Isidro Ansorena

Isidro Ansorena Eleizegi[1] (Hernani, Gipuzkoa, 1892ko maiatzaren 15a - Donostia, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 20a) euskal txistularia izan zen. Hernanin sortu zen txistu-konpositore hau. Donostiako Udal-Kontserbatorioko irakasle eta Donostiako Udal txistulari Bandaren zuzendari, bandetan jotzeko mila konposizio inguru sortu eta bildu zituen. Txistua ikasteko egun erabiltzen den metodoetako bat berea dugu Rodrigo Alfredo de Santiagorenarekin batera.

Isidro Ansorena
Isidro Ansorena.jpg
Isidro Ansorena txistulariaren oroigarria Donostiako Konstituzio plazan.
Bizitza
Izen osoaIsidro Ansorena Eleizegi
JaiotzaHernani1892ko maiatzaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1975eko abuztuaren 20a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakTxistua

Euskal musikagileen lanen artxibategia den Eresbil elkarteko presidentea izan zen Jose Luis Ansorenaren aita eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoetako bat den Jose Ignazio Ansorenaren (Mirri) aitona zen. Gaur egun bere izenean eta bere omenez Donostia eta Errenterian bana Isidro Ansorena kale daude.

ErreferentziakAldatu

  1. Abizena Ansorena idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Antsorena onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Kanpo estekakAldatu