Benjamin Jekhowski
Benjamin Jekhowsky (errusieraz Вениамин Павлович Жеховский; 1881, Varsovia, garai hartan Errusiar Inperioaren zati zena - 1975eko martxoaren 20a, Encausse-les-Thermes, Frantzia), frantziar-errusiar-poloniar astronomo bat izan zen. Moskuko Unibertsitatean ikasi ondoren 1912tik aurrera Parisko behatokian lan egin zuen. Ondoren Aljerreko behatokian lan egin zuen (garai horretan Aljeria Frantziaren kolonia bat zen) non zeru mekanikan aditu bezala ezagun egin zen. 1934tik gerora, dirudienez, bere artikuluak Benjamin de Jekhowsky bezala sinatzen hasi zen. Minor Planet Center deritzonak astronomo honen aurkikuntzak Benjamin Jekhovsky bezala ziurtatzen ditu (v hizkiarekin w hizkiarekin beharrean). 12 asteroide aurkitu zituen, eta 1606 Jekhovsky izeneko asteroidea bere omenez izendatua izan zen.
Benjamin Jekhowski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1881 |
Herrialdea | Polonia Errusiar Inperioa Frantzia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Encausse-les-Thermes, 1975eko martxoaren 20a (93/94 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Paul Émile Appell (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Parisko Behatokia |
953 Painleva | 1921eko apirilak 29 |
976 Benjamina | 1922ko martxoak 27 |
977 Philippa | 1922ko apirilak 6 |
988 Appella | 1922ko azaroak 10 |
1013 Tombecka | 1924ko urtarrilak 17 |
1017 Jacqueline | 1924ko otsailak 4 |
1037 Davidweilla | 1924ko urriak 29 |
1040 Klumpkea | 1925eko urtarrilak 20 |
1093 Freda | 1925eko ekainak 15 |
1181 Lilith | 1927ko otsailak 11 |
1328 Devota | 1925eko urriak 21 |
3881 Doumergua | 1925eko azaroak 15 |
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |