József Mindszenty (Csehimindszent, 1892ko martxoaren 29a - Viena, 1975eko maiatzaren 6a) hungariar kardinala izan zen.

József Mindszenty

kardinal

1946ko otsailaren 18a - 1975eko maiatzaren 6a
80. Archbishop of Esztergom (en) Itzuli

1945eko urriaren 2a - 1974ko otsailaren 2a
Jusztinián György Serédi (en) Itzuli - László Lékai (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Esztergom (en) Itzuli
Roman Catholic Bishop of Veszprém (en) Itzuli

1944ko martxoaren 3a -
Gyula Czapik (en) Itzuli - László Bánáss (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Veszprém (en) Itzuli
Prince primate (en) Itzuli


Artzapezpiku katolikoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPehm József
JaiotzaCsehimindszent (en) Itzuli1892ko martxoaren 29a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaViena1975eko maiatzaren 6a (83 urte)
Hobiratze lekuaMariazell Basilica (en) Itzuli
Esztergom Basilica (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaQ1240160 Itzuli
(1903 -
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, artzapezpikua eta apezpiku katolikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 6836456 Edit the value on Wikidata

József Pehm izeneko magistratu baten semea izan zen eta Szombathelyko seminarioan sartu zen 1911n. Apaiz ordenatu zuten 1915ean. 1919an Mihály Károly errepublikanoak atxilotu zuen eta ondoren Béla Kun komunistak.

Bigarren Mundu Gerran Gurutze Gezatuaren Alderdiaren aurka agertu zen, baita hungariar erregimen kolaborazionista ere. 1941ean bere alemaniar abizena hungariar batengatik aldatu zuen. 1944ko martxoan Veszprémeko gotzain izendatu zuten eta irailean erregimenak atxilotu zuen.

1945eko irailean Hungariako primatu eta Esztergomeko artzapezpiku izendatu zuten. 1946an Pio XII.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen eta kardinal berrien taldeko lehen martirizatua izango zela ohartarazi zion.

1948ko abenduan, erregimen komunistak atxilotu zuen. Traizioa eta konspirazioa leporatu zizkioten eta torturatu egin zuten. Hurrengo urtean epaitu zuten eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

1956ko Hungariako Iraultzan askatu zuten, eta Hungariako inbasio sobietarraren ondoren, Budapesteko enbaxada estatubatuarrean babestu zen. Hurrengo hamabost urteetan ez zen irten bere babeslekutik.

Paulo VI.a aita santuarekin akordio bat lortu ondoren, Hungariako erregimenak herrialdea uzteko baimena eman zion 1971ko irailean. Vienara joan zen, eta 1975ean hil zen. 1991n bere gorpuzkiak Esztergom basilikara eraman zituzten.

1993an, beatifikatzeko prozesu bat ireki zen.