Lyubov Orlova

Lyubov Petrovna Orlova, (errusieraz: Любо́вь Петро́вна Орло́ва; Zvenigorod, Errusiako Inperioa, 1902ko urtarrilaren 29a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1975eko urtarrilaren 26) Sovietar zinemako lehen izar handia izan zen, antzerki aktorea eta abeslaria.

Lyubov Orlova
Lyubov Orlova in 1945.jpg
Bizitza
JaiotzaZvenigorod1902ko urtarrilaren 29a (juliotar egutegia)
HerrialdeaSovietar Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
HeriotzaMosku1975eko urtarrilaren 26a (72 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Grigori Aleksandrov
Hezkuntza
HeziketaRussian Institute of Theatre Arts (en) Itzuli 1925)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, piano-jotzailea, zinema aktorea eta dantzaria
Jasotako sariak
KidetzaAssociation of Filmmakers of the USSR (en) Itzuli
Genero artistikoaErrealismo sozialista
romance (en) Itzuli
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuapianoa
ahotsa

orlovamuseum.narod.ru
IMDB: nm0650144 Allmovie: p188552
Spotify: 2gUPEXIGMsz9keo7zpp73k Musicbrainz: 83d658dc-65c4-44b5-a943-c44841573a8c Discogs: 1602446 Find a Grave: 24534841 Edit the value on Wikidata

Moskutik gertu dagoen Zvenigoroden jaio zen, nobleziaren familia baten, eta Yaroslavlen hazi zen. Moskuko kontserbatorioan ikasi zuen, baina lanean hasi zen familia mantendu ahal izateko eta ez zen graduatu. 1930an bere senarra zen Andrei Berezin ekonomialaria atxilotu zuten, baina horrek ez zuen bere karrera geldiarazi.

1933an Grigori Alexandrovekin bilera egin zuen, Vesiolie rebiata filmerako aktoreak bilatzen ari zelako, eta berarekin ezkontzeko eskatu zion. Orlovak paper garantzitsua izan zuen komedia honetan, oso famatua SESBen, eta Stalinen gustoko aktore bilakatu zen. Honek "Errusiako aktore ohoretsu" titulua eman zion.

Hurrengo lau urteetan lau Sovietar film klasikotan hartu zuen parte: Circus (1936), Volga-Volga (1938), Bide distiratsua (1940), eta Vesna (1947). 1941ean Stalin saria eman ziotean. 1950ean lehen emakumea izan zen SESBeko Herriaren Artista titulua eskuratzen bere zinema lanak zirela eta. Horren ostean antzerkian hasi zen lanean, Yuri Zavadskirekin.

3108 Lyubov asteroidea bere omenez izendatu zuten 1972an. Yugoslavian 1976an eraikitako barku sobietar batek ere bere izena zuen, Antartida eta Artikora hainbat espedizioetan erabilia.