Xosé Humberto Baena

politikari espainiarra

Xosé Humberto Baena (Vigo, 1950Hoyo de Manzanares, 1975eko irailaren 27a), Frente Revolucionario Antifascista y Patriota talde armatuaren kidea izan zen Francisco Francoren diktadura garaian. ETA erakunde armatuko Juan Paredes Manot (ezizenez, Txiki) eta Angel Otaegi kideak, FRAP erakunde armatuko José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz kideekin batera fusilatu zuten, guda-kontseilu batean epaitu ondoren. Fusilatzeak gizarte erreakzio eta protesta biziak eragin zituen Euskal Herrian, Espainian eta nazioartean. Baena Madrilgo Hoyo de Manzanares herrian hil zuten.

Xosé Humberto Baena
Bizitza
JaiotzaVigo, 1950
Herrialdea Espainia
HeriotzaHoyo de Manzanares1975eko irailaren 27a (24/25 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Gerra-kontseiluak eta kondenak

aldatu

Irailaren 11 eta 12an, FRAPeko kideen aurkako gerra-kontseilu sumarisimoa egin zen Madrilen. Arrazoia 1975eko uztailaren 14an egindako atentatua izan zen, Lucio Rodríguez poliziaren hilketa, alegia. Bost kide epaitu zituzten eta haietako hiru heriotza zigorrera kondenatu. Manuel Blanco Chivite eta Vladimiro Fernández Tovar barkatu eta kartzela zigorra bete behar izan zuten, baina Xosé Humberto Baena Alonso Hoyo de Manzanaresen (Madril) fusilatu zuten. Epaitutako beste bi kideek ere kartzela zigor handiak jaso zituzten: 30 urte Pablo Mayoral Ruedak eta 25 Fernando Sierra Marcok.

Uda hartan hamaika pertsonak jaso zuten heriotza zigorra. Hala ere, irailaren 26ko Ministro-kontseiluak kondenatutako sei barkatu zituen eta beste bostei ezarritako zigorrak betetzeko agindu. Exekuzioak, Baenaren kasu, biharamunean egin ziren.

Fusilamenduak bertan behera uzteko saiakerak

aldatu

Saiakera asko egin ziren exekuzioak bertan behera uzteko. Bartzelonako Abokatu Elkargoan protesta bat baino gehiago egon zen eta Vatikanoak ere mugimenduak egin zituen. Paulo VI.ak klementzia eskatzen zuen mezua bidali zuen. Suediako lehen ministro Olof Palme Stockholmeko kaleetara atera zen, kondenatuen familientzako laguntza eske. Nicolás Franco diktadorearen anaiak ere ondo pentsatzeko eskatu zion eta Otaegiren amak Jubany kardenala, Iniesta apezpikua eta Vicente Enrique y Tarancón kardinala bisitatu zituen.

Exekuzioa

aldatu

Irailaren 27an bete ziren indultua ez zuten jaso heriotza zigorrak, Baenarena tartean, Hoyo de Manzanaresen (Madril) burututakoa, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz militanteekin batera. Xosé Humberto Baena Alonsok hogeita lau urte zituen.

Hoyo de Manzanaresen fusilamenduak hamar goardia zibil edo polizi, sarjentu bat eta teniente batek osatzen zituzten hiru tropelek egin zituzten, denak borondatez. 09:10ean, poliziek Ramón García Sanz fusilatu zuten. Handik hogei minutura, José Luis Sánchez Bravo eta, handik gutxira, Xosé Humberto Baena. 10:05ean, dena bukatuta zegoen, jada. Exekuzio publikoa zen, baina familiak ezin izan zuen bertan egon. Erretorea izan zen gertuko bakarra eta horrela kontatu zuen une latz hura:

« Piketeetan parte hartu zuten polizia eta goardia zibilez gain, beste asko iritsi ziren autobusez. Xaxatzeko etorri ziren eta, asko mozkortuta zeuden. Fusilatutako batia azken igurtzia ematera hulbildu nintzionean, oraindik bizirik zegoen. Pelotoi buru zen tenientea inguratu zen eta azken tiroa eman zion, apartatzeko denborarik eman gabe niri. Odolak zipriztindu ninduen.[1] »

Goiz hartan bertan eman zien lur hiru gorpuei Hoyo de Manzanaresen. Geroago, Sánchez Bravoren hondakinak Murciara eraman ziren eta García Sanzenak, berriz, Madrilgo kanposantu zibilera.

Protestak

aldatu
 
Heriotza zigorren aurkako protestak Alemanian

Irailaren 26an Ministroen kontseiluak aho batez eta Francisco Francoren ildoak jarraituz ,11 heriotza zigorretatik 5 aurrera eramatea erabaki zuenean, zirrara ez zen nolanahikoa izan. Hala ere, Espainiako prentsak erregimenaren eskuzabaltasuna goraipatu zuen, 6 indultuak eman zituelako eta, Hubo clemencia izenburupean, erregimenari men egiten zion, inongo erreparorik gabe.

Salbuespen egoeran zegoen Euskal Herrian, greba orokorrerako deia egin zuten eta arrakastaz jarraitu zioten, paroak zabaldu ziren espainiar hiri askotan eta exekuzioak kondenatzen zituzten protestak mundu osoan.

Chistian Grobet suitzar abokatuak epaiketetan izandako irregulartasunak salatu zituen. Txikiren gerra-kontseiluan behatzaile izan zen Giza-Eskubideen Nazioarteko Federazioaren eta Giza-Eskubideen aldeko Suitzar Ligaren izenean eta horrela zion irailaren 12ko informean:

« Espainiako epaiketak jarraitzen dituenetik, behean sinatzen duen honek ez du sekula, epaiketa simulakro baten aurrean dagoen inpresioa hain garbia izan, salatuen etorkizunean erreparatzen badugu, gezur siniestro bat.[2] »

Luis Echeverría Mexikoko lehendakariak Espainia Nazio Batuen Erakundetik botatzea eskatu zuen eta mendebaldeko 12 herrialdek enbaxadoreak erretiratu zituzten Madrildik. Hiri bat baino gehiagotan, manifestariek espainiar enbaxadari eraso egin zioten eta Lisboakoa, adibidez, erre egin zuten.

Erregimenak manifestazio erraldoiarekin erantzun zuen, elkartasuna erakutsiz. José Ignacio San Martín teniente koronelak prestatu zuen eta fisikoki oso ahul agertzen zen Francisco Franco -azken agerraldi publikoa izango zuen-, orduan Asturiasko printze zen Joan Karlos Borboikoaren ondoan.

« Espainian eta Europan gertatzen dena konspirazio masoniko-ezkertiar baten ondorio da, sozialki subertsio komunista-terrorista batez lagunduta; gure ohore; haien lotsa.[3] »

Lege erreklamazioak

aldatu

Humberto Baenaren familiak behin eta berriro afera ez ixteko saiakerak egin ditu.[4]. Erreklamazio horien oinarria testigu batean datza zeren eta horrek ez zuen Baena inor hiltzen ikusi.[5] Baenaren familiak ere afera NBEra eraman zuten.

Beste argumentua Baenak pairatutako torturak izan ziren. Epaiketan bertan aitortu zuen. Halaber, alde batetik bere militantzia onartzen bazuen ere, ez zuen onartu haren kontra azaltzen ziren gertaeretan parte hartua izanik.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu