituziorako erreferendumean EAk ezezkoa bozkatzeko eskatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Una independiente que se convirtió en presidenta de EA» El Correo 2007-11-28 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  2. a b (Gaztelaniaz) «EA elige a Begoña Errazti como sustituta de Garaikoetxea sin el consenso del partido» Ultima Hora 1999-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Muy presidenta para lo bueno y para lo malo» Gara 2007-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Errazti se va sin referirse a los motivos de su marcha» El País 2007-12-16 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  5. (Gaztelaniaz) «Urkullu reclama una «cohabitación responsable» de Euskadi con el Estado» El Diario Vasco 2012-10-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  6. (Gaztelaniaz) «El consejero de Educación vasco, Oliveri, anuncia su retirada de la actividad pública» ABC 2001-05-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  7. «Hamaikabat indarrez» Hamaikabat Usurbil 2009-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  8. (Gaztelaniaz) «Gorka Knörr confirma que abandona Eusko Alkartasuna» Gara 2006-04-12 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu