Ireki menu nagusia

Anna Gabriel i Sabaté (Sallent, Bages, 1975) zuzenbideko irakasle, giza hezitzailea eta politikari katalana da. 2015eko irailetik CUP (Candidatura d'Unitat Popular) erakunde politiko asanblearioko diputatuaren kargua hartu zuen Kataluniako Parlamentuan, 2017 arte bete zuena.

Anna Gabriel
Anna Gabriel al Palau de la Generalitat (10 de febrer de 2016).jpg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
city councillor of Sallent Itzuli

2003 - 2011
Bizitza
Izen osoa Anna Gabriel i Sabaté
Jaiotza Sallent, 1975 (43/44 urte)
Herrialdea  Katalunia
Bizilekua Geneva
Heriotza  (43/44 urte)
Familia
Ama Maribel Sabaté
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzak katalana
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, constitutional lawyer Itzuli eta social educator Itzuli
Lantokia(k) Bartzelona
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuneko Hautagaitza
IMDb nm8063936
Signatura Anna Gabriel i Sabaté.jpg

2018ko otsailean erbesterako bidea hartu eta Suitzan errefuxiatu zen, espainiar botere politikoak eta judizialak independentismoagatik auzipetzen saiatu zirenean.

BiografiaAldatu

Gabriel i Sabaté Sallent izeneko udalerri txiki batean jaio zen, langile klasearen kontzientzia handiko familia batean. Aita Huelvako (Espainia) Minas de Riotinto herrikoa du, meategian lan egitera Sallentera migratua. Ama, ostera, Murtziako (Espainia) meatze-familia batekoa da, Kataluniako Alderdi Sozialista Batuaren militantea. Gabrielen aitona eta birraitona Lanaren Konfederazio Nazionaleko militanteak ziren.

Giza heziketako ikasketak egin ondoren zuzenbidean lizentziatu zen, eta gero eskubide soziolaboralei buruzko master bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Gaur egun Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zuzenbide Fakultateko irakaslea da. Aurretik, Kataluniako Generalitateko eta Manresa eta Gironella udalerrietako haurren arretarako zuzendaritza nagusian egona da.

Ibilbide politikoaAldatu

Anna Gabrielek 16 urterekin ekin zion militantzia politikoari, herri mailako hainbat erakunde eta plataformatan parte hartuta; besteak beste, herriko erakunde antifaxistan eta Roques Albes elkartean jardun zuen. Giza heziketako ikasketak bukatu ostean, kale-hezitzaile jardun zuen hainbat kontseilu eta entitatetan, eta Katalan Hizkuntzaren aldeko Elkarteen Koordinakundearen sortze-prozesuan parte hartu zuen.

Espainiako Lanaren Konfederakunde Nagusian afiliatuta dago, eta Endavant eta Terra i Llibertat erakundeetako kidea da. 2002az geroztik CUP-CC (Candidatura d'Unitat Popular-Crida Constituent) erakunde politiko asanblearioan militatzen du, eta bere jarduera politiko instituzionala feminismoaren alorrean garatu du nagusiki. Udalerrietan berdintasunaren aldeko plan estrategikoak garatzearen aldekoa da, eta, era berean, parekidetasunaren aldeko eta feminizidioaren aurkako txoke-plan baten beharra aldarrikatzen du.

2004an Europako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztu zen CUP alderdiarekin, zerrendan hirugarrena, eta 2003-2011 urteen bitartean Sallent udalerriko zinegotzia izan zen. 2013an, berriz, hainbat erakunde sozial, politiko eta kulturalek sustatutako Independència per canviar-ho tot ("Independentzia dena aldatzeko") kanpainaren bozeramailea izan zen. 2013-2015 urteen bitartean, ostera, CUP-CC talde parlamentarioaren Bulego Teknikoan jardun zen, koordinatzaile-lanetan. 2015ean, azkenik, CUP erakundearen Bartzelonako zerrendan aurkeztu zen, zerrendan bigarrena, eta izendapen horren bidez CUPek Kataluniako Parlamentuan lortutako hamar aulkietako bat eskuratu zuen.

2017ko udazkenean August Gil Matamala: Al principi de tot hi ha la guerra liburua argitaratuko du, David Fernandezekin batera, Sembra Llibres argitaletxearen eskutik.[1]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.  «Anna Gabriel Sabaté (Sallent): "Som una prova pilot, un laboratori: la fórmula CUP s'està inventant"». Cop de CUP. Viatge a l'ànima i a les arrels de les Candidatures d'Unitat Popular (katalanez)VilaWeb, 2012-10-22. [Kontsulta: 2015-ko irailaren 27].
  2.  González Liste, Ana «Baños : “La CUP sí pactará para romper con el Estado”» (gaztelaniaz). PRISA taldea [Bartzelona], 2015-07-31 [Kontsulta: 2015-ko irailaren 29].
  3. «Entrevista a Isabel Vallet y Anna Gabriel» (gaztelaniaz). La Haine, 2015-09-25. [Kontsulta: 2015eko urriaren 4].
  4.  «La CUP tria la sallentina Anna Gabriel de número dos per a "l´etapa clau" que obre el 27-S» (katalanez). Regió 7. [Kontsulta: 2015-ko uztailaren 31].
  5. «Los diez diputados electos». (gaztelaniaz ) La Vanguardia, 2015-10-04, 21. orria.

Kanpo loturakAldatu