Rusudan Gotsiridze (georgieraz: რუსუდან გოცირიძე; Tbilisi, Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista, 1975eko otsailaren 8a) Georgiako Eliza Baptista Ebanjelikoaren apezpiku, emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile[1], unibertsitateko irakasle eta margolaria da[2].

Rusudan Gotsiridze

(2016)
apezpiku

Bizitza
JaiotzaTbilisi1975eko otsailaren 8a (49 urte)
Herrialdea Georgia
Hezkuntza
HeziketaTbilisi State University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiza
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa

Twitter: LadyGretta Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Tbilisin jaio zen 1975ean[2]. Teologia kristaua ikasi zuen Tbilisiko Unibertsitatean[3]. 2000tik 2005era Georgiako Eliza Baptista Ebanjelikoaren Emakumeen Departamentuko burua izan zen, eta 2008an apezpiku bihurtu zen[4]. Georgiako lehen emakume apezpiku baptista da[5]. Genero-indarkeriaren aurka eta emakumeen eskubideen alde borrokatzen da, eta erlijioen arteko elkarrizketa mantentzen ditu gutxiengo talde erlijiosoei laguntzeko[1]. LGBT pertsonen eskubideak publikoki babesten hasi ziren Georgiako erlijiosoetako bat da[1]. Nazio Batuen 6. Foroan Georgiako gutxiengo erlijiosoei buruz hitz egin zuen[2].

2010ean, Georgiako Eliza Baptista Ebanjelikoaren Kontzilioko presidente aukeratu zuten[3].

2014an, Emakume Adoretsuen Nazioarteko Saria irabazi zuen[2][1].

Apezpiku izateaz gain, unibertsitateko irakasle eta akuarela-margolari ez-profesionala da. 2023ko otsailaren 6an, haren margolanak Georgiako Parlamentuko Liburutegi Nazionalean erakutsi zituzten[2].

Rusudan Gotsiridze ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Ingelesez) «Introducing Bishop Rusudan Gotsiridze of Georgia, a 2014 International Woman of Courage» American Women for International Understanding 2014-04-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-04-03) (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  2. a b c d e f (Ingelesez) «Rusudan Gotsiridze» Pullen Memorial Baptist Church (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  3. a b (Ingelesez) «Theme: "Crossroads"» TED 2013-04-20 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  4. (Ingelesez) «Rusudan Gotsiridze» Heinrich-Böll-Stiftung 2014-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  5. (Ingelesez) «TEDx Tbilisi Talk: Rusudan Gotsiridze» GenEq Georgia jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-09-06) (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Kanpo estekak aldatu