Luigi Platé
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaio | 1894ko irailaren 3a | |
(Italia) | ||
Hil | 1975eko abenduaren 16a | |
Ibilbidea | ||
Lorpenak (1 Formulan) | ||
Lehen lasterketa | 1925eko Italiako Sari Nagusia | |
Azken lasterketa | 1950eko Italiako Sari Nagusia |
Luigi "Gigi" Platé (1894ko irailaren 3a-1975eko abenduaren 16a)[1][2] auto gidari italiarra zen.
Ibilbide profesionala
aldatuPlaték Sari Nagusi batean debuta egin zuen 1925eko Italiako Sari Nagusian,[3] voiturette motako Chiribiri 12/16 bat gidatzen. Arazo mekanikoak medio, 13.itzulian lasterketatik kanpo geratu zen. 1920 eta 1930eko hamarkadetan beste txapelketaz kanpoko lasterketa ez ofizial batzuetan ere parte hartu zuen.
Platé 1 Formulara jauzia egiten ere saiatu zen. 1950eko Italiako Sari Nagusian izan zen, Talbot 700 baten gainean. Ezin izan zen lasterketarako sailkatu.[4] 1 Formulako Sari Nagusi batean parte hartu duen historiako bigarren gidari zaharrena da (53 urte eta 0 egun). Louis Chiron du bakarrik aurretik (58 urte eta 288 egun, 1958eko Monacoko Sari Nagusian).
Luigi Platé eta Enrico Platék (lehengusu gazteago bat) auto bilduma interesgarria daukate, urteetan zehar gordeak. Gainera auto lasterketa taldea ere badute Scuderia Platé.[5]
Emaitzak 1 Formulan
aldatu(gakoa) (Lodiz daudenak polea adierazi nahi dute; etzanez, bira azkarrena)
Year | Entrant | Chassis | Engine | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | WDC | Points |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1950 | Enrico Platé | Talbot-Lago 700 | Talbot 23CV 4.5 L6 | GBR |
MON |
500 |
SUI |
BEL |
FRA |
ITA DNA |
NC | 0 |