Jesus Mari Garcia Ripalda
Jesus Mari Garcia Ripalda (Donostia, 1952ko maiatzaren 12a - 1975eko abuztuaren 31) militante komunista, Espainiako poliziak tiroz hil zuen Donostiako Gros auzoan burutzen ari zen manifestazio baketsu baten bitartean. 23 urte zituen.[1]
Jesus Mari Garcia Ripalda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1952ko maiatzaren 12a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1975eko abuztuaren 31 (23 urte) |
Heriotza modua | : bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Euskadiko Mugimendu Komunista |
Biografia
aldatu1952an Donostiako Gros auzoan jaioa, Euskadiko Mugimendu Komunistaren militantea zen. bere laguna zen Jesus Diez Urracaren hitzetan "Garaiko mutiko arruntak ginen, gure familietan ez zen politikaz hitz egiten eta gu ere oso despolitizatuta geunden. 21 edo 22 urterekin hasi ginen ohartzen bizi genuen egoeraz, eta mugimendu komunistan hasi ginen militatzen. Auzoetako komiteetan hasi zen lanean Jesus Mari, Amara auzoan, Grosekoa zen arren. 23 urte zituela hil zuten".[2]
Hilketa
aldatuAbuztuaren 31an manifestazio garrantzitsua antolatu zen Donostian. Hiru epaiketa zeuden, hiruetan heriotza zigorrak eskatzen zituzten: Txikirena, Otaegirena eta Garmendiarena, beste batzuekin batera. Trueba zinematik ateratzen zen, eta, hasi aurretik, tentsio handia nabaritzen zen jada. Garbi zegoen polizia egongo zela. Manifestazioa atera zen Mirakruz kalean zehar. García Ripalda manifestazioaren buruan zihoan pankarta batekin. Aita Larrokako kantoiraren Iraeta tabernaren inguruan, Karkizano kaleko izkinera heldu zenean manifestazio burua bertatik bertara egin zioten tiro. Larriki zaurituta auzokide batek haren automobilean jaso zuen baina poliziak Ospital Militarrera eramateko agindua eman zion. Ospitalean, antza, ez zuten modu egokiz hartatu eta bertan hil zen.
Jesus Diez Urracaren ustez aurretik pentsatutako hilketa izan zen. "Zigor eredugarri bat eman nahi zuten, eta manifestazio hori aukeratu zuten horretarako. Bera izan zitekeen, edo beste bat, edo ni neu. Baina aurrez pentsatutakoa zen, zeren inongo momentuan ez zitzaien poliziei erasorik egin. Beraiek izan ziren zuzenean joan zirenak". [3]
Hiltzailea
aldatuPolizietako bat ezagutu zuten manifestazioko kide batzuek, gimnasiako irakaslea zelako Marianistaken; Leston abizenez ezagutzen zitzaion. Odon Elorzak, Espainiako Kongresuko diputatu izateak ematen zion onurari esker, txosten batzuetara izan zuen sarbidea. Bertan beste izen bat ematen zen, Jose Fernandez Espejo. Dena dela, testiguen ustez hori ez da egia, lekukoek Leston zela esan baitzuten. Ziur aski, Lestonek zuen kargua baliatu zuela beste bati botatzeko errua.
Hilketa judizialki aztertu zen, baina epaile militar frankistak deliturik ez zegoela ebatzi zuen, poliziak defentsan ari zirela argudiatuta.[4]
Omenaldiak
aldatu1975etik aurrera Aita Larrokaren kantoi horetan plakak jarri izan dira baina berehala puskatzen dituzte. 2015ean, 40. urteurrenean, auzoa mobilizatu zen eta omenaldi handiago bat egin zen. Udaleko zinegotziek bat egin zuten ere.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://documentalismomemorialistayrepublicano.wordpress.com/2021/06/08/jesus-maria-garcia-ripalda-militante-del-movimiento-comunista-de-euskadi-asesinado-por-un-policia-franquista-en-san-sebastian-en-1975-tenia-23-anos/
- ↑ 14.or.
- ↑ 15.or.
- ↑ https://elpais.com/politica/2015/08/30/actualidad/1440954939_827622.html