Ireki menu nagusia

Arantza Ibarra Basañez (Gernika, Bizkaia, 1975eko irailaren 28a - ) Bizkaiko Ondarroan bizi den publizista, ipuin irakurle eta idazle, musikagile, zinema gidoigile eta zuzendaria da.

Arantza Ibarra
Arantzaibarra3.jpg
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1975eko irailaren  28a (43 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, zinema zuzendaria, iritzi-kazetaria eta gidoilaria
Literaturaren Zubitegiko fitxa 892
IMDb nm3759613

Heziketa eta ikasketakAldatu

Ondarroako ikastolan haur eta lehen hezkuntza ikasi zituen eta Donostian, batxilergoa.

Bestalde, musika hezkuntza izan zuen solfeo, piano eta armonia klaseak jasoz. Aurrerago bateria ikasten hasi zen ere.

Bilboko Deustun "Informatika ingeniaritza" ikasi zuen. Bertan informatika musikala eta telebistaren mundura begiratuz edizioa ikasi zuen ere. Baina ez zen berak espero zuena, hortaz, "Arte bisualak eta komunikazioa" diplomaturan sartu zen. Horrek diseinu grafikoa, multimedia, bideoa, gidoiak eta publizitatearen munduan murgilarazi zuen eta sortzaile munduaren bidea erakutsi.

Marrazki bizidunek ere bere lekua izan zuten ondarrutarraren heziketan eta ikastaro bat egin zuen haien inguruan. Honi 3D teknologia gehitu zion "Psilicon Graphics" ikastean.

Idazle, zuzendari eta kantariAldatu

Lanen artean, "Basotxo" atera zen, Erein argitaletxearekin. Geroxeago, "Saiku detektibea", Desclée argitaletxearekin.

"BSB publicidad" agentzian zegoelarik, bere lehen filmeko gidoia idazten hasi zen eta musikal bat prestatzen ere.

Zinema eta musika munduan aproba egin nahi zuen baina ez zen abagunerik ikusten. Arantzaren proiektu asko bertan behera geratu ziren: ekoizlerik gabeko musikal bat, animaziozko lan bat, nagusientzako filme baten gidoia, jazz eta soul estiloko abestiak, ... Baina azkenean, zinemaren munduak, aukera bat eman zion[1]: "Alokatu" ekoizleari Arantzak idatzitako gidoia gustatu zitzaion eta bere filmea zuzentzeko parada eman zion. Alfonso Arandiak bere laguntza eskaini zion eta 2009an "Zigortzaileak" atera zen.

Zigortzaileak (euskaraz) / Los castigadores (gazteleraz) / The Retaliator (ingelesez)Aldatu

2010eko "Donostiako Nazioarteko Zinemaldian" emanaldi bat izan zuten[2] eta "Gijongo Nazioarteko Zinemaldian"[3] eta Cuencako "Emakumeen zinema"[4] jaialdietan beste hainbeste.

Filma 2011ko urtarrilaren 5ean estreinatu zen zinemetan.

2011ko urtarrilean Bangladeshko 4. Umeentzako Zinemaldian izan da Arantzaren "Zigortzaileak" filma [5]. Gainera, otsailaren 19an, Pragako Zinemaldian agertu da ere[6]. Azkenik, irailean, Buenos Airesko zinemaldi batean izango dela esan behar, bertako lehiaketan parte hartuz eta hilabete berean, Espainia osoan estreinatuko da gaztelerazko bertsioan.

Bitxikeria moduan esan dezagun Arantzak gidoiaz gain filmeko abestiak ere konposatu dituela.

Plazaratutako liburuen zerrendaAldatu

ZinemaAldatu

Zigortzaileak - Alokatu, 2011[17]

Zuzendari, gidoilari, abestien letrak eta musikaren konposagile eta "Festa" abestiaren ahotsa.

"La ama" - Thrillerra - Filmaketa lanetan - 2014

Zuzendaria eta gidoilaria.

TelebistaAldatu

2015eko urtarriletik aurrera kolaboratzaile lanak egiten ditu ETB1eko "Azpimarra" saioan zine kritiko gisa[18].

Bestelako proiektuakAldatu

2013an filme labur bat grabatu zuen Maria Luisa Merlo aktorearekin. Filmaren izena "Betiko" da, Zugarramurdiko haitzuloetan kokatu da eta bere soinubandaren egilea Arantza bera izan da, non ahotsa ere bai jarri duen[19].

Urte berean 15 minutuko dokumental bat grabatzen du emakumezko artista batzuen elkarte bati buruz non gertakari bat antolatzen duten Bizkaiko ginekologia zerbitzuen murrizketagatik protestatuz. Laburmetrai hau Argentinako 2014ko "Libercine" zinemaldirako aukeratu zuten programaren barruan sartzeko[20].

2014ko udan "La ama" izeneko luzemetraia filmatzen ari da Jaenen. Luisje Moyano eta ondarrutarra dira thriller honetako bai zuzendari zein gidoilariak[21]. Suspensezko filma honetan boxealari ohi bati buruzko artikulu bat idazten ari den emakumezko kazetari baten istorioa kontatzen da non kirolari ohia landa erdian dagoen etxetzar batean aurkitzen den. Etxetzarreko bizilagunek emakumea aurkitzen dute eta preso hartzen dute bere borondatearen aurka. Denborak aurrera egin ahala etxetzarreko emakumezko jabeak egiten dituen azpikerietaz ohartzen da kazetaria eta baita nola tratatzen dituen bere bizilagunak ere.

2014an halaber "Sarearen Oihua" dokumentala aurkeztu zuen Argentinan eta ondoren Euskal Herrian. "Lea Artibai eskualdeko hainbat eragile eta herritarrek Ginekologi zerbitzu integral baten alde burututako ekintzatik abiatuz, eskaera horien borrokaren isla da."

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. [1], 2010, Eta iritsi zen bere aukera
  2. [2], 2010, Zigortzaileak Donostiako Nazioarteko Zinemaldian
  3. [3], 2010, Zigortzaileak Gijongo Nazioarteko Zinemaldian
  4. [4], 2010, Zigortzaileak Cuencako Zinemaldian
  5. Zigortzaileak Bangladeshen
  6. Zigortzaileak Pragan
  7. [5], 2006, Basotxo eta zuhaitzak
  8. [6], 2006, Basotxo eta kirolak
  9. [7], 2007, Saiku detektibea gozoki lapurraren bila
  10. [8], 2008, Basotxo eta animali handiak
  11. [9], 2008, Basotxo eta dantzak
  12. [10], 2010, Telina banpiruaren etxean
  13. [11], 2011, Zer gertatzen zaio eguzkiari
  14. [12], 2012, Lehen amodioa
  15. [13], 2012, Los castigadores
  16. [14], 2016, Mobilak
  17. [15], 2010, Zigortzaileak
  18. Arantza Ibarra ETB1en zine kritiko
  19. Maria Luisa Merlo eta Arantza Ibarra
  20. 30. orrialdea: Arantza Ibarra "Sarearen oihua" Buenos Airesko "Libercine" zinemaldian
  21. Arantza Ibarraren "La ama"