Udako Euskal Unibertsitatea
Markeskoa jauregia, UEUren egoitza akademikoa | |
Akronimoa | UEU |
---|---|
Ezarpena | 1973 |
Mota | |
Zuzendaria | Kepa Sarasola |
Irakasleak | 1.200 |
AZP | 14 |
Ikasleak | 500 |
Graduondoa | 3 |
Campusa | Egoitza akademikoa: Otaola hiribidea, 1 ![]() |
Kokapena | ![]() |
Webgunea | www.ueu.eus |
Udako Euskal Unibertsitatea edo UEU 1973ko udan Donibane Lohizunen antolatutako Udako Ikastaroetan sortu zen. Gaur egun lukuru-asmorik gabeko kultur elkartea da eta Onura Publikoko aitormena du 1990etik.[1] Euskal Herriko unibertsitate-eremuan ari da, besteak beste hainbat irakasle bilduz. Orobat euskaraz eta unibertsitate mailakoak diren atal hauek sustatzen ditu: ikastaroak, liburu-argitalpenak, Internet zerbitzuak, kongresuak, profesionalen bilkurak, eta graduondoko-ikasketak. Udaz gain, beste urte sasoietan ere antolatzen ditu ikastaroak, baita jardunaldiak ere (esaterako, Informatikari euskaldunen bilkurak, edo Natur Zientzietako Topaketak). Euskal komunitate zientifikoa ezagutarazteko eta trinkotzeko zenbait datu-base ere eskaintzen ditu.
HelburuakAldatu
UEUren helburu nagusia euskararen eta unibertsitatearen munduak elkarrengana hurbiltzea da, eta ildo honetatik Euskal Unibertsitatea sortzeko eragilea izatea. Horretarako, hiru ardatz nagusi ditu:
- Euskal Unibertsitatea sortzen laguntzeko baldintza sozial eta politikoak ahalbidetzea.
- Euskal komunitate zientifiko-intelektuala metatzea.
- Unibertsitate-gaien euskalduntze, ekoizpen eta zabalkundean sakondu eta gizartearen eskuetan jartzea.
Kataluniako Universitat Catalana d'Estiuren lana aurrekari sendoa izan zen Udako Euskal Unibertsitatearentzat. Izatez, Katalanen aurrerapausoen berri izan eta hiru urtera sortu baitzen UEU 1973an.[2][3][4]
AntolaketaAldatu
Gaur egun UEUk 1.200 bazkide inguru ditu. Idazkari nagusia Ane Sarasua da; bera da kudeaketa, finantzak eta giza baliabideen gidaritza daramatzana. Lehenago Mari Karmen Menika izan zen idazkari nagusia (1986-2000), orain Ikastetxe Nagusiko arduraduna dena.
UEUko zuzendariak honako hauek izan dira: Manex Goihenetxe (1973-1976),[5] Martin Orbe (1976-1983), Baleren Bakaikoa (1983-1987), Inaki Irazabalbeitia (1987-1991), Kepa Altonaga (1991-1996), Mikel Aizpuru (1996-2000), Xabier Isasi (2000-2004), Aitzpea Leizaola (2004-2005), Lore Erriondo (2005-2010), Karmele Artetxe (2010-2014), Iñaki Alegria (2014-2018), eta 2018ko otsailetik Kepa Sarasola informatikaria da zuzendaria.
HistoriaAldatu
1970an unibertsitatean euskara ez zen bat ere erabiltzen. Orduan utopia moduan ikusten zen euskara etorkizunean arlo guztietara naturaltasunez zabaldu ahal izango zela. Baina 1970-72an Baionako Euskal Erakustokian antolatu ziren Euskal Asteak izan zuten arrakasta ikusirik, 1972ko ekitaldian Karlos Santamariak Euskal Unibertsitatea sortzeko premiaz emaniko hitzaldiaren bidetik, Euskaldunen Biltzarra, Ikas eta Fededunak elkarteek UEU antolatzea erabaki zuten 1973ko udan, Euskaltzaindiaren babespean. Lehengo ekitaldi biak Donibane Lohizunen egin ziren, ondorengo biak Uztaritzen, eta 1977tik Iruñean. Geroago, urteak pasa ahala, hainbat urrats kualitatibo egin dituzte etengabe euskarazko unibertsitatea eraikitzeko bidean.
1975ean hasi ziren liburuak argitaratzen. urtero 10 bat liburu argitaratu dira harrezkero.[6]
Udako ekitaldien eragina zabaldu nahian, 1985tik urtean zehar ere Jardunaldiak antolatzea erabaki zen, publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio-mailako hitzaldi eta mahai-inguruz osatuak.
1992an Uztaro aldizkari zientifikoa sortu zuten, geroago sortu ziren arkitekturari buruzko Aldiri aldizkaria (2009) eta osasungintzari buruzko Osagaiz aldizkaria (2017
1996an Informatikari Euskaldunen Bilkurak antolatzen hasi ziren kongresu moduan. Geroago beste hainbat arlotara zabaldu zuten kongresuen formula: Natur Zientziak, Hizkuntzalaritza, Arkitektura...[7]
2000. urtean Inguma datu basea sortu zuten, unibertsitate mailako euskarazko produkzioa erraz atzitzeko helburuarekin.[8][9] Euskarazko komunitate akademikoa koordinatzeko antzeko beste sei zerbitzu informatiko sortu zituzten geroago.
2001etik Hizkuntza Teknologia berezko titulua antolatu zuten, lankidetzan Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Geroago 10 baino gehiago izan dira honela antolatu diren graduondokoak edo berezko tituluak.[10]
2001ean bertan hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan hasi ziren irakasleak prestatzeko Ulibarri programan. Geroago Prest Gara eta Haur Eskolak programetan ere parte hartu dute.
2003tik on-line ikastaroak ematen hasi ziren eta on-line irakaskuntzan erabiltzeko metodologia definitu zuten.
2015ean euskarazko ikerkuntza sustatzeko eta ikertzaile gazteak koordinatzeko asmoz Ikergazte kongresua antolatu zuten lehenengoz. Helburu bera zuen Txiotesia lehiaketa 2013az gero euskarazko tesiei ikusgarritasuna emateko.[11][12]
2019an GOI ikastetxea (Goi Mailako On-line ikastetxea) sortu zuten Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, eta azpiegitura horrekin urte bat geroago 2020ean on-line eta euskaraz martxan jarri zuten Irakaskuntza ertainetan irakaslea izateko behar den master ofiziala.
IkastaroakAldatu
1973z gero 2.000 baino gehiago dira unibertsitateko gaiak irakasteko antolatu dituen ikastaroak.[13] 2003an hasi zen on-line ikastaroen eskaintza, eta 2013an euskarazko lehen MOOC ikastaroa (Android programazioaren hastapenak). Sailetan egin izan da beti ikastaroen antolaketa, sailak hauek izan direla:
ArgitalpenakAldatu
UEUk 1975tik 2019ra bitarte unibertsitate mailako 432 liburu (saiakerak eta testu-liburuak) argitaratu ditu.[14] 2018an hiru aldizkari ere plazaratzen zituen: Uztaro (giza-zientziak, 1990ean sortua), Aldiri, Arkitektura eta abar (arkitektura, 2009an sortua), Osagaiz (osasun-zientziak) eta Kondaira (historia). UEUn sortutako liburu gehienak Buruxkak liburutegi digitalean kontsulta daitezke.[6]
Udako ikastaroetan Udaro izeneko barne-buletina argitaratzen du UEUk. Bertan, ikastaroen inguruko informazioa, elkarrizketak eta argazkiak izan ohi dira.
Uztaroko zuzendariak Gidor Bilbao eta Jokin Apalategi
Datu-baseak eta Internet-zerbitzuakAldatu
Inguma datu-basea euskarazko produkzioa unibertsitateanAldatu
Inguma datu-basea euskara batuaren garaian unibertsitate mailan euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen du. 2018an guztira 194 erakunderen lana katalogatuta zegoen. 40.680 erreferentziatik gora eta 10.550 egileen lana eskaintzen ditu. Euskal Komunitate Zientifikoaren argitalpenak, hitzaldiak, ikastaroak, tesiak eta irakasgaiak biltzen ditu.
2000. urtean sortu zuen UEUk datu-base hau.[8][9] Azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko datuak eskaintzen ditu.
Artizarra sare sozialaAldatu
Artizarra euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala da. 500dik gora profesional euskaldunen arteko harremanak errazten ditu. Profesional bakoitzak Inguma datu-basean duen ekoizpenaz gain uneko bere jarduera profesionalaren datuak ere erakusten ditu. Mundu mailako LinkedIn sarearen antzerakoa da, baina euskaraz eta euskararen alorrean lokalizatuta. Hor agertzen diren komunitate zientifiko-profesionalei elkarren berri eman nahi die.
Tesiker, euskarazko doktorego-tesiakAldatu
Tesiker datu-baseak euskaraz argitaratu diren 550 doktorego-tesien datuak eskaintzen ditu, baita tesi-txostenak ere. UEUk jasotako datuak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren webgunetik. 550 doktorego-tesi digitalizatu eskaintzen ziren 2019an eta urtez urte eguneratzen da.[15]
Buruxkak liburutegi digitalaAldatu
Buruxkak liburutegi digitalean UEUk argitaratutako liburu guztiak eskaintzen ditu formatu digitalean (2018an 380), azken urteetan plazaratutakoak ezik.
Unibertsitatea.net unibertsitarioen atariaAldatu
Unibertsitatea.net atariak albisteak argitaratzen ditu komunitate unibertsitario euskaldunarentzat (besteak beste elkarrizketak ikerlariekin, 140 gora),[16] eta zenbait blog biltzen ditu hainbat zerbitzu emateko asmoarekin (ekonomia, Hizkuntzaren prozesamendua, artea, ingurumena...).[17]
Atari honen barruan dago Apunteen otarrea unibertsitate alorreko lan, txosten, apunte eta bestelako dokumentuak partekatzeko gunea da.[18] Otarreko dokumentuak besterik ezean Creative Commons, Aitortu-Partekatu lizentziaren arabera eskaintzen dira. 2018 urtean guztira 941 dokumentu zeuden gaika honela banatuta: Artea eta musika (4), Giza zientziak (112), Gizarte zientziak (333), Ingeniaritza eta teknologia (393), Osasun zientziak (19), Zientzia aplikatuak (2) eta Zientziak (78)
Iparrorratza unibertsitatean sartzeko orientazioaAldatu
Iparrorratza zerbitzua unibertsitatera ikastera ailegatzen diren ikasleentzako aholkularitza-zerbitzua da, zer ikasiko duten erabakitzen laguntzeko.
Softkat euskarazko softwareaAldatu
Softkat euskarazko softwaregintzaren datu-basea indarrean egon zen 2000tik 2013ra bitarte.
Kongresuak eta profesionalen bilkurakAldatu
1996tik antolatu dituen profesionalen bilkurak 30 baino gehiago dira. Besteak beste hauek:[7]
- Informatikari Euskaldunen XI. Bilkurak.
- Glotodidaktika V. Topaketak.
- Natur Zientzietako III. Topaketak.
- Historialarien V. Topaketak.[19]
- Matematikarien IV. Topaketak.[20][21]
- Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak.[22]
- Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketak.[23]
- ''Arkitekturan, euskaraz?'' II. Topaketak.[24]
- Psikologoen III. Topaketak.[25][26]
- Pedagogia I. Topaketak: nola lortu dezakegu Euskal Herrian eskola inklusiboa?[27]
- Ekonomialari Euskaldunen I. Bilkura.[28]
- Lurraldea eta hizkuntza IV. jardunaldia.[29]
Informatikarien bilkura 2015 Robotika
2007ko Informatikarien Bilkura Web 2.0 hemen
Glotodidaktika Topaketa 2018.
Natur Zientzietako Topaketak, UEU2018
Osasun Zientzietako 3. Topaketak, UEU2018
Ikerlari gazteen komunitateaAldatu
Unibertsitatean eta euskaraz aritzen diren ikerlari gazteek elkarren artean ezagutzeko eta beren arteko komunikazioa eta lankidetza errazteko zenbait ekinbide plazaratu ditu UEUk 2012z geroztik:
Ikergazte kongresuaAldatu
Ikergazte kongresua bi urterik behin antolatu da 2015etik ikerlari gazteen topalekua izateko.[30] 200 baino gehiago izaten dira partaideak eta 140 artikulu inguru aurkeztu izan dira aldi bakoitzean.[11]
Txiotesia lehiaketaAldatu
Helburu bera dauka 2013z geroztik bi urterik behin antolatzen den #txiotesia lehiaketak. Parte hartzaileek Twitterreko 6 txiotan azaldu behar dute beren tesi-lana. Lehenengo lehiaketan 86 ikerlariren 516 txio argitaratu ziren.[12]
#txiotesia | Urtea | Txioak | Lehiakideak | Txio ulergarriena | Txio originalena |
---|---|---|---|---|---|
#txiotesia1 | 2013 | 516 | 86[31] | Estitxu Garai Artetxe[32] | Itxaro Perez Urzelai[33] |
#txiotesia2 | 2014 | 777 | 46[34][35][36] | Itziar Gonzalez[37] | Eneko Bidegain[38] |
#txiotesia3 | 2016 | 814 | 52[39] | Uxoa Iñurrieta[39] | Iraia Muñoa[39] |
#txiotesia4 | 2018 | 589 | 34[40] | Naima El Bani Altuna[41] | Juanmari Agirreurreta[42] |
Elkarrizketak unibertsitarioen atarianAldatu
Unibertsitatea.net atariak 130 baino gehiago dira unibertsitari gazteekin argitaratu dituen elkarrizketak.[16]
Juan San Martin bekaAldatu
Juan San Martin beka 2001 urtean jarri zen abian Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da. Lantzen diren ikerketa-esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landu zituenak dira: Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.[43][44]
Koldo Mitxelena bekaAldatu
Koldo Mitxelena beka Errenteriako Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan antolatzen da. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da. Ikerketa esparruak Koldo Mitxelena Elissaltek bere bizitzan zehar landutako honako hauek dira:euskal kulturaren historia, artea, soziologia, antropologia, ekonomia, hizkuntzalaritza, literatura, etnologia, zuzenbidea eta, oro har, giza zientziei buruzko ikerlanak.[45]
Berezko tituluak eta graduondoakAldatu
2001ean hasita 18tik gora titulu antolatu ditu UPV/EHUrekin batera, Horietan gutxienez 280 pertsona titulatu dira. Hauek izan dira titulazioak eta zein urtetan hasi ziren:
- 2001-2002: Hizkuntza eta teknologia (espezialista)[10]
- 2002-2003: Hizkuntza eta teknologia (master)[46]
- 2002-2003: Herri Erakundeen kudeaketa (HEREKU)[47]
- 2002-2003: HIZNET
- 2004-2005: Estatistika eta Konputazio
- 2006-2007: Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak
- 2007-2008: Nafarroa. Historia eta ondarea zientziaren bidez
- 2007-2008: Euskarazko komunikazioa (Mofiziala, UEU laguntzailea)
- 2007-2008: Hizkuntzaren Azterketa eta prozesamendua (Mofiziala, UEU laguntzailea)
- 2012-2013: Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean[48]
- 2012-2013: Neuroerreabilitazioa
- 2012-2013: Hondakinen kudeaketa eta tratamendua[49]
- 2012-2013: Itzulpengintza eta teknologia
- 2013-2014: Euskal Herriko Lurraldea eta Paisaia. Planifikazioa, kudeaketa eta antolamendua
- 2015-2016: Mendizaletasuna: mendi jardueren ikasketak
- 2016-2017: Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa[50]
- 2016-2017: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.
- 2019-2020:Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- 2019-2020:IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- 2019-2020: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu titulua)
- 2019-2020: Euskal Kultur Sorkuntza eta kritika feminista (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- 2019-2020: Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
Lankidetza Hezkuntza-KomunitatearekinAldatu
2001 urteaz geroztik Euskal Herriko ikastetxeen normalkuntza plangintza programen aholkularitza ematen ari da UEU Ulibarri proiektuan, Lore Erriondoren zuzendaritzapean.
Bigarren Hezkuntzako irakaslegorako Prest Gara programan, edo Haur eskolak Partzuergoarekin.
Haurreskola programan ere parte hartzen du. 1000 irakasleren formazioa bideratu du 2017tik.
SariakAldatu
- 2014: CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen Udako Euskal Unibertsitateak zientzia eta teknologia gizarteratzeko egindako ekarpenengatik.
- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet;[51] Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[52]
Beste hizkuntza gutxituekin lan egiten duten antzeko erakundeakAldatu
Honako erakunde hauek UEUren antzekoak dira, unibertsitate mailan hizkuntza minoritario baten erabilera estentsiboa sustatzeko lan egiten baitute:
KatalanaAldatu
- Udako Katalan Unibertsitatea, katalanez eta modu ofizialean Universitat Catalana d 'Estiu (UCE). Kataluniako Prades hirian egiten den udako unibertsitate bat da. 1968ko udan sortu zen, 1968ko maiatzeko gertakarien ondoren.
IrlanderaAldatu
- Fiontar Dublinen dago, Dublin City University-n.[53]
- Acadamh na hOllscolaíochta Irlandako mendebaldean dago. Bere campus nagusia Irlandako Unibertsitate Nazionalean dago, Galway hirian, eta beste hiru kokaleku ere baditu Irlandako mendebalde osoan. Hainbat mailatako ikastaroak eskaintzen dituzte: graduak eta graduondokoak, diplomak eta iraupen laburreko beste ikastaro batzuk.[54]
- Coláiste na hÉireann (ingelesez: "College of Ireland"; euskaraz: "Irlandako Ikastetxea") gradu-ondoetarako ikastetxea da eta Dublinen dago. Itzulpengintza eta irlanderari buruzko ikasketa aurreratuak eskaintzen ditu.[55][56]
GalesaAldatu
- Coleg Cymraeg Cenedlaethol (Welsh National College, Galesko Ikastetxe Nazionala). Galesez zein ingelesez Coleg bezala ezagutzen da. 2011n sortu zuen Galesko Gobernuak Galesko unibertsitateekin lan egiteko, ikasleentzako galesezko ikastaroak eta baliabideak garatzeko asmoz; erdi mailako ikastaroak, bekak eta galesezko ikerketak ere eskaintzen eta sustatzen ditu Galesko unibertsitateetan. Galesko unibertsitateetako sukurtsalen bidez lan egiten du, gales maila ertaineko ikasleei ikasteko aukera gehiago eskaintzeko, unibertsitateekin elkarlanean. Bere helburua galesez ikastea aukeratzen duten ikasleen kopurua handitzea da.[57]
- Y Gymdeithas Feddygol (Galesezko medikuntzako elkartea). Galesez osasun-laguntza jasotzeko eskubidea babesten du eta edozein erakunderekin lankidetzan aritzen da laguntza hori emateko. Maila ertaineko osasun ikasketak sustatzen ditu galesez eta lana galesez aurkezteko aukera ematen du.[58]
« | UEUk beti egin ditu ametsak eta batzuentzat ametsak erran nahi du utopia. Gure ametsak konkretuki bideratzen saiatu gara beti. | » |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) EHAEO (1990-11-6)
- ↑ Aizpuru Murua, Mikel Xabier. (2003). Udako Euskal Unibertsitatea : euskal kulturgintzan : Hasierako urteak, 1973-1984. Udako Euskal Unibertsitatea, 33-34 or. ISBN 8484380416. PMC 433518649. Noiz kontsultatua: 2019-08-19.
- ↑ «UEU: 25 urte bidean - Zientzia.eus» zientzia.eus Noiz kontsultatua: 2019-08-19.
- ↑ Berria. «Udalen garrantzia azpimarratu dute independentziara bidean» Berria Noiz kontsultatua: 2019-08-19.
- ↑ «Manex Goienetxe irakasleak: «Gure ametsak konkretuki bideratzen saiatu gara» - Wikiteka» eu.wikisource.org Noiz kontsultatua: 2019-12-07.
- ↑ a b «Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-22.
- ↑ a b «jardunaldiak :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2019-12-30.
- ↑ a b «UEUk Inguma izeneko euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu basea (...)» Argia 2000-11-28 Noiz kontsultatua: 2019-11-04.
- ↑ a b Agirre, Gorane. (2000-11-28). «Unibertsitateko euskal ekoizpen osoa jasotzeko datu basea sortu du UEUk. UEUK landu duproiektua, Bizkaiko Diputazioaren laguntzarekin.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) Noiz kontsultatua: 2019-11-04.
- ↑ a b Agirre, Gorane. (2001-07-12). UEUk bere lehen titulazio ofiziala eskaniko du urritik aurrera. Hizkuntza eta Teknologian adituak trebatuko ditu HIZTEK izeneko graduondoan.. Euskaldunon Egunkaria.
- ↑ a b Berastegi, Iñaki. (2017-05-12). «Euskarazko zientzia gaztea» Berria (Berria) Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ a b Irureta Azkune, Onintza. (2013-12-01). «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ «UEUk emandako ikastaroak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-25.
- ↑ UEUk argitaratutako liburuak. «Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-22.
- ↑ Tesiker, datu-basea. «Euskaraz idatzitako doktorego-tesiak» www.euskara.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2018-12-07.
- ↑ a b «Albisteak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ Blog komunitatea – Unibertsitatea.net atariaren blog komunitatea. Jakintza partekatuz.. Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ «Apunteen Otarrea — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2018-12-07.
- ↑ «Historialari Euskaldunen V. Topaketak. Historia euskaraz: unibertsitarioen ibilbidea» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ «Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa (Matetop IV). :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
- ↑ «Matematikari Euskaldunen II. Topaketak» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ «Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ «Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa: Zer berri?» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ «Arkitekturan, euskaraz? II. Topaketa.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ «Psikologo Euskaldunen III. Topaketako aurkezpenak eta laburpenak Otarrean eskuragarri — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ «Psikologo Euskaldunen II. Topaketak.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ «Pedagogia I. Topaketak: nola lortu dezakegu Euskal Herrian eskola inklusiboa?» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) Noiz kontsultatua: 2018-12-09.
- ↑ «Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egin dute 'historiatik etorkizunera'» Euskal Irrati Telebista 2019-11-14 Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
- ↑ «Lurraldea eta Hizkuntza - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
- ↑ «HARRERA-MEZUA» IkerGazte 2019 Noiz kontsultatua: 2018-11-22.
- ↑ Azkune, Onintza Irureta. (2013-12-01). «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «Estitxu Garai: “Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira #Txiotesia2 lehiaketako irabazleak» sustatu.eus Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «#txiotesia2: txioak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazio automatikoa euskararen tratamendu automatikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «"1. Mundu Gerra Eskualduna-n" Alemanen aurka herraz, 7.000 ale erraz zabaltzen ziren euskaraz eta zer idazten zuten gerraz? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ a b c Berria. «Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa irabazle 'txiotesien' hirugarren lehiaketan» Berria Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «Naima El Bani geologoa eta Juanmari Agirreurreta filosofoa dira txiotesia4 lehiaketako irabazleak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ «"Halloween - Animen Gauaren bilakaera Euskal Herrian" aztergai Ozaitak eta Altunak, Juan San Martin Bekan» sustatu.eus Noiz kontsultatua: 2019-03-31.
- ↑ «XIV. Beca Juan San Martin 2019 — Ayuntamiento de Eibar» www.eibar.eus Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
- ↑ (PDF) Koldo MItxelena ikerketa beka 2018. Noiz kontsultatua: 2019-04-01.
- ↑ Laskibar, Aitziber. (2002-07-12). Master, graduondo eta dokorego ikastaro bana eskainiko du UEUk. 'Hizkuntza eta Teknologia', 'Herri Erakundeen Kudeaketa' eta 'Euskal Herria XXI'. Euskaldunon Egunkaria.
- ↑ Berria. «UEUren graduondokoetan izena emateko epea irailaren 15ean bukatuko da» Berria Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
- ↑ Erredakzioa. «Ideien nondik norakoa» Berria Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
- ↑ Erredakzioa. «UEUk lau graduondoko aurkeztu ditu datorren ikasturterako, EHUrekin» Berria Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
- ↑ UEU UPV/EHU. (2016). Lurraldea eta Hizkuntza Unibertsitateko Espezialista. UEU UPV/EHU.
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea Noiz kontsultatua: 2020-02-11.
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. Noiz kontsultatua: 2020-02-11.
- ↑ «Eolas Fúinn - NUI Galway» www.nuigalway.ie Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
- ↑ «Eolas Fúinn - NUI Galway» www.nuigalway.ie Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ (Galeseraz) «Y Coleg Cymraeg Cenedlaethol» www.colegcymraeg.ac.uk Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
- ↑ (Galeseraz) «Cartref» Y Gymdeithas Feddygol Noiz kontsultatua: 2019-11-19.
- ↑ «Manex Goienetxe irakasleak: «Gure ametsak konkretuki bideratzen saiatu gara» - Wikiteka» eu.wikisource.org Noiz kontsultatua: 2019-12-07.
Ikus, gaineraAldatu
- Universitat Catalana d'Estiu
- Coleg Cymraeg (Ikastetxe Galesa)
- Aldiri, Arkitektura eta abar aldizkaria (arkitektura),
- Osagaiz aldizkaria (osasun-zientziak)
- Kondaira aldizkaria (historia)
- Uztaro aldizkaria (giza eta gizarte zientziak)
Kanpo estekakAldatu
- UEUren webgunea
- @UEU_orokorra (Twitter)
- UEU365 bloga UEUren jardueraren albisteak (Uni.net)
- UEU365 (Flickr)
- Buruxkak, UEUren Liburutegi Digitala
- Unibertsitatea.net Unibertsitario euskaldunen ataria
- Inguma datu-basea
- #txiotesia (2012), #txiotesia2 (2014), #txiotesia3 (2016), eta #txiotesia4 (2018) etiketak Twitterren, Txiotesia lehiaketen euskarria.
- (Gaztelaniaz) Maya’ KaqchikelNimatijob’äl / Universidad Maya Kaqchikel