Virginia Berasategi
Virginia Berasategi Luna (Bilbo, 1975eko uztailaren 15a) euskal kirolaria da, triatloian eta duatloian lehiatu aritu dena. Munduko txapelduna eta distantzia luzeko Europako triatloiko txapeldun bikoitza da eta Duatloian txapeduna ere bai. Ironman 70.3ko Europako txapeldun hirukoitza izan da.
Virginia Berasategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1975eko uztailaren 15a (49 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | triatleta |
Jasotako sariak | ikusi
|
1998an Euskadi Gaztearen Gaztea Saria lortu zuen. 2008an, ETBko El Conquistador del Fin del Mundo saioan hartu zuen parte.
Biografia
aldatuVirginia Berasategi Luna Bizkaiko hiriburuan jaio zen, Bilbon, 1975eko uztailaren 15ean. Sondikan (Bizkaia) bizi da. Ipar Kutxa Triatloi Taldeko kidea da Mikel Elgezabalekin batera.
Ibilbidea
aldatuKirolari
aldatu1997ko Europako Triatloi Txapelketan domina bat irabazi zuen. Distantzia luzeko triatloiaren modalitatean, lau domina lortu zituen Munduko Txapelketan 1997 eta 2010 urteen artean, eta bi domina Europako Txapelketan, 2009 eta 2010 urteetan.[1]
2005ean balizko EPOren positiboa eman zuen Lanzaroten irabazi eta gero, baina dopin eskandalua ezerezean geratu zen.
2009ko Ironman Munduko Txapelketan domina lortu zuen, eta hiru domina Ironman 70.3 Europako Txapelketan 2007 eta 2012 bitartean.[2][3][4][5] Duatloian domina bat lortu zuen 1997ko Munduko Txapelketan.[6]
2013ko maiatzean, positibo eman zuen Bilboko Triatloiaren ondoren egin zioten dopinaren aurkako kontrolean, eta bi urteko etenaldia ezarri zioten.[7] 2013ko ekainaren 26an Virginia Berasategik hilabete lehenago, maiatzaren 18an eginiko Bilboko Triatloiean dopatu egin zela aitortu zuen.
Moderatzaile
aldatu2024ko 8M-ren inguruan, Mujeres directivas en el deporte. Salvando barreras/ Emakumeak kirolean. Oztopoak gainditzen mahai-inguruanmoderatzaile lanetan jardun zuen Assumpta Guisasolarekin batera. Bertan Ana Urkijo Athleticeko presidente ohiak, Isabel Iturbe Surne Bilbao Basketeko lehendakariak eta Mari Ayestaran Espainiako Hockey Federazioko presidenteorde ohiak parte hartu zuten.[8]
Nazioarteko palmaresa
aldatuEuropako txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1997 | Vuokatti (Finlandia) | 2.a | Banakoa |
Munduko Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1997 | Niza (Frantzia) | 3.a | Banakoa |
2002 | Niza (Frantzia) | 3.a | Banakoa |
2003 | Ibiza (Balearrak) | 1.a | Banakoa |
2010 | Immenstadt (Alemania) | 3.a | Banakoa |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2009 | Praga (República Checa) | 1.a | Banakoa |
2010 | Vitoria (España) | 1.a | Banakoa |
Munduko Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2009 | Hawái (AEB) | 3.a | Banakoa |
Campeonato Europeo | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2007 | Wiesbaden (Alemania) | 1.a | Banakoa |
2008 | Wiesbaden (Alemania) | 1.a | Banakoa |
2012 | Wiesbaden (Alemania) | 2.a | Banakoa |
Mundukoa Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1997 | Gernika (Bizkaia) | 3.a | Banakoa |
Tituluak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Virginia Berasategi». Pág. web de la ITU (Ingelesez).
- ↑ «Ironman World Championship (1978-2009)». World Triathlon Corporation (Ingelesez).
- ↑ «Kai Baumgartner recaps the inaugural Ironman 70.3 Germany race in Wiesbaden». World Triathlon Corporation (Ingelesez).
- ↑ «Kai Baumgartner reports on an exciting day of racing at the Sparkassen-Finanzgruppe Ironman Germany 70.3». World Triathlon Corporation (Ingelesez).
- ↑ «Raelert and Beranek Win Wiesbaden». World Triathlon Corporation (Ingelesez).
- ↑ «Virginia Berasategi». Pág. web de la ITU (Ingelesez).
- ↑ «Virginia Berasategui, positivo en el control antidopaje del Bilbao Triathlon». Marca.es Txantiloi:En idioma.
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. (2024-03-07). «"Mujeres directivas en el deporte. Salvando barreras"» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).