Irati Iciar Madinabeitia

UEUko Udako Ikastaroen arduraduna

Irati Iciar Madinabeitia (Oñati, Gipuzkoa, 1975eko irailaren 9a) historialaria Udako Euskal Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntzako Koordinatzailea eta eta Gasteizko mugimendu euskaltzaleko kide dinamizatzailea da. Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria ere bada 2023ko irailean lekukoa Kike Amonarrizen eskutik hartu zuenetik.[1][2]

Irati Iciar Madinabeitia

Bizitza
JaiotzaOñati1975eko irailaren 9a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaGasteiz
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria
Enplegatzailea(k)Azkue biblioteka  (1999 -  2002)
Udako Euskal Unibertsitatea  (2002 -
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
GEU euskara elkartea

Inguma: irati-iciar-madinabeitia

Ibilbidea aldatu

Historia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean arkeologo izan nahi zuelako eta UEUra hurbildu zen geroago, "historia galdu nahi ez zuelako".[3] Bibliotekonomia masterra egin ostean, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan lan egin zuen 1999-2002 artean. Geroztik Udako Euskal Unibertsitatean aritzen da.

2017an Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu titulua ere lortu zuen; baita geroago, 2021ean, UPV/EHUko Hizkuntza Plangintza (HIZNET) espezialista titulua ere.[4]

Udako ikastaroen arduraduna UEUn (2002tik) aldatu

1997tik parte hartzen du UEUko Historia Sailean. Hego Euskal Herriko Goi Erdi Aroko arkeologiaren aztertu zuen Karmele Artetxerekin. Historia sailburua izan zen geroxeago 2000-2002 urteen artean eta 2002an UEUn lanean hasi zen, Udako Ikastaroen arduradun. Horrela jarraitu du urtez urte. Orokorrean, Etengabeko Prestakuntzako koordinatzailea da eta Lantalde Akademikoaren jarduera ere koordinatzen du Eibarko Markeskua jauregitik.[3][5][6]

Gasteizko euskaltzale dinamizatzailea aldatu

 
Gasteizko GEU euskara taldeko dinamizatzaileak 2018an

Irati Iciarrek bere burua "Oñatin jaiotako gasteiztarra" gisa definitzen du eta Gasteizko mugimendu euskaltzaleko kide aktiboa da. Euskaltzaletasuna sustatzen duten elkarte hauetan ibili da dinamizatzaile gisa:

Geu elkartea aldatu

Gasteizko Geu euskara elkarteko Lehendakaria da Irati Iciar 2018tik. Elkartea Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko sortu zuten. 800 bazkidetik gora ditu elkarteak eta lan boluntarioa egiten duten pertsonez gain soldatapeko zortzi langile ere baditu.[7]

 
Irai Iciarren artikuluen aurkibidea Arabako ALEA aldizkarian.

Alea aldizkaria aldatu

Era berean, ALEA astekariko ohiko kolaboratzailea da Irati Iciar. 30 baino gehiago dira idatzi dituen artikuluak.[8]

 
Kike Amonarrizek Irati Iciar-ri Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari kargua pasatzen 2023an.[9]

Euskaltzaleen Topagunea aldatu

Euskaltzaleen Topaguneko Zuzendaritza Batzordeko kidea da 2019tik. Kike Amonarriz eta Karmelo Ayesta ere zuzendaritzako kideak izan dira beste zazpi euskaltzale hauekin batera: Mikel Astorki, Iker Martinez de Lagos, Aritz Martinez de Luna, Jasone Mendizabal, Ainara Vazquez, Azaitz Unanue eta Oskar Zapata. Kultur jarduera pandemia garaian kultura oso sektore kolpatua izanik, Topagunean 2021eko helburu orokorra jarduera maila lehenbailehen berreskuratzea eta egoera berrira egokitzeko neurriak lantzea izan ziren. Euskaltzale aktiboak saretu eta euskararen aldeko gizarte aktibazioa areagotzeko lan ardatzean sakontzea ere bai. Eta horrekin batera, kultur ekipamenduak dituzten euskara elkarteen arteko gogoeta partekatua egitea eta 2022an Topagunearen 25. urteurrena antolatzea.[10]

Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria ere bada Irati Iciar 2023ko irailean lekukoa Kike Amonarrizen eskutik hartu zuenetik.[1][2][9]

Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordea aldatu

Bestalde, Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeko kidea 2021etik. Euskaltzaindiko batzorde horren estrategia nagusienetako bat da euskalgintzan ari diren beste gainerako erakunde, elkarte eta abarrekin esperientziak komunean jartzea eta iradokizunak eginez, nondik norakoak elkarrekin bideratzen joatea.

Sagrario Aleman buru eta Erramun Osa idazkari, 2022an hauek ziren batzorde horren beste 13 kideak: Jon Aizpurua, Mattin Bacho, Irati Iciar, Patxi Juaristi, Santiago Larrazabal, Gotzon Lobera, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Saez Beloki, Jon Sarasua, Castillo Suarez, Belen Uranga, Andres Urrutia, eta Ibon Usarralde.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Iraola, Arantxa. (2023-09-23). «Topaguneko lehendakari berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  2. a b «"Beso teknikoa dugu, baina gihar soziala gehiago aktibatu behar da" - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
  3. a b Iciar Madinabeitia, Irati. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  4. «Irati Iciar» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  5. «Irati Iciar: “Udako Ikastaroetarako 110 proposamen jasotzea sekulako sorpresa izan da” - gurean.eus» gurean.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  6. «Irati Iciar: "UEUn aurrez aurrekoaren aldeko hautua egin dugu" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  7. Geu Elkartea: Nor gara?. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  8. «Irati Iciar - Komunitatea - Alea.eus» alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  9. a b «Irati Iciar izango da aurrerantzean Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  10. «Topagunearen Batzar Nagusia 2021: aisialdi sektorea egituratzea helburu» Topagunea 2021-05-10 (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  11. «3. Sustapen batzordea» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu