Shigeyoshi Inoue (japonieraz: 井上 成美 Inoue Shigeyoshi?, 1889ko abenduaren 9a - 1975eko abenduaren 15a) Bigarren Mundu Gerran Japoniar Itsas Armadako almirante bat izan zen. Japoniar 4. flotako komandantea eta gero Itsas Armadako ministro ordea ere izan zen. Teoriazale amorratua, Japoniar Itsas Armadako itsas hegazkintzaren aldeko sutsua izan zen. Abe Nobuyuki jenerala (lehen ministroa) bere koinatua izan zen.

Shigeyoshi Inoue

Bizitza
JaiotzaSendai1889ko abenduaren 9a
Herrialdea Japoniar Inperioa
 Japonia
HeriotzaYokosuka1975eko abenduaren 15a (86 urte)
Hobiratze lekuaTamako hilerria
Hezkuntza
HeziketaNaval War College (en) Itzuli
Imperial Japanese Naval Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, ofizierra eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Imperial Japanese Naval Academy (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraJaponiar Itsas Armada Inperiala
Graduaamiral
vice admiral (en) Itzuli
kontralmirante
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Koral Itsasoko gudua
Battle of Wake Island (en) Itzuli

Find a Grave: 6133992 Edit the value on Wikidata

Karreraren hastapenak aldatu

Inoue Sendaitarra zen, Miyagi Prefekturan, Japoniako Tōhoku eskualdean. Japoniar Itsas Armadaren Akademia Inperialeko 37. promozioan ikasi zuen. 1909an graduatu zen, 179 kadeteetan bigarrena izanik. Itsas ofizialgai zelarik, Soya gurutze-ontzira bidali zuten bere 1909ko gurutzaldirako. Bidaia hartan, Dairenetik, Incheon, Chinkai, Sasebo eta Tsura joan zen. Hurrengo urtean, beste gurutzaldi batean, Manila, Ambon Uharte, Townsville, Brisbane, Sydney, Hobart, Melbourne, Fremantle, Batavia, Singapur, Hong Kong, Makung, eta Keelungen egon zen. Itzuli zenean, Misaka gerraontzira bidali zuten eta gero Kasuga gurutze-ontzira.

Atzerriko zerbitzua aldatu

1910ko abenduaren 15 Itsas armadako teniente mailara igotakoan, Kurama gurutze-ontzira bidali zuten eta, bertan, 1911eko Jurgi V.aren koroatze zeremonian izan zen Londresen. 1912an, eskolara itzuli zen azkeneko artilleriari eta urpekoen gerra teknikoei buruzko ikasketak burutzeko eta tenienteorde mailara igo zuten urte haren amaieran. 1913an, Takachiho gurutze-ontzira bidali zuten eta segidan, Hiei gerraontzira. 1915ko urtearen amaiaeran, Fusō gerraontzira igorri zuten. Fusō Alemania Inperial Itsas Armadaren aurka Lehen Mundu Gerran borrokatu bazen ere, Inouek ez zuen borroka haietan parte hartu.

Inoueri bere lehen agintea eman zioten 1917ko abenduaren 1ean, Yodo komunikazio itsasontzian.

1918 urtearen amaieran, Suitzara bidali zuten agregatu militar eta itsas armadak alemaniera ikasteko agindu zion. 1919an, Parisko Bake Konferentzian japoniar ordezkaritzako kidea izan zen. Bertan, oso baliagarria zela egiaztatu zuen. 1920an, Frantziara bidali zuten agregatu militar, eta, berriro, frantsesa ikasteko agindu zioten. 1921ean, teniente mailara igotzeko promozioa jaso zuen eta Japoniara itzultzeko baimena eman zioten.

1923an, Suman ofizial ibili ostean, Itsas Armadako Ofizialen Eskolara joan eta 3.a izan zen 21 laguneko 22. promozioan. 1925ko abenduaren 1ean, komandante mailara igo zuten. Inoue, ofizial postuetan ibili zen hurrengo urteetan, 1927tik-1929ra Italiarako itsas armadako agregatua barne, eta gero, kapitain mailara igo zuten.

Inoue almirante aldatu

 
Inoue gitarra jotzen

1933ko azaroaren 15ean Hieiren agintea eman zioten. Hala ere, administrazioan egindako lan bikainengatik, berriro bidali zuten lehorrera, urte eta erdi geroago. Isoroku Yamamoto almirantearen begikoa zen eta Italia faszista eta Alemania naziarekiko Hiruko Itunaren aurkakoa zen. Inoue japoniar armadako "Ezkertiar Bandaren" buruzagia izanda, Japonia faszismorantz lerratzearen eta atzerriko espantsionismoaren aurkakoa zen.

Kontralmirante mailara goratuta 1935ko azaroaren 15ean, 1939an, Txinako operazioen ardura hartzen zuen Japoniar Itsas Armadako 3. flotako komandanteorde izendatu zuten; eta urte hartan, bertan, almiranteorde mailara igo zuten. Yamamotorekin batera, itsas armadako hegazkinen aurkako sutsua zen. 1940an, Egunsentiko Eguzkiaren Ordena (goi mailakoa) eman zioten.

1940an, Inoue Japoniar Itsas Armada Inperialaren Abiazio Agentziaren komandante izendatu zuten, eta 1941. urtearen hasieran, Japoniar Itsas Armada Inperiala berregituratze erradikalari buruzko tesia bidali zion itsas armadako ministro, Koshiro Oikawari. Oso kritiko jokatu zuen Itsas Armadako itsasontzien eraikitze programan eta gerraonziak eraikitzearen aldekoa zen, Hega-ontzien kaltetan. Urte hartako amaieran, Inoueri Trukeko basean zegoen Japoniar Itsas Armadaren 4. flotako agintea eman zioten. Beraz, berak agindu zituen Guamgo Guduan eta Wake Uharteko Guduan borrokatu ziren Japoniar Itsas Armadako uniteatek. Mo Operaziorako (Port Moresby hartzeko operazioa) Rabaulera mugitu zuen bere koartel nagusia. Hala ere, 1942ko maiatzean, Koral Itsasoko guduaren japoniarren porrotaren ostean, agintea kendu zioten eta Japoniara itzuli zen, Japoniar Itsas Armadako Akademiaren komandante izateko. Bigarren Mundu Gerraren amaiaeran, Itsas Armadako ministro orde izendatu zuten eta 1945ko maiatzaren 15ean, almirante mailara igo zuten eta urte bereko urriaren 15ean erretiroa hartu zuen.

Gudaren ostean, Inoue Yokusukako bere etxean umeentzako ingeles eta musika eskolak eman zituen. Leku hartan, gaur egunean, parke publiko bat dago. Bere hilobia, Tama Reien hilerrian dago, Tokioko Fuchu hirian.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shigeyoshi Inoue