Mary Pierce
Mary Pierce (Montreal, Kanada, 1975) tenis-jokalaria da. Kanadar, frantziar eta estatubatuar herritartasunak ditu, eta Frantziarekin jokatu ohi ditu selekziokako lehiaketak. 2000. urtean Roland Garros txapelketa irabazi zuen, eta bera izan zen lehiaketa nagusietako bat baino gehiago irabazi dituen bigarren frantses emakumezkoa, Suzanne Lenglenen ondoren.
Mary Pierce | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Caroline Pierce |
Jaiotza | Montreal, 1975eko urtarrilaren 15a (49 urte) |
Herrialdea | Kanada Frantzia Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Sarasota |
Hezkuntza | |
Heziketa | American School of Correspondence (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina eta bi eskuz errebeska jotze |
Bakarka i/g | 511–237 |
Binaka i/g | 197–116 |
Rankinga | 3 tennis singles (en) (1995eko urtarrilaren 30a) 3 tennis doubles (en) (2000ko uztailaren 10a) |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 68 kilogramo |
Altuera | 178 zentimetro |
Jasotako sariak | |
marypierce.com | |
Aita estatubatuarra du, eta ama frantses-kanadarra. Estatu Batuetan hazi zen. Hamar urte zituela egin zuen debuta tenisean, aitaren zuzendaritzapean, hura izan baitzuen lehenengo entrenatzailea. 1990. urtean parte hartu zuen lehenengo aldiz lehiaketa nagusi batean, Roland Garrosen hain zuzen; bigarren itzulira iristea lortu zuen. Hurrengo urtean irabazi zuen lehenengo txapelketa Palermon (Italia). 1994an Roland Garrosko finalera iritsi zen, baina Arantxa Sánchezek garaitu zuen. Hurrengo urtean, tenis-jokalari haren beraren kontra irabaztea lortu zuen Australiako Irekian.
Hemezortzi urte bete zituenean frantses herritartasuna hartzea erabaki zuen, eta aitarengandik independente aritzea. 1997an Australiako Irekia galdu zuen Martina Hingis suitzarraren kontra, eta hainbat entrenatzailerekin aritu ondoren, bere jokoa hobetzea lortu zuen. 2000. urtean bere anaia David hartu zuen entrenatzaile, eta Roland Garrosen garaipena lortu zuen. 1967an Françoise Dürrek txapelketa hori irabazi zuenetik lehenengo aldia zen frantses batek Parisen garaipena lortzen zuela. 2004. urtean 's-Hertogenbosch txapelketa irabazi zuen, bere 16. titulua buruz buruko partidetan.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mary Pierce |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.