Johañe Pitrau

laborari eta sindikalista zuberotarra

Johañe Pitrau, Erbin ezizenez (Arhane, Atharratze-Sorholüze, Zuberoa, 1929ko abuztuaren 17a - ib., 1975eko uztailaren 17a)[1] nekazarien buruzagia, kristau militante ezkertiarra eta sindikalista izan zen.

Johañe Pitrau
Bizitza
JaiotzaAtharratze-Sorholüze1929ko abuztuaren 17a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaAtharratze-Sorholüze1975eko uztailaren 17a (45 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta sindikalista

Arhane auzoko Erbinea izeneko etxaldean jaioa, bizitza osoa eman zuen laborari lanetan.[2] Laborantzaren geroaz biziki kezkatuta zegoenez gero, nekazal sindikalgintzan buru-belarri sartu zen. Zuberoako eta Biarnoko laborari txikien artean inkesta bat burutu zuen, non laborantza ttipia azkenekoetan zegoela agerian gelditu zen. Kezka horrek bultzatuta, ASAM (Association au Service des Agriculteurs Montagnards-Borthüetako Laborantzaren Aldeko Elkartea) sortu zuen.

1970. urtean, orduko eredu sozialaren aurka zegoen gazte multzo bat Zuberoara etorri eta Pitrauren inguruan antolatu ziren (Zuberotar batek baino gehiagok ez zuen begi onez ikusi gazte hauen etorrera, hippyak eta marjinalak zirela ustean).

1973an, prefetak Arhaneko eskola ixteko agindua eman zuen, baina Pitrauk erabaki horren aurkako mugimendua sortu zuen eta eskolak hainbat urtetan zabalik jarraitzea lortu zen.

1975eko uztailaren 17an, 45 urte besterik ez zituelarik, bihotzekoak jota hil zen.

2016an "Johañe Pitaru pastorala"[3] antzestu zen Atharratze-Sorholüzen, omenaldi moduan.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu