Mungia Bizkaiko barrualdeko udalerria eta Mungialdeko eskualdeko hiriburua da. 2016. urtean 17.091 biztanle zituen eta itsasotik 20 metroko garaieran dagoen eremu zabala da. Sollube (684 m) eta Jata (592 m) mendiez gain, baditu hainbat sakonune eta mendixka; besteak beste Gondramendi (217 m), Tallu (342 m) eta Berreaga (366 m).

Mungia
 Bizkaia, Euskal Herria
Mungiako udaletxea.jpg
Mungiako udaletxea.

Mungiako bandera

Mungiako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Mungialdea
Izen ofiziala Mungia bandera.svg Mungia
Alkatea Ager Izagirre (EAJ)
Posta kodea 48100
INE kodea 48069
Herritarra mungiar
Kokapena
Koordenatuak 43° 21′ 17″ N, 2° 50′ 50″ W / 43.354722222222°N,2.8472222222222°W / 43.354722222222; -2.8472222222222Koordenatuak: 43° 21′ 17″ N, 2° 50′ 50″ W / 43.354722222222°N,2.8472222222222°W / 43.354722222222; -2.8472222222222
Azalera 52,12 km2
Garaiera 20 metro
Distantzia 15 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 17.691 (2019)
Green Arrow Up.svg137 (2018)
alt_left 9.073 (%51.3)8.618 (%48.7) alt_right
Dentsitatea 327,92 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 19,16
Zahartze tasa[1] % 16,79
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 52,25
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,11 (2011)
Genero desoreka[1] % 1,36 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,23 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 55,46 (2010)
Euskararen erabilera %23,1 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1376. urtea
Webgunea http://www.mungia.org

Hauek Butroi ibaiaren ibarra inguratzen dute. Ibai hau Bizkargi (536 m) mendian sortu, Mungiatik igaro eta Gaminiz badian isurtzen du ura. Baina hau ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; badira inguruan makina bat errakatxo eta iturri Butroi ibaiaren ibaiadarrak direnak, Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.

Erdi aroan, Mungiak bi jauregi zituen: Butroi eta Bileratarren dorretxea.

GeografiaAldatu

Inguru naturalaAldatu

Muga hauen barruan sortzen den eskualdeak Mungiaz gain, Arrieta, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Jatabe, Meñaka, Fruiz eta Bakio udalerriak ditu. Orain gutxira arte, Mungiak beste herri batzuek legez, bazituen ondoko udalerrietan hainbat barruti. Hauek hurbilen zeukaten udalerriaren esku geratu dira, kostaldeko Basorda kasu.

AuzoakAldatu

DemografiaAldatu

XX. mendeko lehen erdialdean Mungiaren biztanle kopurua nahiko egonkor mantendu zen, eta beherakada txiki bat ere izan zuen 1930eko hamarkadan. Bigarren erdialdean, berriz, hazten hasi zen, eta hazkundeak ez du etenik izan ordutik, ezta 1980eko hamarkadako krisialdian ere. Hazkunde hori azken urteotan bizkortu egin da Euskal Herriko hainbat tokitatik etorri eta herritartu diren pertsonei esker, bai eta hazkunde begetatiboaren ehuneko handiari esker ere.

Horrek guztiak populazioaren %21 hogei urtetik beherakoa izatea eragin du. Mungiako bizilagunetatik %43 oinarrizko ikasketak egiten ari da edo egin ditu, %14k profesional erako ikasketak ditu, %24k bigarren mailakoak edo erdi mailakoak, eta, %11k, berriz, goi mailakoak.

Azken urteotan, Mungia jatorri askotako jendearen bizileku gertatu da, besteak beste Ipar Afrikatik eta Hego Amerikatik etorritako hainbatena.

Biztanleriaren bilakaeraAldatu

Mungiako biztanleria

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko hautagai Ager Izagirre hautatu zuten alkate.

Mungiako udalbatza

Alderdia

2019

2015

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
8 / 17
3.896 (% 45,83)
8 / 17
3.511 (% 45,70)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)
5 / 17
2.270 (% 26,70)
5 / 17
2.267 (% 29,51)
CMB
2 / 17
904 (% 10,63)
3 / 17
1.237 (% 16,10)
Ahal Dugu
1 / 17
632 (% 7,43)
PSE-EE
1 / 17
494 (% 5,81)
1 / 17
484 (% 6,30)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Alkateen zerrendaAldatu

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Segundo Goiriena 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ignacio Ibañez 1991 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Torrontegi 1999 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Izaskun Uriagereka 2007 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ager Izagirre 2015 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

KulturaAldatu

HizkuntzaAldatu

Euskarari dagokionez, euskaldun kopuru handia duen herria da: bizilagunen %26 gaztelaniaduna da, %16 ia euskalduna eta %58 euskaldunak dira, (horietatik %67 alfabetatuak). Berezko hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da.

OndareaAldatu

Larraurin Zumetxagako San Migel baseliza dugu, arte erromanikoaren adibide bakanetarikoa dena Bizkaia osoan.

IruditegiaAldatu

Mungiar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa