Sergio Gutiérrez

piano-jotzaile espainiarra

Sergio Gutiérrez Rodriguez (Miranda Ebro, Burgos, 1975) musikaria da.

Sergio Gutiérrez
Ereima A102-f005682 m.jpg
Bizitza
Jaiotza Miranda Ebro, 1975 (44/45 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea
Enplegatzailea(k) Eresbil
Musika instrumentua pianoa

Miranda Ebron jaio zen, 1975ean. Bertan burutu zituen musika-ikasketak eta gero Gasteizko Kontserbatorioan sakondu zituen, A. Vilagrán eta A. Nieto (pianoa), S. Salaberri, L. Ruiz de Gordoa, A. Lauzurika eta Z. F. Gerenabarrena (harmonia, kontrapuntua, fuga eta konposizioa) irakasleekin. S. Sciarrino, M. Sotelo, C. Halffter, J.M. Lópezek emandako konposizio ikastaroetan parte hartu du. Gaur egun, Gasteizko Musika Kontserbatorioko piano-jotzaile laguntzaile da. Gasteizen, Veruelan, Madrilen, Alemanian eta Mexikon estreinatutako zenbait ganbara musika-lan egile da. Era berean, film luze baten soinu-banda konposatu du. Gasteizko hainbat musika garaikideko jaialditan parte hartu du. 2004an, Federico Monpou-ren Lehiaketa Internazionalean aipamen berezia jaso zuen “Homenaje a Chopin-Mompou” lanagatik.

GrabaketakAldatu

  • Intermezzo para la muerte del Conde Ugolino : para grupo instrumental (Int. : Grupo Instrumental Jesús Guridi). Musikaste (32. 2004. Errenteria)
  • Job : (2007)(Int.: Alfonso Gómez, pianoa). Musikaste (35. 2007. Errenteria)
  • Job (2007) : piano y electrónica. In: Morfología sonora. Espacio Sinkro records, 2008. Erref.: 01, Sinkro
  • De viento, cristal y bronce (2008). (Int. : Ensemble Espacio Sinkro (Roberto Casado, flauta ; Patxi Divar, klarinetea ; Agustí Coma, biolina ; François Monciero, biolontxeloa ; Félix Divar, perkusioa ; Alfonso Gómez, pianoa ; Ignacio Monterrubio, laguntza elektroakustikoa)). Musikaste (38. 2010. Errenteria)
  • De viento, cristal y bronce (2009) : ensemble & tape. In: Laboratorio de Música Electroacústica = Musika Elektroakustiko Laborategia, Vitoria-Gasteiz : 25 años = urte = years. Espacio Sinkro Records, 2010. Erref.: 03, Sinkro

Kanpoko loturakAldatu