Bertol Arrieta

euskal idazlea
Artikulu hau Zarauzko idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta».

Bertol Arrieta (Zarautz, Gipuzkoa, 1975eko ekainaren 2a) euskal idazle, zinemagile, gidoigile eta informatikaria da.[1][2] Gidoigintzan ere aritua, narraziogintza izan da Arrietaren jarduera nagusia. Hala, bi ipuin-libururen egilea da: “Txikira beti hordago!” (Erein, 2004), eta “Alter ero” (Susa, 2012). Era berean, haur eta gazte literaturako hainbat liburu idatzi ditu, baina 2021eko udazkenean kaleratu zuen helduentzako bere lehen nobela, “Gezurra berdaderoa” (Elkar) komedia erotikoa. urte bereko Café Bar Bilbao antzerki saria irabazi zuen “Zure sotoko ardoa” bere lehen antzezlanarekin.[3]

Bertol Arrieta
BertolArrieta-2018.jpg
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaZarautz1975eko ekainaren 2a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaArantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Iñaki Alegria Loinaz
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, informatikaria, unibertsitateko irakaslea, gidoilaria eta film-zuzendaria
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

bertolarrieta.net…
Inguma: bertol-arrieta-kortajarrena-00 Literaturaren Zubitegia: 669

2003an hasi zen idazten, Donostia Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuen orduan, What a Wonderful World narrazioarekin. Harrezkero ipuinak idazten jarraitu zuen, aldizka, informatikako irakasle eta ikertzaile zen bitartean, baina lanbide hori utzi zuen 2015ean idazle, zinemagile, gidoigile izateko bidean buru-belarri sartzeko.[4]

Robot bertsolariakAldatu

Bertsolaritza eta konputagailuen mundua uztartzen aritu izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle eta ikertzaile izan zen hainbat urteetan, Informatika Fakultatean eta Ixa Taldean, 2015era arte.[5][6][7][6]

Bertol Arrietarekin batera Iñaki Alegria, Aitzol Astigarraga, Manex Agirrezabal eta Basilio Sierra informatikari bertsozaleak aritu ziren ikerketa horretan, Mans Hulden ikertzaile finlandiarra ere aritu zen geroago. Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatiko bat sortu zuten 2001ean.[8] Bertsoak asmatzen laguntzeko Bertsotarako arbel digitala izeneko web-zerbitzua sortu zuten.[5] Bertsolari Txapelketa Nagusi batzuetako bertsoak analizatu zituzten tresna informatikoekin.[9] 2012an eta 2014an Ibaetako campusean bertso-saio xelebre pare bat antolatu zuten bertsolari eta roboten artean.[10][11][12][13]

LanakAldatu

Alter ero
Fitxategi:0
Audioa
Bertol Arrieta idazlea Alter ero liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
ISBN978-84-92468-40-9
Elurraren formula
Fitxategi:0
Audioa
Bertol Arrieta idazlea Elurraren formula liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Orrialdeak64
ISBN978-84-9027-705-8

NarrazioaAldatu

Antzerkia (gidoiak)Aldatu

  • Zure sotoko ardoa. 2021ko XIX Café Bar Bilbao Antzerki laburreko saria.[3] Udaberriko ekaitz batek harrapatuta, taberna berean hartzen dute aterpe, kasualitatez, Xabik eta bere bikotekide ohi Arantxak. Ezkondua eta bi seme-alabaren aita da, gaur egun, Xabi. Soltera dago, itxuraz, Arantxa. Hamabi urte igaro badira ere euren harremana eten zutenetik, elkarrekin bizitako une gozoak oroitzen hasiko dira, baina baita beren bizikidetzaren trapu zaharrak ateratzen ere. Obran ikusten da, baina, batak bestearengandik espero duena.

Zinema (gidoiak)Aldatu

Hizkuntzaren prozesamenduaAldatu

  • Bota bertsoa, eta guk aztertuko dugu. Azken urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren analisia (Elhuyar aldizkaria, 2013)[19]
  • Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken bidez: euskarako kateen eta perpausen identifikazioa eta bere erabilera koma-zuzentzaile batean (Goktorego-tesia, UPV-EHU, 2010)[20]

Beste batzukAldatu

Literatura dibulgatzaile eta eragileAldatu

Hitzaldiak ematen ditu irakurzaletasuna eta literatura-sormena lantzeko,

  • Informatika eta literatura uztartzen dituen Kode-poesia laborategia martxan jarri eta gidatzen du www.kodepoesia.eus webgunearen bitartez.[21] Kode-poesia ikastaroak eskaintzen ditu PuntuEUS Fundazioaren laguntzarekin.[22]

Informatikaria eta Ixa taldeko kideaAldatu

2010ean "Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken bidez: euskarako kateen eta perpausen identifikazioa eta bere erabilera koma-zuzentzaile batean" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Iñaki Alegria Loinaz eta Arantzazu Diaz de Ilarraza Sanchez-en zuzendaritzapean.[23][20][24]

Ixa Talde barruan lanak egin zituen informatika eta bertsolaritza uztartzen:

  • 2012an Ibaeta campusean Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza izan zuten,. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[25]

SariakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Arrieta, Bertol - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  2. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  3. a b c tartean.eus. (2021). «2021ko XIX CAFÉ BAR BILBAO ANTZERKI LABURREKO SARIDUNAK • Tartean Teatroa» Antzerki Konpainia bat, (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).
  4. a b ««Idazten hasi nintzen jakin gabe nora nindoan» - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  5. a b Agirrezabal Zabaleta, Manex. (2011-11-15). Bertsotarako arbel digitala. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  6. a b Bertsoak idazten laguntzeko “Arbel digitala” aurkeztu dute. – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  7. Arrieta, Bertol; Agirrezabal, Manex. (2012). Robot bertsolaria. irrika.net - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  8. Alegria Loinaz, Iñaki; Iparragirre, Xabier Arregi; Kortajarrena, Bertol Arrieta. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (162): 20–25. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  9. Agirrezabal Zabaleta, Manex; Arrieta Kortajarrena, Bertol; Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Hulden, Mans. (2013). «Bota bertsoa, eta guk aztertuko dugu. Azken urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren analisia» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (300): 46–49. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  10. Robot-bertsolariaren lehen plaza – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  11. (Gaztelaniaz) Azurmendi, Nerea. (2012-04-18). «El debut de los robots bertsolaris» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  12. Arizmendi, Nerea. (2012-04-18). Robota, bota bertsoa (bideoa). Diario Vasco.
  13. Informatika Fakultatea. (2012-04-18). «Robot bertsolariak» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  14. Imaz, Andoni. «Gainbehera bat, bizipozez» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-22).
  15. Erredakzioa. (2019-07-22). «Bi doberman beltz» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  16. «Iruzkinak Bertol Arrieta» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 52 orr..
  17. Erredakzioa. (2012-04-17). «Alter ero - Bertol Arrieta» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  18. «"Pastelak erresistentzia sinbolo bihurtu dira" - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  19. Mans, Hulden; Agirrezabal, Manex; Arrieta, Bertol; Astigarraga, Aitzol. [https://aldizkaria.elhuyar.eus/gai-librean/bota-bertsoa-eta-guk-aztertuko-dugu/ Bota bertsoa, eta guk aztertuko dugu Azken urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusien analisia. ] (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  20. a b Arrieta Kortajarena, Bertol. «Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken bidez: euskarako kateen eta perpausen identifikazioa eta bere erabilera koma-zuzentzaile batean» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
  21. «HASIERA» Kode-poesia (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  22. «Euskarazko lehen kode-poesia laborategia martxan da» Domeinuak .eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  23. Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken bidez. – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  24. Arrieta, Bertol; Alegria, Iñaki; Ilarraza, Arantza Diaz de. (2014-03-19). «Euskararako koma-zuzentzaile automatiko baterantz» Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria 0 (26) ISSN 2444-3255. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  25. Robot-bertsolariaren lehen plaza – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  26. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertso-eskola digitala - Arbela» www.bertso-eskolak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  27. Bertsoak idazten laguntzeko “Arbel digitala” aurkeztu dute. – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  28. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arbel digitala - Bertsolaritzaren Datu-Basea - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  29. 2013-14 HAP masterreko tesien aurkezpenak (2014/09/17) – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  30. Lizarazu (Zuz.: Bertol Arreta), Jon. (2014). Lehen urratsak bertsotarako gaien azterketaautomatikoan: gaiaren erregistroarenpredikzioa eta gaiaren eta bertsoaren artekoerlazio semantikoaren azterketa. Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterra, 40 or..
  31. Berria. «Bertol Arrieta irabazle Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketan, 'Bi doberman beltz'-ekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  32. «Bertol Arrieta saritu dute Euskal Zine Bileran» Urola Kostako Hitza 2017-10-22 (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
  33. Iñaki, Alegria Loinaz; Arregi Iparragirre, Xabier; Arrieta Kortajarena, Bertol. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» Zientzia.eus (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
  34. Iñaki, Alegria Loinaz. (2001-02-01). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
  35. Mundiñano, Amaia; Corbella, Karlos. (2001-01-23). Bertsolaritzaren mundua aurrerapen teknologikoekin lotzea lortu dugu. Euskaldun Egunkaria. (Aitzina gehigarria. Norantza atala).

Kanpo estekakAldatu