Uzbekistan[1], ofizialki Uzbekistango Errepublika (uzbekeraz: Oʻzbekiston Respublikasi/Ўзбекистон Респубикаси) Erdialdeko Asiako estatu itsasgabe bat da, estatu itsasgabez inguratua. Historikoki garrantzitsua izan da, Zetaren Bidean baitzegoen. Sei estatu turkiko burujabeetako bat da, eta Sobietar Batasuneko parte izan zen. Hiriburua Taxkent du.

Uzbekistango Errepublika
Oʻzbekiston Respublikasi
Ereserkia: National Anthem of Uzbekistan (en) Itzuli

Uzbekistango bandera

Uzbekistango armarria
Geografia
HiriburuaTaxkent
41°18′40″N 69°16′47″E
Azalera448.978 km² (56.)
Punturik altuenaKhazret Sultan (4.643 m)
Punturik sakonenaSarygamyş (−12 m)
KontinenteaAsia
MugakideakKazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, Afganistan eta Turkmenistan
Administrazioa
Gobernu-sistemapresidentzialismo
President of Uzbekistan (en) ItzuliShavkat Mirziyoyev (en) Itzuli
LegebiltzarraOliy Majlis (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria34.915.100
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² (136.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 17
Emankortasun-tasa2,2 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak314.944 (2016)
Bizi-itxaropena71,314 (2016)
Giniren koefizientea35,3 (2003)
Giza garapen indizea0,727 (2021)
Ekonomia
BPG nominala80.391.853.880 $ (2022)
BPG per capita2.255,2 $ (2022)
BPG erosketa botere paritarioa296.689.257.400 nazioarteko dolar (2021)
BPG per capita EAPn8.497,4 nazioarteko dolar (2021)
BPGaren hazkuntza erreala7,8 % (2016)
Erreserbak1.242.300.741 $ (1999)
Inflazioa7,9 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1991
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+998
ISO 3166-1 alpha-2UZ
ISO 3166-1 alpha-3UZB
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.europar loki, Schuko eta AS/NZS 3112 (en) Itzuli
Internet domeinua.uz
gov.uz…

Behiala persiar samanida dinastiakoa, eta gero Inperio Timuridokoa, XVI. mende hasieran nomada uzbekoek konkistatu zuten eskualdea: konkistatzaileak ekialdeko hizkuntza turkiko batean mintzatzen zirena Egungo Uzbekistango biztanleriaren gehiengoak jatorri uzbekoa du eta uzbekeraz mintzatzen da.

Uzbekistango ekonomia lehengaien ekoizpenean oinarritzen da, hala nola kotoia, urrea, uranioa, potasioa eta gas naturalaren ekoizpenean. Nahiz eta estatuaren helburuetako bat merkatu-ekonomia izan, Uzbekistanek kontrol ekonomiko zorrotzak ditu oraindik. Nazioarteko erakunde batzuek bertako giza-eskubideen politika kritikatu dute[2]. Uzbekistanen, biztanleriaren % 45 eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi da.[3]

Geografia

aldatu
 
Aral itsasoa.

Herrialdeak 447.000 kilometro karratu ditu. Munduko 56. estatu handiena da eta 42. populatuena.[4] EBEko estatuen artean 5. handiena eta 3. populatuena da.

Mendebaldetik ekialdera 1.425 km ditu eta iparraldetik hegoaldera, 930 km. Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kazakhstan eta Aral itsasoa ditu, hego-mendebaldean Turkmenistan, hego-ekialdean Tadjikistan eta ipar-ekialdean Kirgizistan. Uzbekistan Asia Erdialdeko estatu handiena izateaz gain, beste lau estaturekin mugak dituen bakarra da. Gainera, Afganistanekin ere muga laburra du hegoaldean, 150 km.

Uzbekistan estatu lehor eta itsasgabea da. Liechtensteinekin batera munduko estatu itsasgabe bikoitz bakarra da, hots, estatu itsasgabez guztiz inguratua dagoena. Eremuaren % 10 baino gutxiago dira landa lurrak, batez ere ibai eta oasi ertzetan. Gainontzekoa basamortua (Kyzyl Kum) eta mendiak dira.

Gailurra Khazret Sultan mendia da, itsas mailatik 4643 metrora, Gissar mendilerroaren hegoaldean, Tadjikistango mugan. Sobietarren garaian, mendi honi Alderdi Komunistaren 22. biltzarraren tontorra izena eman zioten.[5]

Bertako klima kontinentala da, euri urrirekin (100-200 mm urteko). Udako batez besteko tenperatura handiena 40 °C da, eta neguko batez besteko txikiena -23 °C[6].

Hiri nagusiak Bukhara, Samarkanda, Namangan eta Taxkent hiriburua dira.

Historia

aldatu

Egungo Uzbekistango lurraldeak Akemenestar Inperioko Sogdiana eta Korasmia satrapien barnean zeuden, Alexandro Handiaren konkista arte. Urteak igaro ahala, eskualdea Partiar Inperioaren eta Sasandar Inperioaren zati izan zen. Erdi Aroan, turkiar kultura gailendu zen, qaraqanidarren eskutik (IX-XII. mendeak), indartuz joa zena pertsiaren erresumaren kaltetan. Mongoliarrek eskualdea XIII. mendean menperatu zuten, Asia Erdialdeko Chagatay sortuz, nahiz eta turkiar kultura berehala indarberritu, batez ere hizkuntza eta ohituren alorrean.

 
Bukhara, samanidarren hiriburua IX-X. mendeetan

Tamerlan buruzagia gailentzean, Gengis Khanen handitasuna eta konkistak berreskuratzeko asmoa zuena, Samarkanda Asiako musulman zibilizazioaren erdiguneetako bat bihurtu zen. Mongoliar jatorriko shaybanidarren boterea handitzean, XVI. mendetik aurrera herrialdeak Uzbekistan izena hartu zuen eta, mende erdialdetik aurrera, Bukhara bihurtu zen hiriburu. Horrela, XIX. mendea arte iraun zuen Bukharako khanerria eratu zen.

XIX. mendean, Errusiar Inperioa Asia Erdialdean hedatzen hasi zen. Kazakhstan eta Kirgizistan ez bezala, Uzbekistanek nolabaiteko burujabetza mantendu zuen, tsarren koroaren mendeko emirerri gisa. 1917ko Boltxebikeen Iraultzaren ostean, Errusiarekiko harremana aldatuz joan zen, azkenean Bukharako Sobietar Errepublika sortu arte, boltxebike ideologiakoa. Berehala, boltxebikeen aurkako erresistentzia batzuen ostean, Sobietar Batasuneko kide bihurtu zen.

1991ko irailaren 1ean, Uzbekistanek independentzia aldarrikatu zuen, nahiz eta Baltikoko estatuek ez bezala, indar ahulez aldarrikatu.

Banaketa administratiboa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Uzbekistanen banaketa administratiboa»

Uzbekistan hiru motatako unitateetan banatzen da: 12 probintziatan (viloyatlar, singularrean viloyat), autonomia errepublika batean (respublika) eta hiri independente batean (shahar). Probintziak barrutitan (tuman) banatzen dira.

 
Uzbekistango mapa politikoa.
Banaketa Hiriburua Eremua
(km²)
Biztanleria (2008)[7] Kodea
Buxoro probintzia Buxoro (Bukhara) 39.400 1.576.800 3
Jizzax probintzia Jizzax 20.500 1.090.900 5
Navoiy probintzia Navoiy 110.800 834.100 7
Qashqadaryo probintzia Qarshi 28.400 2.537.600 8
Samarkanda probintzia Samarkanda 16.400  3.032.000 9
Sirdaryo probintzia Guliston 5.100 698.100 10
Surxondaryo probintzia Termez 20.800 2.012.600 11
Toshkent probintzia Toshkent (Taxkent) 15.300  2.537.500 12
Toshkent shahri Toshkent (Taxkent) ??? 2.192.700 1
Fergana Ibarreko Eskualdea
Farg'ona probintzia Farg'ona (Fergana)  6.800 2.997.400 4
Andijan probintzia Andijon 4.200 2.477.900 2
Namangan probintzia Namangan 7.900 2.196.200 6
Karakalpakstan eskualdea
Xorazm probintzia Urganch 6.300  1.517.600 13
Qaraqalpaqstan errepublika Nukus 160.000 1.612.300 14

Toshkent probintziako estatistikek Toshkent shahriko (hiriko) estatistikak ditu barne.

Politika

aldatu
 
Islam Karimov presidentea.

1992ko abenduaren 8ko konstituzioak erregimen presidentziala ezarri zuen berriki eratutako estatuan, legebiltzar batekin, 2004an biko bihurtua (Oliy Majlis eta senatua). Presidenteak indar handia du eta zazpi urterako hautatzen da, sufragio unibertsal zuzenean. Presidenteak gobernua izendatzen du, eta horrek legebiltzarraren onespena izan behar du.

Uzbekistango alderdi politiko nagusiak hauek dira: Alderdi demokrata popularra (CDP), Fidokorlar alderdi nazional demokrata (F), Nazioaren aurrerabidearen alderdia (VT) (oharra: F eta VT batu egin dira), Adolat (Justizia) (A), Pizkunde demokrata nazionalaren alderdia (MTP), Alderdi nazional-demokrata. Hala ere, ia ez dago aniztasun politikorik, alderdi guztiek Karimov presidentea zuzenean eta baldintzarik gabe babesten baitute.

Uzbekistan errepublika nazioarteko hainbat erakunderen kide da: Nazio Batuak, Unesco, ESKE, OME, TME eta abar. 1991ko abenduaren 21ean, Uzbekistan Estatu Burujabeen Erkidegoko kide bihurtu zen (Almatyko ituna), antzinako 15 sobietar errepubliketatik 12 batzen dituena.

Jaiegunak

aldatu
Data Euskarazko izena Bertako izena Oharrak
urtarrilaren 1a Urteberri-eguna Yangi Yil Kuni
martxoaren 8a Emakumeen eguna Xalqaro Xotin-qizlar Kuni
martxoaren 21a Udaberriaren eguna Navro'z (ez erlijiozkoa)
maiatzaren 9a Oroitzapenaren eguna Hotira kuni 1945an nazismoa garaitu zen eguna
Hejira egutegiaren arabera Ramadan amaiera Ramazon Hayiti
irailaren 1a Independentzia eguna Mustaqillik Kuni 1991tik
urriaren 1a Irakaslearen eguna O'qutuvchilar Kuni
abenduaren 8a Konstituzio eguna Konstitutsiya Kuni 1992tik
Hejira egutegiaren arabera Sakrifizio eguna Qurbon Hayit

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu