Denis Itxaso
politikari espainiarra
Denis Itxaso Gonzalez (Donostia, 1975eko maiatzaren 29a - ) PSE-EE alderdiko donostiar politikaria da. Politika Zientzietan lizentziatu zen EHUn 1998 urtean. Urte berean, PSE-EE alderdian sartu eta Donostiako Udaleko zinegotzi jardun zuen, kultura, mugikortasun eta ingurumen gaietan.
2015eko ekainaren 24an, Gipuzkoako Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatua izendatu zuten, EAJ-PSE koalizio gobernuan, eta 2020tik, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria da, Jesús Loza ordezkatuz.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Denis Itxaso |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Denis Itxaso |