Felipe Guréndez

futbolari arabarra

Felipe Guréndez Aldanondo, (Gasteiz, 1975eko azaroaren 18a - ) arabar futbolari ohia da, Athletic Clubean, Osasunan eta CD Numancian aritutakoa.

Felipe Guréndez
Bizitza
JaiotzaGasteiz1975eko azaroaren 18a (48 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1994 / 1997420
Athletic1996 / 20061383
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1996 / 1998121
Osasuna1997 / 1998250
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1997 / 199730
Club Deportivo Numancia2006 / 2010671
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Ibilbidea aldatu

1991n Athletic Clubeko harrobian sartu zen. 1995eko maiatzean Bilbao Athleticera igo zen eta, hilabete gutxi batzuk aurrerago, 1996ko urtarrilaren 3an, lehen mailan debuta egin zuen: Athletic Club 1 - 0 partiduan hain zuzen ere. 1997-98ko denboraldian Osasunara utzi zuten eta, bertan, 40 partida jokatu zuen.

1998-99ko denboraldian jada lehen taldeko kidea zen eta Txapeldunen Ligan bi partida ere jokatu zituen. Luis Fernándezen garaian bere kirol-ibilbidearen unerik onenak bizi eta denboraldika hogeita hamar partida baino gehiago jokatu zituen. Hurrengo urteetan, epeka-epeka, deialdietatik desagertuz aritu zen eta, 2002-03ko denboralditik aurrera, apenas ez zuen jokatu. Bere azken lau denboralditan hamalau partidan baino ez zuen parte hartu. 2006ko maiatzaren 20an bere azken partida jokatu zuen Athleticek FC Bartzelonari 3 eta 1 irabazi zuenekoa. Partida horretan, bere bigarren gola lortu zuen, areaz kanpoko ezkerreko ostikada bati esker lortutakoa.[1]

Bilbon zortzi denboraldi eman ondoren, bigarren mailako CD Numanciak fitxatu zuen. Sorian hirurogeita hamar partida jokatu, lehen mailara igo eta bere kirol-ibilbidea amaitu zuen.[2]

Estatistikak aldatu

2015eko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Bilbao Athletic
 
2. 1994/95 6 0 - - - - - - - - 6 0
2. 1995/96 29 0 - - - - - - - - 29 0
2.B 1996/97 7 0 - - - - - - - - 7 0
Denera 42 0 - - - - - - - - 42 0
Athletic
 
1. 1995/96 5 0 2 0 - - - - - - 7 0
1. 1996/97 13 0 5 0 - - - - - - 18 0
Denera 18 0 7 0 - - - - - - 25 0
Osasuna
 
2. 1997/98 33 0 7 0 - - - - - - 40 0
Denera 33 0 7 0 - - - - - - 40 0
Athletic
 
1. 1998/99 27 1 2 0 2 0 - - - - 31 1
1. 1999/00 34 0 3 0 - - - - - - 37 0
1. 2000/01 31 1 4 0 - - - - - - 35 1
1. 2001/02 15 0 6 0 - - - - - - 21 0
1. 2002/03 6 0 0 0 - - - - - - 6 0
1. 2003/04 2 0 1 0 - - - - - - 3 0
1. 2004/05 4 0 0 0 - - 0 0 - - 4 0
1. 2005/06 1 1 0 0 - - - - 0 0 1 1
Denera 120 3 16 0 2 0 0 0 0 0 138 3
Numancia
 
2. 2006/07 23 1 0 0 - - - - - - 23 1
2. 2007/08 20 0 0 0 - - - - - - 20 0
1. 2008/09 8 0 2 0 - - - - - - 10 0
2. 2009/10 16 0 1 1 - - - - - - 17 1
Denera 67 1 3 1 - - - - - - 70 2
Ibilbide osoan 280 4 33 1 2 0 0 0 0 0 315 5

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu