Cabo Verde[2] (portugesez: Cabo Verde), izen ofiziala Cabo Verdeko Errepublika[2] (portugesez: República de Cabo Verde), mendebaldeko Afrikako uhartedi-estatua da, Ozeano Atlantikoan kokatua, Hamar uharte handiz eta zortzi txikiz osaturik dagoena. Makaronesiaren zati da, Azoreak, Kanariak, Madeira eta Selvagens uhartediekin batera. 4.033 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2020an 556.000 biztanle zituen.[1] Praia da hiriburua.

Cabo Verdeko Errepublika
República de Cabo Verde
Bandera Armarria
Goiburua: Unidade, Trabalho, Progresso
(“Batasuna, Lana, Aurrerapena”)
Ereserkia: Cântico da Liberdade
Hiriburua
eta hiri handiena
Praia
Hizkuntza ofiziala(k) portugesa
Herritarra caboverdetar
Gobernua Demokrazia parlamentarioa
 -  Presidentea Jorge Carlos Fonseca
 -  Lehen ministroa Ulisses Correa e Silva
Independentzia
 -  Portugaldik 1975ko uztailak 5
Geografia
 -  Guztira 4,033 km2 (166.)
 -  Ura (%) baztergarria
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2020[1]) 556.000
 -  Dentsitatea 137,9 bizt./km2
Dirua Cabo Verdeko ezkutua (CVE)
Ordu-eremua UTC (UTC-1)
Aurrezenbakia 238
Internet domeinua cv

GeografiaAldatu

KokapenaAldatu

Cabo Verde uhartedia Ozeano Atlantikoan dago, ipar latitudeko 14° eta 18° artean, eta mendebaldeko longitudeko 22° eta 26° artean, Afrikako mendebaldeko itsasertzetik 570 kilometro ingurura; Senegal, Gambia eta Mauritania dira herrialderik hurbilenak. Hamar sumendi-uharte handi (bederatzitan bizi da jendea) eta zortzi uhartexka dira, bi multzotan banatuak:[3]

ErliebeaAldatu

Jatorri bolkanikoko uharteak dira. Fogo uhartean dagoen Pico do Fogo sumendia (2.829 metro) da gailurrik gorena.[4] Sumendi aktiboa da, eta 2014n izan zuen XXI. mendeko lehenbiziko erupzioa.[5]

KlimaAldatu

Klima tropikal lehorra da, leunagoa kontinentean baino. Abendutik ekainera epela eta lehorra da (batez besteko tenperatura: 21 °C), eta beroa eta lehorra uztailetik azarora (batez besteko tenperatura: 27 °C). Prezipitazioak oso txikiak dira; iraila da hilabeterik euritsuena.


      Datu klimatikoak (Praia)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31.9 33.1 34.2 33.4 33.3 34.1 32.5 33.1 36.2 34.8 33.0 31.0 36.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 24.8 25.0 26.1 26.4 27.1 27.9 28.0 28.6 29.7 29.2 28.0 25.6 27.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 22.4 22.2 22.9 23.4 24.0 24.9 25.4 26.2 26.8 26.4 25.4 23.4 24.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20.0 19.4 19.7 20.3 21.0 21.9 22.9 23.8 24.0 23.6 22.7 21.3 21.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 16.9 16.2 16.5 17.0 18.8 19.2 20.3 20.6 19.6 19.6 19.5 17.3 16.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 2 2 0.5 0 0 0 8 45 105 58 30 10 260
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 1 0 0 0 0 0 2 7 7 4 2 1 24
Eguzki orduak 223.2 234.5 279.0 285.0 306.9 279.0 217.0 201.5 216.0 244.9 234.0 204.6 2925.6
Hezetasuna (%) 64 62 59 63 65 67 72 74 76 73 68 67 68
Iturria: Deutscher Wetterdienst[6]

HistoriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Cabo Verdeko historia»

Cabo Verden ez zen bizi gizakirik 1456. urtean Portugalgo Koroaren zerbitzuan zegoen Veneziako Alvise Cadamosto itsasgizonak Cabo Verdeko uharteak aurkitu zituenean; Portugalgo kolonia bihurtu ziren 1470ean. Portugaldar Inperioaren parte egin zuten uhartedia eta, Afrikako kostaldetik urrun samar egoteagatik, urez hornitzeko geldigune inportante bilakatu zen Portugalgo marinelentzat. Gainera, azukre-kanabera landatu zen eta, geroago, esklabo-merkataritzan paper garrantzitsua jokatu zuten uharteek. Esklaboen salmenta 1876. urtean legez kanpo utzi zenean hasi zen Cabo Verdeko koloniaren gainbehera.

Oliveira Salazar diktadorearen azken urteetan gorpuztu zen Cabo Verdeko eta Ginea Bissauko abertzaleen higikundea, Amilcar Cabral buru zela. 1974ko Krabelinen Iraultzaren ondoren, Lisboako gobernuak koloniekiko politika aldatu zuen, eta 1975. urtean burujabetasuna eskuratu zuen Cabo Verdeko uhartediak, batik bat Cabo Verde eta Ginea-Bisauren Independentziarako Alderdi Afrikarraren (PAIGC) ahaleginei esker. Cabo Verdeko herria Ginea Bissaurekin bat egitearen alde agertu zen urte bereko hauteskundeetan, baina 1980. urtean Ginea-Bissaun João Bernardo Vieira militarrak Luiz Cabral aurrerakoiaren aurka egindako estatu kolpeak biderik gabe utzi zuen aukera hori. Cabo Verdek diplomazia zeregin garrantzitsuak bete zituen estatu neutral gisa, hala nola Angolaren eta Hegoafrikaren arteko hitzarmena (1983-1984).

1990ean egin ziren lehendakaritzarako lehenengo hauteskunde libreak. Hauteskunde horietan António Mascarenhas Monteiro, Demokraziarako Mugimenduaren hautagaia, irten zen garaile. Gobernu berriak merkatu ekonomiarako bidea hasi zuen: aseguru enpresak, arrantza eta bankuak pribatizatu egin zituen. Kanpoko laguntza barne produktu gordinaren % 46 zen, eta % 15 Cabo Verdetik kanpora zeuden 700.000 caboverdetarrek bidalitako diru igorpenek osatzen zuten. Gobernu liberalak, % 25eko langabeziari aurre egin nahian, estatua berrantolatzeko asmoa azaldu zuen. 1995ean inflazioa % 6koa izan zen, eta Cabo Verdeko ekonomiak kanpoko laguntzaren mende jarraitzen zuen. 1997an, lehen ministroak hitzarmen bat izenpetu zuen Italiarekin, turismoaren sektorean inbertsioak egiteko.

2001eko lehendakaritzarako hauteskundeak errepikatu egin behar izan ziren iruzurragatik, eta Gorte Gorenak erabaki behar izan zuen, azkenik, emaitza: Pedro Pires (PAICV, Cabo Verdeko Independentziaren Afrikar Alderdia) izendatu zen Mascarenhas Monteiroren ondorengo, eta Jose Maria Pereira Neves, berriz, lehen ministro. Pires estatuaren sektorea dezentralizatzen eta pribatizatzen ahalegindu zen batez ere, eta pribatizatze prozesu horren ondorioz asko garestitu ziren oinarrizko zerbitzuak. 2005ean, Nevesek NATOn sartzeko asmoa adierazi zuen, nahiz eta oposizioko alderdia, Demokraziarako Mugimendua, kontra agertu zen. 2006ko hauteskundeetan PAICV alderdiak (aurreko PAIGC) irabazi zuen berriz ere, eta Pedro Pires hautatu zen lehendakari.

Gobernua eta administrazioaAldatu

PolitikaAldatu

Errepublika parlamentarioa da. Presidentea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Ganbera bakarreko parlamentua dago, Assembleia Nacional, 72 kide dituena. Legebiltzarrerako hauteskundeak bost urtetarik behin egiten dira.[7]

Banaketa administratiboaAldatu

Cabo Verde 22 udalerritan (concelhos) banaturik dago:

 
Cabo Verdeko udalerriak
Udalerria Uhartea Biztanleria
(2010)[8]
Eremua
(km²)[8]
Hiriburua
1 Tarrafal Santiago 18.565 121 Tarrafal
2 São Miguel Santiago 15.648 77 Calheta de São Miguel
3 São Salvador do Mundo Santiago 8.677 26 Vila de Picos
4 Santa Cruz Santiago 26.609 112 Pedra Badejo
5 São Domingos Santiago 13.808 147 São Domingos
6 Praia Santiago 131.602 102 Praia
7 Ribeira Grande de Santiago Santiago 8.325 137 Cidade Velha
8 São Lourenço dos Órgãos Santiago 7.388 37 João Teves
9 Santa Catarina Santiago 43.297 242 Assomada
10 Ilha Brava Brava 5.995 62 Nova Sintra
11 São Filipe Fogo 22.228 229 São Filipe
12 Santa Catarina do Fogo Fogo 5.299 153 Cova Figueira
13 Mosteiros Fogo 9.524 89 Mosteiros
14 Maio Maio 6.952 274 Vila do Maio
15 Boa Vista Boa Vista 9.162 631 Sal Rei
16 Sal Sal 25.765 220 Espargos
17 Ribeira Brava São Nicolau 7.580 225 Ribeira Brava
18 Tarrafal de São Nicolau São Nicolau 5.237 120 Tarrafal de São Nicolau
19 São Vicente São Vicente 76.107 227 Mindelo
20 Porto Novo Santo Antão 18.028 564 Porto Novo
21 Ribeira Grande Santo Antão 18.890 166 Ponta do Sol
22 Paul Santo Antão 6.997 54 Vila das Pombas

DemografiaAldatu

BiztanleriaAldatu

 
Assomadako Fátimako Ama Birjina eliza.

2020an 556.000 biztanle zituen.[1] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %27,9 dira, 15-24 urte bitartekoak %18,7, 25-54 urte bitartekoak %40,8, 55-64 urte bitartekoak %7,1 eta 65 urtetik gorakoak %5,5. Bizi itxaropena 73,2 urtekoa da; 70,8 urtekoa gizonezkoena eta 75,6 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[7]

Banaketa etnikoaAldatu

% 71 kreoleak (mulatoak) dira, % 28 afrikarrak, eta % 1 europarrak.[7]

HizkuntzakAldatu

Portugesa da hizkuntza ofiziala, eta kreolera (portugesaren eta mendebaldeko Afrikako zenbait hizkuntzen arteko nahasketa) ere mintzatzen da.

ErlijioaAldatu

Biztanleen % 85 kristauak dira, katolikoak gehienak (% 77,3 2010ean).[7]

Hiri nagusiakAldatu

EkonomiaAldatu

 
Praiako merkatua.

Garapenerako laguntzaren, atzerriko inbertsioaren, emigratzeileen diru-igorpenen eta turismoaren mende dago Cabo Verdeko ekonomia. Nekazaritzako uzta nagusiak artoa, tapioka, kafea, azukre kanabera eta bananak dira. Kafea, bananak eta palmondoaren zenbait gai esportatu egiten dira. Atuna eta otarraina arrantzatzen dira batez ere. Ardiak, zerriak eta behiak hazten dira. Industria nagusiak hauek dira: azukrearen fintzea, arrainaren ingurukoa, tabakoa eta edari bizien destilazioa. Mindeloko eta Porto Novoko portuetan transatlantikoak erregaiaz hornitzen dira. Merkataritzak, garraioak, turismoak eta zerbitzu publikoek BPGaren hiru laurden inguru ekartzen. Turismoa da ekonomiaren oinarria, baina euroguneko herrialdeen baldintzen mende dago. Herrialdeak defizit komertzial handia izaten du urtero, atzerriko laguntzek eta emigratzaileeen diru-bidalketek finantzatua; diru-bidalketak, BPGaren arabera, Saharaz hegoaldeko Afrikako handienetakoak dira.[7]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Overall total population – World Population Prospects: The 2020 Revision. population.un.org . Noiz kontsultatua: 2020-3-29.
  2. a b 38. araua: Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia, euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2011-03-30.
  3. The Peace Corps Welcomes You to Cape Verde. files.peacecorps.gov, web.archive.org-en gordea . Noiz kontsultatua: 2020-3-30.
  4. Cabo Verde, Statistical Yearbook 2015. Instituto Nacional de Estatística, ine.cv . Noiz kontsultatua: 2020-3-30.
  5. Eruption at Fogo. earthobservatory.nasa.gov . Noiz kontsultatua: 2020-3-30.
  6. Klimatafel von Praia / Sao Tiago / Kapverden (Rep. Kap Verde). Baseline climate means (1961-1990) from stations all over the world, Deutscher Wetterdienst, dwd.de . Noiz kontsultatua: 2020-3-29.
  7. a b c d e The World Factbook: Cape Verde. cia.gov . Noiz kontsultatua: 2020-3-30.
  8. a b c Cape Verde: Islands, Municipalities, Cities. citypopulation.de . Noiz kontsultatua: 2020-3-30.

Kanpo estekakAldatu