Jordi Cuixart
Jordi Cuixart i Navarro (Santa Perpètua de Mogoda, Katalunia, 1975eko apirilaren 22a) kataluniar enpresaburu bat da, gaur egun Òmnium Cultural erakundeko lehendakaria.
Jordi Cuixart | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2018ko abuztuaren 10a - 2022 ← Joan Francesc Mira - Anna Oliver i Borràs →
2015eko abenduaren 19a - 2022ko otsailaren 26a ← Quim Torra - Xavier Antich →
2003 - | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jordi Cuixart Navarro | ||||||
Jaiotza | Santa Perpètua de Mogoda, 1975eko apirilaren 22a (49 urte) | ||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||
Bizilekua | Sabadell Santa Perpètua de Mogoda | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Txell Bonet (en) (2016 - | ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Institut Escola Industrial Lanbide heziketa | ||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | enpresaburua eta aktibista | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Òmnium Cultural Can Capablanca (en) Coop57 FemCAT Associació Catalana de Professionals | ||||||
1996tik Òmnium Culturaleko bazkidea da, erakunde honetan diruzain eta bigarren lehendakari orde karguak izan ditu. 2015eko abenduaren 19an lehendakari aukeratua izan zen, Quim Torra ordezkatuz.
Sabadell udalerrian bizi da eta Aranow Packaging Machinery enpresako zuzendari nagusia da, bai eta Centre Metal·lúrgic erakundeko kidea eta FemCAT. kataluniar enpresarien erakunde pribatuaren sortzaileetako bat ere. Murtziar ama eta bartzelonar aitaren semea, hainbat erakunde eta proiektutetako bazkidea da, tartean Can Capablanca eta Coop57 kooperatiba. Beste gauzen artean, derrigorrezko espainiar soldaduskari intsumisoa, aisialdiko monitore eta katalan hizkuntzaren aldeko ekintzailea ere bada.
2017ko irailean, Espainiar Estatuak Anubis Operazioan jazotako protestaldiak zirela eta, bera eta Assemblea Nacional Catalana erakundeko Jordi Sànchez i Picanyol lehendakariari sedizioa egitea leporatu eta urriaren 16an espetxeratu egin zituen. Ondorioz, Katalunia eta leku askotan beren berehalako askatasunaren aldeko protestaldiak eta manifestapenak burutu ziren, tartean Euskal Herrian ere bai.
Amnistia Internazionalak ere beren berehalako askatasuna eskatu zuen baina egun batzuk beranduago preso politikoak ez zirela ziurtatu zuen[1][2].